2011/04/26

LIDIA GOMEZ 2. TENERIFEN!

  Zorionak LIDIA!!!

Lidia Gomez, makina bat mendi lasterketetan parte hartu duen mendi lasterketari gogorra da. Iaz, belauneko lesio bat tarteko aurrera egin ezinik ibili zen, hala ere Ehunmilak-en 4. postuan bukatzea lortu zuen.
Aurten berriz indartsu eta gogoko hasi da; Tenerife-ko ultra trailean ( 52 km ) 2. postua lortu du Nerea Martinez-en atzetik. Lidiaren denbora 6h49´koa izan zen.
Bere laguna den Samuelek ere Tenerifen parte hartu zuen, 97 km-koan 15h24´eginez, 24. postuan.

 


2011/04/19

TRAMUNTANA: MENDIA eta ITSASOA artean


Tramuntana ( Mallorca ) mendi serraren zehar Deia-ra jeisten.


ULTRA TRAIL SERRA DE TRAMUNTANA

Fitxa teknikoa:
-Data: 2011-04-16
-Distantzia: 106 km ( GPSarekin proban: 110 km )
-Desnibel +: 5100m
-Puntorik gorena: Portel ( 1225 m )
-Punturik baxuena: Soller ( 40 m )
-Iraupen epea: 24 ordu
-Antolatzailea: http://www.ultratrailserradetramuntana.com/

TRAMUNTANA: MALLORCAN ERE MENDIAK DAUDE!

Balear uharteak. Mallorca. Mediterranear itsasoaren mendebaldean kokaturik, kultura ezberdinetako herriak igaro izan dira historian zehar; ingelesak, frantsezak, alemanak ... . Komertziorako puntu estrategikoa izan da betidanik, eta garai batean piraten goterleku ere bai. 60. hamarkadatik hona berriz artista ugariren bizileku bihurtu da. Baina Balear uharteak hondartzarekin lotzen ditugu batez ere, eta europear turista ugariren atsedenleku.

Hala ere Mallorcan hondartzaz gain mendiak ere badaude. Horren lekuko Tramuntanako serra da, uhartea alde batetik bestera zeharkatzen duena, mendirik garaiena Puig Major ( 1410 m ) delarik.

Aurtengo denboraldian Tramuntanako UTa exotikotzat jota genuen, beti ere Tor des Geants-era begira ( Aosta, Italia, 336 km ) entrenamendu gisa. Gogoko genuen bertan parte hartzea. Baina ia ia ez nintzen iritsi!

Tramuntanako proba larunbatean 00:00 hasten zen, eta 10´ lehenago ( ostiraleko 23:50ean ) oraindik Palma-ko aeroportuan nengoen Mallorcara berandu iritsita, hegazkinaren atzerapenak eraginda. Taxistak irteera puntura, Andratx-era, ziztu bizian eraman ninduen, eta 00:20an antolatzaileekin bat egin nuen. Partaide guztiak jadanik abiatuak ziren, eta arautegiak 15´ko atzerapena onartzen bazuen ere, probako zuzendariak txipa eta dortsala eman zidan. Praka bakeroak erantzi eta motxilan sartu nituen; 1 kg extra suposatzen zutelarik. Jadanik mallak jantzita nekarren, eta frontala bekokian ipinita.

0raindik ere beste arazo bat nuen; talde erratzakoak ordurako ibilbidea adierazten zuten zintak kentzen hasiak ziren. Beraz, egoera hurrengo hau zen: Andratxen, Tramuntanako serraren azpian, bakarrik, frontalarekin ilunpetan, ingurune ezezagun batean, eta markarik gabe pista zahar batean! Zuzendariak bi auketa eman zizkidan; hurrengo kontrol gunera kotxez eramatea, edo km batetara zegoen markajea kentzen hasiak ziren taldetxoarekin bat egiten saiatzea bakarrik. Zerbait gertatuz gero atzera egitea banuenez, eta antolakuntzaren telefonoa gordeta nuenez, azken aukera honi eutsi nion. Ordu erdi berandu, baina Tramuntanan korrika hasi nintzen. Pista nahiko logikoa zen, ez baitzuen desbiderapenik. Hala ere Javierri telefonoz deitu nion beraiek bertatik igaroak bait ziren. Ilargiak aurreko mendien haitz zuriak argitzen zituen, eta erreferentzia hori ona zela baieztatu zidan. Segi korrika! 10 bat minutu ostean kotxe baten fokoek zuzenean argitzen ninduten. Talde erratzakoak ziren. Tramuntanan barruan nengoen, ederra lasaitua! Aurretik 105 km disfrutatzeko!
Estallenes - 19,5 km, 03:16 ( 2h46´ )
Hurrengo kontrolera denbora epe batean iritsi behar nintzenez, eta 30´ko atzerapena naramanez hankei gogor eragin nien. Laster lehen partaideekin bat egin nuen. Jendea pasa eta pasa Estallenes-era ( 19,5 km ) 3h10´tan iritsi nintzen ( topea 3h50´ zenean ). Gau ederra genuen eta harrien artean pozez saltoka nihoan. Mallorcako barnealdean mallorquina ( katalan hizkuntzaren adar bat ) hitzegiten da, eta belarrientzat oso atsegina zen bertakoen arteko elkarrizketak entzutea.
Joan eta Monse?. Joanek Iosu Elejalde ezagutzen zuen, Finlandiako zeharkaldian elkarrekin ibili baitziren! ( 450 km, 8 egunetan, iraupen skyan ).

Gauak eta aurreko orduetako tentsioak eraginda loak arrapatu ninduen. Oinez, erdi lo, balantzaka nihoan, pistatik ez urtetzeko ahaleginak egiten. Halako batean, can ( nekazal gunea ) bateko hezi batekin aurrez aurre topo egin nuen. Ingurura begiratu eta zintarik ikusi ez! Lotan gelditu nintzen eta markak galdu. 100 bat metro atzera egin ostean zintak berriro aurkitu nituen. Ezusteko hau aurpegian txaplada bat jasotzea bezala izan zen, eta ordutik aurrera esna joan nintzen. Taldetxo batean sartu eta hurrengo kontrolera berriketan iritsi ginen. Esporles-en ( 33. km ) aurreko batean egona nintzen, irakasle moduan institutoko ikasleekin joan ginenean. Orduan zeharkaldi politta egin genuen, Esporles-etik Banyalbufar-era, kostaldeko herritxo zoragarrira.
Joan, Iosu Elejalderen tarjetarekin, orain dela 6 urtetik gordeta! Lasai Iosu, datuak ezabaturik daude!

Esporles-etik aurrera egunsentia antzematen hasi zen. Errepide zaharrak igaro ondoren Valldemosa-ko anoan ( 43. km ) indarrak berreskuratzeari ekin nion. Jana eta edana piskanaka irentsi ostean goruntz egin genuen. Martxa onean eta sabela kontrolpean. Ikasten ari naiz. Jadanik botakadak antzinako gauzak dira. "Can del archiduc" zioen kartelak amildegi ikusgarri batzuetara eraman gintuen. Itsasoa gure oinetan zegoen, baina 800 m-ko desnibela tarteko.


















Deia-ra ( 54. km ) jeitsiera azkarra egin nuen, basoan barrena, bidesketatik zehar. Jesus izeneko beterano batekin elkartu nintzen. Hurrengo 30 km-ak tarteka berarekin egin nituen. 65 urteko mallorquiar honek bertako historia eta kulturaren berri eman zidan. Ibilbideko hurrengo herria, Soller ( 63. km ), orain dela 25 urterarte Mallorcako beste herrietatik aldendua bizi izan da, mendiz ingurutaturik aurkitzen bait da, eta itsasoko beste aldeko herritarrekin, frantsezak kasu, harreman handiagoa izan dute betidanik Mallorcako beste herritarrekin baino. Mendiaren barrenean tunela egin zutenetik aldiz, uhartearekin harremana asko estutu zen.

Soller-etik goruntz jo genuen, harrizko eskailera amaigabeak igaroz. Guztira 1200 metroko desnibela gainditu genuen. Pazientziaz eta berriketan taldean Portel-era iritsi ginen, probako punturik gorena. Puig Major ( 1410 m ) eta Cuber-eko urtegia parez pare genituen.


Porteel ( 1220 m ) lepora iritsi berri. Atzean Puig Major ( 1410 m ) ikusten da, Tramuntanako ( Mallorca ) mendirik garaiena.

Cuber-eko anora jeisten, 70. km-an.

Argazkia atera eta beruntza. Anoan berriketa gutxi eta azkenengo 30 km-ei gogoz ekin nien. Lluc-eko monastegitik igarotzean turista mordo batekin bat egin genuen. Aste Santuko oporraldian sartzear geundela nabaria zen. Amaierarako jadanik gutxi falta zen, 17 km besterik ez, eta gehiena beruntza! Ondo nengoenez korrikari ekin nion, eta nola! Harrituta negoen, bizi-berriturik aurkitzen nintzen. Ibilbide guztian zehar indarrak dosifikatzen joan ostean, bukaerarako barruan gordetako indar guztiak kanpora etara nituen. Beheruntza ziren azkenengo 15 km-ak 1h30tan egin nituen.


Joan Magi eta Josep Campins anaiekin Lluc-eko monastegitik Pollensarako bidean km batzuk egin nituen. 62 km-ko proban 14h02´ denbora egin zuten. Zorionak bioi!

Javierrekin helmugan.

Antolakuntzakoei 10 bat!

Pollensako badian Malloracako lagunekin. Ramon, Esther?, Tere ( http://www.atletismofemenino.com/ ) y Tintin.

Tartetxo horretan partaideak pasa eta pasa besterik ez nuen egiten. " Ea Javierrekin bat eginten dudan " esaten nion nire buruari. Pollensako kale estuetatik udaltzaingo baten motorraren atzetik saltaka joan nitzen. Helmugan antolatzaileei eskerrak eman nizkien, irteeran nire zain egoteagatik. Halako batean Javier dutxatik irten berri ikusi nuen. Besarkada bat elkarri eman, argazkia atera, dutxatu, masajea hartu, espagetiak afaldu eta praka bakeroak jantzi!

Sailkaenak ikustean, honako lagunak agertu ziren:

106 km-ko proban:
32. postuan: Luis Mari Ugarte lehen euskalduna izan zen; 16h13´
97. postuan: Javier Ugalde; 18h58'

62 km-ko proban:
33. postuan: Iñaki Arosa Benito;  9:24:11

34. postuan: Patxi Salido Raso  9:24:12
Hurrengo egunean, ohiturari jarraituz uretan bainu eder bat hartu genuen; oraingo honetan mediterranear itsasoan.

Tramuntana, ederra, itsasoa non nahi, harri koskorrak ere bai!

Fins de proxim cursa, adeu!

Andratx - 0 km, 00:30 ( 0h00´, 30´ko atzerapena kontutan izan gabe ).

Estallenes - 19,5 km, 03:16 ( 2h46´ )

Esporles - 33 km, 6:20 ( 5h50´ )

Valldemosa - 43 km, 8:00 ( 7h30´ )

Deia - 54 km, 9:46 ( 9h16´ )

Soller - 63 km, 11:29 ( 10h59´ )

Cuber - 75 km, 14:29 ( 11h59´ )

Lluc - 89 km, 17:28 ( 16h58´ )

Pollensa - 106 km; 19:44´27´´ denbora ofiziala ( 19h14´, 30´ko atzerapena saiheztuz )




2011/04/08

MENDI LASTERKETEN INGURUAN HAUSNARKETAK - REFLEXIONES SOBRE LAS CARRERAS POR MONTAÑA










Kilian JORNET: " Iñork ez zigun esan erraza izango zanik"


MENDI LASTERKETEN INGURUKO HAUSNARKETA
 
 Ezkerretik eskumara: Mikel Valdivielso ( Ehunmilak-eko antolatzailea ), Edurne Albizu ( Zegamako alkatea ), Jose Maria Nasarre ( FEDME ), Kepa Larrea ( Athlon, Mendi Lasterketen Euskal Federazioko ordezkaria ), Ramon Garate ( Medikua ) eta Alvaro Arregi ( Gipuzkoako Mendizale Federazioko lehendakaria ).

FEDME ( Federación Española de Deportes de Montaña y Escalada ), GMF ( Gipizkoako Mendizale Federazioa ) eta Gipuzkoako Diputazioak antolaturik, Mendiko VI. mintegia ospatzen ari da Gipuzkoan zehar. Aurtengo mintegiari " Natur gune babestuak: landa garapena eta mendiko kirolak " izena jarri diote. Beasainen burutu dena Mendi lasterketen ingurukoa izan da.

Alvaro Arregik ( Gipuzkoako Mendizale Federazioko lehendakariak ) 
mintegiaren aurkezpena egin ostean hizlariei hitza eman zien.


Mikel Valdivielso, Edurene Albizu eta Jose Maria Nasarre.
Jose Maria Nasarre-k ( FEDME ) moderatzaile lana hartu eta hurrengo aurkezpena egin zuen:

" La FEDME está redactando un texto de consenso sobre las carreras por montaña. Para llevar acabo este estudio, el consejo asesor de la FEDME se ha puesto en contacto con diversos gestores ambientales y ha visitado diferentes carreras por montaña. Hay que decir, que la mayoría de los representantes de dicho consejo asesor no había estado en ninguna carrera anteriormente.

Una de los aspectos que más les ha llamado la atención es la preocupación que tienen los organizadores de las carreras por el impacto medio-ambiental.

El texto sobre las carreras por montaña está terminado, y puede consultarlo cualquiera a través de la web de la FEDME:  http://www.fedme.es/, se puede descargar ( PDF ) ".

Ramón Garate-k ( Euskal Mendizale Federakundeko medikoa ) zera zioen:

" Voy a hablar desde el enfoque médico y federativo.

Seguridad de las carreras por montaña: el mayor objetivo es conservar la integridad física del corredor, y minimizar al máximo los riesgos. Hay diferentes riesgos:

-Riesgos objetivos ( no dependen del corredor ): los que marca la montaña:

-La orografía.

-La climatología.

-La propia organización de la carrera.

En base a diferentes factores que concurren en la prueba ( mal tiempo, etc. ), la organización puede cambiar de recorrido e incluir uno alternativo.

-Riesgos subjetivos ( dependen del corredor ): la persona que toma parte en las carreras por montaña se asemeja mucho a un deportista de élite, que se compromete en esceso algunas veces, y lleva una preparación exaustiva. Esta actividad plantea una gran exigencia, en la que se ponen en marcha dos sistemas del cuerpo humano:

-Sistema cardio-vascular: el corazón,

-Aparato loco-motor: el esqueleto, los músculos, los tentodes, las articulaciones.

La falta de un buen control y cuidado de dichos sistemas puede generar:

-Deshidratación, angina de pecho

Para prevenir dichos riesgos hay llevar a cabo una buena preparación física. El entrenamiento ha de ser:

-Reglado: realizando ejercicios de fuerza, resistencia, estiramientos, y llevar una dieta-hidratación adecuada.

-Individualizado: con un seguimiento de un entrenador.

En cuanto al impacto que tienen las carreras por montaña en el corredor, mi opinión es la siguiente:

-Las carreras de ascenso ( KM verticales ): ok, soy favorable.

-Las carreras con descenso y con un alto grado de desnivel: acarrean muchas lesiones; de rodillas. No aconsejo carreras de más de 7 - 8 horas ( en función del desnivel ).

Siempre hay que minimizar las lesiones ".



Kepa Larrea-k ( Athlon eta Mendi Lasterketen Euskal Selekzioko ordezkaria ) zera zioen:

" Nosotros llevamos a cabo controles de los deportistas:

-Pruebas de esfuerzo.

-Entrenamientos diseñados para la temporada ( de Marzo a Octubre ). Hay que gestionar la temporada:

-Las carreras: tipo de intensidad.

-Los corredores: capacidad.

La competición gusta a la sociedad; es una necesidad de superación.

Ayer ( 6 de Abril ) fue el día mundial de la actividad física. La competición no tiene que ser siempre llevar al límite a la persona. La competición puede servir para ver las cualidades y capacidades de la persona.

Hay que minimizar los aspectos negativos de la competición; hay que intentar controlarlos:

-Salud del corredor.

-Impacto medio-ambiental.

Hay muchas competiciones; hace falta regularlas ".



Mikel Valdivielsok ( " Ehunmilak "eko antolatzailea ) zera zioen:

" Respecto al impacto sobre el corredor de las carreras por montaña, he de decir que hace 4 años, en la UTMB ( Ultra Trail del Mont Blanc ) ganó un señor de más de 60 años ( Marco Olmo ).

Sobre la carrera que organizamos nosotros, he de decir que nos basamos en dos aspectos primordiales:

-Responsabilidad.

-Respeto:

-Medio-ambiente: el respeto por el medio ambiente es fundamental; tenemos muy en cuenta los residuos.

-Corredor: se les da información sobre entrenamientos, seguridad; hay que dejarles una buena sensación.

-Voluntarios: tenemos unos 1300 voluntarios.

-Espectadores:

Los orígenes de la " Ehunmillak " se remontan al final del verano del 2008, cuando después de realizar la UTMB, varios amigos empezamos a darle vueltas al tema, y pensamos que podría ser factible organizar una prueba de pareciadas características en nuestra tierra.

El impacto socio-económico de este tipo de pruebas es grande. Ahí está el ejemplo de la Zegama-Aizkorri.

Estamos a favor de todo tipo de carreras, siempre y cuando se organicen con respeto y responsabilidad.

Intentaremos reglamentar la Ehunmillak ".


Edurne Albizu-k ( Zegama-ko alkateak ) zera zioen:

" Voy a hablar desde el punto de vista institucional. Llevo como alcaldesa de Zegama ( población con más de 1500 habitantes ) los últimos 4 años, y voy a explicar cómo nace la Zegama-Aizkorri.

En los años 80 Zegama, al igual que el País Vasco, sufre una gran crisis industrial, con el cierre de varias empresas importantes, como la papelera. A principios de los 90 se elabora un plan estratégico con la ayuda de Goieki. En dicho plan se plantea hacia dónde tiene que evolucionar Zegama. La apuesta es clara: el turismo. Nuestro desarrollo está ligado al turismo y el potencial medio-ambiental con el que cuenta Zegama.

Dentro del desarrollo turístico, el primer paso se da en el año 2000, con la creación de la oficina de turismo. Se potencia el " Camino de Santiago interior ", se publica una guía ( Igartza - San Adrian ).

Se ve que hay una carencia, puesto que aunque Aizkorri lo tenemos al lado, mucha gente lo relacionaba exclusivamente con Oñati. En ese contexto se crea también la asociación " Amigos del Aizkorri ". Coinciden Paco Iriondo ( ex-presidente de la EMF - Euskal Mendizale Federakundea ) y otras personas vinculadas con la montañas, y se pensó hacer una maratón. ¿ Qué nombre le pondremos ? Teníamos claro desde el principio que tenía que aparecer Zegama, y así se le llamó Zegama-Aizkorriko mendi maratoia. Al principio los medios de comunicación los llamaban maratón de Aizkorri, y desde el ayuntamiento se le tenía que llamar diciendoles que el nombre era Zegama-Aizkorri. Dimos en la diana. La atracción de la carrera era muy importante, y al principio nos vimos desvordados. Con la ayuda de Alberto todo fue a mejor.

La Zegama-Aizkorri no sólo ha tenido una gran repercusión turística, y de generación de empleo, sino que la repercusión social es de reseñar. Teniendo en cuenta que hace 8 años Zegama contaba con 1200 habitantes, y los voluntarios eran 250, casi la mitad del pueblo estaba involucrado en la maratón.

La Zegama-Aizkorri ha potenciado también el dar a conocer los procuctos agricolas y ganaderos de la tierra, como es el queso de los pastores de la zona.

La Zegama-Aizkorri se ha erigido como una prueba que atrae a mucha gente, y no sólo el dñia de la carrera, sino durante el año viene mucha gente de fuera para entrenar sobre el recorrido. Para dar respuesta a las necesidades de los corredores, se han construido nuevas instalaciones deportivas ( gimnasio ), y de paso crear nuevos puestos de trabajo para la gente del pueblo.

Lo más importante para importante para el ayuntamiento de Zegama es cuidar del entorno, y de esta forma preservar una fuente de riqueza de la que podemos beber todos.



Hizlarien hitzaldiak entzun ostean, eztabaidaren momentu iritsi zen:

Juan Miguel Martinez-ek ( Federación de Montaña de Murcia ) zera galdetu zuen:

¿ Cuántos y cual es la procedencia de los participantes de la Zegama-Aizkorri ?

Alberto-ren erantzuna:

Vienen de todas las provincias del estado. En la pre-inscripción ( 2000 ) la gran mayoría son catalanes ( 500 ). Respecto a la participación el número máximo es de 450. Las razones de limitar el reparto de dorsales son las siguientes:

-Impacto medio-ambiental: 2000 participantes son demasiados.

-Realizar una carrera de calidad: la Zegama-Aizkorri no es una prueba popular, como puede ser a nivel de asfalto la Behobia-SS ( 18000 participantes ).

Inicialmente el máximo se puso en 300 participantes, y actualmente es de 450.

-Las infraestructura de Zegama es pequeña: Zegama cuenta actualmente con 1500 habitantes.



¿ La organización de la Zegama-Aizkorri participa colaborando con los gestores medio-ambientales ?

Alberto: " Estamos colaborando. Nuestro objetivo es no lesionar el medio-ambiente . El impacto es mayor por parte de los espectadores, que en el día de la carrera pueden llegar a ser más de 3000 personas, que por los participantes ( 450 ). Por otra parte cualquier fin de semana, los sábados y domingos hay más de 500 personas.



Desde la administración echan en falta la colaboración entre los gestores medio-ambientales y los oraganizadores de las carreras por montaña.

Los organizadores únicamente se dirigen a los gestores medio-ambientales para pedir permisos de cara a la prueba, pero pocas veces se dirigen a ellos por ejemplo para diseñar conjuntamente el recorrido. En el caso de la Zegama-Aizkorri esta colaboración existe. Además cuando hace pocos años se creo el Parque Natural de Aizkorri, la colaboración es mayor.



La labor de los gestores medio-ambientales se basa en diferentes pilares:

-Tutela: salvaguarda de los espacios medio-ambientales.

-Seguimiento: inspeccionando la utilización del entorno.

-Implicación en la organización: puntualmente.

Los gestores medio-ambientales desarrollan primordialmente una labor de guardería del espacio natual, dejando en un segundo termino la implicación en las pruebas deportivas.



¿ Qué parámetros han dado una nota más baja en el estudio de la FEDME sobre las carreras por montaña ?

-La señalización ha de ser deseñalizada ( desequipación ) una vez terminada la prueba.

-La erosión del terreno por elpaso de los corredores. Si el día anterior a la prueba llueve, se recomeinda cambiar de recorrido en aquellos puntos donde sea posible, y utilizar pista de cemento en el caso que existan.

-La sensibilización medio-ambiental por parte de los corredores, voluntarios y público es muy alta. Este es un aspecto positivo, con el cual no contabamos. En algunas pruebas, en las charlas que se desarrollan el día anterior a la prueba, se hace incapié en el tema del respeto medio-ambiental. De esta forma, se informa de que aquel corredor que utilice atajos y no siga el sendero marcado será descalificado. Los organizadores privados ( empresas ) son más sensibles con el tema medio-ambiental, puesto que entra en juego su imagen.

Sobre el proceso de erosión un representante de la federación de montaña de Aragón comenta lo siguiente:

" La erosión que originan 500 participantes durante un día del año es inapreciable, ya que el terreno se regenera. Más impacto tiene la ganadería que está en la montaña todo el año ".



Pedro Millan-ek ( Canarias ) zera dio:

" Soy una de las personas del consejo asesor de la FEDME, y debido al estudio sobre el impacto de las carreras de montañas he participado en unas 10 pruebas. Mi impresión es muy positiba. Es sorprendente, en referencia al impacto medio-ambiental, el alto grado de preocupación que tienen los organizadores de las carreras por montaña. Son muy escrupulosos con el tema de los residuos; no tiran basuras; los participantes saben que si tiran basuras inmediatamente serán descalificados. No hay casi residuos. Incluso el monte queda mejor de lo que estaba después de una carrera de montaña. Los organizadores antes de la prueba intentan limpiar el terreno, y se ha dado el caso de un ayuntamiento de haber mandado a los operarios de la brigada de limpieza a sacar un automobil que estaba abandonado en el monte.

Las carreras por montaña atraen a la montaña y sus valores a deportistas de otras disciplinas, como la bicicleta, atletismo, triatletas etc. Así, estos deportistas aprenden estos valores de respeto del medio-ambiente que siempre se han desarrollado en el montañismo.

Las empresas privadas son las más rigurosas en el respeto al medio ambiente, puesto que quieren cuidar su imagen, y que su prueba se pueda realizar al año siguiente.

Del estudio de las carreras por montaña se desprenden pocos aspecyos negativos; sólo habría que mencionar:

-La necesidad de crear unas normas generales - reglamento; para que todos los organizdores sepan mejor las reglas a seguir en el respeto del medio-ambiente.

Pocas carreras incumplen los planes rectores de uso del medio-ambiente: " Transvulcania " y " Ultra Trail Tenerife ".



Antxon-ek ( epailea-arbitroa ) zera dio:

" No hay impacto medio-ambiental. Si algún corredor echa algún residuo es descalificado.

En todas las pruebas oficiales existe un acuerdo con los organizadores:

-Buen cumplimiento de la prueba.

-El organizador s ehace responsale de recoger todo. Se está pensando en crear la figura del 4º árbitro que tendría la función de velar por el cumplimiento de la desequipación y la limpieza de la zona donde se disputa la prueba una vez finalizada. El que no respete este apartado será sancionado, y se le pasaría las costas de la limpieza.



Luis Alejos-ek ( kazetaria, mendiko gaietan aditua ) zera dio:

" Con respecto a las carreras por montaña existen 2 problemas:

-Organizativo. Un sector ve como una actividad muy saludable y que hay que potenciar para mejorar el rendimiento de los corredores. Pero las pruebas tienen que estar en el calendario de la Federación Vasca de Montaña.

-Visión internacional ( UIA - Union Internacional de Alpinismo ): los grupos de corredores por montaña de Alemania y Suiza desvincularon de la UIA, creando sus propias federaciones de carreras de montaña.

Mi opinion sobre las carreras por montaña es la siguiente: lo vemos como el cross de Lasarte, es una actividad fuera de la montaña, y si no estás en la federación de Atletismo.

-Presupuestos. Una minoría ( corredores por montaña ) se lleva gran parte del presupuesto, y en cambio la base de la organización ( los montañeros ) se lleva poco del presupuesto. Los corredores argumentais que el dinero lo da la administración. Este tema ( carreras por montaña ) ha roto con el consenso que había antes en la federación ( de montaña ); cuando antes había unanimidad, ahora en la última asamblea el tema está al 50 % ".



Antxon-ek ( epailea-arbitroa ) horrela erantzun zion Luis Alejos-i:

" Estamos en el siglo XXI y las carreras ( por montaña ) lo pueden hacer también los montañeros, skyadores, escaladores y todas aquellas gentes relacionadas con la montaña.

La misma FEDME recoge el término de carreras POR montaña, no DE montaña.

Los de la UIA son unos viejos. No han evolucionado, de esta forma se desvincularon otros sectores de la montaña como son los de sky y escalada.

Desde la admnistración se recive dinero, pero hay dinero para todos; desde el mundo de las carreras por montañas se hacen bien las cosas.



Alvaro Arregi-k ( Gipuzkoako Mendizale Federazioko lehendakariak ) bukaera eman zion mintegiari FEDMEko ordezkaria den Jose Maria Nasarre-ri hitza emanez, eta laburpen bat eskatuz:

" Hay que llevar todo este tema con mucho cuidado. Hay que ver la influencia que genera en las poblaciones pequeñas y nucleos rurales. La aspiración de estas poblaciones es la de generar riqueza respetando el medio-ambiente; crear instalaciones como hemos visto en el pueblo de Zegama.

¿ Dónde enmarcamos las carreras por montaña ?

-En la Federación de Montaña.

-En la Federación de Carreras por Montaña.

Hay que tener cuidado, para que esta actividad se afiance.

Los gestores medio-ambientales y los organizadores han de ir de la mano.

Los empresarios también deben de beneficiarse, para crear desarrollo en las zonas rurales ".


Mintegia bukatu ostean jende ezberdinarekin hitzegiteko parada izan genuen.

Luis Estrada ( Aragoiko senderoen ordezkaria ).

Ramon Garate ( medikua ), Pako Iriondo ( EMFko lehendakari ohia ), ? eta Alvaro Arregi ( GMF lehendakaria ), mintegia bukatu ostean Igartza jauregiaren kanpo aldean.
Joserra Sousa eta Pako Iriondo, mendia maite duten mendizale amorratuak.

Ehunmilak-eko antolatzaileak Igartza jauregiaren kanpo aldean berriketan lagun artean.





2011/04/04

BOGA! ONDARROAko mendi martxa

 Ondarroa behe laino artean.




 
Ondarroako medi martxan euria eta lainoa izan genuen.
Entrenamenduekin jarraituz, beste mendi martxa batean parte hartzea erabaki genuen: Boga! Ondarroako mendi martxa. Gogoratu aurten ibilaldia Ondarroan ospatuko dela, eta honen bueltan ekintza ezberdinak antolatzen ari direla; horietako bat aipaturiko mendi martxa eder hau! Zorionak antolatzaileei!
Ondarroako mendi martxako perfila.

Martxalari beteranoak; erdiko bikotea iparraldetik etorria. Ondarroako ikastolan lo egiteko aukera izan zuten, beste martxalari batzuk egin zuten bezala.
Aurreko egunean Altsasuko "Hiru Zerrak" mendi martxan parte hartu zuten batzuek,
Ondarroko Boga mendi martxan ere errepikatu zuten.
Horien artean Kontxi martxalari amorratua!
Aupa txapeldun!
Atarratze eta Iñaki.
Hauek ere Altsasu eta Ondarroan egon ziren!
Astebukaera gogorra zuena!
Elgoibartarrak irteera unean: Asier Arrieta, Ignacio Perez eta laguna?
Asier Garderekin.
Javier Ugalde.
Goizeko 6:20an Ondarroatik barrena.
Euria egun osoan izan genuen lagun!
Kalamendi ( 315 m ); lehen tontorra.
7:20 ( 1h 04´), 7,5. km.
Kalamenditik jeisten.
Larruskain aldera abiatzen.


Maldan gora! Eutsi mendizaleak!
Boskotea aurrera!
Tomas Arrieta eta Tomas elgoibartarrak.

Lehenengo kontrolera iristen.

Tomas biak Tobi txakurrarekin.
Anoan indarrak berreskuratzen.
Euria etengabe izan geneuen!
Tolon eta Virtu berriketan! Aupa Marimendi!
Mariñelaren abenturak ere entzun genituen!
Seicheilesen giro ederragoa egon zen, ziur!
Aupa Athletic!
Etxeberrira iristen.
10:30 ( 4h 14´ ), 24. km.
Sorgiñe eta Basurde. Mendimartxak!
Juaristi eta Uribe Kalamuan gora.
Aupa Juaristi! Gorantziak Adur-entzat!
Aupa mutilak!
Aupa bikote!
Kalamua ( 770 m ). Goizeko 11:34 ( 5h 18´ ), 30. km.
Kalamuatik Ondarroarako tartean korrika joan ginen.
Kalamuatik jeisten.
Lokatzak ere ibilbidea zaildu zuen. Kontuz!
Poliki!
Untzon eta Javier elgoibartarrak Urkaregira iristen.
Urkaregiko anoa.
11:54 ( 5h 38´ ), 34 km.
Animatzaileek ere meritua izan zuten zegoen eguraldiarekin.
Mila esker txapeldunak!
Arnoate baserria.
12:20 ( 6h 04´ ), 37. km.
Igor txabolako teilak ondo jartzen. Igandian ere biarrian!
Eutsi gizona!
Lokatzarekin naskatuta!
Arno aldeko basotik zehar. Ezpela non nahi.
Mikroklima berezia du Arnok, itsasoa eta barrukaldearen artekoa.
Arno ( 610 m ) tontorra.
12:57 ( 6h 41´ ), 41. km.
Arnoko gurutzea. Egun garbietan itsasoa ederto ikusten da Arnotik.
Olatz auzo-gunea.

Lur zail emankorrak Olatzen.

Olatzeko kontrol eta ano gunea.
13:30 ( 7h04´ ), 44. km.

Eutsi mutila!
Aupa Javier! Motxila apurtuta baina Ondarroara iritsi zinen!

Tontorramendi ( 385 m ).
13:20 ( 7h 54´ ), 50. km.
Kontrolean txartela pikatzen. Antolakuntzari hamarreko bat!

Azken baselizara iristen.

Ondarroa parez pare.

Ondarroako portua.

Saturraraneko hondartza urrutian. Playarako girorik ez zegoen ba!
Txakurra martxalaria tiraka. Biak lokaztuta!

Aupa Elgoibar!

Asier Arrieta eta laguna.

Kemen eta laguna helmugara iritsi berri.
Asier Garde helmugatik etxera bidean.

Helmugako giro ona. Mila esker guztioi.
14:39 ( 8h 23´ ), 54. km.

Atarratze lagunakin.

Atarratze eta bere lagunak Ondarroko ikastolako helmugako kontrolean.

8h45´tan Ondarroara iristen 54 km euripean ibili ondoren.
Zorionak Javier!
Javier eta Brian kafetxo beroa hartzen berriketan. 
Azken hau maitasunaren atzetik Euskal Herrira etorria estatu Batuetatik!