2010/03/08

TRANSGRANCANARIA - 2010: Jon Revert, Manolo Ramos eta Luis Mari Ugarte punta puntan


TRANSGRANCANARIA-2010:

Playa del Ingles-en, Transgrancanaria 2010-eko irteera puntuan: Luis Mari, Manolo, Ion eta Edu. Ion (12:00.50) eta Manolok (12:00:50) 92 km-ko proban parte hartu zuten 5. eta 6. iritsi zirelarik elkarrekin. Luis Marik (19:24:20, 41. sailkapen orokorrean) eta Eduk (27:08:45, 142. sailkapen orokorrean) 123 km-koan parte hartu zuten.

Tunte herrian dagoen txipen kontrola eta anoa igaro ostean, 32. km-an, bigarren igoera gogorrari ekiten zaio.

41. km-ko bidigurutzea. Puntu honetararte 92 km-ko eta 123 km-ko probek ibilbide berdina jarraitu dute, hemendik eta Roque Nublorarte ez dute berriro bat egingo.

Ibilbidean zehar paisaia ikusgarriak ageri dira gure begien aurrean, egun argiaz baldin bagoaz, lehenek ez dute izaten suerte hori, beraiek arrapaladan eta ziztu bizian gauez pasatzen dira. gero bai, beraiek bigarren gaua ohean, lotan, bero-bero igarotzen dute, besteok begi zabaldu ezinik gabiltzanean.

Pedro, Madeira-ko parte hartzailea. Iaz Ultra Trail du Mont Blanc-en egon zen, guztira 41 h behar izan zituen.

ezkerretik eskubira: El aserrador eta Roque Nublo.

Gines-eko urtegia, 50. km.

Soria-ko urtegia, 52. km. Canaria uharteetako urtegirik handiena da. 13 milloi hm3-ko edukiera du, Gran Canaria uharteko beste urtegi guztien edukierak batuta baino gehaigo. Eraikuntza erraldoi hau frankismo garaian burutu zen. Gerora, 70 . hamarkadan, itsasoko ura aprobetxatu da gatza kenduz urari, desalinizadoren bitartez.

Soriako urtegitik gora tabernaren bat edo beste agertzen da ibilbidean, " kanpoko laguntzarik " ezin daitekeenez jaso, bertan ezin daiteke kontsumitu, araudia bete nahi bada.

Palmondoak.

Chunberak.

Cascada bonita urjauzia, 54. km.

Urtegietan jendeak aisialdirako parada hartzen du, belaontziak ere ikusten dira.

Lidia, iazko 92 km-ko probaren irabazlea, atsedena hartzen 57. km-an. Aurten 123 km-ko proban parte hartu du, eta erreketatik pasatu beharrak eragindako hankako minak direla eta proba bertan behera uztea erabaki zuen.

Roque Nublo-ren formakuntza deigarria urrutian El aserrador-etik.

El aserrador, 1670 m, 62.km.

Ibon bat ibilbidean zehar, 64. km.

Roque Nublo-n, 66.km, Cristoph austriar gaztearekin.

Roque Nublo-tik jeisten Pico las Nieves aurrean dugularik, hurrengo helburua.

Roque Nublo kontroleko zaindaria animoak ematen.

Pico las Nieves, 1941 m - 77. km. Transgrancanaria probaren gailurrik garaiena. Hemendik gehiena beruntza da.

Garañon-eko anoan, Vicenterekin. Tipo honek mundu guztia animatzen du, eta horretaz gain antolakuntza buru belarri sartuta dago: markaketak eginez, janaria eta edaria anoetara garraiatzen e.a.

Transgrancanaria - 2010 - 123 km-ko probaren sailkapen orokorra - Luis Mari Ugarte 41. postuan eta 7. master40an.

Transgrancanaria - 2010 - 123 km-ko probaren sailkapen orokorra - Edu Uribe 140. postuan

Transgrancanaria - 2010 - 92 km-ko probaren sailkapen orokorra - Ion Revert eta Manolo Ramos 5. postuan sartu ziren elkarrekin.

Ion Revert podium-ean, 2. sailkatua - master 30 - 92 km-ko proban.

Ion Revert-en domina, 2. sailkatua - master 30 - 92 km-ko proban.

Manolo Ramos podium-ean, 1. sailkatua - 30 urtetik behera - 92 km-ko proban.

Ion, Luis Mari, Patxi, Manolo eta Edu meeting point-en bazkaltzen

Transgrancanaria-ko logotipoa

Elizabeth (Lizzy) Hawker ingelesa, 123 km-ko proban lehen emakumea, 12. postuan sailkatua, 15:41:36 denborarekin.

Jose Benito, 123 km-ko proban lehen euskalduna, bilbotarra, 13. postuan 15:52:47 denborarekin. Zorionak!!!

Julia Aranau-rekin, aurten ere 2. sailkatua izan da 123 km-ko proban 14:04.43 denborarekin. Iaz Adolfo Aguiloren atzetik (aurten 3. sailkatua, 14:19:23) eta aurten Miguel Heras-en atzetik (13:04:44).

Lidia eta Sami. Aurten biek 123 km-ko proban parte hartu zuten. Lidiak, hankako minekin proba bertan behera utzi zuen 57. km-an, Sami berriz, 20. postuan iritsi zen helmugara 16:38:20 denborarekin. Zorionak bieri transmititzen duzuen animo eta indarragatik!!!

Edoia eta Tonirekin, laguntza ekipoa. Mila esker guztiagatik!

Luis Mari eta Patxi meeting point-en. Aupa Eibar!

No hay comentarios:

Publicar un comentario