Ganekogorta
Ganekogorta ( 998 m )
Bere 200 kilometroek Bizkaia
osoa zeharkatuko dute 5Deiadar mendiak igoz eta
Batzar Nagusietako 3 egoitzetatik pasatuz.
2018ko irailaren 14tik 16ra
izango da BOCINEROS-DEIADAR XTREME ultra traileko lehenengo
edizioa. 200 kilometroko
luzera eta 22.000 metroko desnibel metatua duen “non stop”
formatoko ultratrail mendi lasterketa da.
Bizkaiko 5 deiadar mendiak ( Sollube, Kolitza, Ganekogorta, Gorbeia
eta Oiz ) eta 3 Batzar Nagusiak
(Abellanedako batzar-etxea, gaur egungo Enkarterrietako Museoa;
Gerediagakoforu zelaia eta Gernikako
batzar-etxea ) zeharkatuko ditu.
Trail 52 Sport Mendi Kluba
mendi elkarteak antolatuta, irteera eta helmuga Gernikako Arbolan
bertanizango duen proba
berritzaile hau ( 200 kilometroko lehenengoa Europan ) Bizkaiko
Historian errotutadago. Erdi Aroan, Bizkaiko
Batzar Nagusiak soinudun deien ( adarrak ) eta dei bisualen ( suak )
bitartezdeitzeko ohitura zegoen,
horretarako Lurralde Historikotik estrategikoki sakabanatutako bost
DeiadarMendien gailurrak erabiltzen
zirelarik.