2011/07/18

EHUNMILAK EUSKAL HERRIKO ULTRATRAIA

 Ricardo Aralarren, Txindoki atzean utzirik.
















Ehunmilak 2011: Joserra Sousaren kronika

Ehunmilak 2011: Marc eta Xavi-ren kronikak

Ehunmilak 2011: Mario-ren kronika

EHUNMILAK - 2010


EHUNMILAK-2011: 
JAVI DOMINGUEZ eta NEREA MARTINEZ txapeldun!



 
Zorionak Javi!

Ehunmilak - 2011ko txapelduna!
Nerea Martinez Ehunmilak-2011eko irabazlea.
Zorionak Nerea!

Ehunmilak-2011
 
Antolakuntza, bolondres eta animatzaileei eskerrak ematen hasi beharra dugu. EHUNMILAK mendi lasterketa ikaragarria da. Jendearen animoek eta ibilbidearen edertasunak proba erakargarria bihurtzen dute. Bizi egin behar da bertan igarotzen diren momentuak. Norberaren mugak ezagutzeko parada ezin hobea.

Aurtengo edizioa Javierrek eta Nereak irabazi dute. Gogoratu Javier gasteiztarrak Piru eta biokin orain dela aste batzuk entrenamendu saio bat egin zuela Elgoibartik Araiara. Orduan bagenekien ikaragarri zabilela, baina hainbesterako! Bera ere oraindik sinistu ezinean ibiliko da. 30 ordutik jeistea espero zuela aipatu zuen, baina 24h49´ko errekorra egitea ezta ametsetan ere.

Nerea Martinez aldiz iazko irabazlea izan zen, eta berarentzat ohitura bihurtu da ultra-trailak irabaztea. Orain dela aste bete Coloradon ( USA ) izan zen, hango ultra batean parte hartzen. Ameriketako experientzia ez zen oso ona izan, mendian galdu egin baitzen. Arantza hori etara nahian Ehunmilaken bere onena eman zuen eta iazko bere errekorra jeistea lortu zuen gainera: 28h00´.

Podiumeko sailkapena:
1-Javier Dominguez: 24h49´
2-Jose Vicente Benito
3-Pedro Germano
4-Albizuri
5-Nerea Martinez: 28h00´
6-Unai Bengoa: 28h34'
7-Leire Iruretagoyena: 29h04'
8-
9-Samu Arroyo: 29h47'
10-

Gu berriz zoratzen. Bukatu dugu! Txeluk, gure taldeko partaideak, Txindokin proba utzi beharra izan zuen Izazpitik jeisten ( 15. km-an ) erori eta hanketako minekin ibili baitzen. Nahikoa egin zuen 101. km-arte eusten! Zorionak zuri ere Txelu, iaz bukatu zenuen eta aurten barruan duzun indarra erakutsi duzu, mendizale!

Asier Arrietak bere martxalari experientzia Ehunmilaken frogatzeko aukra izan du, eta emaitza bikaina izan da. Une oro oinez joan gara jeitsiera batzutan izan ezik. Beti buruarekin jokatu du, pausoz pauso kontrolez kontrol. Gure helburua bukatzea zen, baina osorik, eta ez Marc bezela; bidean tope egin genuen katalan bat. Marc-ek 85 km-ko martxa bat soilik zuen egina, eta hurrengo pausoa Ehunmilak izan da! Irailean berriz Tor des Geants-era ( 336 km, 24000m D+ ) doa. Baina ikusi beharra zegoen ( kronikako argazkietan begiratu bere hanka oinak ) nola bukatu zuen, hankak bendez josita. Baina hori bai animoak beti goian.
Asier Garde eta Asier Arrieta bazkaltzen

Txelu telefonoz hotsegiten

Dolors, Xavi eta lagun porgugaldarra

Jordi eta laguna bazkaltzen

Txeluren aita boltsak uzten

Goierriko telebistako langilea

Morkaiko Ultra-trail taldea ( Elgoibar ): Edu, Txelu eta Asier

Mariorekin irteeran. Madrildarrak 47h behar izan zituen bukatzeko.

Joserra irteerara gerturatzem bideo kamararekin. Erreportaia gero erakutsi!

Javierrekin


Aritz eta Jone

Asier Beasaingo irteeran senideekin

Marc eta Daniel

Nerea Martinez eta Mario

Asier Arrieta eta Asier Garde

Jose Antonio eta Jone Pelaez 

Txelu, Mikel Valdivielso eta Joserra

Xavi


Unai Bengoa, 6. postuan iritsi zen, 28h35'tan, zorionak!

Jacinto, Gonzalo eta lagun bat: martxalari beteranoak beti iristen dira helmugara!

Jose Mari eta Ruben
Irteerako agurra

Jose Vicente Benito ( 2. sailkatua: 25h13' )


Joseba Alkiza ( 4. G2Htan, zorionak! )

Javi Aldai


Asierren senideak





Mandubia aldea ( 10. km )
Gerardo
Kizkitza

Morkaiko ultratrail taldea ( Elgoibar )


Izazpi mendia igotzen ( 15. km )

Ines eta May

Ricardo ( Antiguako baseliza igarota, 18. km )

Marc

Ricardo

Josu eta Txeroki Zumarragan ultra-trailak animatzen. Mila esker!
Josu aurten Tor des Geants-en ( Aosta, 336 km, 24000mD+, 150 orduko epea ) parte hartuko du.
Txeroki berriz aurreko astean Colorado-ko UT-an egon zen ( 168km ), 42 ordutan bukatuz. Zorionak Txeroki! Iaz Tor des Geants 131 ordutan bukatu zuen!
Zumarragako kontroleko bolondresak ( 20. km )

Zumarragako kontrola


Irimo ( 901m )

Xabier Gorlako anoan

Eider, Bergarakotaldekoa

Ferran Irukurutzetan

Andoitz eta Imanol Irukurutzetaruntz balizak jasotzera

Ion Urbieta

Mikel eta Robertorekin

Zargoateko giroa, trikitixa eta guzti!
Mila esekr!

Mikel eta Roberto

Zargoate

Akordeoi eta guzti!

Lariz animatzen, mila esker!

Piru speaker moduan Azkaraten

Trikitilariak Azkaraten!

Iosu animatzen!

Azkarateko postua
Asier Gotzon anaia, Inaki eta Pilarrekin
Elgoibartarrak animatzen! Mila esker!
Madarixako anoa


Izarraitz atzean utzita

Herniorako bidean

Zelataun
Tolosa ( 77. km )
Marc, Asier eta Ricardo

Txelu eta Asier Tolosako anoan

Animatzaileak Tolosan

Jazkue gaina ( 90. km )

Nekane Ituarte, aupa Mutriku! Zorte on PTLn!


Amezketako anoa

Txindokira bidean

Beroa aurpegian

Asis Ostolaza

Donostiko taldeko partaideak Txindokin

Txindokin fitxatzen

Txindokin Mali-rekin ( horiduna, Arrastaka mendi taldeko lehendakaria, 
Ehunmilak antolatzen duen mendi taldea ). 
Mila esker guztioi!

Morkaiko Ultra-trail Taldea Txindokin ( 101. km )

May, Ines eta David ( Barraskilo Team )

Ricardo Aralar zeharkatzen behe laino artean.

Asier Ganbo igarotzen

Ricardo Aralarren, euria bazetorren!

Malkorri ( 1320 m )

Lizarruztiko anoa ( 115. km )

Gurutzeko Gorrikoak beti laguntzeko prest! Mila esker!

Lizarrustin ( 115.km ) partaide batzuk manta termikoarekin
Lizarrusti bolondroesak ederto lan egin zuten, beste ano guztietan bezala!

Etxegarateko bolondresak ( 131.km ) eta animatzaileak. 
Mila esker zuer txaloengatik!

San Adrian ( 138. km )

Aizkorri inguruan ( 141.km ), euria, hotza eta haizearen erdian!

Asier hotzari aurre egiten!
Asier Arieta izoztuta!

Xavi eta Ricardorekin bat egin genuen unea
Oazurtzako anoa ( 148.km )

Aitor bertsolari hernaniarra
Oazurtzako anoko bolondresen artean

Ricardo eta Asier Oazurtzan salda beroa edaten
Xavi Mutiloara iristen


Mutiloa ( 155.km )

Mutiloako anoa

Mutiloatik helmugaruntz abaitzen

Lokatza oinetan

Lierniko sukaldariak, animo!
( 158.km )

Ricardoren semea eta lagunarekin elkartzerakoan

Kuadrila guztia Beasainen sartzen

Ricardo, Xavi eta Dolors

Ricardo eta Xavi

Elgoibartarrak animatzen, mila esker!

Edu, Xavi, Iker, Asier, Maialen eta Ricardo

Ines, David eta Mario Beasaingo helmugara sartu berri: 47h03´

Lidia Gomez

Lidiarekin helmugan ( 46h41' )

Mario helmugan

David helmugan

Beasaingo bolondresak. Adinak ez du mugarik!

Dolors eta Xavi antolakuntzak oparitutako parte hartze txartel batekin. Honako hau "Costa Brava Xtrem Running"erako da: hotel eta guzti!

Marc-en eskumao oina

Marc-en ezkerreko oina
Gurutze Gorrikoek Marc-en hankak sendatzen.
Dolors-ekin polikiroldegian

Benat Zubillaga ultra-man-arekin!

Masajea hartzen, mila esker!

Aitor masajistarekin

Gurutze Gorrikoak Marc zaintzen! Mila esker!

EHUNMILAK-2011: BARNE INDARRAK NEURTZEN

168 km, 11100mD+, 46 ordu oinez, ordu 1 lo egiteko ... Zenbakiekin jarraitu genitzake baina Ehunmilak hobeto ulertzeko jendearen abenturak ezagutzea hobe da. Norberaren zalantzak, entrenamenduak eta sakrifizioak proban barneko guztia uzteko.

Elgoibartik Beasaina dortsala hartzera laukote bat joan ginen: Asier Garde, Asier Arrieta, Jose Luis Diaz ( Txelu  ) eta laurok. Materialaren kontrolean lehen ezustea: bigarren frontala falta! Iera-k bere etxetik frontala jeitsi dit eta eskerrak emateko besarkada handi bat eman diot. Jon Bikendik " etxekoak txarrenak " esan dit, frontal bat ahaztu antolakuntza barruan egonda! Jonek proba motzean parte hartzerik ez duela izango aiaptu dit peronea ikututa baitu.

Eguerdirako tramite guztiak eginak Igartza jauregira abiatu ginen pasta party-ra, proba aurretik karbo hidratoak irentsi egin behar dira eta. Bertan beste proba batzuetan ezagututako lagunekin bat egin dugu; Txabi, Mario, Jordi ... Aldarte onean bapo bazkaldu eta lokuluska bat egitera Txeluren gurasoen etxera joan gara, Ormaiztegira.

17:00rako berriro Beasaina hurbildu gara eta ibilbidean zehar utzi beharreko boltsak ( Tolosan eta Etxegaraten ) antolakuntzakoei eman dizkiegu. Udaletxeko enparantzan, irteera gunean, ultra-trailer guztiak bat egin dugu eta musikarekin hasirea eman zaio 2011-ko Ehunmilaki.

Guztira 207 abiatu gara izena 255-ek eman bazuten ere. Usurbetik Mandubiaruntz jo dugu, eta bertan egarria asetu dugu, baina likidoak bere neurrian edanez. Oso garrantzitsua da edariarekin ez pasatzea. Bukarean jakingo genuen hori gertatu zaiela askori edizio honetan; lehen egunean egin duen beroarekin mendizale askok likido larregi edan dutela eta sabela ustu egin zaiela, indarrik gabe proba bertan behera utzi behar izan dutelarik; erdiak baino gehiago!

Izazpitik jeisten lehen ezustea, Txelu Marc-ekin berriketan zihoala lurreko adar batekin estropzu egin eta erori egin da. Luze jarri da eta minarekin hankak luzatzeko eskatu digu. Masajetxoa eman eta aurrera egin dugu. Taldeko partaide bat galtzeak talde moduan ez puntuatzea dakar. Beraz hirurok bukatzeko elkar zaindu beharra funtsezkoa da, taldean joango ez bagina ere elkarri lagunduko genion, nola ez!

Zumarragara jeisten Ricardorekin bat egin dugu. Tolosar honek 52 urte ditu eta kirolari amorratua da. Kuriosoa da Ricardo eta biona, oran dela 2 urtetik hona elkarren berri dugula telefonoz baina bata bestearen aurpegia ez genuen ezagutzen. Dorsalean bere izena ikusi eta bera izango zela pentsatu det. Horrela barre batzukin hasi da gure arteko kolaborazioa bukaerarte.

Gurekin batera Txabi, iazko lagun katalanak, bat egin du, eta piskanaka piskanaka oinez goazenak, dozena bat lagun elkartzen joan gara. Kontroletan banatzen gine, baina ibilbidean zehar berriro elkartu. Irimora iristean gaueko iluntasunean ilargi betea ikusi dugu; Lluna plena diote katalanek. Marc ere gurekin dator. Villafranca del Penedes-eko gazte honek balentria handi egiten ari da. 85 km-ko proba bat solik egin du orain arte, eta bapatean Ehunmilaken dago. Bere umorearekin danok aldarte onean joan gara. Irukurutzetan Elgoibarren sartu gara, eta Azkarateko bidean Andoitz, Mikel, Ion, Roberto eta Morkaiko-ko bolondres kuadrilarekin topo egin dugu. Jeitsira ederki markatu dute, zig-zag-en bitartez erorikoa saihestuz. Besarkada bat elkarri eman eta beruntz. Zargoate inguruan trikitixaren soinuan entzun ditugun, elgoibartar enimatzaileekin egon ostean Azkaraten beste horrenbeste. Piru show-man-an speaken moduan zegoen mikrofonoa eskuan hartuta jendea nimatzen. Iosuk Maiten Maioran gorantziak pasatu dizkit, eta animatuta Ignaciorekin eta bertako lagunekin gustora egon naiz Asier eta Txeluren zain. Azkarate Izagirre-Arriola familia agurtu ditugu. Txelu jeitsieretan sufritzen badoa ere igotzeko motorra estutzen du eta taldean aurrera goaz. Berak nahiko lukeen erritmoari eutsi nahian dabil.

Urnobitza inguratu ondoren Madarixako kntrolera iritsi gara. Gero Xoxoteko aterpetik ( 900m ) Azpeitirako jeitsiera gogorrari ekin diogu. Goizeko 5etarako iritsi gara. Iazko denbora baino 40´ lehenago gabiltza; ez da arritzeko iaz sirimiria 24 ordutan izan baikenuen, eta aurten gau giro ederra egiten du.

Sañurako igoera Txelu indartsu ibili da. Asier bere horretan dabil, erritmo berdintsuan une oro. Arrieta martxalari amorratua da, eta oso ondo dosifikatzen daki bere indarrak. Gazume-ra ( 1019m ) bidean " Barraskilo team"ekoekin bat egin dugu; Ines, David eta May. Bi taldeak elkarrekin joan gara bukaerararte, geldi uneetan banatzen baginen ere. Zelataun eta Hernio ( 1081m ) igarota, Tolosara jeitsi aurretik, Hernio Zabal eta Hernioko beste tontortxoak igaro behar izan ditugu. Ez genuen espero bide hau iaz baikinen hemendik igaro. Baina iaz lokatz handia zegoen eta antolatzaileek beheruntz zuzen bideratu gintuzten.

Tolosan Txelu eta Ricardoren senideekin. Kiroldegian dutxatu, bazkaldu eta masajea hartu ondoren berriro martxan jarri gara. Jadanik 18 orduren bueltan 77 km egin ditugu. Jazkue gaina igaro eta jeitsiera Nekane Ituarte mutrikuarrarekin bat egin dugu. Amezketan uztera doala esan digu. Arten iazko denbora ( 45 ordu ) hobetzera irten da eta beroaren ondorioak nabaritu ditu. Baina umoretsu doa, betiko moduan. Iñakik, bere lagunak ere, erabaki berdina haru du orain burua PTL-en jarri dute ( Petit Trote du Leon, 300km, 22000mD+ ). Zuek bai gogorrak! Aupa Mutriku!

Amezketa - 96 km - 5800 m D+ / 16:20 ( 22h20´ )

Amezketan sentsazio kontrajarriak ditut; alde batetik pozik nago indartsu eta iazko topea gainditzear gaudelako ( 2010eko edizioan Amezketan neutralizatuak izan ginen eguraldi kaskarra zela eta ), baina beste aldetik taldea kili-kolo dabil Txeluren orkatilaren arazoak direla medio. Gainera jateko gogorik ez duela antzematen zaio, nahiz eta bete aitak jateko esan. Amezketako anotik irtetzean Gurutze gorrikoekin tirita bat jartzera geldituko dela aipatu digu. Ricardorekin gelditu da, honek ere hanketan bendajeren bat jartzeko asmoa baitzuen. Guk Larraitzen beraien zain egongo garela esan diegu, bertan gure familiak zain baikeneukan, eta denboratxoa egingo genuenez arrapatuko gintuzten.

Larraitz - 98 km - 6000 m D+ / 17:00 ( 23h00´ )

Larraitzen Asierren anaiak Coca-cola bana etara dizkigun bitartean Oskar Gisasola bere bi seme-alabekin ikusi ditut. Txindoki tontorretik zentozen; oinez egin dute hirurek joan etorria. 4 urteko alaba zati batzuetan lepoan eraman badu ere, 7 urteko semeak bere kabuz egin du ibilbide osoa. Zuek bai mendizaleak!

Nire familia handik gutxira ikusi det. Umeek tontorrera iristea nahi zuten baina eguerdi aldean irten direnez malda erdian buelta eman beharra izan dute. Hurrengoan gailurra zapalduko dugula aipatu dugu. Iturrian beraiekin jolasean egon naiz Txelu eta Asierren zain geundelarik. Handik pare bat minutura bat egin dugu eta Txeluk ez jarraitzeko asmoa azaldu digu. Motibazio falta argudiatu du. Nekaturik ikusten zaio, eta Amezketako anoan ia janaririk ez du probatu. Sabelak ez dio asko lagunzen, eta orkatilak are gutxiago. Nahikoa egin du 15. km-tik 100. km-ra hanketako ondoezari eusten! Hala ere Txindokira igotzea nahi du eta bertan Ehunmilaki amaiera eman. Nik bera motibatu nahian sailkapenean 3. taldea garela esan digutela aipatu diot. Sailkapena ez zaigu bat ere ajola, baina animatu nahian horrelako erreferentzia batek agian suspertu zezakeen.

Txindoki (1341m ) - 101 km - 7000 m D+ / 19:30 ( 25h30´ )

Txindoki tontorrera arratsaldeko 19:30etan iritsi gara. Bertan 2. taldearekin gurutzatu gara. "Morkaiko ultra trail taldea" osorik iritsi da Txindokira ( 101. km ). Baina proba honetako gogortasuna dela medio, Txeluk proba bertan bera uztea erabaki du. Azken 2 edizioetan guztira 20 bat taldek parte hartu izan dute, eta batek bakarrik lortu izan du bukatzea. Txeluri besarkada handi bat emanez eta elkarri zorte ona luzatuz elkar agurtu gara.

Aralar eta Aizkorri Asier eta bion zain daude. Ez goaz bakarrik, piskanaka piskanaka partaide ezberdinak taldetxo bat osatu dugu: Ricardo, Xavi, Ines, David, May, Asier eta Edu. Iluntzear dago eta Lizarrustira iritseko gogoak erritmoa arintzea eragiten digu. Aralarren beste 4 bat tontor igaro behar ditugu eta espero ez genituen gora-behera hauek nekea areagotu digute. Animoak altzatzeko Asierrek bere arrebari telefonoz solomo, gazta eta piperrez osaturiko 3 ogi tarteko eskatu dizkio Ricardko ere nahi baitzuen.

Lizarrusti - 115 km - 8000 m D+ / 22:30 ( 28h30´)

Lareoko urtegia igaro ondoren Lizarrustira 22:30etan iritsi gara. Ano honetatik indarberriturik irten gara. Ricardok gurekin jarraitzeko asmoa adierazi digu, eta atzetk zetorrelakoan bistaz galdu dugu. Gau iluna eta euritsua da, lurra lokatzez bete da. Logurea ate joka dugu eta ahal dugun moduan aurrera dihardugu. Balizak bata bestearengandik urruti daudela iruditzen zaigu. Halako batean antolakuntzako bi bolondresekin batekin bat egiten dugu. Etxegratetik datoz, baliza gehiago jartzeko aginduarekin. Badirudi, lainoaren eraginez, balizak aurkitzeko zailtasunak izan dituztela hemen igarotako aurreko bikote batek.

Asierrek gidari lanak egiten ditu, ni loari eutsi ezinik noalarik. Adar batekin bekokian jotzen dut eta goitik behera espabilatzen naiz. Oraindik gogoan det Nekane Ituartek Jazkue gaina aldean aipaturikoa: " Tor des Geants-era joan behar ginenetako batek entrenamendu batean golpe ederra hartu zaban bekokian enbor batek kontra, eta hasiera gauza larririk ez zuelakoan lasaitu zen, baina lepoko mina ez zitzaion pasatzen eta azkenean bertebra bat ikuturik zuela esan zion medikuak". Adi beraz, hemen ez dago bromarik. Gure asmoa hurrengo kontrolean, Etxegaraten, lokuluxkada bat botatzea da. Horretarako denborak zaindu behar ditugu. Alde batetik 5:15ak baino lehenago iritsi behar gara, kontrola orduan ixten baita; bestaldetik 6:00etan irten behar gara eguerdiko 12:00etan hurrengo kontrolerako, Otzazarte, 6 orduko marjena utzi behar baitugu, tartean Aizkorriko maldak igo behar baiditugu. Beraz ahalik eta azkarren iritsi behar gara Etxegaratera lokuluxka ahalik eta handiena bihurtu dadin.

Etxegarate - 133 km - 8800 m D+ / 4:15 ( 34h15´ )

Azkenean Etxegarateko kontroleko argiak 4:15etan ikusten ditugu. Dutxa bat hartzeko aukera eskeini digute, baina zuzenean lotaa joan gara. Gorputza estaltzeko daramagun manta termikoaz baliatu behar gara, baina edifizioan buelta bat eman ondoren kortina potolo zahar bat lurrean botata aurkitu det eta honek estalki moduan balio izan dit.

Mugikorreko iratzargailua 5:15etan genuen jarrita, baina beste ordu erditxo bat luzatu degu siestatxoa. Platano bat eta 3 palmeratxo irentsi eta aurrera. Bertako bolondres lagunetaz besarkada handi bat agurtu naiz. Txantxetan " aurten portugesen mobidarik ez zenuten izango ba! ( iaz komeriak izan baitzituzten batzurekin ) ", beraien erantzuna " justu oraintxe izan degu; kontrola 5:15etan ixten zen eta 5:30etan agertu dira. Guk proban jarraitzerik ez zutela adierazi diegu eta beraiek muturtuta erantzun digute ". Kontroletako jendeak meritu handia du. Askotan laguntzeaz gain probako arauak bete araztea okatzen baitzaie. Eutsi neskak eta hurrengo bilerarate. Orduan lasaigo barre batzuk botako dizkiagu!

Otzaurte - 136 km - 9000 m D+ / 7:15 ( 37h15´ )

Asier eta biok, nekaturik baina gozatzen goaz, ziur gaude bukatuko dugula eta Aizkorri gure zain egoteak atzera egin beharrean animoz betetzen gaitu. Hala bide ez zen erraza izango. Otzaurteko portuan lehen ezustea: balizak kentzen ari zen talde batekin bat egin dugu, eta ea proban jarraitzen genuen galdetu digute; guk baietz! baina momentu batean balizarik ez dugula ikusi eta beraiek orduan aurreratuko gintuztela. Etxegaratetik azkenetarikoak izan garela irtetzen eta jakinean daudela. Walkis Etxegaratekoei gure berri informatu diete, eta aurrera jarraitu dugu. A ze nolako sustoa. Gu denbora barruan eta erratzaren taldea gure aurretik!

San Adrianera iristen berriro galdu gara. Ibilbideo balizak kentzen hasiak dira eta zati batzuetan galtzeko arrisku handia dago. Bigarren aldiz galdurik gaude. Momentu hauetan mendizale sena martxan jartzen dugu: orientazioa, pasientzia eta experientzia gure lagun ditugu. Asierrek Oazaurtzara iristeko denborarik ez dugula izango aipatu dit. Lasai egoteko erantzun diot irtengo garela zulotik. Baina egoera okertzen joan da behe lainoak ez baitzigun San Adrian aldeko erreferentziarik ikusten usten. Gora igoko garela esan diot Asierri, ea bertatik baso iskututik baino gehiago ikusten den. Km bertikaletan iaioak garenez jo ta su suziriaren pare gora egin dugu. Orain 5 minutu nekaturik bageunden, orain fresko fresko tximistan pare goruntz goaz. Halako batean oihu bat entzuten dut " zinta bat!" Asier zoratzen dago, " aupa txapeldun!" erantzun diot. Pista batetara irten ostean berriro erratzaren taldea gure atzetik ikusi dugu, "nondik irten dira hauek?" pentsatuko zuten.

San Adrian - 138 km - 9500 m D+ / 9:30 ( 39h30´ )

Korrika goaz, 138.km-an, eta aldapa gora. San Adrianeko tunel naturala parez pare dugu eta aterpetxea 100 bat metrotara. Fitaxtu, Gatorade trago luze bat hartu eta Bergarako Ines-ekin bat egin dugu. "Nola zoazte?" galdetu diegu, "aterpe honetan ordu erdi lo egin dugu eta aurrera goaz". Guk aurrera jo degu. Beñat Zubillaga gidari dugu, "Ultra Beñat" lagunentzat ( Decairoman (10 egunetan 10 aironmam ( 3,8 km igerian, 180 km bizikletaz eta 42 km-maratoi bat korrika egunero ) bat egin duen euskaldun bakarra dugu ). Baina orduan bera zenik ez naiz ohartu. Aizkorriko maratoian parte ari garela dirudi, haginak estutzen tontorrera iritsi arte. Tartean Txelu telefonoz hotsegin digu gure egoeraren berri jakin nahian. Gu ondo bidean, eta berari animo pilo bat transmititu dizkiogu. Aizkorriko kontroletik igarotzean Jon Bikendiren sms-a, "ondo zoazte, segi horrela". www.ehunmilak.com web orritik partaide guztien igaro-bideak momentu oro jakin daitezkenez jendea gure atzetik dabil. Asier Garden deia ere jaso degu animoak emanez, berak Amezketan utzi behar izan zuen nahiko bizkor irten baitzen Beasainen.

Aizkorri (1528m ) - 141 km - 10100 m D+ / 10:30 ( 40h30´ )

Aizkorrira iristen Marc katalan gaztearekin bat egin dugu. Lo egin barik aurrera darrai, baina bere egoera oso kaskarra da; bi hankak bendajez beterik ditu eta erritmo motela darama. Tipo hau gogorra da benetan. Hala eta guztiz ere ez degu uste Oazurtzako kontrolera garaiz iritsiko denik. Tontorrean Ricardoren berri galdetu dugu, 15 minutura dugula erantzun digute. Ricardok proban jarraitzen du! Guztiz animatu gara, gure idolo berria da. 52 urterekin aurrera! Jeitsiera oso arriskutsua dago; 4 graduko tenperatura egiten duela aipatu digute, baina dagoen haizea eta euriarekin 0 azpitik egiten duela dirudi. Haizeak aurrez aurre jotzen gaitu. Aterpekoek bertara sartzeko gonbita luzatu digute. Guk ezetz, bestela bertan geldituko ginatekeelako. Halako batean, behe laino artean Ricardoren zira urdina antzematen degu. Berarekin Xavi dihoa. Hasierako taldea bukaeran elkartu da. Hau da marka!

Oazurtza - 148 km - 10500 m D+ / 11:10 ( 41h10´ )

Denok elkarrekin Oazurtzara iristen gara, eta denbora barruan! 50 minutu gaitik! Atzetik datozenek pena ematen digute, hainbeste esfortsu eta ez baitugu usten denbora barruan sartuko direnik. Ines, Mario, David eta Marc dira. Marioren telefonoa dudanez ( iazko Transgrancanariatik ) berarekin bat egiten saiatzen naiz aguro iristeko kontrolera bestela kanpoan geldituko baitira. 5 minutugatik ea malgutasuna aplikatuko duten galdetzen diet kontrolekoei, baina denboren makinak agintzen duela erantzun dugute. Atzekoek jai dute!

Mutiloa - 155 km - 10700 m D+ / 13:50 ( 43h50´ )

Atzeko kuadrilakoengatik penaturik Mutiloara abiatzen gara. Bertan ultra-Beñat-ekin bat egiten dugu; bendaje ederra jarri diote honi ere. Animaturik azken 10 km-ak egiteari ekin diogu. Beasain gure zain dago. Tartean Mikel Gabilondo, Asier Garde eta Piru. Arkaitzek proba Javier Dominguez, gure entrenamendu bateko lagunak irabazi duela adierazi digu. Ikaragarria! Azkenengo tartean Jose Vicente Benito pasatu zuela aipatu digu. Javierrek Elgoibarren Pirurekin batera lan egiten du, eta nolabait asko poztu gara. Oraindik gogoan dut Elgoibartik Araiara egindago 12 orduko zeharkaldia. Nork esango zigun orduan gurekin Ehunmilak-2011-eko irabazlea zango zena zetorrela! Gainera bigaren emakumea Nerea Martinez-en ( 28h00´) atzetik ordu betera Leire Iruretagoyena izan da ( 29h04´). Aupa Leire! Transgrancanarian ere Nerea (2.) eta Leire (3.) elkarren jarraian iritsi ziren Lizzy Harker ingelesaren atzetik ( UTMB-2010-ko irabazlea ). Monica Grajera berriz 5. iritsi zen ( 36h38´). Zorionak zuri ere Monica, distantzia motzagoetan puntan ibiltzen zara; gogoratu Canfranc-eko maratoia, 3 aste lehenago, Monicak irabazi zuela!

Helmugara iristeko 2 km-ren faltan Dolors agertu da, Xavi-ren laguna. Neska katalan honek 88 km-ko proban, Goierriko 2 handitan, parte hartu du, eta 21 ordutan bukatu zuen, nesketan 6. izanik. Zorionak zuri ere Dolors. Handik gutxira Ricardoren semeetariko bat, David, eta honen lagun bat, Raul, gurekin bat egin dute.

Beasain - 168 km - 11000 m D+ / 16:40 ( 46h40´ )

Beasaingo kaleetan jadanik Asierren familiarekin bat egin dugu. Helmugara besoetatik helduta iristen gara Xavi, Ricardo, Asier eta laurok Izagirre familiako Maialen eta Iker txikiekin. Besaingo udaleko enparantzan arratsaldeko 16:40ak dira. Fitxatu eta berriketarako ordua iritsi da. Inguruan aurreko egunean bukatu zuten Gailurrak team-eko partaideak daude: Txomin ( lehendik lesionaturik ), Iñigo ( Elorrio ), Jose Vicente ( pozik nahiz eta azken km-tan Javierrek lehen postua kendu ), Lidia ( Irlanadatik etorri berri, bertan proba baten parte hartu baitu ), Samu ( Ehunmilak-en 9. postua lortu duena, 29h27 denborarekin, zorionak! ) eta abar. Itziarkoa den Unai Bengoa 6. postuan iritsi dela ere jakin dugu! 28h35´ denbora eginez! Zorionak Unai! Joserra Sousa ere fin ibili da 37h56´rekin (34. postuan), zorionak Joserra! Javi Aldai eibartarrak ere ederki borobildu du bere esfortzua 41h34´rekin (53. postuan), zorionak Javi! informazio +: http://kalamuakorrikalaritaldea.blogspot.com/2011/07/aldai-txapeldun -en

Lagun artean argazkiak ateratzen ari garela bozgorailutik "Marc ... katalana dator" entzuten det. Asier eta biok elkarri begiratu eta " Marc datorrela!!! ". Kamara hartu eta hiruzpalau argazki egin dizkiot, pot eginda iritsi da baina bukatu du! Handik 10 bat metrotara Ines, David eta Mario madrildarra agertu dira! Hauek ere Oazurtza-ko mozketa igaro zuten!" Sinetsi ezinda ea zein orduten igaro zuten galdetzen diegu " 11:40an", mozketa (12:00) baino 20 minutu lehenago soilik. Gero hortik Beasaina denbora asko zabaltzen da eta astia izaten da lasai iristeko.

Ederra festa egin behar degu orain. Antolakuntzako mikrobusean kiroldegira abiatu gara eta dutxan barre algaraka ibili ere Marc-en hanka oinak ikusirik! Argazkiak ere honi, nola ez! Masajean erdi lokarturik ultra-Beñat-ekin topo egin dugu. Honek ere bukatu du, baina berarentzat entrenamendu bat soilik izan da! Txeluren arrebarekin, Alicia ( Gurutze gorrikoen arduradun nagusia denarekin ), probaren gora-beherak komentatu ditugu eta Txelurena pena izan zela aiptau ere, baina hurrengo batean izango dela, gainera berak iaz bukatu zuen eta lasai egon daiteke!

Orain aste guztia erdi lo igaroko degu. Asierren arrebarekin, Amaia, eta honen senarrarekin Eibarrera iritsi gara eta Asier eta biok elkar agurtuz bukatutzat eman diogu Ehunmilak-2011 edizioari. Hurrengo arte eta izan untxa!

Edu Uribe

1 comentario:

  1. Zorionak TXAPELDUN!! Eta bukatzea lortu zenuten beste guztioi!! Orain errekuperatu eta irailean egurra Tor-en!!

    ResponderEliminar