2011/09/07

TOR DES GENATS-2011: irailaren 11tik 18ra


Fitxa teknikoa:
Izena / data / tokia: Tor des Geants / irailak 11-18 / Aosta (Italia)
Luzera:330 km
Desnibela: 24000 mD+
Epea: 150 ordu ( 6 egun + 6 ordu )
Antolatzailea: http://www.tordesgeants.it/

Tor des Geants ( Erraldoien Dorrea ) mendi lasterketa Alpeetan, Aosta bailaran ( Italia ) ospatzen da. Aurten bigarren edizioa du eta guztira 500 parte hartzaile animatu dira.

Tor des Geants-eko datuak ikusgarriak dira: 336km, 24000mD+ eta 6 egunetako apean, non-stop eta auto-sufizientzia eran egiten delarik.

Ibilbidea ( alta via 1 eta 2 ) Mont Blanc mendiaren magaletik igarotzen da Aosta bailarari itzulia emanez. Parte hartzaileek egunero gora eta behera ibili beharko dira, leporik garaienak 3396m dituelarik. Eguraldi txarra izan ezkero antolakuntzak postu berezi batzuk prestatu ditu; horrela lepo batzuetan iglu batzuk egongo dira bertan lo eta indarrak berreskuratzeko ( jara eta edariarekin ).

Iazko datuak ilusita probaren gogortasunaren berri izan dezakegu: parte hartzaileak 356 izan ziren, eta bukatu zutenak 179. Sailkapena berriz honako hau izan zen:

1- ULRICH GROSS - 80:27:23
2- SALVADOR CALVO - 86:47:54
3- GUILLAUME MILLET - 87:17:37
4-ANNEMARIE GROSS - 91:19:13 ( 1. emakumea )

Aurten Salvador Calvo leondarrak iazko arantza ateratzea nahiko du eta izan zituen gora beherak ( belauneko arazoak, materiala hegazkinean galdu zioten … ) atzean utzi.

Euskaldunak ere izan ziren: Luis De Arriba India ( Txeroki ) eta Oscar Martin, 130 bat ordutan bukatu zutelarik. Aurten berriz Euskal Herritik parte hartzaile gehiago doaz: Oscar Martin, Josu Artetxe, Javier Ugalde, Iker Agirrebalzategi, Kauldi Rezola, Marce Temprano eta Edu Uribe. Horretaz gain Samu eta Lidia, eta Albertxo eta Beasko laguntzera etorriko dira.

http://www.euskaltrail.com/ web orrian jarraipena egingo dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina