2011/05/02

ARRATZU-2011: Ionut Zinca eta Enmanuela Brizzio txapeldun





 
Enmanuela Brizzio eta Ionut Zinca Arratzu-2011ko txapeldunak.
Fitxa teknikoa:
Ternua-Arratzu-Urdaibai-2011:
-Luzera: 30 km
-Desnibel +: 2000 m
-Antzolatzailea: ArratzuUrdaibai

Eibarko taldea ( ezkerretik eskubira eta goitik behera ): Raul Fernandez, Oscar Gisasola, Juanjo, Igor Fernandez, Jose Mari Bernedo, Igor Azurmendi, Edu Uribe, Ibon Vega, Iñaki Lopez de Gereño eta Natxo Garay.
Ionut Zinca irteera gunean.
Oscar Gisasola aldapa igotzen irrifartsu. Gero komeriak izango zituen sabeleko minak jota! Aupa Oscar!

Partaideak lerrokaturik.

Eguraldi sargoritsua izan genuen.


30 bat neskek parte hartu zuten. Nesken partaidetza goraka dihoa azken urte hauetan.

Belen Eguzkiza
Raul Fernandez


Ereñozar mendia parez pare. Bertan Santimamiñeko koben sarrera ondotik pasatu ginen.

Igor Mugira. Aspaldiko laguna. 1994an Pirineoko zeharkaldia elkarrekin egin genuen zati handi batean. Gorantziak txapeldun!

Oscar eta Raul hurrenez hurren.

Ereñozarera igotzeko sokaz baliatu ginen.

Raul Fernandez Ereñozarrera iristen.

Iñaki epaile moduan. 

Errepide gutxi zapaldu genuen. 30 km-tatik km bat eskas ( 700 m ).

Leire eta Monica berriketan.

Iluntzarreko lehen maldak.

Monica indarrak neurtzen.

Illuntzarreko anoa ( 750 m ).

Oscar Illuntzarren. Oraindik ondo zegoen. Jeitsieran txakalaldi handia izan zuen. Eutsi txapeldun!

Aupa Oscar! Elkarrekin joan ginen 6 bat km falta arte. Gero atzean gelditu zen, eta distantzia horretan ia ordu beteko tartea izan zen bion artean. Txakaladia izatean denborak ez du balio. Helburua heltzea da, ahal bada. 

Iñaki Lopez de Gereño, beti bezala indartsu.

Azken aurreko anora iristen. Arrola mendian.

Animoak ez ziren falta izan.

Igor Fernandez. Aupa txapeldun!

Igor Azurmendi. Eutsi makina!

Helmugako kontrola. Bertan Igorrekin, http://www.euskaltrail.com/ eko lagunakin bat egin nuen.

Edu Uribe, Igor Fernandez, Iñaki Lopez de Gereño eta Igor Azurmendi helmugan.

Felicisimo basauriarra. Honek bai duela indarra! Zorionak txapeldun!

Edu eta Igor.

Aragoiko selekziokoak.

Asier Arrieta eta Iñigo Ortuoste elgoibartarrak



Juanjo helmugaratzen.

Katalan honek ere txakalaldia izan zuen.

Oier ( zuriz ) helmugaratzen.


Kemen beti irrifartsu.

Natxo helmugan.

Ibon Vega eta Jose Mari Bernedo.

Iparraldetik ere partaideak etorri ziren. Guztira 500 parte hartzaile izan gien.





Josu Mendikute elgoibartarra. Aurten epaile moduan ibili zen.


Raul Fernandez, 4:00:33. Zorionak!

Izaskun Zubizarreta, 2.!!! 3h24´

Enmanuela Brizzio italiarra eta Núria Picas kataluniarra

Oihane Azkorbebeitia, 3h37´. Aurten 5.

Nerea Amilibia, 3h28´. Aurten 3.! 
Zorionak txapelduna! Zintzarri handia ezta? 

Mutilen podiuma: Aito Osa ( 2 ), Ionut Zinca ( 1 ) eta Rachid ? ( 3 ).

Podium orokorra.

Marce Temprano. Aurten Tor des Geants-en elkar ikusiko dugu!

Ionut Zinca txapeldunarekin. Zorionak!

Ionut beste partaide batekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina