Jazinto Lizarralde
Jazinto Lizarralde oñatiarrarekin egon berri gara egun hauetan. Kontu asko ditu Jazintok gaur egun mendi lasterketa edo martxetan ibiltzen garenok entzun ditzagun. Aldarte onean egon gara Jazintorekin Albertxo eta biok.
Jazinto jubilatu zen arte, 65 urterekin, bere betiko ibilaldiak egiten zituen Aizkorrira. Oñatiarra izaki, Urbia aldea bere etxea baino hobeto ezagutzen du. Harakina izandakoa da jazinto, eta eguerdi aldean, denbora zuenean Aizkorrira makina bat alditan bueltatxoa emandakoa da.
Arantzazuko fraidea zen Aita Lasak ondo ezagutzen zuen. Anekdota bat ere kontatu digu. Aizkorrira bidean bere bigarren joan etorria egiten ari zela, lehenengoan ikusi zuen mendizale batek Aita Lasari ikusten ari zena komentatu zion; nolatan dabil gizon hau berriro Aizkorrira igotzen. Lasak ordea, Jazinto ezagututa honela erantzun zion " este señor es como una máquina humana de marcha continua ".
Aizkorrira astean zehar behin bakarrik joateko aukera bazuen, igandetan askotan birritan joan izan zen. Urte batean 22 alditan burutu zuelarik domeketako ibilaldi bikoitza. Baina hirutan, lautan eta behin bostetan ere egin izan zuen Arantzazu-Aizkorri-ko joan etorria! Horretarako bai behean bai Aizkorriko tontor inguruan esne boteila batzuk gorderik izaten zituen indarrak berreskurtazeko.
Jazinto Lizarralde 51 urterekin.
Enara mendizale elkarteak Txindoki tontorrean omenaldia egin zionean.
Muruatik Larraitzera eginiko ibilaldi luzea gogoratuz ( 140 km / 37 h );
Gorbea-Anboto-Udalaitz-Aizkorri-Ganbo-Txindoki igo zituelarik.
Jazintoren ibilaldirik ospetsuena 50 urterekin etorri zen: Gorbea-Anboto-Udalaitz-Aizkorri-Ganbo-Txindoki mendiak 37 ordutan elkartuz, 140 km egin ostean! Tamainako ibilaldia 1981. urtean egin ahal izan zuen, horetarako 10 lagunen animoak izan zituelarik.
"Hiru haundiak" mendi martxa, 1987an hasi zena ospatzen, Jazintok lehen 3 edizioak burutu zituen ( 57, 58 eta 59 urterekin ). 87an itzelezko beroa egin zuela gogoratu digu, eta 200 parte hartzailetik 88k bakarrik bukatu ahal zutela aipatu digu. Gerora partaidetza handituz joan zen heinean Jazintok bere martxeei heldu zien.
Jazinto jubilatu zenean bere buruak makina bat ibilbide antolatu zituen. 70 urterekin adibidez urtebeteren bueltan 4 alditan joan zen Santiagoko bidea egitera!
Jazintok Santiagoko bidea 4 alditan egin zuen 70 urte zituela!
Ibilbideko datu guztiak ondo ordenaturik gordetzen ditu.
Horrelako ibilbideak egiteko distantziak ondo kalkulatu behar dira, eta berak dioen bezala burua oso ondo izan behar da martxa hauek burutzeko.
Horrela Jazintok 2000. urteko urriatik 2001. urteko irailera, 11 hilabetetan, 4 alditan burutu zituen Santiago bidea. Baina gainera, bidai bakoitza ibilbide eta distantzia ezberdinetan burutu zituen:
-2000-10-03tik 21era, 19 egunetan, Orreaga-Santiago, 764,5km burutu zituen.
-2001-01-03tik 20ra, 18 egunetan, Orreaga-Santiago, 778km burutu zituen.
-2001-04-13tik 05-11ra, 29 egunetan, Cadiz-Santiago-Coruña, 1265km burutu zituen.
-2001-09-02tik 26ra, 25 egunetan, Hendaia-Santiago-Oporto, 1122km burutu zituen.
Albertxo eta Jazinto mendizaleak berriketan.
Tomas Lizarralde.
Tomas Jazintoren anaietariko bat da, 5 urte gazteago.
Jazinto bezala Tomas harakina izan da eta mendizale amorratua; "Hiru haundiak" 2004 eta 2006 urtetan burutu zituen, azkena 70 urterekin!
Tomas Jazintoren anaietariko bat da, 5 urte gazteago.
Jazinto bezala Tomas harakina izan da eta mendizale amorratua; "Hiru haundiak" 2004 eta 2006 urtetan burutu zituen, azkena 70 urterekin!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina