2010/09/01

UTMB 2010 - LIZZY HAWKER eta JEZ BRAGG txapeldun, ZIGOR ITURRIETA 3.!

Javier Ugalde, Joserra Sousa eta Edu Uribe; UTMB-2010

UTMB 2018

OCC 2017

TDS 2017

CCC 2017

UTMB 2017

UTMB 2016

UTMB 2014

UTMB 2013


UTMB 2010 


UTMB 2010 eguraldiak baldintzatuta burutu zen. Krokisean gorriz parte hartzaileek burututako bi zatiak ageri dira, eta urdinez egiteke gelditu zena col de la Seigne-n gertatutako luiziagatik.

 Javier Mont Blanc-eko mendi zerra atzean duela

Chamonix-era iristear

 Chamonix herri turistikoa



 Mont Blanc ( 4810 m )

 Chamonix


Camping les AROLLESeko tarifak



Joserran semea, Urko, eskuman



Edu, Jurek esloveniarra eta Javier

UTMB 2010-eko parte hartzaile batzuk Bonati aterperuntz abiatzen Alpeetan barrena.

UTMB 2010: EGURALDIAK BALDINTZATUA

Aurtengo UTMBan eguraldi kaxkarrak proba baldintzatu zuen. Abuztuak 27an, ostiralean, Saint Gervais-ra iritsi ginenean antolatzaileek lasterketa bertan behera uztea erabaki zuten. Arrazoi nagusia Col de Seinale aldean ( 2470 m ) luizi handi bat gertatu baitzen, eta ibilbidea moztu egin zelako.

Hurrengo egunean, larunbatak 28, goizeko 04:19an, UTMBko antolatzaileek hurrengo mezu hau bidali ziguten SMSez: “ TDS UTMB depart commun samedi 28 10 H. Parcours Courmayeur-Champex-Chamonix. Bus a partir de 6H30 centre sportif Chamonix “. Mezua irakurtzerakoan, Javier eta biok motxila jaso eta zapatilak berriro jantzi ostean siztu bizian irten ginen furgonetatik. Camping Les Arolles-eko beste lasterketariei ohartarazteko denbora ere izan genuean, eta horrela Jure esloveniarra eta Chema eta Luis Granadako lagunek UTMBn parte hartzeko aukera baliatu zuten.
Joserra Sousa lagunari ere hainbat SMS eta dei bidali nizkion. Erantzunik ez! Lo egongo zen. Baina Mont Blanc-eko tunela igaro ostean, bere deia jaso nuen, eta arrapaladan datorrela erantzun dit. Eskerrak!

Horrela bada, Mont Blanc-eko 2010eko ultra traila nahiko gora beheratua suertatu da. Hona hemen 2 zatien kronika:

UTMB 2010; Chamonix-eko irteea

Edu Uribe eta Javier Ugalde ( UTMB-2010 )

2010-08-27, 18:30, Chamonix ( 1035 m ), UTMBko irteera. Vanllelisen musika bozgorailuetatik topera entzuten da bozgorailuetatik, eta lehenengo euri tantak ere nabaritzen hasiak gara. Gau euritsua izango dugu, aurreko egun eguzkitsuak atzean utziaz.

19:10, Les Houches ( 1012 m ) herria, 8. km. Jendea txubaskeroak janzten dihardu, gu berriz aurrera goaz kamistearekin, izerdi larregi isuritzeak hidratazio behar handiago sortzen baitu, eta lau tantagatik ez gara hasiko beldurtzen. Gero beste gauza bat izango zen!

19:55, Col de Levret ( 1776 m ), 14. km. Gaua iristearekin batera frontala bekokian jarri dugu eta saint Gervais-era abiatu gara tropelean, eta martxa onean.

21:45, Saint Gervais ( 810 m ), 21. km. UTMB moztu dute!!! Bukatu da!!! eta oraindik hasi berriak ginen! 21 km soilik egiteko honaino etorri gara? Denok neutralizatuta gaude, Kilian Jornet barne, lehena doa 43. km-an! 

Joserra Sousa eta Javier Ugalderekin Saint Gervais-eko anoan. 
Antolakuntzak UTMB-2010 bertan behera utzi zuenean!

Ezin sinetsita nabil, Ehunmilak-en ere berdina gertatu zitzaidan. Lagunekin elkartu, eta jarraitzeko asmoa dudala adierazi diet. Beraiek gauzak lasai hartzeko esan didate, ekainean Frantziako beste proba batean 3 parte hartzailek bizitza galdu zuten! Gauzak bi aldiz pentsatuta egoera trakets hau asumitu beharra dudala pentsatzen hasi naiz. Trenean lehenengo eta busez gero Chamonixera eraman gaituzte. Denok lur jota gaude! Pentsatu Japonia edo Argentinatik etorri direnak! 21 km bakarrik egiteko hainbeste ordu bidaian! Laguneei SMS mezuak bidali dizkiet egoera zein den azalduz.
Ibilbideko hurrengo puntuak hauek izan beharko lirateke: Croix du Bonhomme ( 2443 m ), Col de la Seigne ( 25160 m ), Arete du Mont-Favre ( 2435 m ),

Courmayeur ( 1200 m ) herria, larunbateko goizeko 10:15. UTMBa TDSarekin berriro martxan jartzen da. Erritmo onean hasi gara Croumayeurera iristea lortu dugun 1200 parte hartzaileak. Hasieran 3000 bat ginenean! Kilian Jornet eta Miguel Heras faboritoek, antolatzaileekin beraien desadostasuna erakutsiz ez zuten parte hartu bigarren irteera honetan, Italiako Val Masino aldeko" Trofeo Kima "n baizik, eta 6h19´tan Kilian Skyrunning-eko froga honetan irabazle gertatu zen marka berria ezarriaz. 2. sailkatua berriz Miguel Heras izan zen 6h29´ko denbora eginez.

Refugio Bertone ( 1989 m )
11:10, Refugio Bertone ( 1989 m ), ziztu bizian iritsi gara. Sopa beroa hartu eta aurrera.

Refugio Bonati ( 2010 m ), ( argazkia: Tor des Geants 2011 )
11:45, Refugio Bonati ( 2010 m ), ura bidoietan sartu eta aurrera.

 Arnuva ( 1769 m )

12:10, Arnuva ( 1769 m ) zonaldea, ogi zatiak eta edana hartu eta aurrera.

12:50, Gran col ferret ( 2537 m ), lepoan 3º egiten zituen, eta antolakuntzako canping denda batean sartu nintzen erropak janzteko eta txokolatezko pare bat barrita jateko.

Euripean saltaka





Champex lac ( 1477 m )

17:15, Champex lac ( 1477 m ). 7 ordutan iritsi naiz ibilbideko erdibidera. Col Ferret-etik 20 km-ko jeitsiera azkar bat egin ostean ano berrian indarrak berreskuratzeko parada izan nuen. Ano honetan Joserra Sousa eta Adur Juaristirekin elkartu naiz; Joserra irtetzear dago eta Adur gu agurtzera etorri da. Orain arte 45 km egin ditut, eta hemendik bukaerararte ( Chamonix ) 43 km gogor gelditzen zaizkigu, horien artean 3 portu handi. Indarrak neurtu beharra ditugu, eta horregatik Champex lac-en ondo jan dut; 5 yogurt eta pastel zati pare bat, sopa eta ura edateaz gain.

 Champex-eko anoan yogurrak jaten


Osasun zerbitzutik ere pasatu naiz, hanka-tartetan olioa emateko. Champex lac-etik eraberriturik irten naiz.


 Champex lac




Bovine lepoa ( 1987 m )

20:10, Bovine ( 1987 m ) lepoa. Bigarren gaua iristear dago eta frontala jarri det.

21:25, Trient ( 1300 m ) herria. Mirenek telefonoz SMS bat bidali dit animoak ematen, nik deitu eta berarekin hitzegin det. UTMBko gora beherak aipatu eta ondo noala azaldu diot.
Calogne ( 2027 m ) lepoa, nahiko justu iritsi naiz. Jeitsieran lokatza dela eta labain egin eta lurrera erori naiz.

Vallorcino ( 1260 m ) herria. Lokatzez beterik ditudan eskuak ondo garbitzeko aprobetxatu det. Azken aurreko herria da eta oraindik azken lepo gogorra falta zaigu.

Tete aux Vents ( 2130 m ) lepoa. Izugarri kostatu zait, indarrak xaututa ditut, eta aurrera egitea besterik ez zait gelditzen, azken 18 km-ak egiteko 4 ordu behar izan ditut! Jeitsieran Javierrek arrapatu nau eta biok elkarrekin azken 6 km-ak egin ditugu.

Javier Ugalderekin helmugan

Chamonix ( 1035 m ), Javier eta biok saltaka iritsi gara, nola ez ! Azkenean 18h46´ behar izan ditugu UTMBko bigarren zatia ( Courmayeur-etik Chamonix-era: 94,3 km ) egiteko.

Javier Ugalde eta Edu Uribe Chamonix-eko helmugara iristen, 18:46:57 denbora eginez 94,5 km eta 5100 m-ko desnibel positiboa osatzeko, 482 eta 483. postuetan. Bi zatiak kontutan izanik hauek dira denborak guztira:

-A- Chamonix - Saint Gervais ( 21,3 km / 1000 m d+ ) = 3h10´
-B- Courmayeur - Chamonix ( 94,7 km / 5100 m d+ ) = 18h46´
-A eta B- guztira ( 115 km / 6100 m d+ ) = 19h56

Guztira UTMB + TDSko 1127 parte hartzailek bukatu zuten aurtengo UTMBa.


Javier Ugalde eta Jose Vicente Benito Chamonix-eko helmugan

Enparantzan Jose Vicente Benitorekin elkartu gara, 6 ordu lehenago iritsia zegoen ( 13h58´ ), Marce-ren zain zegoen, 25´ra iritsi da ( 19:10´ ). Boltsa hartu eta Campingera joan gera lotara, merezi dugu eta! Hurrengorarte!


Jez Bragg irabazlea ( 10h30´37´´) Mike Wolf 2. sailkatua ( 10h37´38´´)eta Zigor Iturrieta euskalduna 3. sailkatua! ( 10h49´18´´ denborarekin ).

Zigor Iturrieta; UTMB-2010 3.!

Nerea Martinez; UTMB-2010 2.!

Nerea Martinez 2. sailkatua ( 12h49´37´´ ) eta Lizzy Hawker ( 11h47´30´´ ) irabazlea ( sailkapen orokorrean 19. postuan! ).

Argentinatik ere parte hartzaileak egon ziren. Marce eta Eduren artean sergio eta Jorge, bi mendizale hauek La Mision, Andeetako 167 km-ko non stop frogan, aazken 7 edizioetan parte hartu dute.

Mont Blanc ( 4810 m ) Chamonix-etik. UTMB probak mendilerro guztia inguratzen du. Ikusgarria da benetan!

Edu Uribe eta Javier Ugalde Chamonix-en UTMBko proba hasteko zain. Pozik geunden orduan, Saint Gervais-era iristerakoan beste kontu bat izango zen!n Javierrek aurten Ehunmilak bukatu zuen ( 45h41´tan ). Aupa Bakio!

Saint Gervais herrian ( 21,2 km ) UTMB-ko froga bukatutzat eman zuten antolatzaileek ostiral gauean ( 22:00 ), col de la Seigne ( 2516 m ) lepoan luizi handi bat gertatu baitzen, eta ibilbidea moztuta gelditu zelako. Gero, hurengo goizean ( 10:15etan ) Croumayeur-en jarraipena emango zitzaion bai UTMBri bai TDS frogari ( 95 km ).

Ekaitzaren eraginez ur-jauzi ikusgarriak ikusteko parada izan genuen ibilbidean zehar.

Refugio Bertone-ra iristen ( 1989 m ).

Ekaitza parte hartzaileoi jarraika Courmayeur-etik gora.

Jure esloveniarrarekin batera. Jure Grsmek UTMBa 14h54:05tan bukatu zuen 113. postuan. Zorionak txapeldun!

Jose Vicente Benito bilbotarrak 13h58:53tan bukatu zuen UTMBa 70. postuan. Jose lasterketari trebea da benetan, Transgrancanarian 16. postuan bukatu zuen, lehen euskalduna izanik. Aurten prestaketa Pirineotan burutu du, Monte Perdido 4h45´tan Torlatik igoaz. Animo txapeldun!

Joxerra Sousa debarrak 15h14:57tan bukatu zuen UTMBa, 135. postuan sailkatuz. Hiru Handiak proban 14h47´behar izan zituen 23. postuan iristeko Ohiana Azkorbebeitiarekin batera. Zorionak txapeldun, eta besarkada handi bat Ekain eta Noeliarentzat. Ah, zer nolako mendizale familia duzuen!

Marce gazteiztarra, 19h07:08tan bukatu zuen aurtengo UTMBa, 514. postuan. Zorionak txapeldun! Aurten Ehunmilak ere bukatu zuen! Aupa Aconcagua!

Adur Juaristi elgoibartarrak aurten ez du zorte handirik izan parte hartu duen 100 miliako azken bi probetan, bai Ehunmilak-en bai CCCn eguraldi bortitza izan du. Bi frogetan euria, haizete hotza, ekaitza eta ibilbidea labainkorra eta guztiz lokaztuta aurkitu du. CCCan 75 km burutu zituen azken 25 km-ak alde batetara utziaz. Zorionak Adur eta jarraitu horrela, gogor eta tinko!

Hala ere, Chamonix-etik esku utziz ez da bueltatu Elgoibarrera, aurreko astelehenean Joxerra Sousarekin batera Mont Blanc-eko gaina ( 4810 m ) zapaltzea lortu zuten, eta gainera eguraldia ez zuten lagun izan!. Zuek bai mendizaleak!

Edu Uribe

1 iruzkin:

  1. Enhorabuena edu, como siempre un placer coincidir contigo,nosotros al final no fuimos como te habras imaginado,no estoy muy contento por la decision tomada,pero asi fue y asi hay que tomarla.
    Perdi la motivación,iba a otra cosa y los ultimos 88 no me motivaban,a Lidia tampoco,ademas le dolia la mano de una caida bajando a St Gervais y no queria volver a perderse la temporada,ibamos muy bien yo pase St Gervais en 2h 26 y Lidia en 2,45.No perdimos el tiempo y seguimos entrenando por Plan Praz el sabado y por la Plan de Aguille y Mar de Glace el domingo.
    La carrera me parecio un apaño mal echo y mi mente estaba en 166 kms y no en la mitad,aprovecharemos la forma para hacer otras cosas,Maraton de mendata este finde ,Lidia medina y ambos los 100 de la Madrid-Segovia.
    Saludos y a seguir bien
    agur

    ErantzunEzabatu