2010/04/27

ALOÑAKO VI. IGOERA - Walter Becerra eta Nerea Amilibia txapeldun!


Walter Becerra txapelduna; 1h14:00 / Aloñan: 49:38.

Nerea Amilia txapelduna; 1h29:59 / Aloñan: 1h00:49.

Arkaitz Letamendi ( Oñati ); 1h18:24 / Aloñan: 51:52.

Jon Bikendi ( Beasain ); 1h21:02 / Aloñan: 53:06 3. postuan.

David Conde ( Elgoibar ); 1h24:49 / Aloñan: 55:39.

Aitor Osoro; "Poto" ( Elgoibar ); 1h30:52 / Aloñan: 1h01:52.

Gotzon Zulaika ( Mendaro ); 1h32:49 / Aloñan: 59:09.

Edu Uribe eta beste parte hartzaile batzuk.

Edu Uribe (1h37´)eta Oscar Gisasola (1h39´) etorkizunarekin alboan.

2010eko apirilaren 25ean Aloñako VI. igoera ( Oñati ) ospatu zen.
Irabazleak Walter Becerra (1h14´00´´) eta Nerea Amilibia (1h29´59´´) izan ziren. Zorionak biei!
Guztira 258 parte hartzaile izan ginen.
Ibilbidea 15,5 km-koa da; 7,9 km gora eta 7,6 km behera.
Desnibel positiboa: 1.100 m ingurukoa da.

2010/04/16

GALDARAMIÑO-ko II. mendi lasterketa ekainaren 6an


Iazko ( 2009 ) partaideak.
Galdaramiño-ko II. mendi lasterketa ekainaren 6an ospatuko da, igandea. Eibar-ko Urki-ko auzoan ospatzen hasi ginen mendi lasterketa hau antolatzeko afari bat egingo dugu. Beraz, prestaketa lanetan edo eta bolondres moduan parte hartu nahi duenak, blog honen bitartez edo eta 665 70 38 20 ( Edu ) telefonora deituz kontaktuan jarri daiteke.
Gogoratu proban parte hartzea DOHAINIK dela eta bukaeran sariak egongo direla.
Animatu zaitezte!

2010/04/13

EHUNMILAK probak 4 puntu izango ditu UTMBrako


Munduko mendi lasterketa ospetsuenetakoa den Ultra Trail du Mont Blanc-en parte hartu ahal izateko 5 puntu beharko dira datorren urteko ( 2011 ) saiorako. 5 puntu horiek 2 probatan lortu behar dira, eta Ehunmilak probari 4 puntu eman dizkiote.

Gogoratu baita ere Ehunmilak proban izen emateko epea apirilaren 15ean bukatzen dela:!!!