2011/04/04

BOGA! ONDARROAko mendi martxa

 Ondarroa behe laino artean.
 




 
Ondarroako medi martxan euria eta lainoa izan genuen.
Entrenamenduekin jarraituz, beste mendi martxa batean parte hartzea erabaki genuen: Boga! Ondarroako mendi martxa. Gogoratu aurten ibilaldia Ondarroan ospatuko dela, eta honen bueltan ekintza ezberdinak antolatzen ari direla; horietako bat aipaturiko mendi martxa eder hau! Zorionak antolatzaileei!
Ondarroako mendi martxako perfila.

Martxalari beteranoak; erdiko bikotea iparraldetik etorria. Ondarroako ikastolan lo egiteko aukera izan zuten, beste martxalari batzuk egin zuten bezala.
Aurreko egunean Altsasuko "Hiru Zerrak" mendi martxan parte hartu zuten batzuek,
Ondarroko Boga mendi martxan ere errepikatu zuten.
Horien artean Kontxi martxalari amorratua!
Aupa txapeldun!
Atarratze eta Iñaki.
Hauek ere Altsasu eta Ondarroan egon ziren!
Astebukaera gogorra zuena!
Elgoibartarrak irteera unean: Asier Arrieta, Ignacio Perez eta laguna?
Asier Garderekin.
Javier Ugalde.
Goizeko 6:20an Ondarroatik barrena.
Euria egun osoan izan genuen lagun!
Kalamendi ( 315 m ); lehen tontorra.
7:20 ( 1h 04´), 7,5. km.
Kalamenditik jeisten.
Larruskain aldera abiatzen.


Maldan gora! Eutsi mendizaleak!
Boskotea aurrera!
Tomas Arrieta eta Tomas elgoibartarrak.

Lehenengo kontrolera iristen.

Tomas biak Tobi txakurrarekin.
Anoan indarrak berreskuratzen.
Euria etengabe izan geneuen!
Tolon eta Virtu berriketan! Aupa Marimendi!
Mariñelaren abenturak ere entzun genituen!
Seicheilesen giro ederragoa egon zen, ziur!
Aupa Athletic!
Etxeberrira iristen.
10:30 ( 4h 14´ ), 24. km.
Sorgiñe eta Basurde. Mendimartxak!
Juaristi eta Uribe Kalamuan gora.
Aupa Juaristi! Gorantziak Adur-entzat!
Aupa mutilak!
Aupa bikote!
Kalamua ( 770 m ). Goizeko 11:34 ( 5h 18´ ), 30. km.
Kalamuatik Ondarroarako tartean korrika joan ginen.
Kalamuatik jeisten.
Lokatzak ere ibilbidea zaildu zuen. Kontuz!
Poliki!
Untzon eta Javier elgoibartarrak Urkaregira iristen.
Urkaregiko anoa.
11:54 ( 5h 38´ ), 34 km.
Animatzaileek ere meritua izan zuten zegoen eguraldiarekin.
Mila esker txapeldunak!
Arnoate baserria.
12:20 ( 6h 04´ ), 37. km.
Igor txabolako teilak ondo jartzen. Igandian ere biarrian!
Eutsi gizona!
Lokatzarekin naskatuta!
Arno aldeko basotik zehar. Ezpela non nahi.
Mikroklima berezia du Arnok, itsasoa eta barrukaldearen artekoa.
Arno ( 610 m ) tontorra.
12:57 ( 6h 41´ ), 41. km.
Arnoko gurutzea. Egun garbietan itsasoa ederto ikusten da Arnotik.
Olatz auzo-gunea.

Lur zail emankorrak Olatzen.

Olatzeko kontrol eta ano gunea.
13:30 ( 7h04´ ), 44. km.

Eutsi mutila!
Aupa Javier! Motxila apurtuta baina Ondarroara iritsi zinen!

Tontorramendi ( 385 m ).
13:20 ( 7h 54´ ), 50. km.
Kontrolean txartela pikatzen. Antolakuntzari hamarreko bat!

Azken baselizara iristen.

Ondarroa parez pare.

Ondarroako portua.

Saturraraneko hondartza urrutian. Playarako girorik ez zegoen ba!
Txakurra martxalaria tiraka. Biak lokaztuta!

Aupa Elgoibar!

Asier Arrieta eta laguna.

Kemen eta laguna helmugara iritsi berri.
Asier Garde helmugatik etxera bidean.

Helmugako giro ona. Mila esker guztioi.
14:39 ( 8h 23´ ), 54. km.

Atarratze lagunakin.

Atarratze eta bere lagunak Ondarroko ikastolako helmugako kontrolean.

8h45´tan Ondarroara iristen 54 km euripean ibili ondoren.
Zorionak Javier!
Javier eta Brian kafetxo beroa hartzen berriketan. 
Azken hau maitasunaren atzetik Euskal Herrira etorria estatu Batuetatik!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina