2011/12/26

UTMB 2011: Joserra Sousaren bideoa


UTMB 2011-ko bideoa ikusteko joan helbide honetara:

Ondo pasa gabonak!!!


2011/12/11

Grand Raid Pyrenees-2012: 240 km!!!

Jose Vicente Benito-k 2. postuan bukatu zuen 2011ko GRP

Le Grand Raid des Pyrénées 2012rako berrikuntza handi batekin dator.

Jadanik egutegian klasikoa bihurtu den 160 km-ko ultra trailak bere anaia nagusia aurkeztu digu:
240 km 5 egunetako epean eta taldeka ( 3 edo 4 pertsonez osaturikoa ).

240 km mendian zehar 5 egunetan galtzeko modukoak
Fitxa teknikoa:
-Izena: Grand Raid du Pirinées
-Tokia: Vielle-Aure ( Frantzia )
-Data: 2012-08-22-26
-Luzera: 240 km
-Desnibel +: 20.000mD+
-Izen ematea: urtarrilaren 12tik aurrera.
-Informazio +: http://www.grandraidpyrenees.com/

-Parte hartzeko baldintzak: taldeko batek ( kapitainak ) 3 proba +150km-koak eginak izan behar ditu, eta 3 proba horien artean GRPyrenees gutxinez.


2011/12/06

Italiar ultra trailerrak: Marco Olmo, Bruno Brunod eta Valerio Bertoglio


Marco Olmo berandu hasi zen ultra trail munduan, baina 58 urterekin munduko skyrunning txapelduna izatera iritxi zen. 60 UTMB, Ultra Trail Mont Blanc, 167km-ko ultra traila, Chamonix-en ospatzen dena,  bi urte jarraian irabazi zuen, 2005 eta 2006an.
Mendi lasterketari gazteak, Dawa Sherpa eta Steck Urik atzean utzita.
2008an Transgrancanaria ( 123km ) irabazi zuen.
Italiar hau ixila bezain gogorra da. Bere indarrik handia buruan du eta esfortsua pentsatu ezinezko mugetara eramateko gai da.
"In boca al lupo!"

Bruno Brunod ( Aosta, 1962 )

Skyrunning italiar hau munduko txapelduna izana da, baina ezagunagoa da mendi ezberdinetan eginiko igoera eta jeitsiera ikusgarriengatik. Hona hemen aipamen batzuk:



-Record igoera-jeitsiera Cervino; Cervinia-tik = 3h14m (1995)

-Record igoera-jeitsiera Monte Rosa; Gressoney-tik = 4h45

-Record igoera-jeitsiera Aconcagua; Plaza de Mulas-etik = 5h57

-Record igoera Kilimanjaro;  Marangu-tik 5h38

-Record igoera Monte Elbert = 1h54 ( Rocosas, Colorado)

-Record saiakera Everest mendira Campo Base (2005)  8.300m-era iritsi zen.
 
Valerio Bertoglio ( Torino, Italia, 1956 )

1990. He broke a prestigious record: Cervinia-the Matterhorn- Cervinia in 4h 16' 26"


1991. A new record for Gran Paradiso: 2h 32' 06"

1994. From Cogne (the Aosta Valley) he climbed and descended Mount Grivola in 4h 11' and covered a difference in altitude of more than 20,000 m on Rocciamelone.

2001. In Peru he climbed almost a dozen 5000's, the Huascarán (m 6768) and Tocllaraju (m 6034)

2003. Organized the Italian-Peruvian expedition that opened a new route along the southern crest of Nevado Copa (m 6188).

2005. Participated in the "Tibet 2005" expedition and the attempt to establish a twinning between the Gran Paradiso National Park and that of the Sagarmatha.

2006. Participated in the "PATAGONIA 2006". project.


XTREM APUKO ultra trail berria EH-an!

Pagasarri ( 679m ) menditik igaroko da Ultra Trail Xtrem Apuko mendi lasterketa luzea.

Euskal Herrian beste ultra trail bat dugu 2012rako: "Xtremapuko".
Maiatzaren 5ean iragarri dute antolatzaileak eta egun hauetan ibilbidea track-ean sartzen ari dira desnibela eta beste datu guztiak denon eskuragai egon daitezen. 

Fitxa teknikoa:
-Izena: Ultra Trail Xtrem Apuko
-Tokia: / Zaramillo ( Gueñes / enkarterriak )
 -Luzera: 85 km
-Desnibel +: 4000mD+ (?)
-Data: maiatzak 5 ( 06:00-22:00 )
-Izen ematea: abenduaren 15etik aurrera
-Prezioa: 50 euro (abenduak 15-apirilak 1) / 80 euro (apirilak1-20)
-Antolatzaileak: http://www.apukoigoera.com/

Animatu eta bertan ikusiko dugu elkar!

Oscar Nieto

Oscar Nieto-rekin elkartu ostean elkarrizketa aberasgarria izan genuen. Zaramilloko mendi lasterketaria eta Apuko igoeraren antolatzaileak ultra trail berri baten berri eman zigun. 85 km-ko ultra bat Euskal Herrian.

Beraz 2012rako ultren urtea izango da EHan:
-Xtremapuko (85km): maiatzak 5ean.
-Hiru Haundiak (100km): ekainaren 2an.
-Ehunmilak (167km): uztailaren 13, 14 eta 15ean.