2010/12/16

EHUNMILAK 2011 - Izen ematea martxa onean!

EHUNMILAK 2011ko izen ematea aurrera doa. Jadanik hilabete igaro da izen emate epea ireki zela, eta Ehunmilak-en 79 bat parte hartzaile daude, Goierriko bi handietan berriz 15. 


Iosu Elejalde eta Iosu "Mantxale", zuek bai gogorrak!

Anoak janariz eta edariz gainezka! Goserik behintzat ez degu pasatzen!

 Xavi Jazkue ganiako bidean. 2011ann ere badator!
Trikitilariak Zargoaten (Elgoibar) animatzen. Mila esker!

Elgoibarren bizi den Jose Luis Diez, ea datorren urtean elkar ikusten dugun, makina!
Karakateik (Elgoibar) dagoen ikuspegia; ezkerrean Udalaitz eta eskuman Anboto.


"Fali", Tolosako anoan, irailean Tor de Geants-en parte hartu zuen, 336km-ko italiar proban!

Beasainen eginiko azken bilerako (2010-11-25) gai aipagarrienak hauek izan ziren:

-ORDU MUGAK:
Ehunmilak-eko lehen partea ( Beasain - Amezketa ) ordu muga batzuk txikitu egin dira, parte hartzaileak arinago joan daitezen, eta nolabaiteko galbae bat egiteko; bigarren zatia ( Aralar-Aizkorri-Beasain ) aldiz, ordu mugak zabalagoak dira. Ordu kopuruak beti ere iazkoak bezala mantentzen dira: Ehunmilak-48 h / G2H-30 h.

-ARAUDIA:
Parte hartzaileek proban izen ematerakoan araudi bat jarraitu beharra dute, eta epaileek esaten dutena bete behar dute. Hau da, parte hartzaile batek probako araudi baten kontra egiten badu, epaileak probatik kanpo utzi dezake. Adibideak:
-Parte hartzaileak kanpoko laguntza jaso ezkero. Parte hartzailearen jarraitzaileek laguntza ematea: jana edo edana, masajeak, lo egiteko tokia ...
-Parte hartzailearen osasun egoera larria bada. Kasu honetan kontroleko medikuak parte hartzailearen osasun egoeraren berri probako epaileari emango dio eta azken honek erabakia hartu. Kontrolean medikurik ez balego, Gurutze Gorriko herizainak txostena egiteko ahalmena izango du.
Arautegiak ere aipatzen du parte hartzaileek oinarrizko materialea eraman behar duela, eta probako epaileek materiale hori ikuskatu dezaketala. Datorren urterako kontrolak areagotu egingo dira, bai irteera eremuan, bai anoetan, bai kontrol mugikorrak ibilbidean zehar.
Bestalde, arautegiaren kopia bana ano edo eta kontrol eremu guztietan egongo da.

-IZEN-EMATEA:
-600 parte hartzailerentzat kupoa egongo da probakoitzean ( Ehunmilak / Goiherriko 2 handiak ).

-IBILBIDEA:
-Markaketa: Balizak: erabili ziren 6.000 balizatik 4.500 berreskuratu dira, baina 1.500 desagertu. Diru galera da, eta ahal bada denak berreskuratu behar dira.
-Ibilbideko eremu bereziak: toki batzuetan markaketa zehatzagoa izango da, adibidez Aralarren, hari bat jartzeko asmoa dago, bertatik parte hartzaile batzuk gauez igarotzen dutelako, behe lainoa sartu ezkero galtzeko arrisku handia dagoelako, eta parte hartzaileen nekeak erreflejoak zailtzen dituelako. Beraz, haria parte hartzailearentzat baliza mota egokiena jotzen da.
-Aldaketak: ibilbideko toki batzuetan aldaketak egiteko aukera proposatu zen, beti ere distantzian eta desnibelean gora-behera handirik ez badu suposatzen. Adibidez:
-Elgoibarren, Irukurutzetatik Azkaraterako jeitsieran, hasieran dagoen malda malkartsua sahiesteko beste pista bat erabiltzeko aukera.
-Sasietan, ibilbide zatar bat sahiestu behar da ( gas-bidea, errepidea, ... ) eta piƱadi baten erditi pasatzea proposatu da, bertako sasiak garbituz.
-Ibilbide alternatiboa: oraingo bileran ez zen hitzegin, baina gogoratu beharra dago aurrekoan ( 2010-10-23 ), Aralarren bide alternatiboa egongo dela aipatu zela, baina berau erabili ahal izateko lehen parte hartzailetik hasita izan behar da. Hau da, lehen parte hartzailea pasatzen den tokitik beste guztiek pasatu behar dute.


-PARTE HARTZAILEAK: bakoitzeko 120 ( Ehunmilak )/ 75 ( G2Handiak )

-POSTPRODUKZIOA: probako irudi batzurekin DVD bat montatu da, materiale hau udaleei igorriko zaie probaren aurkezpen gisa, eta horretaz gain memoria bat ere helaraziko zaie.

-DORSALA: hobetu beharra, parte hartzaile batzuk apurtuta ekarri baitzuten helmugara.

-SARIAK: iaz ez zen txapelik egon, aahaztu egin zitzaigun! aurten bai!