2011/08/21

FUENTE EL PACO VI. IGOERA

Fuente El Paco mendi lasterketan beti egoten da giro ona.
Villanuan ( Huesca ) ospatzen den proba hau herrikoia da eta bertan uda pasa dabiltzanak parte hartzeko ohitura izaten dute.
Aupa Esther!

Fitxa teknikoa:
-Izena / data / tokia: Subida fuente El Paco / 2011-08-20 /Villanua ( Huesca )
-Luzera: 13,5 km
-Desnibel +: 450mD+
-Antolatzailea: El Juncaral ( Villanua-Huesca )
-Informazioa +: www.eljuncaral.com
Atzo Fuente El Paco-ren VI. igoera ospatu zen Villanua ( Huesca ) herrian.
Parta hartzaile ugari izan ziren ( +300 ), eta aurten lehen aldiz txipa erabili izan dute kronoa zehatza izateko.
Bero handia egin zuen, baina parte hartzaileek goiz ederra igaro zuten Villanuan.

 
Ulazia familia probaren hasiera.

Javier Apilluelo irabazlea 2. km-an ziztu bizian.

Iñigo Lariz beti bezala fin ibili zen; 7. sailkatu zen, 56:50 denborarekin. 
Zorionak Iñigo!

Famili giroa nabaria zen.

Aitor Osorok podiuma egin zuen; 3. beteranoa, 1h05:39 denborarekin 48. postuan sailkatu zen.
Zorionak " Poto "!

Parte hartzaileek ura ederki eskertu zuten. Beroa ere protagonista izan zen, 35º!

Peru Ulazia helmugara iritsi berri.
Zorionak Peru!

Fuente El Paco-ko igoeran lagun arteko giroa egoten da.

Mutilen podiuma: ezkerretik eskubira: 2. Guzman Sanz: 53:52, 1. Juan Carlos Apilluelo: 53:19 eta 3. Iñaki Marsal: 54:11

2KV Collarada-Villanua km bertikal bikoitzaren kamiseta zeraman parte hartzaile bat. 2KV uztailaren 17an ospatu zen, eta Collarada (2886m) mendira Villanua ( 956m) herritik joan etorria dute helburu parte hartzaileek.

Imanol  Garaizabal elgoibartarra bikain ibili zen 28. postuan iritsi zelarik helmugara, 1h01:12 denborarekin!
Zorionak Imanol!

Iñaki Ulazia ere primeran dabil: 1:09:48
Zorionak aitatxo!

Aupa aita!

Markel eta bere familia. Aupa aitatxo! eta amatxo ere!

Aitor bere lagunekin, koadrila ederra egiten duzue, bai!
Iñaki, Sologaistua, ? eta Poto.

Nesken podiuma:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina