2011/08/17

Salisbury mountain marathon

Salisbury mountain marathom-eko parte hartzaileak Old Sarum-etik igarotzen.
Stonengeith

Fitxa teknikoa:
Izena / data / tokia: Salisbury mountain marathom / 2011-08-14 / Salisbury ( UK )
Luzera: 10km, 20km, 30km, 42,1km, 50km
Desnibe+: 500mD+
Antolatzailea: Salisbury fire station

Inglaterran ( UK ) familiarekin geundela Salisbury-ko campingean, emaztea goizeko korrikalditik etorri eta lasterketa bat ikusi duela aipatu dit. Argazki kamara hartu eta bertaratu orduko han ikusi ditut runner-ak. Lehengo kontroletik igarotzen ari dira; 10. km. Campingera bueltatu, janari eta edari pixka bat motxilatxoan sartu eta race-an sartu naiz. Familiak gaur atseden eguna du, bihar Euskal Herrira bueltatzen baikara, eta bidai luzea dugu. Campingean egongo dira goiz pasa.
Garo soroetatik zehar lasterketa ezberdinetako runner-ak eta walker-ak.

15. MS ( milia ), 25. km +/-. New forest-en sartu berri.
 
New Forest-en barruan, beroarengandik ihesi itzaletan lasterka, zelako plazerra!

 Salisbury inguruko gaztelu bat.

 Birmingam-eko korrikalari bi, go head Aston vila!
Salisbury-ko hipodromotik igarotzen, 30.km.

 
Salisbury-ra iristen, came on Gales!

Robert Bishop helmugaratzen, bere 85. maratoia da azken bi urteetan!
Zorionak Robert!

Salisbury-ko katedrala, 1220an hasi ziren eraikitzen.

TOR DES GEANTS-ERAKO ENTRENAMENDU EDERRA

Goizeko 10:00ak dira, eta David-ekin berriketan hasi naiz:
Edu: " Hi!, how long is this race? ".
David: " There are 5 races: 10 km, 20 km, 30 km, marathon (42,2 km ) & 50 km ".
Edu: " In what time did you started the race ?"
David: " The walkers started at 8:00 a.m., and the runners 9:00 a.m., some of them ( 10, 20, 30 & 50 km runners ), and 9:30 the marathon runners ".
Edu: " Wich is the way ?"
David: " Now you are in the first mile ( 1,6 km ), but the 50 kms runners they have done 10 kms al ready ".
Edu: " And how is the desnibel? Is it too difficult?"
David: " It is very easy, mybe 500 metres positive, the way is plane "

Informazio honekin marathoiaren ibilbidea egitea erabakitzen det. Campingetik race-era eginiko bi joan etorriekin, hasieran galdutako ( 1,6 km ) distantzia berdina berdindu det. Beraz, Tor des geants-erako entrenamendu ederra izan daiteke. Familiakoei telefonoz hotsegin eta asmoen berri ematen diet. Lasai ibiltzeko esan didate, eta helmugara hurbilduko direla.

Race honetan ez det dorsalik, eta checkpoint-etan I don´t know if them will let me drink wather.

Ibilbidea oso laua da, belardi eta arto sailetatik zehar bait goaz. Auzo txikietako jendeak animatzen gaitu, eta bero egiten duenez edariari ez diot uko egiten. 27 miles ( MS ) egin behar ditut ( 42,2 km ), beraz MS puntu bakoitzean km-tan zenbat izango den kalkulatzen igarotzen det denbora.

Inglaterran cross country egiteko afizio handia dago. Betidanik antolatu izan dituzte race hauek. Gainera parte hartzaileen artean adineko jendea ageri da. Nagusiak walkers-ak badira, badaude runner-ak. Isla of with-eko 2 egunetako race ederra aipatuko nuke: 112 km, 2500 mD+, 2 egunetan. Datorren urtean ( 2012 ) ekainaren 30ean - uztailaren 1ean aste bukaeraan ospatuko da. Informazio +: www.xnrg.co.uk/events_roundtheisland2012.htm  

5 MS daramagu eta Birthmingan-eko bikote batekin elkartu naiz. Aurreko astean Scotland-en ibiliak dira; beraiek 50 km-ko race batean arte hartu dute, baina race luzeena 100 MS bat zen ( 167km ). Emakumeetan Lizzy Harcker ingelesa izan zen. Nola ez, emakume mailan munduko onena da, eta bere ingurunean egonik ondo ezagutuko zuen ibilbidea. Amaiera Ben Nevis ( 1344 m ) mendian izan zen ( UK-ko garaiena ).

10 MS ( 16,1 km ) generamanean Robert Bishop runner-arekin bat egin det. Robertek atzo beste marathoi batean parte hartu zuen, eta gaur nahiko nekaturik dabil. Ez da harritzeko, eta are gehiago kontutan izaten badugu bere 85. marathoia dela azken 2 urtetan! Urrian 100. marathoira iristea nahi du!!!

Salisbury UK-ko South-west aldean dago. Turismoaz bizi den erdi tamainako hiriburua da ( 39.000 biztanle ). Orain dela 5000 urteko monumentu astronomiko ikusgarria du bisitagai: "Stonehenge", ikusgarria benetan. Horretaz gain Salisbury-ko katedrala bere garaiko eraikuntzarik altuenetarikoa izan zen; katedraleko erdiko torreko horratzak 100 bat metro izango ditu. Barruan munduko erlojurik zaharrena dagoela dio bertako letrero batek.

Baina gaur turismoa alde batera utziaz gure gustoko aktibitatean murgildu gara. Ehunmilak-etik berrindarturik aurkitzen naiz, eta azken bi asteetako eguneroko entrenamenduek bere emaitza ematen ari dira. Aurtengo denboraldiko helburua Tor des Geants denez ( 336 km, 24000 mD+, 150 orduko epean ) entrenamendu luze hau ondo etorriko zait.

Azkenean 4h45 minututan bukatudet marathoia. Buelta ederra!
Izan untxa!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina