2019/12/31
2019/12/16
Can Dragó 2019 - 24 ordu pistan: jarduera handietan elikaduraren garratzia
Can Dragó pista urdineko parte hartzaileak eta jarraitzaileak.
24 ORDU PISTAN
-Antolatzailea: www.corredors.cat/24hores/
Proba honetan jasotako diru guztia ( 16.647 euro )
Catalunyako gor eta itsuen elkartearentzat izan da:
APSOCECAT
Pitufollow
Barcelonako 24 orduak pistan.
Can Dragó probako pista berezia da,
Catalunyako gor eta itsuen elkartearentzat izan da:
APSOCECAT
Can Dragó probako pista berezia da,
ez urdina delako,
bertan jarduera zoro bat antolatzen delako baizik;
24 ordutan atletismoko pista bati bueltak ematea.
Barcelonan ospatzen den proba honetako maskota hamster bat da,
beraz ez dago gehiago esan beharrik.
Denok bueltak, ibilbide berdinean,
3 orduaz behin norabidea aldatuz,
24 ordutan zehar.
Aurtengo helburua elikadura zaintzea izan da.
Sabelak huts egiten badigu janaririk ezingo dugu irentsi,
eta janaririk irentsi ezean ezingo dugu indarrik berreskuratu,
eta indarrik ezean gure gorputzak alto esango digu.
Baita lortu ere,
ur gasduna kantitate txikitan irentsiz,
airea botaz ( eructar ),
eta janari epela irentsiz;
arroza sukaldatu berria hain zuzen ere.
Horrela parte hartzaile ugarik proba
bertan behera utzi behar izan bazuen,
bertan behera utzi behar izan bazuen,
sabeleko arazoekin gehienbat,
elikadurarekin tentuz ibili ginenok
aurrera egiteko aukera izan genuen.
Sabine Plaud ( FRA )
domina jaso berritan (117,8 km).
Bigarren 6 ordutan: 32,75 km
Hirugarren 6 ordutan: 38,50 km
Laugarren 6 ordutan: 45,526 km
Partzialak 12 orduro:
Lehen 12 ordutan: 78 km
Bigarren 12 ordutan: 84 km
Barbara Campos valentziarrarekin;
209 km 24 ordutan!
Can Dragó pistan gau eta egunez korrika.
Edu Uribe ( 162 km ), Javier Ugalde ( 54,3 km )
eta Paco Robles ( 185,5 km ) Barcelonako
Can Dragó pistan probaren hasieran.
Javierrek lesio baten ondorioz ezin izan zuen bere onena eman.
Paco catalanak berriz bere marka ondu zuen.
domina jaso berritan (117,8 km).
Els sitges Burjassot atletismo taldeko partaideak,
erdian Mayte ( 135,939 km ) azalpenak ematen ageri da proba bukatu ostean.
-Podiuma-
Neskak:
04 -> 476 itzuli 208,662 km Barbara Campos
08 -> 461 itzuli 201.818 km Nichola Duffy
10 -> 444 itzuli 194.426 km Elena Fabiani
Mutilak:
01- 517 itzuli 226,591 km Fernando Soriano
02- 497 itzuli 217,564 km Russell Arnold
03- 481 itzuli 210,794 km Mark Curtis
On egin!
Partzialak 6 orduro:
Lehen 6 ordutan: 45,25 kmBigarren 6 ordutan: 32,75 km
Hirugarren 6 ordutan: 38,50 km
Laugarren 6 ordutan: 45,526 km
Partzialak 12 orduro:
Lehen 12 ordutan: 78 km
Bigarren 12 ordutan: 84 km
Orduero burutu ditudan km-ak + sailkapenean postua:
01:00 10.03 km 55.
01:53 17.51 km 74.
02:53 24.07 km 94.
03:53 31.08 km100.
04:53 37.64 km 99.
05:53 44.21 km 97.
06:00 45.25 km 97.
06:53 50.34 km 96.
07:53 55.59 km 95.
08:53 60.84 km 97.
09:53 66.09 km 94.
10:53 71.56 km 91.
11:53 77.04 km 88.
12:00 78.00 km 88.
12:53 81.41 km 84.
13:53 87.10 Km 82.
14:53 93.67 Km 69.
15:53 101.55 Km 60.
16:53 108.99 Km 54.
17:53 115.55 Km 48.
18:00 116.50 km 47.
18:53 121.68 Km 44.
19:53 130.43 Km 36.
20:53 137.44 Km 36.
21:53 143.57 Km 34.
22:53 150.57 Km 34.
23:08 152.76 Km 30.
23:23 154.95 Km 29.
23:38 157.57 Km 29.
23:53 160.64 km 29.
24:00 162.026km 29.
Guztira 370 itzuli 6. bidetik ( 437,7 m )
01:53 17.51 km 74.
02:53 24.07 km 94.
03:53 31.08 km100.
04:53 37.64 km 99.
05:53 44.21 km 97.
06:00 45.25 km 97.
06:53 50.34 km 96.
07:53 55.59 km 95.
08:53 60.84 km 97.
09:53 66.09 km 94.
10:53 71.56 km 91.
11:53 77.04 km 88.
12:00 78.00 km 88.
12:53 81.41 km 84.
13:53 87.10 Km 82.
14:53 93.67 Km 69.
15:53 101.55 Km 60.
16:53 108.99 Km 54.
17:53 115.55 Km 48.
18:00 116.50 km 47.
18:53 121.68 Km 44.
19:53 130.43 Km 36.
20:53 137.44 Km 36.
21:53 143.57 Km 34.
22:53 150.57 Km 34.
23:08 152.76 Km 30.
23:23 154.95 Km 29.
23:38 157.57 Km 29.
23:53 160.64 km 29.
24:00 162.026km 29.
Guztira 370 itzuli 6. bidetik ( 437,7 m )
Elikadura iraupen luzeetako kiroletan
Elikadura gure kirol jardueren oinarria da.
Elikadura gorputzarentzat ezin besteko energia iturria da,
eta kirol jarduera batean kontutan hartzeko aldagaia.
Hala ere ez da berdina ordu bete edo ordu bi irauten duen jarduera bat,
10 edo 24 ordu irauten duen batekin alderatzen badugu,
eta zer esanik ez 48 ordutara igarotzen bagara,
Ehunmilak probaren kasu.
Esfortsu betean gabiltzanean,
batez ere korrika edo mendi martxa batean,
gorputzeko odola hanketan kontzentratzen dugu hein handi batean.
Honek sabelaren aktibitatea murrizten du
eta indarrak berreskuratzeko janariari kasu egin behar diogu.
Baina kirol jardueraren hasieratik elikadurari kasu handirik egin ez badiogu,
esofagoaren bukaeran eta sabelaren ahoan korapilo bat sortarazten zaigu.
Ultra distantzietan, 6 ordutik gorako probetan, hasieran aipatu bezala,
sabelari arreta handia eskaini behar diogu.
Sabelak huts egin ez gero janaririk ezingo dugu irentsi,
eta janaririk irentsi ezean ezingo dugu indarrik berreskuratu,
eta indarrik ezean gure gorputzak alto esango digu.
Beraz, nola bideratu elikadura denbora luzeetako kirol jardueretan?
Helburua esofagoa eta sabelaren arteko tapoia irekitzea da,
eta horretarako gorputzaren kirol estres maila jaitsi beharra dugu;
erritmoa jaitsiz edo jarduera geldituz.
Badira beste estrategia lagungarriak tapoi horri aurre egiteko,
eta ultra-distantzian urteetan ibili ostean,
beste kirolari batzuengandik ikasiaz
eta norberaren esperientzian aplikatuz emaitza onak eman dizkidatenak:
Ur gasduna / con gas / gazéifiée
Ur gasduna ( agua con gas ) kantitate txikitan edatean
eta airea azalazi ostean ( eructar ),
sabelaren ahoko korapiloa edo tapoia askatzen da,
eta ondoren janaria, epela bada hobe,
tenperatura kontrasteak saihestuz,
kantitate txikitan irensten hasi.
Ondoren, sabela martxan jartzen denean,
aldiro aldiro hidratatzen jarraitu,
beti ere kantitate txikitan.
Ingelesengandik ikasia dut,
ultra distantzietan motxilaren pisua arintzeko,
elikadura liofilizatua eramatearen garrantzia.
Janari liofilizatua ( urik gabea ).
Ura berotu, su txiki baten laguntzaz,
janariaren sobrean isuri eta goilara batekin nahastuz,
janaria hidratatzen dugu.
Horrela bi gauza lortzen ditugu:
-1- Daramagun janariaren pisua ( ura ) txikiagoa izatea.
-2- Prestatzen dugun janaria beroa egotea.
Janari beroak edo epelak sabelari on egiten dio,
honek irensten dugun janaria berotzeko ez bait du lanik egin behar.