2010/02/26
2010/02/11
EHUNMILAK - Elgoibarko taldea aurrea
Ehunmilak Elgoibartik igaroko denez, herriko hainbat mendizale elkartu gara probako antolatzaileei laguntzeko. Jadanik ibilbidea zehaztuta dugu. Argazkian Hirukurutzeta maldetan behera bidea nondik-nora izango den erabakitzen ageri dira Andoitz, Arkaitz eta Roberto. Galdu ere egin ginela esan behar!
Elgoibartik 3 bat km igaroko da Ehunmilak eta Bergarako Elosutik sartuko da. Hirukurutzeta tontorretik igaroko da ondoren, eta Zargoatetik Azkarateko porturuntz joko du. Hemendik Madarixara abiatuko da Azkoitiko lurrtean sartuaz. Gero Erlo aldera joko da, eta Xoxoteko aterpe ingurutik igaro ondoren ( Erloko tontorrera igo gabe; azken informazioen arabera ), Azpeitiruntz jeitsiko da.
Elgoibarko Udalak laguntza ere eskeiniko digu, kiroldegiko balaibideak eskeiniz eta udaltzaingoko laguntza emanez. Mila esker!
EHUNMILAK - Antolaketan aurrea
2010eko urtarrilaren 26an beste bilera bat izan genuen, oringo honetan Beasainen.
Bertan hitzegindako gaiak honako hauek dira:
Segurtasuna: ibilbidea portu ezberdinetatik pasatzen denez, eta istripurik egon ez dadin, Eusko Jaurlaritzako trafiko sailetik baimen ezberdinak lortu behar dira; gero beraiek bideratzeko balaibideak.
Ibilbidearen markaketa: ibilbidea guztiz zehaztuta dago jadanik, horretarako www.ehunmilak.com web orrian mapa eta deskribapen guztiak ageri dira. Ibilbidea proba hasi ( 2010-07-16an 18:00 p.m. ) baino egun bat lehenago markatuko da, inork aurretik kendu ez dadin.
Izen emateak: martxa onean doaz. Jadanik 230 inguru proba luzerako ( 167 km ) eta 80 bat proba ertainerako ( 88 km ). Pentsatzen dugu beste proba batzutan izen ematerik ez duenak izan eta probaren eguna hurbiltzen ari den neurrian mendizale gehiagok izena emango duela ehunmilak-en. Honetaz gain, Ultra Trail Mont Blanc ( UTMB ) antolakuntzakoek laster erantzungo digute Ehunmilak proba beraien puntuazioetan sartu duten edo ez; baietza izan ezkero, jende gehiago animatu zen izen ematera, eta asko atzerritik.
Komunikabideak: ETBrekin 30´ko erreportai bat egiteko adostasunera iristear dago.
Bestalde, eskualde ezberdinetako astekari eta egunkarietan Ehunmilaken informazio zabalketa burutzen ari gara. Argazkian Xabierri ( Bergarakoa ) Goinkarian eginiko elkarrizketa ageri da.