2009/06/05

Transgrancanaria 2009


Javier Ugalde bilbotarra: 24 h 45´. Ibilbideko esfortzua dosifikatzen dakiena. Bidean zehar lagunoi laguntzen gelditu zen behin baino gehiagotan.



Transgrancanariaren ibilbidea parke natural eta paisai ezberdinetatik igarotzen da. Une oro buruarekin jokatu behar da, nahiz eta indarrez ondo joan gure esfortzua neurtu egin behar dugu.

Froga larunbat gauerdian hasi zen, 00h 00´, eta 30 orduko epea dago bukatzeko.

Anoak edo edari-janari guneak ez dira gehiegi; 30 km-ro agertzen dira. Horregatik parte hartzaile bakoitzak likidoak eta janaria eraman behar ditu bere motxilan, manta termikoa eta linternaz gain.



2009ko otsailaren 28an Transgrancanaria mendi lasterketan parte hartu genuen.

Datuak:


123 km


4.900 desnibel +


Denbora: 22h 50´50´´ / 115. postua

Irabazlearen denbora: 12h 57´











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina