2011/04/19

TRAMUNTANA: MENDIA eta ITSASOA artean


Tramuntana ( Mallorca ) mendi serraren zehar Deia-ra jeisten.


ULTRA TRAIL SERRA DE TRAMUNTANA

Fitxa teknikoa:
-Data: 2011-04-16
-Distantzia: 106 km ( GPSarekin proban: 110 km )
-Desnibel +: 5100m
-Puntorik gorena: Portel ( 1225 m )
-Punturik baxuena: Soller ( 40 m )
-Iraupen epea: 24 ordu
-Antolatzailea: http://www.ultratrailserradetramuntana.com/

TRAMUNTANA: MALLORCAN ERE MENDIAK DAUDE!

Balear uharteak. Mallorca. Mediterranear itsasoaren mendebaldean kokaturik, kultura ezberdinetako herriak igaro izan dira historian zehar; ingelesak, frantsezak, alemanak ... . Komertziorako puntu estrategikoa izan da betidanik, eta garai batean piraten goterleku ere bai. 60. hamarkadatik hona berriz artista ugariren bizileku bihurtu da. Baina Balear uharteak hondartzarekin lotzen ditugu batez ere, eta europear turista ugariren atsedenleku.

Hala ere Mallorcan hondartzaz gain mendiak ere badaude. Horren lekuko Tramuntanako serra da, uhartea alde batetik bestera zeharkatzen duena, mendirik garaiena Puig Major ( 1410 m ) delarik.

Aurtengo denboraldian Tramuntanako UTa exotikotzat jota genuen, beti ere Tor des Geants-era begira ( Aosta, Italia, 336 km ) entrenamendu gisa. Gogoko genuen bertan parte hartzea. Baina ia ia ez nintzen iritsi!

Tramuntanako proba larunbatean 00:00 hasten zen, eta 10´ lehenago ( ostiraleko 23:50ean ) oraindik Palma-ko aeroportuan nengoen Mallorcara berandu iritsita, hegazkinaren atzerapenak eraginda. Taxistak irteera puntura, Andratx-era, ziztu bizian eraman ninduen, eta 00:20an antolatzaileekin bat egin nuen. Partaide guztiak jadanik abiatuak ziren, eta arautegiak 15´ko atzerapena onartzen bazuen ere, probako zuzendariak txipa eta dortsala eman zidan. Praka bakeroak erantzi eta motxilan sartu nituen; 1 kg extra suposatzen zutelarik. Jadanik mallak jantzita nekarren, eta frontala bekokian ipinita.

0raindik ere beste arazo bat nuen; talde erratzakoak ordurako ibilbidea adierazten zuten zintak kentzen hasiak ziren. Beraz, egoera hurrengo hau zen: Andratxen, Tramuntanako serraren azpian, bakarrik, frontalarekin ilunpetan, ingurune ezezagun batean, eta markarik gabe pista zahar batean! Zuzendariak bi auketa eman zizkidan; hurrengo kontrol gunera kotxez eramatea, edo km batetara zegoen markajea kentzen hasiak ziren taldetxoarekin bat egiten saiatzea bakarrik. Zerbait gertatuz gero atzera egitea banuenez, eta antolakuntzaren telefonoa gordeta nuenez, azken aukera honi eutsi nion. Ordu erdi berandu, baina Tramuntanan korrika hasi nintzen. Pista nahiko logikoa zen, ez baitzuen desbiderapenik. Hala ere Javierri telefonoz deitu nion beraiek bertatik igaroak bait ziren. Ilargiak aurreko mendien haitz zuriak argitzen zituen, eta erreferentzia hori ona zela baieztatu zidan. Segi korrika! 10 bat minutu ostean kotxe baten fokoek zuzenean argitzen ninduten. Talde erratzakoak ziren. Tramuntanan barruan nengoen, ederra lasaitua! Aurretik 105 km disfrutatzeko!
Estallenes - 19,5 km, 03:16 ( 2h46´ )
Hurrengo kontrolera denbora epe batean iritsi behar nintzenez, eta 30´ko atzerapena naramanez hankei gogor eragin nien. Laster lehen partaideekin bat egin nuen. Jendea pasa eta pasa Estallenes-era ( 19,5 km ) 3h10´tan iritsi nintzen ( topea 3h50´ zenean ). Gau ederra genuen eta harrien artean pozez saltoka nihoan. Mallorcako barnealdean mallorquina ( katalan hizkuntzaren adar bat ) hitzegiten da, eta belarrientzat oso atsegina zen bertakoen arteko elkarrizketak entzutea.
Joan eta Monse?. Joanek Iosu Elejalde ezagutzen zuen, Finlandiako zeharkaldian elkarrekin ibili baitziren! ( 450 km, 8 egunetan, iraupen skyan ).

Gauak eta aurreko orduetako tentsioak eraginda loak arrapatu ninduen. Oinez, erdi lo, balantzaka nihoan, pistatik ez urtetzeko ahaleginak egiten. Halako batean, can ( nekazal gunea ) bateko hezi batekin aurrez aurre topo egin nuen. Ingurura begiratu eta zintarik ikusi ez! Lotan gelditu nintzen eta markak galdu. 100 bat metro atzera egin ostean zintak berriro aurkitu nituen. Ezusteko hau aurpegian txaplada bat jasotzea bezala izan zen, eta ordutik aurrera esna joan nintzen. Taldetxo batean sartu eta hurrengo kontrolera berriketan iritsi ginen. Esporles-en ( 33. km ) aurreko batean egona nintzen, irakasle moduan institutoko ikasleekin joan ginenean. Orduan zeharkaldi politta egin genuen, Esporles-etik Banyalbufar-era, kostaldeko herritxo zoragarrira.
Joan, Iosu Elejalderen tarjetarekin, orain dela 6 urtetik gordeta! Lasai Iosu, datuak ezabaturik daude!

Esporles-etik aurrera egunsentia antzematen hasi zen. Errepide zaharrak igaro ondoren Valldemosa-ko anoan ( 43. km ) indarrak berreskuratzeari ekin nion. Jana eta edana piskanaka irentsi ostean goruntz egin genuen. Martxa onean eta sabela kontrolpean. Ikasten ari naiz. Jadanik botakadak antzinako gauzak dira. "Can del archiduc" zioen kartelak amildegi ikusgarri batzuetara eraman gintuen. Itsasoa gure oinetan zegoen, baina 800 m-ko desnibela tarteko.


















Deia-ra ( 54. km ) jeitsiera azkarra egin nuen, basoan barrena, bidesketatik zehar. Jesus izeneko beterano batekin elkartu nintzen. Hurrengo 30 km-ak tarteka berarekin egin nituen. 65 urteko mallorquiar honek bertako historia eta kulturaren berri eman zidan. Ibilbideko hurrengo herria, Soller ( 63. km ), orain dela 25 urterarte Mallorcako beste herrietatik aldendua bizi izan da, mendiz ingurutaturik aurkitzen bait da, eta itsasoko beste aldeko herritarrekin, frantsezak kasu, harreman handiagoa izan dute betidanik Mallorcako beste herritarrekin baino. Mendiaren barrenean tunela egin zutenetik aldiz, uhartearekin harremana asko estutu zen.

Soller-etik goruntz jo genuen, harrizko eskailera amaigabeak igaroz. Guztira 1200 metroko desnibela gainditu genuen. Pazientziaz eta berriketan taldean Portel-era iritsi ginen, probako punturik gorena. Puig Major ( 1410 m ) eta Cuber-eko urtegia parez pare genituen.


Porteel ( 1220 m ) lepora iritsi berri. Atzean Puig Major ( 1410 m ) ikusten da, Tramuntanako ( Mallorca ) mendirik garaiena.

Cuber-eko anora jeisten, 70. km-an.

Argazkia atera eta beruntza. Anoan berriketa gutxi eta azkenengo 30 km-ei gogoz ekin nien. Lluc-eko monastegitik igarotzean turista mordo batekin bat egin genuen. Aste Santuko oporraldian sartzear geundela nabaria zen. Amaierarako jadanik gutxi falta zen, 17 km besterik ez, eta gehiena beruntza! Ondo nengoenez korrikari ekin nion, eta nola! Harrituta negoen, bizi-berriturik aurkitzen nintzen. Ibilbide guztian zehar indarrak dosifikatzen joan ostean, bukaerarako barruan gordetako indar guztiak kanpora etara nituen. Beheruntza ziren azkenengo 15 km-ak 1h30tan egin nituen.


Joan Magi eta Josep Campins anaiekin Lluc-eko monastegitik Pollensarako bidean km batzuk egin nituen. 62 km-ko proban 14h02´ denbora egin zuten. Zorionak bioi!

Javierrekin helmugan.

Antolakuntzakoei 10 bat!

Pollensako badian Malloracako lagunekin. Ramon, Esther?, Tere ( http://www.atletismofemenino.com/ ) y Tintin.

Tartetxo horretan partaideak pasa eta pasa besterik ez nuen egiten. " Ea Javierrekin bat eginten dudan " esaten nion nire buruari. Pollensako kale estuetatik udaltzaingo baten motorraren atzetik saltaka joan nitzen. Helmugan antolatzaileei eskerrak eman nizkien, irteeran nire zain egoteagatik. Halako batean Javier dutxatik irten berri ikusi nuen. Besarkada bat elkarri eman, argazkia atera, dutxatu, masajea hartu, espagetiak afaldu eta praka bakeroak jantzi!

Sailkaenak ikustean, honako lagunak agertu ziren:

106 km-ko proban:
32. postuan: Luis Mari Ugarte lehen euskalduna izan zen; 16h13´
97. postuan: Javier Ugalde; 18h58'

62 km-ko proban:
33. postuan: Iñaki Arosa Benito;  9:24:11

34. postuan: Patxi Salido Raso  9:24:12
Hurrengo egunean, ohiturari jarraituz uretan bainu eder bat hartu genuen; oraingo honetan mediterranear itsasoan.

Tramuntana, ederra, itsasoa non nahi, harri koskorrak ere bai!

Fins de proxim cursa, adeu!

Andratx - 0 km, 00:30 ( 0h00´, 30´ko atzerapena kontutan izan gabe ).

Estallenes - 19,5 km, 03:16 ( 2h46´ )

Esporles - 33 km, 6:20 ( 5h50´ )

Valldemosa - 43 km, 8:00 ( 7h30´ )

Deia - 54 km, 9:46 ( 9h16´ )

Soller - 63 km, 11:29 ( 10h59´ )

Cuber - 75 km, 14:29 ( 11h59´ )

Lluc - 89 km, 17:28 ( 16h58´ )

Pollensa - 106 km; 19:44´27´´ denbora ofiziala ( 19h14´, 30´ko atzerapena saiheztuz )




2 iruzkin:

  1. Enhorabuena!!!
    Somos los dos hermanos que te encontramos en el tramo de LLuc a Pollença!!
    Al final hemos conseguido localizar tu blog.
    Nos gustó mucho compartir un rato de camino contigo, charlando alegremente...
    Al final se nos atragantaron los 4 últimos km..
    Llegaste casi una hora delante de nosotros!!

    Si tienes tiempo y puedes nos podrías mandar la foto que nos hiciste, te paso mi correo: pepcampins@gmail.com

    Un saludo y hasta la próxima!!!

    ErantzunEzabatu
  2. aupa Txapeldun, Zorionak!!!

    kronika eta abentrua ederra!!!

    Ondo segi!!!

    meatzari.

    ErantzunEzabatu