2019/09/02

UT Valle de Tena 2019: Panticosako mendietan zehar

Ibon de Catieras ( 2410m ), Panticosa / Huesca.

UT Valle de Tena
-Fitxa teknikoa:
-Luzera: 77 km
-Desnibel +: 6800 mD+
-Denbora max.: 24 ordu.




-Ibilbidea: Panticosa (1200m), Yenefrito (1950m),
coll. Catieras (2480m), coll. bajo Brazato ( 2520m),
Brazato (2520m), Xuans (2350m),
Panticosa bainu-etxea (1636m),
Malla Alta (2100m), Garmo Negro (3064m),
Bachimaña ref. (2276m), coll. Tebarray (2870m),
Respumoso ref. (2235m), coll. Musales (2480m),
La Sarra (1120m), coll. Foratata (2050m),
Sallent de Gállego (1050m), Sierra Plana (1800m),
Panticosa (1200m).

-Podiumak:
- 8 K ( 77km / 6800mD+ ):
Neskak:
1-Lurdes Palao: 
2-Diana Combelle: 
3-Jone Urkizu: 
Mutilak:
1-Jonatan Tejada:
2-Javier Rodríguez: 
3-Marcos Ramos: 

- 4 K ( 46km / 3600mD+ ):
Neskak:
1-Sonia López: 
2-María Loizu: 
3-Maribel Martín de la Iglesia:
Mutilak:
1-Sergio Aramendia: 
2-Etor Etxeandia: 
3-Alberto Torres: 

Panticosa

 UT Valle de Tenako irteera ( 5:00 a.m. ), Panticosa.

Jon Vallejo eta biok.




Ibon de Catieras (2410m)



Ibon de Brazato ( 2400m )



Pantcosara jaisten.

 Panticosa bainu-etxeko anoa.


Garmo Negrora igotzen.

 Vignemale (3298m) atzean.


 Garmo Negrora iristen.

 Garmo Negro (3064m), atzean Infierno (3082m).

 Garmo Negroko bolondresak


 Ibon de tebarray (2810m)


 Tebarray-ko lepoa (2870m)

 Balaitus (3144m ) laino artean.

 Respumosora iristen

 Aaron erratzekin

Aaron eta biok Pantikosako helmugan.
Guztira 24 ordu behar izan genituen ibilbidea osatzeko.

Oscar Perez mendizalea Tor des Geants proban ( 330km / 24.000mD+ / Aosta )
ezagutu genuenean, 2012an txapeldun eta 2013an azpi txapeldun izan zelarik,
bagenekien bere inguruko mendietan ( Panticosa / Huesca )
antzeko zeharkaldi bat antolatzea nahi zuela.

Horrela bada, inguruko lagunekin hitzegin ostean Valle de Tena eremuan,
Sallent de Gállego eta Panticosan,
2015. urtean ultra berri bat martxan jarri zuen.

Ordutik jadanik 5 edizio igaro dira,
eta 3 ibilbide aukeratu daitezke Pirineoetako zonalde graniko honetan
disfrutatu ahal izateko:

  • 8 K ( 77 km / 6800 mD+ )
  • 4 k ( 45 km / 3600 mD+ ) 
  • 2 K ( 20 km / 1200 mD+ )


3 distantzia horietatik guk luzeenean izena eman genuen,
eta abuztuaren bukaerarako Panticosara gerturatu ginen.
Gainera, mendi lasterketa honetan 3000 metroko mendi batetik igarotzen da,
Garmo Negro (3064m),
Españan 3000 metroen langa zeharkatzen duen lasterketa bakarra delarik.

Zeharkaldi honek arreta handia eskatzen du,
Pirineoetako eremu hau granitikoa bait da.
Horrela km bakoitza erronka bat bihurtzen da,
goiti-behera eten-gabea, 1200 m-tik hasita,
Panticosan hain zuzen ere,
hasteko 2500 m-ko 4 lepo igarotzen dira,
ondoren Pantikosako bainu-etxera jaisteko (25. km),
6 bat ordu behar direalrik.

Jarraian 1400 m-ko desnibela gainditu behar da 4,5 km-tan.
Baina igoerak gogorrak badira, jaitsierak zer esanik ez,
Bachimañako aterpera iristeko (2135m)
900 m jaitsi behar dira 2 km eskasetan.

Aterpean atsedena hartu ostean, UT Valle de Tenak
GR11-ren ibilbideari ekiten dio ( Pirineoetako zeharkaldia ),
eta Ibones Azules igaro ondoren (2450m),
Tebarrayko lepoa begi bistan izango dugu.
Bertatik igarotzea paradisora iristea dirudi,
bertan Pirineoetako ibonik garaietarikoa ageri delarik,
eta parez pare Infierno (3082m) eta Tebarray (2912m)
mendiak ikus ditzazkegu, jadanik 43, km-an.

Tebarray-tik Respumoso-ko aterpera ( 2245m ) jaitsieran
mendi esanguratsuak ikusi ahal izango ditugu:
Gran Palas ( 2976m ), Frondellas ( 3085m ), Balaitus ( 3144m ),
Cambales ( 2965m ), Pene Aragon ( 2935m),
Gran Facha ( 3005m ) eta Punta Zarra (2945m ) besteak beste.

Respumosoko aterpean indarrak berreskuratu ostean ( 46. km ),
col de Musales ( 2480m ) ezaguna zain izango dugu.
Garai batean, lepo honetan aterpe-vivak bat zegoen,
gaur egun bere aztarna besterik ez delarik ikusten.

Musales-etik La Sarra-ra ( 1100m ) jaitsiera oso luzea da,
1300 m-ko desnibela beheruntz gaindituko dugularik.

La Sarran antolakuntzak parte hartzaileen boltsa gordeta izaten du,
anoko janari eta edariekin atsedena hartzeko.

Gau ilunean murgildu gara jadanik ( gaueko 11ak, 23:00 ),
eta frontalarekin jadanik ultrako azken lepoei aurre egingo diegu:
col de Foratata ( 2050m ) Sallent de Gallegora ( 900m ) iritsi aurretik,
eta Sierra Plana (1850m ) Panticosara helmugaratu aurretik.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat