2010/05/24

Los 10.000 del Soplao - Cantabriar infernua!

Cantabriar infernuan igo genuen lehen mendia.





LOS 10.000 DEL SOPLAO
Fitxa teknikoa:
-Luzera: 125,2 km.
-Desnibal +: 4.600 m.
-Tokia:  Cabezón de la Sal ( Cantabria )
-Ibilbidea: Cabezon de la Sal / Alto del Moral / 
Palombera / Colsa / Los Tojos / Alto del Moral / Cabezon de la Sal.
Parte hartzaile kopurua irteeran: 70
Parte hartzaile kopurua helmugan: 23

SOPLAO - Sailkapena 2010:
1- Ramon Servulo = 14:30:23
2- Samuel Arroyo = 17:19:04
3- Jose Vicente Benito = 17:19:04
4- Patric Lamarque = 17:55:06
5- Joseba Gurpegi = 18:00:43
6- Zigor Iriarte = 18: 55:27
7 - Leire Iruretagoyena = 19:32:41
8- Juan Manuel Cobo = 20:28:24
9- Jose Alves = 21:03:35
10- Francisco Javier Ribas = 21:06:00
11- Monika Grajera = 21:31:32
12- Asier Mugia = 21:31:34
13- Jose Luis Campo = 22:00:01
14- Pedro Ortega = 22:00:28
15- Eduardo Uribe = 25:15:00
16- Javier Ugalde = 25:15:00
17- Hector Garcia = 26:16:00
18- Moises Lavien = 26:56:00
19- Javier Serrano = 26:56:00
20- Aitor Molano = 28:11:00
21- Iñigo Eriz = 28:11:00
22- Jokin Rico = 31:30:00
23- Elvira Real = 31:30:00

Kronika: " Los diez mil del Soplao " BTTan ( 165 km )ospatzen den txirrindulari froga entutetsua da; 3.000 bat txirrindularik parte hartzen dutelarik bartan. Aurten, berritasun gisa, oinezko martxa ( 46 km ), mendi maratoia (45 km )eta ultra trail-a ( 125 km ) gehitu zaizkio. Ibilbidea, ein handi batean, txirrindulariek igarotzen zuten tokietatik izan da, nahiz eta distantziak ezberdinak izan. Antolakuntzak horrela, BTTrako prestaturiko logistika berrerabili dezake; janari eta edari anoak, medikuak, sorosleak, laguntzaileak, dutxak eta informazio guneak.
Ibilbidea BTTrako aproposa baldin bada, pista zabalez osatua, oinez edo lasterka joan garenorentzat hautsez eta harri koskorrez beteta egon da. Gainera txirrindulariak portuak jeistean, gure albotik ziztu bizian igarotzen ziren, behin eta berriz bazterrera joaten behartuta geundelarik. Guzti honek proba asko zaildu du. Hasieran eta bukaeran mendiz ibili baldin bagara, 25 km inguru, erdi aldeko ibilbide guztia, 100 bat km, BBTkoek erabilitako pistetaik joan gara.

Irteera unea. Guztira 3.400 parte hartzaile izan ginen; 2.950 bat txirrindulari, 300 mendi martxalari, 100 bat mendi maratoilari eta 70 ultra trail-ari! Erdiak baino ez zuen bukatuko! Beroak eta distantzia luzeek bereak eta bi egin zuen.

Lagunak irteeran, zutik: Iñigo " Piolet ", Javier, Iñigo " Andasto " eta ?; makurturik: Zigor, ? eta Aitor.

Igo beharreko lehen mendilerroa.

Ibilbideko lehenengo uneak ederrak izan ziren.

Javien eta Lidia eguneko lehen aldapa gogorra jeisten, korrika! Nola ez! Oraindik fresko geunden!

Txirrindulariekin bat egin genuen unea; 22. km-a.

Xabier badator! Mendiko maratoia bukatu zuen. Zorionak eibartarra!

Toño Alto del Moral igotzen. Aupa txapeldun!!!

Alto del Moral ( 1250 m ) lepoeko aldapa bukatzear.

Inguruko mendietan elurra nabari zen tontor inguruetan.

Alto del Moral-etik dagoen ikusmira.

Alto del Moral-etik jeisten; 32. km-a, 4h30´.

Eguzkiaren berotasunetik ihesi, basoetako zuhaitzen itzala ederki eskertzen zen.

Txirrindulariak 51. km-an.

" Los ultras nos ponen / Más rapido que se hace de noche / Si llegais aquí soys dignos de nuestra evndición - Los iluminaos del Soplao - Esteban - Jokin y un largu etc. / Hace calor, haber veniu otru día ... ".

60. km-an, beroaz gainezka eta aldapa igotzen!
Eguraldi baldintzak: egun eguzkitsua eta bero handia, 35º arratsaldean

62. km-ko anora iristen.

62. km-ko anoa.

Eguzkiak gogor jotzen zuen! Itzaletan hobeto egoten zen!
Ibilbidean zehar jendeak laguntza eskeintzen zuen, aita-seme hauek beraien animoak. Mila esker!

19. zbk. zuen parte hartzailea.

Txirrindulari batzuk oinez igo behar dute aldapa gogorrak.

Ibilbidean zehar parte hartzaileen senide ugari animatzen egoten dira, argazkian Palombera portuan ageri dira. Mila esker zuen txaloengatik!

Palombera portua ( 1260 m ); 67,5. km-a.

Palombera portutik jeisten; 68. km-a.

Txirrindulariak pistatik jeisten.

70. km-an zegoen ikusmira.

Colsa gaineko portua.

Javierrekin bat egiteko unea; 80. km-a, 19:00´ p.m.

Gauean orientazioa landu behar da, eta argi on bat izatea ezinbestekoa da.
Javier azkenengo aldapa gogorrean; 113. km, 22h00´.

Ibilbidea ondo markatuta zegoen. Gauean adibidez, dir-dir egiten zuten argiak zeuden.

Eguna argitzera doa.

Egunsentia.

Tudanca motako behia eguzkitzan. Tudanca behia, Cantabria jatorriko arraza da. Ezaugarri aipagarrienetako bat, adarrak alboetara luze hazten zailea da. Behi mota hau desagertzear dago eta ez du etorkizun argirik.

Eduren aurpegia 22 orduren ostean.

Azken aurreko anoa; 114. km, 22h45´.

Zaldien artetik igarotzen.

Azken muñoa besterik ez da falta bukatzeko; 112. km, 23h30´.

23 ordu ondoren nekea nabaria da Javierren aurpegian.

javier Cabezon de la Sal-era iristen, 120. km-a, 24h.

Saja ibaia. Cabezon de la Sal, Saja baiarako herririk garrantzitsuenetarikoa da. Cabezon de la Sal izena erromatarrek gatza neurtzeko erabiltzen zuten neurri batetik dator; cabezas de sal. Cabezon de la Sal herriaren azpian gatzaren barruan eginiko tunel ugari daude.

Javier helmugara iritsi berri denboren kontrola zeraman neskarekin.

Edu eta Javier speakerrarekin.

Asier, Monica, Joseba eta Edu. Hauek bai direla makinak hauek!

Javier, Leire eta Edu proba bukatu ostean. Leirek nesken sailkapen orokorrean lehen postua eskuratu zuen! Segi horrela txapelduna!

Aitorren senideek Colsa-n duten baserriko ateak zabaldu ziguten. Bertan afaldu, lo, dutxatu, bazkaldu eta giro onean egoteko parada izan genuen. Mila esker Aitor eta Lurdes, eta muxu handi bat zuen seme alaba eta gurasoentzat! Hurrengo arte!

2010/05/17

Elgoibarko itzulia 2010

 Oskar Gisasola eta Adur Juaristi Bioin baserrira iristen




Elgoibarko itzulia
-Fitxa teknikoa:
-Luzera: 39 km.
-Desnibel positiboa: 1.966 m.
-Ibilbideko puntu adierazgarriak: Foruen enparantza ( 47 m ) / 
Karakate mendia ( 742 m ) / Atxolin mendia ( 864 m ) / 
Irukurutzeta mendia ( 895 m ) / Zargoate anoa ( 450 m ) / 
Azkarateko portua ( 410 m ) / Urnobitza mendia ( 644 m ) / 
Lizundia mendia ( 510 m ) / Altzola auzoa ( 25 m ) / 
Bioin baserria ( 410 m ) / San Migel auzoa ( 400 m ) / 
Morkaiko mendia ( 525 m ) / Kalamua mendia ( 770 m ) / 
Aubixa baserria ( 450 m ) / Foruen enparantza ( 47 m ).

Perfila

Zorionak denoi!!!
Argazkian; Oskar Gisasola eta Adur Juaristi Bioin baserrira iristen.
Elgoibarko Foruen enparantza. 2010eko maiatzak 17a, larunbata. Goizeko 6:00´-ak. Euria, hotza eta 130 parte hartzaile Elgoibarko itzuliari hasiera emateko prest!!!
Adur Juaristi eta Mikel Legorburu, mendizale amorratuak! Irteeran berbetan. Egurraaaa!!!
Adur Karakate-ra iristen antena parean duela.
Adur Karakate-n ( 742 m ), goizeko 6:55´. Eguneko lehenengio koska gogorra igaro berri!
Lagun bi Karakateko gailurrerian zehar. Animo!!!
Edu Atxolin-en ( 864 m ), goizeko 7:10´.
Adur Irukuritzetara iristen, Elgoibarko punturik gorenena alboan dago: Kurutze bakar ( 898 m ).
Adur Irukurutzetan ( 895 m ), goizeko 7:37´. Txingorra izan genuan!!!
Zargoateko anoa, goizeko 7:50´. Morkaiko MT-ko lagunak salda beroa eskeini ziguten.
Mila esker!!!
Zargoatetik Atxolin-eko ikuspegia.
Adur Urnobitzan ( 644 m ), goizeko 8:10´.
Adur Lizundia ( 510 m ) aldera iristen, goizeko 10:15´.
Mausitxa aldetik zegoen ikuspegia´, goizeko 10h20; Elgoibar laino artean.
Osakr eta Adur Altzolako auzotik ( 25 m ) igarotzen, goizeko 10:50´. Orain eguneko bigarren aldapara gogorrari ekin behar genion, Bioinera igoera, ia 400 metroko desnibelarekin!
Oskar eta adur Bioin ( 410 m ) iristen, goizeko 9:15´.
Imanol eta Arrasateko lagunak Bioin baserria atzean dutelarik.
Txalak gure aurrean. Elgoibarko itzulia baserri gune ezberdinetatik igarotzen da.
San Migelera ( 380 m )iritsi orduko, goizeko 9:30´, Morkaiko mendizale taldekoek prest ziguten anoa; Andoitz edariak eta janaria banatzen ageri da. Mila esker!!!
San Migel auzoan eguraldia goibel jarraitzen zuen, egun guztian zehar bezala.
Kalamuan ( 770 m ) ere euriak ez zigun atsedeneik eman.
Edu eta Adur Kalamuan, 770 m, goizeko 10:12´.
Adur eta Oskar Sigmako auzora iristen.
Adur eta Oskar Sigma auzoan, goizeko 10:49´.
Oskar, Adur eta Edu plazan, goizeko 10:54´;
guztira 4 ordu 54´behar izan genituen Elgoibarko itzulia osatzeko.
Adur eta Edu plazan. Elgoibarko itzuli osoa elkarrekin egin genuen.
Adur Juaristi, Oskar Gisasola, Pako Iriondo ( Eukal Mendi Federakundeko lehendakari ohia )
eta Edu Uribe.
Adur eta Oskar merkatu plazan. Morkaikoko antolatzaileek bazkaria eskeintzen diete bukaeran parte hartzaile guztieei.
Gure taldeak eginiko denborak ( Adur Juaristi, Oskar Gisasola ( Altzolatik aurrera ) eta edu Uribe:
Foruen enparantza ( 47 m ) = 0h00´.
Karakate mendia ( 742 m ) = 0h55´.
Atxolin mendia ( 864 m ) = 1h10´.
Irukurutzeta mendia ( 895 m ) = 1h38´.
Zargoate anoa ( 450 m ) = 1h50´.
Azkarateko portua ( 410 m ) = 1h57´.
Urnobitza mendia ( 644 m ) = 2h10´.
Lizundia mendia ( 510 m ) = 2h25´.
Altzola auzoa ( 25 m ) = 2h50´.
Bioin baserria ( 410 m ) = 3h15´.
San Migel auzoa ( 400 m ) = 3h30´.
Morkaiko mendia ( 525 m ) = 3h45´.
Kalamua mendia ( 770 m ) = 4h12´.
Aubixa baserria ( 450 m ) = 4h25´.
Foruen enparantza ( 47 m ) = 4h54´.