2015/07/31

Deba - Zumaia: rasa mareal edo flysh-aren bidea

http://es.wikiloc.com/wikiloc/spatialArtifacts.do?event=setCurrentSpatialArtifact&id=10341417
Deba-Zumaia; Flysh-aren bidea; Wikiloc-en

-Fitxa teknikoa-
Deba-Zumaia kostaldetik
-Luzera: 12 km
-Desnibel +: 533mD+
-Denbora oinez: 3 bat ordu
-Ibilbidea: Done Jakue bidea eta Gipuzkoako itzulia ( GR-121 )
-Berezitasuna: ibilbide honetan flyshera jeitsi daiteke,
eta rasa mareal deritzon haitzartetik ibili daiteke,
beti ere marea behera dagoenean;
ordutegiak hemen ikusgai.

2015/07/17

Ehunmilak 2015: Joseba Elustondoren kronika

Iban Fernandez eta Joseba Elustondo Beasaingo irteeran

EHUNMILAK 2015 JOSEBA ELUSTONDO

Joseba, benga, animatu eta apuntatu ehun miletan. Seguru bukatuko dugula-eta!” esaten zidan Ibanek behin eta berriz EHME-n.

Iban, orain deskantsatu eta mendiaz gozatu nahi dut erantzuten nion nik. Izan ere, ordurako Zegama- Aizkorri eta beste hainbat lasterketa egin nituen, gehi neguan eginiko mendi eski lasterketa batzuk, konpetizio gehiegi neretzako.


2015/07/15

Marimurumendi: Ainhoa Lendinezen kronika

Ainhoa Lendinez Marimurumendin

MARIMURUMENDI
-Fitxa teknikoa-
-Luzera: 42 km
-Desnibel+: 2300mD+
-Antolatzailea: ehunmilak

Asteburu bikaina izan da, baina batez ere lagun, familia eta mendizalez inguratuta pasa detelako. Ostiralian 6tan hasi zan neretzat Ehunmilak, lagunei segika pasa genun asteburua larunbat atsaldera arte. Gainera antolakuntzak Etxegaraten elkarrizketak egiteko eskatu zidan, eta oso oso esperientzia polita izan da, pantaila erraldoia zauan Beasainen eta elkarrizketak zuzenian eman zituzten. Aurten lagun askok hartu dute parte eta oso ondo pasau det ikusten eta animatzen, eta lagun berri mordoa egin det. 

Ehunmilak 2015: Iban Fernandezekin berriketan


Iban Fernandez aurrean Mandubiara jeisten

EHUNMILAK 2015 IBAN FERNANDEZ

Oraingo honetan Iban Fernandez ezagutzeko aukera izan det. Dena Ehunmilakek ematen duen argiarengatik. Kronika bat idazteko esan, baina hitzegitea nahaigo duela aipatu dit. Hona hemen bion arteko elkarrizketa.

- Aupa Iban, ¿ cómo ha ido todo?

- Todo ha sido especial este 2015 – botatzen dit hasteko -. He acabado ultras por encima de mis aspiraciones -. Gogoratu aurten, Apukon 33. gelditu zela! -. Iba el 70 cuando me retiré en la Ehunmilak - ordurako 148 km eginak zituen -. Me quedaban 20 kms para terminar en 34 horas.

2015/07/14

Goierriko 2 Handiak: Ane San Martinen kronika

Ane San Martin eta Fernan

GOIERRIKO 2 HANDIAK
-Fitxa teknikoa-
-Luzera: 88 km
-Desnibel+: 6000mD+
-Denbora muga: 22 ordu

Uztailak 9, osteguna,17.30etan lanetik irten eta zuzenean Beasainera joan nintzen. Dortsal eta poltsa banaketa hasita zegoen jadanik. Derrigorrezko materialaren kontrola pasatu ondoren, nere dortsala eta Etxegaraten lagatzeko materialaren poltsa hartu eta etxera itzuli nintzen. Lasterketa aurreko urduritasunak nabaritzen hasi nintzen.