2018/01/31

Bocineros Xtrem / Deiadar xtrem: Bizkaiko mendien barna 200 km-tan zehar

 Ganekogorta

  Ganekogorta ( 998 m )

" Bocineros - Deiadar Xtreme " ultra traila jaio da.
Bere 200 kilometroek Bizkaia osoa zeharkatuko dute 5Deiadar mendiak igoz eta Batzar Nagusietako 3 egoitzetatik pasatuz.

2018ko irailaren 14tik 16ra izango da BOCINEROS-DEIADAR XTREME ultra traileko lehenengo
edizioa. 200 kilometroko luzera eta 22.000 metroko desnibel metatua duen “non stop” formatoko ultratrail mendi lasterketa da. Bizkaiko 5 deiadar mendiak ( Sollube, Kolitza, Ganekogorta, Gorbeia eta Oiz ) eta 3 Batzar Nagusiak (Abellanedako batzar-etxea, gaur egungo Enkarterrietako Museoa; Gerediagakoforu zelaia eta Gernikako batzar-etxea ) zeharkatuko ditu.

Trail 52 Sport Mendi Kluba mendi elkarteak antolatuta, irteera eta helmuga Gernikako Arbolan bertanizango duen proba berritzaile hau ( 200 kilometroko lehenengoa Europan ) Bizkaiko Historian errotutadago. Erdi Aroan, Bizkaiko Batzar Nagusiak soinudun deien ( adarrak ) eta dei bisualen ( suak ) bitartezdeitzeko ohitura zegoen, horretarako Lurralde Historikotik estrategikoki sakabanatutako bost DeiadarMendien gailurrak erabiltzen zirelarik.


2018/01/27

Jared Campbell: mendi lasterketari neka ezina.

Jared Campbell

Gure artean ez bada oso ezaguna, Jared Campbell ( Utah, USA ) mendi lasterketariak
ultra distantzietan aspalditik dabil bere aztarna uzten.

Berak baino ospe handiagoa dute gure artean Anton Krupicka, Jim Olson, Tim Tollefson,
 Jim Walmsey, Zach Miller edo Jeff Browning-ek, hauek Europan korrika ibili bait dira,
batez ere Frantziako UTMBn.

Baina, nor da Jared Campbell?
Hori da mendi lasterketetako zale askok elkarri galdetzen diotena.
 Utah-ko ( USA ) lasterkari hau mendietako ultretan aspalditik dabil saltaka;
2004tik hona hain zuzen ere.


Azken urteetan ezaguna izan bada Barkley marathoiaren marka ontzeagatik izan da.
Gainera lasterketari bakarra da Barkley 3 alditan lortu duena.

2018/01/06

The Spine Race 2018: Challenger distantzian ( 191 km ) Emma Hopkinson eta Wouter Huitzing txapeldun! Spine Racen ( 431km ) berriz Carol Morgan irlandarrak eta Pavel Paloncy chekiarrak irabazi dute.


The Montane Spine Race - Break The Spine! from Montane on Vimeo.

The Spine Race



Aurreko edizioak: 
2014, 2016, 2017 ( parte hartzeak )
2018 ( etxetik jarraipena )

The Spine Race ( web ) 2018 jarraipena:
 Hurrengo egunetan urtarrilaren 14tik 21era ospatuko den
The Spine Race probaren VII. edizioaren gora beherak azalduko diugu.

The Montane Spine Race winners:
2012 Gary Morrison ( UK ) & Steve Thompson ( UK )
2013 Eugeni Roselló ( CAT ) / Annabel Gates ( UK )
2014 Pavel Paloncý ( CHE ) / Debbie Brupbacher ( UK )
2015 Pavel Paloncý ( CHE ) / Beth Pascall ( UK )
2016 Eoin Keith ( IRL ) / Anna Buckingham ( UK ) & Zoe Thornburgh ( UK )
2017 Tom Hollins ( UK ) / Carol Morgan ( IRL )
2018 Pavel Paloncý ( CHE ) / Carol Morgan ( IRL )

Gogoratu proba ikaragarri honek bi distantzia dituela:
  • Challenger ( 191 km, from Edale to Hawes )
  • Spine Race ( 431 km, from Edale to Kirk Yetholm ) 

Zirkuitua 2018: Gorka Zubeldia Shebe Peña saria

 
Gorka Zubeldia
2017ko Shebe Peña saria
Alegi ( Gipuzkoa )
Intxurre KKE


http://www.zirkuitua.com/IzenEmate/Pages/ZirkuituaILI.php


2018/01/05

Lluís Simó mendizaleak agur esan digu

Lluís Simó mendizalea beti laguntzeko prest.
Mendizaletasuna bultzatzen ibili izan zen azken urteetan
( FEEC ) zuzendaritzako kidea zen 2008tik hona.