2016/07/18

Ronda dels cims 2016: Andorrari itzulia



170 km / 13500 mD+

Ronda dels cims
-Fitxa teknikoa:
-Luzera: 170 km
-Desnibel +: 13500 mD+
-Tokia: Ordino ( Andorra )
-Antolatzailea: Andorra UT
Info +: facebook
-Aurreko edizioetako parte hartzeak:
-2009 Mitic
-2013 Ronda dels cims
-2015 Ronda dels cims



Boni la Pica ( 2338 m )

Pic Negre ( 2658 m )

Raul eta Marisa refugi de Perafitan (2196m).
Mila esker espagetiengatik!

Illa-ko aterpea, 1:15 a.m.

Kontrolekoak kanping dendan sartuta, 5:30 a.m.



Pas de la Casa ( 2200 m )


Pas de la Casa igaro ostean bero sargori, 30º!

Collada de Meners ( 2719 m ) urrutian gure zain!


Collada de Meners ( 2719m ), azken lepoa!

Lepotik jaisten

Sorteny-ko aterpean, 6:05 p.m.

Ordino saltaka, jadanik km bat eskas falta da!

Katalanekin helmugan

Txinatar jatorriko mendizalearekin


Oriol eta speakerra





62 orduren ostean nekea aurpegian

... eta irrifarrea ere bai!

62 urteko japoniarra helmugan



Ordinoko helmuga



Ronda dels cims 2016,  finisher!

Andorra ezagutzeko beste modu bat izan da oraingo hau. Beti erosketa merkeagoak egiteko ideiarekin lotzen dugun Pirineoko estatuan 3 egunetako ultra traila burutu dugu.

2009an lehen edizioan parte hartu ostean ( 100 km / 6000 mD+ ), handik pare bat urtetara proba luzeago bat antolatzen hasi ziren: Ronda dels cims ( 170 km / 13500 mD+ ), eta berau burutzeko asmoa ordutik hona buruan izan dugu. 2013 eta 2015ean kale egin ostean, aurten prestakuntza espezifikoa landu dugu.

Proba hasi aurreko bi asteetan Andorra ibili izan gara mendietan gora eta behera aklimatazioa lortzen; Andorrako ultrak duen punturik exigenteetarikoa garaiera baita, eta Euskal Herrian itsas ertzean bizi garenez, Pirineoetan denboralditxo bat igaro beharra dago gutxienez. Mendiko irteera bakoitzaren ostean furgonetan lo egin izan dugu, beti ere 2200 metrotik gora. Bide batez, bertan eginiko entrenamenduek bailara eta mendi berriak ezagutzeko parada eman digu.

Horrela, prestaketa fisikoak, atsedenak eta ingurunearen ezagutzak Andorrako ultrari ekiteko baldintzak betetzen zituen, aurreko bi saiakeretan ez bezela. Konfidantza horrekin Ordinoko herrixkara gerturatu ginen Andorrari mendiz itzulia emateko esperantzarekin.



Ibilbideko datuak - km, tokia, garaiera, denbora:
dv: divendre - igandea
ds: disabt - larunbata
dg: dimenge - igandea

00 km - Ordino (1320m) -dv 07:00:00
12 km - Coll de Arens (2539m)
18 km - Refugi Sorteny (1967m ) -dv 11:14:18
25 km - Portella de Rialb (2509m)
32 km - Coma Arcalis (2200m) -dv 14:32:51
36 km - Port de Angonella (2715m)
38 km - Estany l´Angonella (2296m)
39 km - Portella de la Burna (2589m)   
43 km - Pla i refugi l'Estany (2050m)dv 18:32:50
46 km - Pic Comapedrosa (2948m) -dv 22:30:55
50 km - Refu Comapedrosa(2200m)dv 23:42:03
52 km - Portella de Sanfons (2578m)   
57 km - Por de Cabús (2302m)
60 km - Coll de la Botella (2083m) -ds 04:57:43
65 km - Pic de Enclar (2383m)   
66 km - Bony de la Pica (2406m) -ds 07:08:49
73 km - Margineda IN (1000m) -ds 08:49:24
73 km - Margineda OUT (1000m) -ds 08:51:35
76 km - Cortals de Manyat (1609m)
80 km - Llumeneres (1284m)
85 km - Coma Bella (1320m) -ds 13:51:15
88 km - La Rabasa ( 2041m )
90 km - Refugi Roca de Pimes (2150m)
95 km - Pic Negre (2604m)
98 km - Collada de la Caülla (2145m)
100 km - Refugi Prat Primer (2231m)
102 km - Collada Prat Primer (2493m)
104 km - Refugi de Claror (2177m) -ds 21:01:56
109 km - Refugi de Perafita (2196m)
112 km - Collada de la Maiana (2427m)
114 km - Pleta Estall Serrer (2055m)ds 23:06:52
117 km - Refugi d´Ille (2514m) -dg 00:41:55
119 km - Collada Pessons (2841m) *
121 km - Coll d´Illa (2531m)
126 km - Pla de la Moixa (2021m)
129 km - Portella Blanca (2516m)
130 km - Coll dels Isards (2652)
133 km - Pas d la Casa IN (2200m )dg 06:42:38
133 km - Pas d la Casa OUT(2200m)dg07:43:13
136 km - Els Pallers (1902m)
140 km - Port Dret (2565m)
141 km - Pas de las Vaques (2572m)
145 km - Incles (1825m) -dg 11:56:43 
148 km - Refugi de Cabana Sorda (2293m)
150 km - Portella de Caraup (2620m)
152 km - Coms de Jan (2116m) -dg 15:12:05
155 km - Collada dels Meners (2719m)
160 km - Refugi Sorteny (1967m) -dg 18:13:28 
165 km - El Serrat (1501m)
173 km - Ordino (1320m) -dg 20:32:49

* Collada Pessons ( 2841m) Mitic probako lepoa da, baina bertatik igaro nintzen balizak nahastu ostean. Guztira 3km / 300mD+ / 1h30´ gehiago egin nuelarik.
                                               
RONDA DELS CIMS 2016 - kronika

2016ko uztailaren 15a, Ordino ( Andorra ), iritsi da eguna.
420 mendizale, Ronda dels cims-en parte hartzeko;
170 km, 
13500 metroko desnibela bai gora bai behera,
23 lepo edo/eta gailur 2500 metrotik gorakoak,
3000 m-tan kokaturik punturik garaiena ( Coma Pedrosa 2948m ),
13 aterpe,
2000 metroko bataz-besteko garaiera,
3 egun eskas burutzeko; 62 ordu.

Ordinoko irteera, 7:00 a.m.
Aurten ondo prestaturik etorri naiz;
-Aklimatazioa eta entrenamendu zehatza alturan: 225 km / 22000 mD+,
2 astetan Andorran 30 mendi igoaz eta 2400 metrotara lo egiten.
-Atsedena: 2 aste hauetarako semeak udalekuetara bidali ditugu,
Mirenekin Andorrako gailurrik garaienak burutzen ibili naizelarik.
-Probaren aurreko 2 egunetan Ordinoko Coma hotelean igaro ditugu; jakusi eta guzti.
-Jarraipena: Mirenek probaren zehar jarraipena egingo dit,
anoetan lagunduz.

Ordinotik hasi berritan lehenengo lepotzarra: Coll de Arens (2539m).
Bertatik sentsazio honekin igaro naiz, iaz ez bezala.
Arcalisera iritsi berritan, 32. km-a, lehenengo ezustea; Samu Arroyok utzi egin du.
Hau Ronda dels cims da, egutegiko probarik gogorrena,
nire 3. saiakera da, eta oraingo honetan fin fin etorri naiz.
Edu: " Aupa Samu, zer? ",
Samuk: " lo dejo, no voy "
Edu: " A mi me pasó lo mismo el año pasado,
por eso este año me he aclimatado durante 2 semanas ",
Joseba Gurpegi laguntzaileak: " eso es lo que tenías que hacer "
Samu: " ya, uf, que duro es esto! "
Mireni aterpetik garagardo fresko bat ekartzeko eskatu diot.
Furgoneta anotik gertu utzi du, eta bertara hurbildu bezain pronto koltxonetan etzan naiz,
bitartean garagardoari tragoxkada batzuk eman dizkiot,
bero egiten du.
Honek proba zailduko du.

Bidean zehar gel eta yogurt batzuk irentsi ditut,
eta Arcalisetik ( 2200m ) irtetean Mirenek Port de Angonella (2715m) lepora lagundu dit.
Ondo nihoa, eta lepoan Mirenetaz agurtu naiz,
berak aldameneko mendi bat egiteko aprobetxatu du; Cataperdis ( 2805m ).
Angonella-ko ibonetara jaitsiera azkarra egin dut,
honek montaña rusa bat dirudi,
ez dago lautadarik, 2500 metroko lepoak ugariak dira ( 23 ).
eta bataz besteko garaierak ( 2000 m ) arnastea zailtzen du.
Pazientziaz hartu beharra dago.
Coma Pedrosako aterpe zaharrera iritsi naiz, refugi l'Estany (2050m),
arratsaldeko 6 t´erdiak  dira.
Bertan kafetxo bat eskatu dut,
eta eran orduko bota-gurea eman dit,
kaka zaharra, ze txarra zegoen!

Horrela, handik gutxira ahotik bota dut,
aterpekoak ixildu egin dira,
nik aterpeko ohe zahar batean atsedena hartu det.
Handik 15´tara yogurtxo arin batzuk irensteko gai izan naiz,
hobeto nago, aurrera!

Aterpekoetaz agurtu eta zenbateko igoera den galdetu dut,
" 3 kms i 900 metres de pujada, anim! "
Jode! ze gogorra egin zaizkidan horrek 3 kilometroak,
guztira 3 ordu behar izan ditut, pentsa!
Barrutik uztuta nau, baina mendi hau igotzerik gabe ez det laga behar!
Gaueko 10 t´erdietan igaro naiz gailurretik ( 2949m ).

Bidean Esteban Gaona lagunarekin elkartu naiz,
aurtengo neguan Inglaterran batera ibili ginen Spine Race proban ( 428 km ).

Jaitsieran bakarrik abiatu naiz, eta ordu bete pasatxoan Coma Pedrosako aterpe berrira iritsi naiz.
Lotara joan naiz, telefonoz Mireni tripetatik ikututa nagoela esan diot,
eta proba bertan behera uzteko zorian nagoela.
Esnatu naizenean hobeto sentitzen naiz,
ur tragoxkada bat eran det, eta primeran.
Bi ordu eskas igaro dira,
gaueko 2:30ak jo dute,
eta hurrengo denbora kontrola goizeko 9:00etan da,
Marginedan, hemendik 28 km-tara,
beraz 6 ordu t´erdi ditut 28 km osatzeko.

Aterpeko egongelan beste ezagun bat nire bezala dago, tripetaik ikututa,
Zigor Iturrieta manta batekin estalita, mahai batean jarrita bolondresekin brometan.
" Se nota que és vasco, no para de decir " ahí va la ostia ! " ".
Bera agurtu gabe aterpetik ziztu bizian irten naiz,
proban jarraitzea nahi badet ez daukat denbora galtzerik eta.

Lo egiteak ondo egi dit,
kafe eskasaren eraginak alde batera utzi eta esne kondentsatua irentsi dut.
Port de Cabus-en ( 2302m ) Miren aurkitzen da, 6 bat km-tara,
eta berarekin bat egiten badet nire aukerak handituko dira.
Ordu t´laurdenean iritsi naiz.

Nik ere neraman furgonetako giltzekin ateak zabaldu ditut,
Miren lo zegoen eta ni ikustean arritu egin da;
" baina errekuperatu al zara? "
" bai, zapatilak aldatu eta natilak batzuk jango ditut ",
antolatzaile batek " aquí no puedes avituallar, tienes avituallamiento en el coll Botella a 3 kms ".
nik: " ah, vale, soy el dorsal 327, y voy el último ",
" vale, adelante ".

Coll Botellatik igarotzean gaueko 4:53 dira.
Margineda 15 km-tara dago, eta 4 ordu ditut!
Anoan 20´ko lokuluxkada bat bota ostean, yogurt likidoa eran dut.
Mirenek hurrengo 4 km-tan lagundu dit.
Bony de la Pica-raino elkarrekin joan gara egunak argitzen zuen bitartean.

Orain berriro hasi naiz disfrutatzen.
Kostata baina badakit Marginedara denbora kontrolaren barruan iritsiko naizela.
Bony de la Picatik ( 2409m ) Marginedara ( 1000 )
7 km-tan 1400 metroko desnibela jaitsi behar da,
eta horretarako 2 ordu dauzkat.

Kate batzuen laguntzarekin amildegia hanken azpian izan dugu momentu batzuetan,
baina eskalatzen ere zehorexto badakigu eta primeran igaro dugu paso teknikoa.
Margineda, 8:49´, iritsi naiz, 10 minutu soberan!
Anotik ere 9:00etan irten behar da,
beraz bertan aurretik utzitako boltsa jaso eta 2 minuturen ostean Mirenek antolatutako anotxora hurbildu naiz.

Hamakatxo batean botata, oinak ur balde batean sarturik,
eta 4 natila irensten.
Hau zerua da!

Mirenek denbora mozketa ez nuela pasako pentsatzen zuen.
Baina han negoen, Marginedan, eta hurrengo denbora mozketa kudeatzeari ekin diot;
refugi de Illa, 43 km-tara, 17 ordutara.
Denbora barruan iritsiko naiz, komo hay Dios!

Marginedatik Pas de La Casa-ra Mirenen laguntzarik ez det izango,
guztira 60 km inguru.

Coma Bellan hurrengo anoa izan dut, eta hemen ordu beteko lokuluxkada bota det.
Honezkero parte hartzaile askok proba bertan behera utzi dute;
horien artean Nerea Marinez, aurreko edizioetako irabazlea.
Orain 1600 metrotara nago, 85. km-an, eta 2000 m-tara igo behar naiz.
Larunbateko arratsaldeko 15:00ak dira.
Bapatean Harley Davison-en motor karabana handi bat ikusi det,
Coma Bellan aste bukaera igarotzera etorri dira,
eta beraien motoekin espektakulo ederra eman digute.

Azkena nixe, erratzarekin, Efrem du izena, eta musikoa da.
Kontu kontari La Rabasa esky pistetara iritsi gara.
Pic Negre ( 2631 m ) nire zain dago, eta Efremek kontzertu bat zuenez bakarrik utzi nau hurrengo erratza gertu bait dago.

Pic Negrerako aldapetan gazte bat 4x4 kotxe batetik jaitsi eta niregana hurbildu da:
" el control de Pic Negre está cerrado y tienes 2 opciones; o vienes con nosotros en coche o no tendrás apoyo más adelante "
Nik: " pero la barrera horaria es en el refugi de Illa, de aquí a 8 horas, y sólo me faltan 17 kms ".
Gazteak: " si, pero nos han dicho que vas lento "
Nik: " cómo quieres que vaya con estas cacho cuestas, yo voy perfectamente, tu tranquilo que para las 12 de la noche llego, 2 horas antes del cierre de control "
Gazteak: " yo sólo te aviso ".
Nik: " Gracies "
Ahí va la ostia!, baina ze informazio darabiltze hauek!

Pic Negren ( 2631m ) Gaspar izeneko mendi gidariarekin bat egin det,
hurrengo erratza da, eta tipo oso jatorra,
Gaspar: " qué tal? "
Edu: " molt bé! "
Gaspar: " por detrás de ti viene otro, y anda jodido "
Edu: " Ese soy yo, el último, y de jodido nada, voy estupendamente y con tiempo de sobra "
Korrika hasten naiz, sosiuz, hori bai, Gasparrek ikusteko ondo nihoala.
Gaspar talkis: " A ver, el 327 va conmigo y va bien ".
Berak ere proba ezberdinak antolatzen ditu, 15-20 km-koak batez ere,
eta guk ere Eibarren Galdaramiño igoera ( 18 km / 925mD+ ) antolatzen dugunez,
hortxe joan gara kontu kontari.

Refugi Prat Primer-an (2231m) hurrengo pasaera izan dugu,
Gasparrek orduan 2 neskei lekukoa pasa die,
beraiek izango dira hurrengo erratzak.
Hauekin ez det hitzik gurutzatu,
eta ez ez nuelako nahi, nahiko hiztuna bait naiz,
nire atzean 20 metrotara jarri direlako baizik.
Niregana hurbiltzen zire bakarrak beraien bi txakurrak ziren.

Collada Prat Primer (2493m), 102. km.
Refugi de Claror (2177m), gaueko 9:20ak dira, eta 104. km.
Oso ondo nixe, gaua iristear, tenperatura lasaia, eta bidean tordo ederra bota det.
Gorputza eta burua orekan dauzkat, eta disfrutatzen jarraitzen det.
Gainera jadanik ez naiz azkena, atzean 2 parte hartzaile laga ditut.

Refugi de Perafita-ra (2196m) iristean Raul eta Marisa mañoekin elkartu naiz.
Bikote hau mendiaz gozatzera etorri da,
aterpetxo honetan gau bi pasatzera ingurunea ezagutuz.
Espageti a la carbonara prestatzen ari ziren,
eta usaindu bezain laster beraien ondoan jarri naiz;
" quieres probar ? ",
nik: " no me lo digas dos veces que soy capaz de comerme toda la cazuela! "
beraiek: " venga come lo que quieras que nosotros ya hemos cenado ".
Bi aldiz pentsatu aurretik lapiko erdia irentsi dut, ze ona!
Jende jatorra edonon agertzen da.
Mila esker Raul eta Marisa!


Collada de la Maiana (2427m) aldera iristean gau iluna sartu da,
frontala bekokian jarri eta beheruntz jo det.
Pleta Estall Serrer (2055m) aldera gaueko 11etan iritsiz.
114. km da, eta bertan bi gazte daude, hotzez jota.

Refugi d´Ille-ra (2514m) iristeko 4 km falta zaizkit.
2:00ak baino lehenago iritsi behar naiz, denbora mozketaren aurretik,
baina 4 km 2 ordutan egiteko gai ez bait naiz, akabo ba!
Gaueko 00:40tan iritsi naiz beste 3 parte hartzailerekin batera, denak katalanak.
Aterpean 30´ko lokuluxkada bat bota det.

Esnatu arazi nindutenean, horrela eskatu bait diet aurretik,
nire katalanak alde eginda zeuden, mekauen!
" Arrapatuko ditut " pentsatu det.
Cola-cao bero bat " gozaldu " det eta aterpetik arrapaladan irten naiz,
atzetik beste katalan bat nuelarik.

Coll d´Illa (2531m) igaro beharra dugu, eta km bateko distantzia besterik ez da,
baina bide gurutze batean marka ugari zeuden, nahastu egin naiz eta okerreko bidea hartu det.
Katalana atzean laga det, erritmo motelarekin bait zetorren.
Bakarrik noa, igande gaueko lehen orduak direlarik.
Bapatean garaiera handia igo dudala konturatu naiz,
hau ez da Coll d´Illa (2531m)!
Baina banderin gorriak, Rondaren markak, jarraitzen ari naiz!
Ze arraio gertatzen da hemen!
We have a problem!
Ronda pikutara joateko zorian ikusten ari naiz,
eta erreakzionatzeko momentua iritsi da.

Andorrako ultrak 5 proba ditu guztira;
Ronda ( 170 km ),
Celestrail ( 119 km ),
Mitic ( 105 km ),
maratoia ( 42 km ) eta
solidari trail (10 km ),
eta batzuetan banderinekin konfusioak gertatzen dira.

Lehenengo kokatu egin behar naiz,
non demontre nago?
Gau ilunetan ez da erraza erreferentziak topatzea,
baina Muga mendia ( 2906m ) identifikatu det,
bere perfila ezaguna det,
aurreko asteetan hemendik ere entrenatzen igaro bait naiz,
eta 1994an eta 2002an GR11 burutu nuenean ( 820 km ),
hemendik ibili nintzen.

Igotako lepoa berriro bueltan atzera jaitsi det,
eta Coll d´Illa-ra (2531m), orain bai, iritsi naiz.
Baina ez dago banderin gorririk!
Erratzak direnak desmarkatzen hasiak ibiliko dira, ziur!
Bestela ez dago ulertzerik.

GR11ko marka gorriak eta txuriak jarraituz Pla de la Moixa (2021m) aldera iritsi naiz.
Bertan banderinak eta argiak berreskuratu ditut.
Uffff! ze lasaitua, ondo nihoa!
Rondan nago berriro!
Aurten bai ala bai bukatuko det!

Gerora jakin izan dut aurretik igotako lepoa garaia Collada Pessons (2841m) zela,
Mitic ( 105 km ) probakoa.

Orain nire indar guztiak Pas de la Casan zentratu dira,
bertan hurrengo denbora mozketa dago; goizeko 8:00etan.
Gaueko 4:30ak dira eta 8 km falta zaizkit.

126. km-an kokatua dagoen Portella Blanca-tik (2516m) gaueko 5:15etan igaro naiz.
Bertan antolakuntzako bolondres bat zegoen kanping denda batean erdi lotan.
Edu: " Bon día! Soy el dorsal 327, me he perdido pero ahora voy bien.
Avisa a la escoba que pronto conectaré con él; está cerca de mí, he visto su frontal ".
Bolondres: " Vale, ya le trucaré i le inform ".

Coll dels Isards-era (2652)iristen erratzarekin bat egin dut,
eta handik gutxira 3 parte hartzaile aurreratu ditut.
Uffff, ez naiz azkena, ondo nixe eta bukatzera noia!

133. km-a, Pas d la Casa IN (2200m ), igande goizeko 06:42.
Rondako bigarren ano nagusienean nago.
Pas de la Casa herri handia da, eta bertara garaiera handian entrenatzera etortzen dira selekzio ezberdinak; azkenak Espainiako esku-baloiko neskak; " las guerreras ".
Baina nire guda oraindik ez da bukatu.
Pas de la Casan Miren espero nuen, furgoneta ikusi dut, anoaren ondoan,
baina bera ez zegoen.

Ziur nire bila abiatu dela eta ez garela gurutzatu.
Nire telefonoa ez dabil ondo, eta antolatzaile bati eskatuta hotsegin diot.
Edu: " Miren Pas de la Casan nau ".
Miren: " Mierda, mierda, mierda! Coll de Isards-era iritsen ari naiz ".
Edu: " Lasai, denboraz iritsi naiz, eta hemen nago jaten, masai baten zain ".
Miren: " Ez banaiz garaiz iristen ni gabe irten zaitez ".
Edu: " Lasai laster iritsiko zara ".
Horrela izan da, 20 minutu barru Pas de la Casako anoan elkartu gara.
Ze poza!

Ondo jan, edan eta masaia hartu ostean 20´ko lokuluxkada bat bota det.
Guztira 2 egunetan 3 bat ordu egingo nituen lo.
133. km-an nago, eta Ronda bukatzeko 40 km falta zaizkit.
Horretarako 13 ordu dauzkat.
Iritsiko naiz!

Denbora mozketa baino 15 minutu lehenago irten naiz Pas de la Casako anotik.
Mirenek bailaran behera lagundu dit, guztira 3 bat km.
Ni erdi lo nihoa, eta goizeko beroa gainetik kendu ezinda.
Miren kontu kontari dabil, ni entretenitu naian.
Bailararen barrenera iristean, Els Pallers (1902m), 136. km, goizeko 8:50´,
errekasto bateko ur freskotan burua sartu det.
Ze gozamena!

Gaur bero handia egingo du, adi!
Ronda bukatzeko oraindik 37 km eta 3 lepo handi falta zaizkit:
-Pas de las Vaques (2572m), 140. km-an.
-Portella de Caraup (2620m), 150. km-an.
-Collada dels Meners (2719m), 155. km-an.
Lepo hauen tartean 1800-2000 metrotara jaitsi behar da,
eta azken 3 igorak ondo dosifikatu behar ditut.
Baina lasai nixe, Mirenek 3 bailaretara iristeko aukera bait du.
Horrela ondoan dauden Port Dret (2565m) eta Pas de las Vaques (2572m) igaro ostean
Incles (1825m) bailarara iristen ari ginela frantsez batek ziztu bizian pasatu gaitu.
Baina nora dixe tipo hau!

11:56:43´´, Incles-eko anoan nago.
Bertan hamaka batean etsanda nengoela bolondres batek zera esan dit:
" Has llegado justo, eh? "
Nik: " Pero aquí no había barrera horaría "
Bolondresak: " Este año si, y era a las 12:00 "
Nik: " ufff! no jodas! "
3 minutu pasatxorengatik igaro dut, eta ni lasai asko jaisten.
Hurrengo 3 km-tan Mirenen konpainia izan det.
Atzetik frantseza zetorren,
baina km bat besterik ez du gurekin egin,
hanketatik gaizki dihoa,
Pas de la Casan oinetan babak babesteko bendajea nola jartzen zioten ikusi bait det.

Refugi de Cabana Sorda-ra (2293m) iristean bi katalanekin bat egin dut;
Illa-ko nire iheslariak dira.
Beraiek hankak urtegiko ur hotzetan sartu dituzte zapatillarik kendu gabe.
Ni berriz oinutsik jarri naiz, eta praka motz eta kamiseta eta guzti urtegira salto egin det.
Allakuidaus!
Ze hotz!!! Baina ze ondooo!
Gorputzeko tenperatura gradu batzutan jeitsi zait,
eta gainean neraman tentsioa ere bai!

Horrela Rondako azken aurreko lepo tenteari ekin diogu.
Laster Miren eta biok bi katalanak atzean uzti ditugu.
Indartsu sentitzen naiz, eta oraingo helburua azken txanpa hau dignitatez bukatzea da,
Javier Ugalde lagunak askotan esaten duen bezala.
Berak ere jarraipena egiten ari zait, web orriaren bitartez.
Lepora iritsi aurretik Mirenek buelta eman du furgonetaren bila joateko,
eta hurrengo bailaran bat egiteko.

Portella de Caraup (2620m), 150. km.
Lepo honetan bi bolondres zeuden haragia erretzen. Ze enbidia!
Gutxi falta zait, 20 km besterik ez, 2 jaitsiera eta igoera bat.
Coms de Jan-eko aterpean (2116m) sandia zati fresko batzuk irentsi ditut.
Listo, azken igoeran murgildu naiz, collada dels Meners (2719m).
Lepo tentea da, eta bidean 5-6 parte hartzaile igaro ditut.
Pausu onean noia eta azken lepoa igarotzeko irrikitan.
Meatzarien lepora, collada dels Meners, arratsaldeko 5etan iritsi naiz.
Hurrengo denbora mozketa 5 km-tara dago, Sorteny-ko aterpean, 7:30etan.
Nola ez naiz iritsiko ba!

Jaitsieran Mirenekin bat egin det, berak Sortenytik bailara goruntz igo du.
Refugi Sorteny (1967m), 160. km, 18:13:23.
Hau festa bat da, jadanik Ordinoko helmugatik 13 km-tara nago.
Anoko bolondresekin txantxetan hasi naiz,
garagardo bat gustora edango nuela aipatu eta handik gutxira batek lata gris bat gerturatu dit.
" Ayuda externa " aipatu diot.
Ja, ja, ja denok barrezka.

Miren handik gutxira nitaz agurtu da eta Ordinoraino ez dugu berriz elkar ikusiko.
Azkenengo 13 km-ak bakarrik egingo ditu, Ordinora iritsi aurreko biak ezik.
Mireni helmugara iristean eskerrak eman dizkiot eta kamararekin argazki eta bideo batzuk atera dizkit.
Ordino, 173. km-a!

Egindako prestaketa guztien ordaina nire aurrean ikusten dut.
Helmugara sartzeko alfonbratxo berde bat jarri digute antolatzaileek,
eta bozgorailuetatik nire dorsal zenbakia eta izena oihukatzan hasi dira.
Eskuak behin eta berriz zerura altxatuz eta salto pare bat emanez helmugara iritsi naiz.

20:32:49ak dira; eginiko denbora 61 ordu eta 32 minutu.
Speakarrekin berbetan hasi naiz, eta " eres vasco! aupa! " esan dit.
Hau entzutean Bilboko gizon bat bere semearekin hurbildu zait eta besarkatu egin nau.
Antolatzaileek garagardo fresko bat eman didate,
eta helmugara iritsi berriko beste parte hartzaileekin berriketan hasi naiz.
Gehieneak katalanak dira; Oriol, Gabriel eta Manel,
baina badira txinatar bat eta 62 urteko japoniar bat ere.
Zelako meritoa azken honena.
Atzetik oraindik 4-5 parte hartzaile falta dira, eta horien artean Esteban,
Spine Raceko laguna,
baina etxerako buelta zain dugu,
eta Mirenek furgonetan sartu nau 7 orduko bidaiaren aurretik.
Bidean, kopiloto nihoala, hankak urez betetako balde batean izan ditut.
Tartean restop batean gelditu eta afaldu dugu.
Ezustekoa baina Iruñea parean gertatu zaigu,
atzeko gurpil baten kubierta lehertu egin da eta llantarekin bakarrik geldu gara.
Handik gutxira Guardia Zibilen patrulla bat hurbildu zaigu.
" ¿Qué les ha pasado? "
" Nada señor agente, un reventón! Venimos del Pirineo y las ruedas estas un poco tocadas "
eta nik nire barruan " ta gorputza ere bai, ta burua zer esanik ez! ".

Izan untxa!

2016/07/01

Trebiñuri itzulia: 105 km / 3000mD+


Javier Ugalde eta Fernando Krutxaga bilbotarrak

Trebiño Arabako probintzian sartuta dago

Trebiñuri itzulia
-Fitxa teknikoa:
-Luzera: 105 km
-Desnibel +: 3000mD+
-Data: 2016ko ekainaren 25ean; 22h52´tan
-Mendizaleak: Fernando Krutxaga eta Javier Ugalde









Euskal Herriko mugari bira: 1188 km / 30437 mD+ / 4 astetan


Powered by Wikiloc

Euskal Herriko mugari bira
-Fitxa teknikoa:
-Luzera: 1188 km
-Desnibel +: 30437 mD+
-Denbora: 29 etapa oinez; 28 egun 9 ordu 39´
-Data: 2016ko maiatzaren 28tik ekainaren 25era
-Mendizalea: David Joan Avila Rodrigez ( Bermeo )

            David Joan Ávila Rodríguez

Hondartzan

Euskal Herriko mugari bira 
 
Maitzaren 28an hasi eta ekainaren 25ean bukatu genuen ibildiea Euskal Herriko mugari bira da; Bermeotik Bermeora 1200 km bat eta 29 etapak egin genituen. Esan beharko euskal herriko mugak iparorratza legez hartu arren batzuetan ez genituela benetako mugak jarraitu; hala eta guztiz ere aproximazioa nahiko ona da. Gure herria, pilo bat administrazioaren artean banatuta egon arren bat da; guztiok dakigu zazpi herrialdeak direla: 4 (araba, bizkaia, gipuzkoa eta nafarroa) Espainan eta 3 (Lapurdi, Nafarroa behara eta Zuberoa) Frantzian. Aipatu behar historikoki Nafarroa bere ardatza nagusia dela; Nafarrako erresuma eukaldunaren guztion estatua izan zen, adibidez nafarroko estatuan gure zuzenbide zibilaren oinarria datza. Euskara, euskaldun egiten gaituena, “lingua nafarrorum” izan zen; Euskara Euskal Herriko kulturaren ardatza nagusia da, gutxituta egon arren oraindik bizi bizik dago. Beste aldetik gure lurraldea anitza da; kilometro gutxitan landareak paisaiak eta klimak ezberdinak ikus deitzakezue: Toloñon adibidez 500 metroan Kantauriko klimatik mediterraneora, pagodatik artadira ibil zaitezkete; kulturalki ere anitza da.
 
Etapa batzuk bakarrik egin arren lana kolektiboa da. Guztioi mila esker: Egia da Euskal herriko mugari bira egiteko nire ideia izan zela baina Robertok proiekturen zutabe nagusia da. Lehenego egunetik bere laguntza eman zidan; bai aurreko prestakuntzan bai ibilbidean zehar; gainera egun batzuk bere furgonan lo egin genuen eta furgonetaz nik baino kilometro gehiago egin zuelela. Momentu batzuetan bere aholkoak garratsituak ziren. Mila esker Roberto!

Albertok nirekin etapa batzuk egitaren gain Bermeon harrera astuezina prestu zidan Mila esker Albertxo! Bermeoko harrera prestatu eta parte hartu zutenei: Igor, Mikel, Ramon, Josu, Ander, David, Antonia, Otsanda, Jobeba, Javi, Arantza, Anabel, Hilario, Irene, Rafa, Bego...eta guztoi Mila esker! Nirekin etapa batzuk egin zituztenei: Javi; Pedro, Javi Trapaga, Luis Mari (Mai), Albertxo, Enrique...Mila esker! Bere etxean lo egin nuenagaitik. Mila esker Karlos!

Hiru Erregeen maila / Mesa de los tres reyes ( 2438 m ) Pirineoak

Como decía Bertolt Brecht “Qué tiempos son estos en los que tenemos que defender lo obvio” Aún sabiendo que Wikiloc no es la pagina adecuada para estos fines me permito como introducción a mi recorrido una apología del término Euskal Herria para definir al país del euskera. Ya que me dedicado durante 29 días y unos 1.200 km a recorrer caminando aproximadamente sus límites, sus “mugas”. Nuestro país es muy diverso geográficamente, climáticamente y culturalmente; me atrevo ningún país (o región) de Europa con una extensión similar a la de Euskal Herria es tan diversa; mi intención subiendo este recorrido a wikiloc es que se animen más senderistas a hacer este camino: la Euskal herriko mugari bira. También hago un llamamiento buscando aportaciones de tracks, mapas e ideas para mejorar el recorrido.

Euskal Herria es una palabra tremendamente controvertida. Desde determinados medios de comunicación se dice algo parecido a que es una palabra inventada por unos partidos políticos determinados. Cuando en realidad la palabra “Euskal Herria” está documentada desde el siglo XV, seis siglos antes de que aparecieran esos medios de comunicación que tanto desinforman y cinco siglos antes que esa realidad llamada “Euskal Herria” se reivindicara mediante diferentes movimientos nacionalistas, autonomistas o regionalistas de índole cultural y/o política. A los medios de comunicación decirles que se informen antes de decir verdades a medias o incidir en falsos tópicos. He hecho este recorrido por diferentes motivaciones; en mi descripción de dicha aventura mi manera de ver el mundo y la solución que busco a los problemas de la sociedad no los mantengo en el armario. Aunque evidentemente me ceñiré fundamentalmente a datos técnicos en cada una de las 29 etapas individualizada que he subido a wikiloc.

Kolitzako baseliza ( 787 m )

Adjunto las definición de la palabra Euskal Herria que da wikipedia en las diferentes lenguas que se hablan (o se han hablado en época históricamente reciente) junto al Euskera dentro de su territorio. Es sabido por todos que Euskal Herria; teniendo el euskera como lengua de la mayoría de la población hasta que comenzó su retroceso en el siglo XVIII; ha acogido desde siempre gentes de diferentes culturas. En la edad media había destacadas comunidades árabes y hebreas en la ribera de Navarra; hebreas en Lizarra, Gasteiz y Baiona; occitanas en Iruña, Lizarra y Baiona. Pero en época reciente junto al euskera se hablado castellano, francés, occitano y aragonés- Hay que advertir que el aragonés y el occitano se encuentran en proceso de extinción tanto en los pueblos fronterizos de Euskal Herria donde se habían utilizado en una época histórica reciente; como en Aragón y Occitania. Como muestra de respeto y de apoyo a los que apuestan por su recuperación incluyo aquí esas dos lenguas. Del aragonés perduran restos toponímicos en la Ribera y las Bardenas (Figarol por ejemplo) y palabras sueltas usadas en el castellano hablado en esa zona. Del mismo modo el Euskera se habló en Aragón dejando muchos nombres de lugar. He leído que de lengua occitana quedan algunos hablantes muy ancianos en pueblos fronterizos como Montori (Zuberoa), Samatze (Lapurdi)…y en la siempre cosmopolita ciudad de Baiona; que fue bilingüe en Euskera y Occitano hasta la imposición del francés durante el siglo XX; la verdad que no he oído ninguna conversación en Occitano en esos pueblos fronterizos, ni en Baiona; cerca de Eskiula hablé con una persona de unos 70 años que hablaba Euskera de Zuberoa; decía ser capaz de entender el Bearnés (el occitano de la zona) y quizás recordar alguna palabra oída en su juventud; deduzco que probablemente los últimos hablantes de occitano en la zona fallecieron hace unos 15 o 20 años. La situación del Euskera en la zona de soberanía francesa, sin ninguna oficialidad, tampoco es muy buena y su uso social es escaso.


 Euskal Herria 

Euskal Herria (que significa país del euskera) el término en euskera con que se hace referencia, según la Sociedad de Estudios Vascos,«a un espacio o región cultural europea, situado a ambos lados de los Pirineos y que comprende territorios de España y Francia. Por lo tanto, se conoce como Euskal Herria o Vasconia al espacio en el que la cultura vasca se manifiesta en toda su dimensión». El término Euskal Herria está documentado en distintas formas desde el siglo XVI, hasta la unificación de la grafía en euskera propuesta por Koldo Mitxelena en 1968. Aparece en el manuscrito del alavés Juan Pérez de Lazarraga —datado entre 1564 y 1567—, escrito como eusquel erria y eusquel erriau y en la traducción del Nuevo Testamento del labortano Joanes Leizarraga publicada en 1571 como heuscal herrian o Heuscal-Herrian. Empieza a ser empleado en castellano fundamentalmente a partir del siglo XIX, si bien en esta lengua ha sido más frecuente históricamente la forma Vasconia. Dicho territorio se encuentra repartido en diferentes organizaciones político-administrativas: Álava (en euskera, Araba), Vizcaya (Bizkaia), Guipúzcoa (Gipuzkoa), que conforman la autonomía del País Vasco, y Navarra (Nafarroa), en España; Baja Navarra (Nafarroa Beherea), Labort (Lapurdi) y Sola (Zuberoa), en Francia dentro del departamento de los Pirineos Atlanticos; dicho departamento incluye también al Bearn territorio occitano.


Pays basque 

 Le Pays basque ou Euskal Herria, soit le pays de la langue basque (l'euskara), est un territoire de tradition, de culture et d'histoire basque, auquel est associé un groupe ethnique, les Basques. Appelé au Moyen Âge Vasconie, il s'étend de l'Èbre à l'Adour, sur deux pays, l'Espagne principalement et la France, à cheval sur l'extrémité occidentale de la chaîne des Pyrénées, et est baigné par le golfe de Gascogne. Il est difficile de préciser avec exactitude les contours d' Euskal Herria dont les frontières administratives ne coïncident pas toujours avec les frontières ethniques et culturelles. Selon l'Académie de la langue basque, il s'agit des territoires de langue basque nommés en 1643 par l'écrivain Axular dans l'avant-propos de son livre « Gero » à savoir les sept provinces basques traditionnelles (Zazpiak Bat) : le Labourd, la Soule, la Basse-Navarre, la Navarre, la Biscaye, l'Alava et le Guipuscoa. Sur la base de cette définition, Le Pays basque recouvre actuellement 20 500 km2 et compte 3 millions d'habitants, répartis en trois entités politiques distinctes. Deux communautés autonomes espagnoles : la communauté autonome du Pays basque (dont les trois provinces, Alava, Guipuscoa et Biscaye, représentent 35 % du territoire et 72 % de la population totale), et la Navarre (plus de 50 % du territoire et 19 % de la population totale). Ainsi qu'une portion du département français des Pyrénées-Atlantiques : le Pays basque français (le Labourd, la Basse-Navarre et la Soule représentent 15 % du territoire et 9 % de la population).


País Basc (versión en occitán)

 Lo País Basc (Euskal Herria en basco) es lo país del sud-oèst d'Euròpa ont se parla lo basco o basc. Se parteja entre los dos estats de França (part del departament dels Pirenèus Atlantics) e d'Espanha (part de la Comunautat Autonòma Basca e de la Comunautat Forala de Navarra). Lo gentilici es basco basca o basc basca (o fòrça rarament bàscol basca). Lo País Basc a sèt províncias istoricas o tradicionalas (en basc lurraldeak), tres al nòrd e quatre al sud. • Dins lo Nòrd (en basco Iparralde), partida situada en França: (1) Labord (en basco Lapurdi) (2) Sola (en basco Zuberoa) (3) la Bassa Navarra (en basco Nafarroa Beherea) • Dins lo Sud (en basco Hegoalde), partida situada en Espanha: (4) Comunautat Forala de Navarra (Nafarroako Foru Erkidegoa en basc) dins la Comunautat Autonòma Basca: (5) Biscaia (en basco Bizkaia) (6) Guipuscoa (en basco Gipuzkoa) (7) Alaba (en basco Araba). País Vasco (Versión en Aragonés) O País Vasco comprén os siet territorios que corresponden alto u baixo a l'aria lingüistica vasca en tiempos historicos. A bandera identificativa d'o pueblo vasco ye a ikurriña. Actualment, istos territorios son dividitos entre os estatos espanyol, y francés, y tienen rans d'autonomía muit diferents. Hue, no bi ha denguna entidat administrativa reconoixita que replegue a totalidat d'o País Vasco. Iste ye o territorio que muitos independentistas vascos reclaman ta formar un estato propio. O País Vasco ocupa una superficie de 20.664 km²; en a parti más occidental d'os Pireneus, en o Golfo de Vizcaya. Tien o suyo propio idioma, o vasco (minoritario frent a lo francés y o castellán), y una población d'unos tres milions d'habitants, unos dos milions y meyo d'os qualos tienen a ciudadanía espanyola, y a resta la francesa. Euskal Herria sería formata por siet territorios u provincias (en vasco herrialde, plural herrialdeak): Alava, Vizcaya, Guipuzcua, Navarra, Baixa Navarra, Lapurdi, y Sola.

Bermeoko ongi etorria

2016/06/12

Galdaramiño igoera 2016: Aitziber Urkiola eta Jokin Muñoz txapeldun!

VIII. Galdaramiño igoera 2016

 VIII Galdaramiño igoera 2016: lehen 3 sailkatuak Ilordotik igarotzen




https://goo.gl/photos/AkQJtWdBRaM6nKN5A
Jokin Muñoz txapelduna albarekin helmugaratzen.
Zorionak Jokin!

 Ana Diez eta Itxaso Erretrohelmugaratzen
Zorionak txapeldunak!