2011/10/05

TOR DES GEANTS-2011: Aostari itzulingurua


TOR DES GEANTS-2011 
Luzera: 330 km
Dennibel +:24000mD+
Epea: 150 orduko epean
Tokia / Data: Cormayeur / 2011-09-11-16



Bonati aterpetik ( 2033m ) Bertone aterperako ( 1966m ) bidean, azken txanpan!

Denborada guztia TOR-a prestatzen ibili ondoren jadanik iritsi da eguna. Aurten Transgrancanaria-123km, Tramontana-105km, Soplao-125km eta Ehunmilak-167km ultrak egiteaz gain makina bat ibilbide luze burutu ditugu urtarriletik hona. Gainera udan entrenamendu zehatza izan dugu Villanuan ( Huesca ) 1000 bat metrotara. Bertan Collarada (2886m) mendira 5 aldiz igo garelarik. Guztira 1000 bat km daramagu entrenamenduetan eta beste 1000 bat km proba ezberdinetan.

Basque team:
Edu, Marce, Krans, Oscar eta Iker goian,
Javier, Asis, Kauldi eta Josu behean. 

 
Asis Ostolaza.

 Krans, Victor Gonzalez

 
 Josu Artetxe

 Iker Agirrebalzategi

 Marce Temprano

 Edu Uribe

 Javier Ugalde

Oscar Martin

Courmayeur-era ( Aosta ) etorri garen euskaldunak talde ederra osatzen degu. Batzuk aspaldiko lagunak gara, Javierren kasu; beste batzuk iazko eta aurtengo ultretan ezagututakoak Marce, Oscar eta Josu kasu. Lagun hauetaz gain, Courmayeur-en Asis, Kauldi eta Iker-ekin bat egin dugu azken Ehunmilak-en izandakoak. Kuadrila borobiltzeko Albertxo eta Roberto mendizaleekin bat egin dugu, laguntzera etorriak. Azkenik, beste euskaldun bat ezagutu degu; Krans, Milanen 6 bat urte bizitzen daramana. Iaz ere TORa burutzen saiatu zen, baina hankek ez zioten asko lagundu.

Gogoratu iaz Oscar, Txeroki eta bermeotarrak izan zirela TORa burutu zuten lehen euskaldunak, beraz gu guztiok beraien jarraitzaileak besterik ez gara. Ilusio honekin Courmayeur-eko polikiroldegi ondoan oinarrizko kanpamendua osatu dugu bi furgoneten artean toldo handi bat jarriz. RAI telebistakoak ere guregana gerturatu dira elkarrizketaren bat egitera! Giro onean ultretako bete-behar guztiak ( pectorale-dortsala jasotzea, derrizgorrezko materiala aurkeztea eta ibilbideko tarteko guneetarako boltsak uztea ) egin ondoren proba aurreko afarirako elkartu gara "pasata-party"an. Gune honetan munduko ultretako kamiseta ugari ikus daitezke: Toubkal-125km, Marathon des Sables, Libyan-500km, Gran Raid des Pirineés-160km, Ehunmilak-167km, Transgrancanaria-123km, Mercantour, Transalpina-run ... Afarian Joel katalana ezagutu dugu; Bartzelonatik bizikletaz etorri berria da txakurrarekin! Gero probaren zehar berarekin behin baino gehiagotan bat egingo det eta sukaldari trebea dela jakingo det.

Courmayeur Mont Blanc-en ondoan dagoen Aosta bailarako herri ezaguna da. Neguan eskiatzailez eta alpinistaz betetzen da, eta udan mendizale eta eskalatzaile ausartez. Beste aldean Chamonix herri frantseza ageri da. Bi herriek Mont Blanc-eko hormatzarra baldin badute tartean, harreman handia dute. Joan zen mendetik 11,6km-ko tunelaz gain, 4000m-tatik igarotzen den teleferiko ikaragarri bateaz loturik daude. Horrela japoniar turistak, esfortzurik gabe, garaiera eta paisaia bertikaletara hurbildu daitezke.

Guzti honek magia berezi bat ematen dio "Alpeetako meka" deitu izan zaion ingurune honi. Irteera eguna, igande goiza, iritsi da eta pankartaren azpian saltaka egiteko unea. Irrikitan gaude guztiok. Musika topera eta abiatu gara.
COURMAYEUR -1224m ( irteera ) / 0 km / Irailaren 11a, igandea, 10:00 - Guztira: 00h:00
Courmayeur herrian Tor des Geants 2011ko irteera / partenza!

Lehen metroak Courmayeur-eko jendearen txalo eta oihuen artean egin ditugu. Momentu hauetan mendiarekin bat egitea besterik ez dut nahi, adrenalina guzti hau bideratzeko. Marc katalana alboan dut, Ehunmilak-en elkarrekin egindako km-ak gogoratzen ditudala. Balentria handia egin zuen mutiko honek. Aurten hasi da distantzia luzeetan eta jadanik TORean dago. Eutsi goiari! Col d´Arp (2571m) gure lehen aldapa dugu eta Courmayeur-etik (1224m) 800mD+ desnibela dugu. Pare bat ordu barru pasabide honetako iskanbila entzungo dugu; jendeak zintzarri erraldoiak igo baititu gu animatzeko. Helikopteroa ere imaginak grabatzen ari da eta partaideon ilara amaigabeak zirrara sortarazten du.



COL ARP -2571m ( lepoa ) / 12 km / Irailaren 11a, igandea, 12:15 - Guztira: 02h:15

 Col Arp ( 2571 m )

Javier eta Iker-ekin bat egin det lepoan. Igoeran Marce-rekin topo egin det eta atzerago gelditu da. Jeitsieran lasai goaz, baina jendea oraidik urduri nabari det. Hau hasi besterik ez dela egin!

LA THUILE -1458m ( herria ) / 17 km / Irailaren 11a, igandea, 13:13 - Guztira: 03h13

La Thuile herrira iristen.

Lehen herrixka; La Thulile. Albertxo eta Roberto animatzen egon dira gure zain. Proba osoan zehar horrela ibiliko dira jarraipen neka-ezina egiten, beti animoak ematen eta gutaz arduratzen. Askotan eskertu ere ez diegu egiten, baina beraiek badakite proban buru-belarri goazela eta ez dagoela formak zaintzeko asti handirik. Mila esker!

Beste aldapa bat hasi dugu ( 1100mD+ ) Deffeyes aterpera ( 2500m ) bidean, eta eguzkiak gogor jotzen du. Hidratatzea eta ondo jatea ezinbestekoa da. Hasierako tarte hauetan helburu nagusia hori da: gorputza estabilizatzea eta sabela egonkortzea. Asfaltoko pista batean saltaka hasi naiz eta gutxira Oscar-ekin bat egin det. Telefonoz hitzegiten ari da, ze arraroa! Oscar eta bere kolegak, beti deika! Aurrera egin det eta Gigi-rekin bat egin det oraingoan. Mendizale hau iaz azkena iritsi zen, eta zekulako ongi-etorria egin zioten. Valdostanoa izaki, bere lagunek bandera gorri-beltza eman eta han sartu zen Cormayeur-eko plazan Gross lehengusuek ( lehen gizonezkoa eta emakumezkoa izan ziren )aupetan hartzen zuten bitartean.

Bidean gora paisaia ikusgarria da, Rutor glaziarra parez pare dugu. Bularreko boltsikotik kamara hartu eta argazkiak ateratzen hasi naiz. Hona familiarekin etorri behar naiz. Umeek asko disfrutatuko lukete! Emaztea eta biok orain dela 10 bat urte bide hauetatik ibili ginen, "Alta Via uno" eta "due" eginez.
DEFFEYES -2500m ( aterpea ) / 27 km / Irailaren 11a, igandea, 15:52 - Guztira: 05h52

Goseak arrapatu nau eta goxoki mordoxka ahoan sartuz indarrak berreskuratzeari ekin diot. Laster Deffeyes aterpera iritsi naiz. Hemengo anoa nahiko sinplea iruditu zait, zopa norberak prestatu behar du, ur beroa, "estarlux" eta fideotxoak nahastuz. Edabea eskasa irten zait, "estarlux"arekin pasatu egin bait naiz. Ahoko zapore txarra urarekin garbitzen saiatu naiz, baina aterpeko generoak harrituta utzi nau. Horrela badira hurrengo anoak akabo! eta oraindik 45 falta dira!

SMS-Joserra Sousa: "Aupa edu animo a darlo todo valiente, ke eres un valiente, desde aki mutxa fuerza!"

COL HAUT PAS-2857m / 29 km / Irailaren 11a, igandea, 17:00 - Guztira: 07h00

Col Haut Pas-etik ( 2857m ) igarotzean eguneko 2. jeitsierari ekin diogu ( 850mD- ).
Arrapaladan Promound-eko aterpera (2017m) abaitu gara,
eta bertara iritsi bezain laister eguraldia aldatzen hasi da.

PROMOUND -2017m ( aterpea ) / 33 km / Irailaren 11a, igandea, 18:00 - Guztira: 08h00

Zerua beltzitu egin da eta urrutian trumoi batzuk entzun ere! Iragarri bezala ekitza izango dugu. Hurrengo egunak eguzkitsuak izango badira ere. Horrela bada gaitzerdi! Orain goruntz egin behar degu ( 800mD+ ).

COL CROSATIES-2829m ( lepoa ) / 36 km / Irailaren 11a, igandea, 19:03 - Guztira: 09h03

Crosaties lepora (2829m) iristen nagoela lehen euri tantak nabari ditut, baina Joxerra Sousak utzi didan txamarra arina lepoa igaro ondoren jantziko det, lepo inguruak beti bait dira haizetsuak eta babesean hobeto egiten dira motxilako maniobrak.

PLANAVAL-1517m ( herria ) / 43 km / Irailaren 11a, igandea, 21:30 - Guztira: 11h30

Planaval-erako jeitsieran ( 1300mD- ) gauak arrapatu gaitu. Herrixkara iristen Javierrek ziztu bizian pasatu nau. Javierren espezialitatea jeitsierak dira. Igoeran bat egin det berarekin, pentsatu det. Jadanik blai eginda gaude. Euri zaparradek eta gauaren iluntasunak balentria kutsua ematen dio momentuari. Baina hurrengo anoarekin guztiz kontzentratua noa eta ez dago despistatzerik.

VALGRISENCHE-1662m (base vita) /47 km/ Irailaren 12a, astelehena, 23:00 - Guztira: 13h00

Valgrisenche "base vita" bat da, parte hartzaileon eskuko boltsa prest dugularik, eta jan, edan, dutxatu eta lo egiteko aukera ematen duena. Igaro behar ditugun zazpiretatik lehena. Zer egin behar dudan argi dut; erropa bustiak kendu, dutxatu, lehorrak jantzi, afaldu eta hurrengo aterpera irten. Parte hartzaile gehienek bertan lokuluxkada bat botako dute, baina zonalde hau ezagutzen dut, eta badakit hurrengo aterpea egokiagoa dela loarekin bat egiteko. Gerora, estrategia hau egokiena dela demostratuko da. 3. gelditu zen Pablo Criadok esan zidanez " base vitetan jaleo larregi zegoen, eta aterpeak gehiago erabili behar izan nituen". Hala ere norberak ikusi behar du bere indarrak eta nekeak bideratzeko modua zein den. Tor des Geants-en aterpeetan 2 orduko epea duzu lo egiteko, guztiok 5 ordu egingo bagenitu ezinezkoa izango litzateke. kontutan hartu behar da 500 parte hartzaile aterpe batean ez direla sartzen, eta lo egiteko aukerak aterpeetan murriztuak direla. Area vite-tan berriz nahi beste lon egin dezakezu, denbora mugak igaro gabe! Valgrisenche-n adibidez asteleheneko goizeko 7:00ak arte geneukan, eta gu gaueko 0:30 atzean utzi genuen, beraz 6 ordu pasatxoko denbora koltxoia lortu genuen. Orain indarrak dosifikatzeaz gain, denbora kudeatzea izango dugu helburu nagusi.

CHALET EPÈE-2366m (aterpea) / 57 km / Irailaren 12a, astelehena, 02:36 - Guztira: 16h36

Valgrisenche-tik irtetzean emaztearekin eginiko zeharkaldia etorri zait burura berriro, ezberdintasun bakarra parean dagoen hormatzarra da. Gaueko iluntasunean farola batzuei esker urtegi erraldoi batek baila erditik mozten du. Urteak ez dira alperrik pasatzen eta gizakiaren sarrazkiak ere ez!

Ez dut logurerik eta euri zaparradak tantak bihurtu dira, beraz martxa onean noa. Baina gehien baloratzen dudana sablea da. Aurten hobetutako puntu bat da. Aurreko urteetan beti erdi botaka ibiltzen nintzen, orain berriz janarekin disfrutatzen det, ez bada "estarluxa"rekin nahasketetan ibili behar! Kontua ibilbidean zehar goserik ez pasatzea da, eta anoetara estu eta larri ez iristea. Horretarako pisu gehiago eraman behar bada, janari gehiago, ba eraman! Baina batez ere, eta uzkeria bat dirudi baina gakoa hemen dago; behar dena eskura izatea. Askotan motxila barruan behar duguna ez ateratzearren hurrengo anorarte eusten ibiltzen gara, erru galanta! Motxila egokitua dut, eta edari, janari, kamara eta mobilarentzat boltsiko batzuk josita dizkiot bularreko tiretan. Dena eskura, eta erabili behar denean.

Chalet Epée-ra iristean ( 700mD+ ) 2 orduko lokuluxka bota det. Aterpeko zaindariak "basqui" deitu nau, nongoa naizen ohartu denean. Te gehiago eskeintzen zidan bitartean berriketan ibili naiz. Irtetzean daramadan 2 bidoietako bat bertan utzi dudala konturatu naiz. Orain dela 10 minutuko kontua izan da, baina ez daukat gogorik igo dudan 100 metroko desnibela berriro jeisteko. Zeharkaldi honetan anoak bata bestearengandik ez daude oso urruti ( 10 km, 3 ordutara ) eta likidoak berreskuratzeko ez dago komeriarik; beraz, bidoia bertan ustea erabaki det, eta aurreko parte hartzaileen erritmoari itsatsi naiz. Frontalen argiekin gauak magia puntu bat hartzen duelarik, Fenetre lepora iritsi arte ( 500mD+ ). 2840 metrotara gaude. Gaueko 4:00ak dira eta Rheme herrixkara eramango gaituen jeitsiera zig-zag bertikal amaigabe bat da ( 1100mD- ). Magiak alde batetara utzi eta buru-belarri amildegi honetan kontzentratzen naiz. Lepo honek arriskutsu fama du jeitsiera ikusgarriagatik eta ez da arritzekoa, eskerrak guk gauez igaro dugula!

SMS-Joserra Sousa: "Aupa edu animo, resistir es vencer, el sufrimiento es pasajero, la gloria eterna"

RHEME N.D.-1738 ( herria ) / 65 km / Irailaren 12a, astelehena, 05:27 - Guztira: 19h27

Rheme-ko anoan ondo jan eta edan ostean emazteari sms bat bidaltzen diot, nahiz eta goizeko 5:30ak izan. Handik gutxira erantzun dit "animo, eutsi". Horretan nabil ba, eusten! baina disfrutatzen ere bai! Urtean zehar eginiko entrenamenduak, atletismoko pistean bai Elgoibarren (Mintxetan) bai Eibarren (Unben), eta garaieran eginiko saiakerak bai Villanuan (956m) bai Collaradan (2886m), bere emaitzak ematen ari dira. Hala ere hurrengo lepoa, Entrelor (3002m), tentea bezain luzea izan da ( 1300mD+ ). A ze aldapa! Buka ezina zirudien, eta gainera 3000 m-tara ahalegina bikoiztu egiten zen.

COL ENTRELOR-3002m (lepoa) / 70 km / Irailaren 12a, astelehena, 08:11 - Guztira: 22h11

Coll Entrelor ( 3002 m )

Lepoa igaro ostean paradisua aurrez aurre: Gran Paradiso (4067m) , eta "bivaco" bat atsedena hartzeko. Iglu antzeko etxetxo honetan uraz gain birra Moretti eskeini didate, eta hasieran ezetz erantzun badiet probatzeko irrikia sartu zait, 3000 m-tara garagardo bat edatea ez baita egunero gertatzen! Jeisteko gero komeriak izango ditut ( 1400mD- ). Normalean alkoholik ez dudanez edaten, italiar garagardo ezagun honen eflubioak burmuinean dantzan izan ditut, eta horri garaiera eta nekea gehitzen badiogu zorabiotik ez nau inork libratu!

Jeitsieran helikoptero bat gure gainean burrundaka ibili da, proba honen garrantzia azpimarratuz. Parte hartzaileen segurtasuna zaintzeaz gain, behar izan ezkero erreskateak egiteko baitabil, telebistarako imaginak hartzeko parada izaten du. Baina nire hurrengo paradara iristeko oraindik pare bat ordu behar izango ditut, eta Eaux Rousse-ra iristen ari nintzela Ikerrek eta Javierrek aurreratu naute. Abantailarekin doaz, Morettik ez ditu bere sarean arrapatu!

EAUX ROUSSE-1654m (herria) / 79 km / Irailaren 12a, astelehena, 11:00 - Guztira: 25h00

Eaux Rousse-n Albertxo eta Robertorekin bat egin dugu. Eskertzekoak dira beraien animoak eta atentzioak. Probaren berri ematen digute; "iazko irabazleak Valgrisenche-n proba utzi duela, Salva lehen postuan doala ... ". Hau entzutean probaren gogortasunaz ohartzen hasi gara. Betiko janariaz naskaturik, aldameneko hotelean sartu naiz zuzenean eta gozari kontinental bat eskatu det. Javierri ere ondo jatearen aukera komentatu diot eta berak entsalada bat eta arraultza frijitu bi patatekin irentsi ditu. Ze arraio, beste parte hartzaile batzuk hotelean lo ere egin dute, eta laguntza hau aprobetxatu egin beharra dago. Bapo gozalduta eguneko bigarren 3000 m-ko lepoari ekin diogu ( 1700mD+ ), gainera ibilbide osoko punturik garaiena da: Col Luson (3299m). Hasieran astiro astiro joan gara, burua aska freskagarrietan sartuaz, eta txapela blai eginda buru gainean jantziaz. Bero egiten du eta babesteko neurri guztiak hartu beharrak ditugu.

COL LUSON-3299m / 90 km / Irailaren 12a, astelehena, 15:45 - Guztira: 29h45

Aurreko lepoko ( Entrelor-3002m ) igoeran ez bezala Lusson-eko lepoa, arritzekoa bada ere, ziztu bizian igaro det. Topera noa! Momentu hauek ondo dosifikatu behar dira, eta indarrak jeitsierarako utzi ditut. Lepoko ikusmira itzela da; urrutian Monte Rosa (4485m) nabari da eta Alpeen bihotzean gaudela dirudi.


 Col du Luson ( 3299 m ) lepora iristen

Col du Loson ( 3299m ) lepotik jeisten.

Jeitsieran ( suge batek utzitako arrastoa zirudien bihurgunez beteriko bidexkatik hegan egin degu. Tartean beste bivako bat igaro ondoren Rifugio Victorio Sella-runtz abiatu gara ( 800mD- ). Aterpe honetan aldiz, Moretti laguna alde batera utzi eta moncheta jateari ekin diot.

RIF. V. SELLA-2585m (aterpea) / 94 km / Irailaren 12a, astelehena, 16:50 - Guztira: 30h50

Aterpe honek izen handia du, eta bere kokapena ikusgarria da. Hala ere guk ez dugu bertan denbora gehiegirik egoteko asmorik eta Cogne-ra abiatu gara. Jeitsira oso malkartsua izan da ( 1100mD- ), toki batzuetan ia destrepatzen ibili garelarik!

Halako batean txintxirrin baten hotsa entzuten det; jendeak zenbat animatzen duen Aostan! pentsatu det. Animoak ziren baina Samu Arroyo-renak! Trans-alpine-run-etik eorri berria da eta lagunen jarraipena egitera etorri dira iragarri bezala. Lidiarekin geroago egingo degu topo. Alpeetan ospatu berri den proba honetan Edurne Pasaban-ek ere parte hartu du Idoia izeneko lagun batekin. Idoia ondoezik ibili denez biak kanpoan gelditu dira. Xabier Lekuona eta Leire Gorostidi ere bertan izan dira, ia poiuma zapaldu dutelarik; 4.ak! Samu-Lidia bikotea 21. postuan bukatu zuen azkenik. Sustoa ere izan zuten lehen egunean Lidiak zorabio bat izan baitzuen! Gerora errekuperatu zen eta egunero etapa mugatuak joan dira egiten. Ez da Tor des Geants bezala, hemen non-stopo eran gabiltza, norberak nahi edo ahal duenean geldituz, denbora aurrera doalarik, lotan zaudenean ere!

COGNE-1531m (base vita) / 102 km / Irailaren 12a, astelehena, 18:35 - Guztira: 32h35

Cogne ibilbideko bigarren base vita da, eta jadanik 102 km burutu ditugu! Baina oraindik arratsaldeko 18:00ak dira eta Javier eta biok jarraitzea erabaki dugu, hurrengo aterpean, 15 km-ra dagoena, lo egiteko esperantzarekin. Roberto eta Albertxo gure beharretara egon dira, Cognera iristeko azken km-ak gurekin burutuz. Robertori jarraipen furgonetaren ondoan argazki bat egin diot, han zegoen tipoa maleteroaren ateak parez pare zabalik eta bere praka batzuk nire emanez. Praka luzeak lehortzen ari dira oraindik eta bere pirata antzeko batzuk primeran etorriko zaizkit.
GOILLES INF.-1830m (herria) / 107 km / Irailaren 12a, astelehena, 20:30 - Guztira: 34h30

Goilles herrixkara iristen ari nintzela ( 300mD+ ) familiakoei hotsegin diet. " Aitatxo!" entzun det telefonoaren beste aldetik. Momentu batean neke guztiak joan zaizkit eta beraiekin berriketa batean hasi naiz. Glaziarrak ikusi ditugula, eta itsasoan egoteaz gain zergaitik ote dauden mendian galdetu didate. Nekea bapatean etorri zait bueltan, baina oraingo honetan burura. Heidiren herrian nagoela aipatu diet, laster batean kokatu daitezen, baina hemen Peio ez dudala ikusi erantzi diet. Hala ere Heidi ez zaie asko interesatzen eta glaziarrarekin jarraitu dute, "nola mugitzen dira glazirrak?" Berriketak atera biderik ez zuenez amatxorekin jartzeko esan diet. Pazientzia zkar galdu dudala erantzun dit emazteak. Arrazoirik ez zaio falta!

Senideak agurtu ondoren, indarberriturik, Javierrek bere mendizale eta ultrailer esperientzia martxan jarriko du jarraian. Gauaren iluntasuna gainean dugu eta loa ere bai, baina aterpea oraindik urruti, 3 bat ordutara! Beraz zer egin? Ez estutu eta bide baztarrean ordu erdiko lokuluxkada bat egin! Batek pentsatu dezake hobe dela aterpera iritsi arte loari eustea, baina orain loaldi txiki batek aterperainoko bidea erreztuko digu. Mendia lehorra, gau epela eta bailararen hasieran gaudenez atsedneko parada ezin hobea dugu base vitako iskanbilatik urrun. Javierrek asmatu du, hasieran ordu erdi "galdu" dugula badirudi ere "irabazi" egin dugula zalantzarik ez dugu. Gure bivakoaren aldamenetik pasatu diren parte hartzaileekin aterpera iristear geundela ( 700mD+ ) bat egin dugu, gu osorik eta beraiek jota.

RIF.SOGNO-2534m (aterpea) / 117 km / Irailaren 12a, astelehena, 23:57 - Guztira: 37h57

Sogno-ko aterpean Manel eta Pilar-ekin egon gara. Katalan bikote honekin harreman bikaina izango dugu zeharkaldi guztian zehar. Jadanik 50 urteak pasata dituzte baina mendizale amorratuak dira. Neguan gainera iraupen eskia praktikatzen dute eta beraien alaba, Alba, Pierra Menta irabazi zuen junior mailan!

Aterpean 2 ordu lo egin ditugu eta gozaria mundiala izan da, untxia ere izan dugu dastatzeko! Zer gehiago behar dugu? Konpainia onean, Alpeetan barrena eta irrifartsu!

SMS-Joserra Sousa: "Aupa edu ke tal vas, komo lo llevas, koge tu ritmo y no pares de komer animo"

COL FENETRE-2827m / 118,5 km / Irailaren 13a, asteartea, 03:25 - Guztira: 41h25

Fenetre lepora gauez iritsi gara ( 300mD+ ). Hemendik Donnas-era 30 km eta 2500mD- dugu. Guztira 6-7 bat ordu behar izango ditugu jeisteko! Sekulan halako jeitsiera luzerik ez det burutu.

RIF. DONDEMNA-2151m (aterpea) /124 km/Irailaren 13a, asteartea, 05:00 -Guztira: 43h00

Aurretik Dondemna aterpetik igaro gara ( 700mD- ), eta bertan jakin dugu Salvak proba utzi behar izan duela belauneko arazoengatik. Iluntasunean jarraitzen dugu eta momentu batean bidea adierazten duten banderinak galdu ditugu. Halako batean foko handi bat ikusi dugu gugandik 100 bat metrotara. Bertara hurbildu eta gure harridurarako RAIko kamara bat zen! Gaueko imaginak hartzen ziharduten eta galdutako bi lagunentzat laguntza ezin hobea izan da. Ixil ixilik egon dira gu igaro arte, ahalik eta naturalen agertu gintezen.

CHARDONNEY-1450m / 130 km / Irailaren 13a, asteartea, 06:30 -Guztira: 44h30

Chardonney zubia zeharkatzen

Chardonney-ra iristean ( 700mD- ) jeitsiera lasaitu egin da, baina bukatu ez. Hurrengo km-ak gora-beheratsuak izan dira. Basoan barna bailara ezberdinak igaro ditugu, zubiz beteriko zonalde honetatik. Harrizko eraikuntza hauek ikusgarriak dira. Aintzinan halako garaierako arkodun zubiak egiteko trebesia ederra zuten bertakoek!

PONTBOSET-791m ( herria ) / 139 km / Irailaren 13a, asteartea, 08:50 - Guztira: 46h50

Pontboset-en erromatar aztarnak ikusten hasi gara ( 700mD- ). Defentsarako goterleku erraldoi batek herri guztia menperatzen du. Donnas-era iristeko berriz erromatar kaltzada batetik igaro gara. Gurdien gurpilak harrietan utzitako marrak ikusgarriak gara.

DONNAS-330m ( herria ) / 149 km / Irailaren 13a, asteartea, 10:45 - Guztira: 48h45

Donnas-en 3. base vita izan dugu ( 450mD- ). Dutxatu, bazkaldu eta lo. Altsatu naizenean, bide batez, Albertxok internet-ekin konexioa zuenez blogerako kronikatxoa ere egin det. Giro ona izan dugu taldean. Oscar-ekin ere bat egin degu, eta nekea aurpegietan nabari zaigu.

Pilarrek bertan behera utzi behar izan du proba, belaunek stop esan baitiote. Besarkada handi bat eman diot eta erabaki zuzena hartu duela komentatu diot. Pilarrek uztailean Andorrako UT-a egin zuen, 170km 56 ordutan! Gogorra benetan!

Javier eta biok berriz ere elkarrekin aurrera ekin diogu. Hurrengo helburua Coda-ko aterpea izango da, 7 bat ordu eta 2000mD+! Bero sargori egiten du eta asketako ur freskoa gure medizina izan da.

SMS-Joserra Sousa: "korre edu korre"

PERLOZ-663m ( herria ) / 154 km / Irailaren 13a, asteartea, 16:00 - Guztira: 54h00

Perloz-en emakume nagusi batzuk zintzarriekin animatzen ikusi ditugu ( 500mD+ / 200mD- ). Hau bai iskanbila! Gainera kristoren pankarta erraldoia zuten ipinita anoaren ondoan, 10x10m-koa! Jendeak badaki aldapa gogorra dugula zain, eta bultzada bat emateko montaje ederra eraiki dute.
Mila esker!

Perloz-eko zubia ikaragarria da.

SASSA-1305m ( herria ) / 161 km / Irailaren 13a, asteartea, 19:15 - Guztira: 57h15

Sassa herrira ( 700mD+ ) iritsi aurretik ibilbideko harrizko zubi ezagun zein ikusgarriena igaro dugu. Argazki larregi etara ditugu eta Manel-ek turistak ematen dugula aipatu du. Segi aurrera!

Coda-ra iristea kostatzen ari zaigu, luzea da, baina berriro ere lasai goaz. Puntu kritikoa da honako hau. Iaz frantziar bati ondoeza eman zion, berak kontatu didanaren arabera, eta Codara iritsi baino km bat lehenago lurrean geldirik gelditu zen, ez aurrera ez atzera. 5 bat ordu egon zen egoera hartan, azkenean piskanaka piskanaka jaiki eta aterpera heltzea lortu zuen.

Guk ere Coda-ra iristeko komeriak izan ditugu, baina ez gure egoera fisiko edo animikoagatik Marc-en deiagatik baizik! Marc Donnas-era iristear zegoela basoan galdu da eta gauak arrapatu du.

-Edu, galdu egin naiz, ez dakit zer egin! -telefonoz Marc-en ahotsa urduri sumatu det.

-Lasai Marc, bidean egin atzera eta banderinekin bat egin- erantzun diot.

-Saiatu naiz baina desorientatuta nago, oso arduratuta nago, mobila bateriarik gabe gelditzen ari da - Marc-en ahotsa bere egoeraren islada da. Alpeetan galdurik, gauaren iluntasunean, eta mobilaren segurtasuna galtzear.

-Lasai antolakuntzakoekin kontaktuan jarriko gara eta zure bila joango dira - jarraian pectoralean larrialditarako zenbakia begiratu eta organizazionerekin bat egin dugu. Marc-ek hau ere egin zezakeen baina aurre zenbakiekin ez zen ondo moldatzen. Txiribitua motxilatik atera eta berau jotzeari ekin dio. Hau da hau panorama! Nahiko xelebrea da gure Marc, aurten ezagutu genuen Ehunmilak-en eta ultretan esperientzia izpirik ez zuen arren 100 milak batekin ausartu zen, eta gero 200 mila batekin ( Tor des Geants ).

Marc-en pectorale zenbakia, telefonoa eta kokalekua antolakuntzakoei jakin ostean Coda aterperuntz jo dugu. Bertara iritsi orduko ( 1000mD+ ) Marc-en berri galdetu det. Berarekin bat egin dutela eta ondo dagoela erantzun didate. Azkar ibili dira erreskatekoak!

RIF. CODA-2224m ( aterpea ) / 166 km / Irailaren 13a, asteartea, 21:00 - Guztira: 59h00

Codako aterpean betiko plana: jan eta lo ( 2 ordu ). Aterpekoek 2 orduen loa kontrolpean dute, eta norbait ez bada esnatzen beraiek jakinaraziko dizute, batzuk goxoago beste batzuk zakarrago. Ohetik altxatu berri gozaltzeko ere aprobetxatu dugu. Giro ederra dago Codan, gauaren iluntasunean merkatu plaza bat dirudi honek, mendizaleen joan etorria amaigabea baita. Zaindariek ere neke aurpegia dute, jadanik pare bat egun jo ta ke dihardute eta afari, bazkari eta gozariak prestatzen, gehi logeletako ordu mugak bete arazten. Meritua badute bai!

LAGO VARGANO-1686m ( aintzira ) / 172 km / Irailaren 14a, asteazkena, 02:35 - 64h35

Coda-ko aterpetik gauez irten gara. Jarraian TOR-eko zatirik malkartsuena gure zain ageri da. Beraz, hortzak estutu eta eutsi bideari! Coda-tik Niel-era 15 km bestrik ez daude, baina iazko parte hartzaileen denbora tarteak aztertuta batzuek 4 ordu behar izan zituzten! Harri bloke handiz osaturiko eremutik goaz. Pauso bat egiteko orekari eutsi behar zaio, eta gauez goazela kontutan izanik motxilaz gain tentsioa ere bizkarrean daramagu.

Halako batean SMS batek Marc-en berri eman dit: " Mila esker lagun, proban jarraitzen det berriro! Argazkia atera det antolakuntzaren akatsa dela eta. Segi aurrera!" Ezinezkoa baina proban darrai! Hala ere Ehunmilak-en izan zuen denbora tartea TOR-en ez du izango, eta hurrengo orduetan bere berri izango det.

Lago Vargamo-n basurde jana izan dugu ( 600mD- ). Javier eta biok momentu hau ez dugu sekulan ahaztuko! Gainera tripek ondo erantzuten digute! "Está cojonutti!" esan die Javierrek, eta egia esan sahieski hauek bi eskuetan eutsita haginkadaz garbitu ditugu. Morettik berriz irensten lagundu digu!

COL MARMONTANA-2350m / 176 km / Irailaren 14a, asteazkena, 04:18 - Guztira: 65h18

Ondo jan eta edan ostean lanera. Oraingoan goruntz egin behar degu, Col du Marmontanaruntz ( 2350m, 700mD+ ).

LAGO CHIARO-2096m / 177 km / Irailaren 14a, asteazkena, 04:35 - Guztira: 66h35

Ondoren berriro beheruntz ( 250mD- ). Gaua luze egiten ari zaigu. Egunsentiaren berotasunak noiz besarkatuko gaituen zain gaude. Chiaro aintziran beste bivako bat aurkitu dugu, eta harrien artean eginiko sua ere bai! Ez det bi aldiz pentsatu, libre zegoen aulkitxo batean eseri naiz hankak luze luze eginik suaren berotasuna gozatuz.

CRENA DU LEY-2311m / 179 km / Irailaren 14a, asteazkena, 05:57 - Guztira: 67h57

Oraingo honetan Crena du Ley lepotik igaro behar gara ( 2311m, 225mD+ ).

COL DELLA VECCHIA-2184m/ 181 km / Irailaren 14a, asteazkena, 07:20 -Guztira: 69h20

Lasaitasunak baina ez du asko iraun, Col della Vecchia ezaguna ( 200mD+ ) igaro behar dugu eta. Bertatik hurrengo anora egunsentiaren lehen argitxoekin iritsi gara ( 200mD- ). Hemen ere aulki bat eta sua lagun izan ditut. A ze zortea nire hankentzat! Bertako zaindariekin brometan ibili naiz, eta abesten ere bai: "bandera rosa ( gorria ), bandera rosa!". Barre algarak eta umorea behintzat bide lagun ditugu, eta ez da gutxi! Gozatzen ari naiz, nire saltsan! Manel katalana berriz buru makur dago. Animatzen saiatu naiz, baina ezkerreko belaunean duen minak aurpegian isladatzen zaion sufrimendu espresioa ez dio uxatzen uzten. Sufrikarioaren zuloan bete betean dago. Bihar agian nire txanda izango da, beraz elkarri laguntzea besterik ez dago.

SMS-Joserra Sousa: "Go go you never walk alone! Animo ke tu no eres d los ke se rinde!"
Taldean aurrera ekin diogu, jadanik egunsentiaren disdirarekin.

Col della Vecchia ( 2184 m )

Urrutian Monte Rosa ageri da. Javierrek campana Margaritari buruz pasarte historiko bat azaldu dit. Margarita aterpea Alpeetako lehenetarikoa izan zen, eta gaur egun Europan dagoen garaiena ere bada, 4500 m-tara. Italiarrek koprea erabili zuten eraikitzeko, horrela txistengandik salbu egoteko. Bertan baselizatxo bat ere bada. Zerutik hain gertu egonik!

NIEL-1573m ( herria ) / 187 km / Irailaren 14a, asteazkena, 09:13 - Guztira: 71h13

Niel-eko egonaldia piskatxo bat luzatu da ( 15´ ) teknologia dala eta. Mobila eta argazki kamaren baterien kargatzaileak Albertxo eta Roberton esku utzi nituen baten batek behar bazituen. Laguntza taldea arrapaladan etorri da Niel-era kargatzaileak eskuetan. Mila esker!

Niel-en Enric-ekin hitzegiteko parada izan det. Katalan gazte honek iaz hemen bertan utzi behar izan zuen proba. Ze kasualitatea baina gero jakingo det Marc-ek ere toki honetan ciao esan behar izango diola TOR-i! Enric-ek aldiz, aurten beste egoera bat bizi du. Belaunak indartsu ditut eta animoak topera!

COL LAZONEY-2395m / 190 km / Irailaren 14a, asteazkena, 10:49 - Guztira: 72h49

Lazoney lepora gogotsu iritsi naiz ( 900mD+ ). Bertan Valentina izeneko animatzaile batekin topo egin det, lagun baten zain zegoela. Pre alpina Bielesa-n gaudela azaldu dit, eta Aosta-n eguraldi eguzkitsua dagoenean Biel-en, bere jaioterrian, lainotsu egoten dela. Arabako Errioxako lautada eta Gasteizko zonaldea etorri zait burura. Javier lepotik igaro denean berarekin bat egin eta Valentinataz agurtu gara.

LOO-1432m ( aterpea ) / 194 km / Irailaren 14a, asteazkena, 12:20 - 74h20

Loo-ko aterpera iristean ( 500mD- ), ur freskoz gainezka zegoen egurrezko aska eder bat gure zalbatzailea izan da.
Gorputza bertan sartu degu, eta ez gara bakarrak izan! Erreanimazio natural honen ostean txorizozko ogi tarteko handi bat jan degu. Campanan Margaritan daudenak baino zerutik gertuago gaude gu, ziur!

GRESSONEY S.J.-1329m / 200 km / Irailaren 14a, asteazkena, 13:15 -Guztira: 75h15

Gressoney-n 4. base vita-rekin bat egin dugu ( 100mD- ). Dutxatu, jan, edan, kamara eta mobilaren bateriak kargatzen utzi eta lotara ( 2 ordu ). Jaiki berritan bateriak jaso, jan, edan eta kamiseta garbi bat jantzi det.

Gressoney-tik irtetean Javier, Manel, Enric eta laurok taldetxo hiztuna osatu degu. Closé-raino elkarrekin joango garenez ( 71 km, 2 egun ) elkarren bizitzen berri ezagutzeko aukera izango degu. Manel nagusiena da, eta Alpeetara eginiko lehen irteera beste garai batekoa dirudi. Orduan, 60. hamarkadaren bukaeran Alpeak guretzat gaur egun Himalaya bezain urruti zeuden. Bidaia bera balentria hutsa zen. 2 egunetan lagun baten aitaren kotxe zahar batean Chamonix-era iristea mirari bat izan zen. Oraingo autopistarik ez zegoen, eta bideko herrixka guztiak pasatu behar ziren! Gero egin zuten mendiko aktibitatea zuten materialarekin aipatzekoa da, Mont Blanc eta Cervino tartean. Maneli entzutean mendiak gizakiongan duen erakargarritasuna ulertzea errezagoa da.

RIF.ALPENZU-1788m / 207 km / Irailaren 14a, asteazkena, 18:45 - Guztira: 80h45

Alpenzu-ko aterpean ( 450mD+ ) probako lehena iritsi berri dela jakin berri degu; Marco Gazzola italiarra. Baina helmuga igaro bezain laister "descalificato" izan da. Antza denez ibilbideko zati batzuetan bide-zidorrak erabili ditu. Helikopteroz jasotako irudiak erakutsi diote eta Marcok ez du kexarik adierazi. Buru makur bere tranpa onartu du eta antolakuntzakoek erabaki garbia hartu dute. Baina hala ere harritzekoa izan da Marcok eginikoa; bigarren sailkatuari 1h50´ko abantaila ateratzen zioenean nolatan hartu izan ditu bide zidorrak? Horrela ibili delako probaren zehar? Atzetik zetorren jarraitzailearen presioak bultzatuta? Bukarean berarekin topo egin nuen, eta animoak eman ostean ez nintzen ausartu galdera hauek berari luzatzen.

COL PINTER-2776m / 212 km / Irailaren 14a, asteazkena, 20:39 - Guztira: 82h39

Col Pinter ( 2776 m )

Pinter lepotik ( 2776m ) igarotzean gauak arrapatu gaitu ( 1400mD+ ). Ilunabarrean, urrutian, ezkerretik eskumara, Mont Blanc, Carvino eta Monte Rosa-ren perfilak nabaritzen ditugu. Egunero ikusten ditugun menditzarrak dira, eta eguraldi aparta izaten ari garenez, gauez ere gai gara identifikatzeko. Argi dago bestalde, TORa baldintza klimatiko kaskarrekin egitea beste istorio bat izango zela. Guk aurten behintzat zortea izan dugu. Bazen ordua!

Jeitsieran ( 800mD- ) Noelia-ren deia jaso det, Joserra-ren emaztea, eta zenbat poztu naizen! Bera ere mendizale amorratua da eta orain bigarren semea jaio berritan familiaren beharrei lehentasuna eman behar die. "Aupa Edu! Nola zoiaz? Animo!". Emozionatu egin naiz, berarekin ohiuka hitzegin det, pozarren, baina kobertura moztu egin da. Igual dio, mezua iritsi zait, eta zenbat eskertzen dudan!

SMS-Joserra Sousa: "como el agua en la cueva no hace la galería por ser más dura, sino más constante. Dale, dale, be water my friend!"

RIF. CREST-1958m / 216 km / Irailaren 14a, asteazkena, 23:00 - Guztira: 85h00

Rifugio di Crest-era iritsi aurretik Cuneaz herriko taberna batean afaldu degu. "Makarroni al comodoro" izan degu menuan, eta Moretti birra alboan, nola ez! "Cuanti?" galdetu diet zerbitzariei, "voluntari" erantzuna. Harriturik, antolakuntzatik at zegoen postua baitzen, Crest-era jarraitu degu. Javier eta biok bertan lo egingo degu Manel eta Enric-ek hurrengo anorarte jarraituko dutelarik ( Sait Jacques, 6 km-tara ). Crest-eko aterpeak irudi nahiko kaskarra eman digu; afaltzeko zain egon behar eta lo egiteko mantak topatu ezinik ibili garelarik.

SAINT-JACQUES-1700m / 222 km / Irailaren 15a, osteguna, 03:15 - Guztira: 89h15

Sain Jacques-eraniristeko ( 300mD- ) eskiatzeko pista ugari igaro ditugu, elurrik gabe oraindik. Nahiko luze egin zaizkigu 6 km hauek; zabala bai, baina gora beheratsua ere.

Saint Jacques-en sartu irten azkar bat egin degu. Te bero bat gailetekin eta gora ( 1100mD+ ), Col di Nana-rako bidean, 2770 m-tara. Aurretik Grand Tournalinen ( 2535m ) parada ederra egin degu.

RIF. GRAND TOURNALIN-2535m (aterpea) / 228 km / Irailaren 15a, osteguna, 04:46 - 90h46

Ministrone zopa beroa 3 aldiz errepikatu det Javierren zain nengoela. Aterpeko hormetan campana Margarita-ren argazki bat zegoenez kamararekin beste bat atera diot. Jadanik ezaguna det Margarita, orain bertara joatea besterik ez zaigu falta. Baina irteera hau Alpeetako beste bisitaldi batetarako utzi beharko degu.

COL DI NANA-2770m ( lepoa ) / 229 km / Irailaren 15a, osteguna, 05:45 - Guztira: 91h45

Gauez iritsi gara Nana-ko lepora ( 250mD+ ). Egunsentia gertu degu eta Cervino-ren perfila urrutian ezaguna egin zaigu. Kamara behin eta berriz ateratzen ibili naiz.
Cervinoren aurpegian lehen eguzki printz gorrixkak nola zabaltzen diren ikusteak ez du preziorik! Bideotxo bat ere atera diot, nahiz eta minutu 2 zain egon, eta eskumako eskua hoztuta geratu!

Cervino ( 4476 m )

CRETAZ-1526m ( herria ) / 236 km / Irailaren 15a, osteguna, 07:50 - Guztira:93h50

Cretaz-en 6. base vita izan degu ( 1250mD- ). Jan, lo, hankak garbitu eta berriro jan. Sabela primeran daukat, behin eta berriz errepikatzen diot neure buruari. Zelako plazerra danetik jateko aukera izatea, eta zein garrantzitsua den horrelako proba luzeetan! Baina hau ere landu egin behar da, eta hasieran nioen bezla sabela zaindu egin behar da, eta horretarako babes neurriak hartu: garaiz jan eta edan, eta bere neurrian; ez arrapalan, gosetuta edo egarriz gainezka gaudenean bakarrik, eta likido larregi edan gabe.

Cretaz-en Marc-ekin egon naiz, eta Neil-era iritsi aurretik proba bertan behera utzi behar izan duela aipatu dit. Denbora mugak alde batetik eta belaunek bestaldetik stop esan diote. Marc hala ere bizitako experientziarekin harrituta dago, berarentzat Alpeetan eginiko aktibitatea guztiz berria izan da. Mendi lerro hau aurretik ez zuen ezagutzen eta oraindik bizitakoa asimilatzen ari da. Guri animoak besterik ez digu eman. Furgonetaren giltza Robertori eskatzeko esan diot, eta "txori-tokia" lotarako erabiltzeko lasai asko.

Manel eta Enric-ekin berriro bat egin degu, eta hurrengo etapari hasiera eman diogu. Datozen km-ak garaieran egitekoak dira; Cretaz eta Closé artean 35 km besterik ez daude, baina iazko partaideek 10 bat ordu behar izan zituzten. Azalpena nahiko logikoa da; ibilbidearen zati gehiena 2500m inguruan burutzen da, tartean 2700m-tako 4 lepo igaroz. Beraz, "etapone" gogor bat dugu gure zain. Burua ta hankak erabili beharko diraa orduan!

Cretaz-etik abiatu bezain pronyo aska bateko ur freskoan burua sartu eta bidoia bete det. Manel bitartean kontu kontari darrai denon gozamenerako. Pozik dabil, badirudi belauneko minak atsedena eman diola. Gainera taldearen aurrekaldean jarri da eta erritmo bizi bat eman dio martxari. Gero pena handiz, garesti ordainduko du!

RIF. BARMASSE-2175m / 241 km / Irailaren 15a, osteguna, 12:20 - Guztira: 98h20

Barmasse-eko aterpean "espagnolo" esan digute, guk berriz "basqui"ak garela aldarrikatu. Ez gaituzte ulertu, beraz empatia erabiliz "tu valdostano, no italiano" esanez, "ah, capito!" barre algaren artean ulertuta gelditu da identitate sentimendua.

FENETRE D´ERSA-2293m / 245 km / Irailaren 15a, osteguna, 13:26 - Guztira: 99h26

Fenetre d´Ersa-atik ( 2293m, 125mD+ ) igarotzean atzean Monte Rosa-ren ( 4585m ) tele-kabinak antzematen dira.

VARETON-2252m / 245 km / Irailaren 15a, osteguna, 13:47 - Guztira: 99h47

 Vareton ( 2252 m )

Varenton-eko aterpeko lasai asko egon gara laurok banku kuzebatean jarrita. Chiarak lurrean jarrita zigarro bat erretzen zuen bitartean, valdostano nagusi batzuk ardoz beteriko baso erdi batzuk edaten ari ziren. "Estampa" hau guztiz italiarra, jendea berriketan mahai baten inguruan, janaria eta edaria eskura. Euskaldunok ez dugu ezberdintasun handirik!

BIV. REBOULAZ-2585m / 252 km / Irailaren 15a, osteguna, 16:54 - Guztira: 102h54

Ingurune hau aterpez josirik dago, eta zeharkaldiak egiteko toki aproposa da. Familiarekin txango bat egiteko beste aukera gogoan izateko.

COL TERRAY-2775m / 257 km / Irailaren 15a, osteguna, 17:22 - Guztira: 103h22
Col Terray-ra iritsi aurretik errekasto batean gerritik behera gorputza sartu det. Zelako plazerra! Sabelari berriz opari gazia eskeini diot, poltsako patata batzuk jaten ibili bait naiz.
Atsedena hartzen nengoela Joel ikusi det. Txakurrarekin TOReko ibilbidearen zati bat egin du, antolakuntzakoek Donnas-etik aurrera txakurraren "laguntza" ezin zuela erabili aipatu zioten arte. Joelek erabaki hau injustutzat jo du, aurretik arazorik gabe txakurrarekin parte hartu zezakeela adierazi baitzioten. Badirudi gero, antolakuntzakoek Joel-ek txakurra soka batekin gerrian lotuta eta "tiraka" eramaten zuela ikustean animaliarekin jarraitzea debekatu egin diote. Joelek txakurra, Jurunela, asko maite du, eta proba askotan berarekin parte hartu izan du arazorik gabe. Nahiko haserre nabaritu diot antolakuntzak hartutako erabakiarekin. Erreklamazio formal bat egingo duela aipatu dit. Lasaitu nahian gure eguneroko bizitzataz hitzegiten hasi gara. Joel momentu honetan langabezian dago, orain arte Bartzelonan sukaldari bezala lanean ibili baldin bada. Gainera nahiko trebea da lapikoen artean. Bere errezeta batzurekin adurra irtetzen hasi zait.

RIF. CUNEY-2656m / 257 km / Irailaren 15a, osteguna, 17:55 - Guztira: 103h55

Cuney-ko aterpera irstean Javier, Enric eta Manel-ekin elkartu naiz, baina neraman abiadurarekin ciao esan eta "partensa" egin det Joel-en atzetik.
Closé-ko herrixkararte ez ditut berriro ikusiko ( 14 km-tan ).
COL CHALEBY-2693m / 259 km / Irailaren 15a, osteguna, 18:25 - Guztira: 104h25

Col Chaleby-tik ( 350mD+ ) igarotzean Marco eta Chiara-kin egin degu bat. Biak nahiko justu dabiltza baina hankei eusten diete.
BIV. CLAIRMONT-2705m / 261 km / Irailaren 15a, osteguna, 19:05 - Guztira: 105h05

Joel-ekin hurrengo 12 km-ak egingo ditut, Closé herrixkararte. Javier, Manel eta Enric gure atzetik ibiliko dira bitartean. Joel eta biok gaua arrapatu aurretik etaponeko azken lepoa igaro nahi dugu, eta lasterketa horretan aguro ibili gara. Closé-rako jeitsiera luzetxo egin bazaigu ere, herrixka honetan Joel-en laguna den Ibone-k prestaturiko tortila jateko aukera izan dugu, eta ordutxo bateko lokuluxka botatzeko ere.
COL VESSONA-2788m / 261 km / Irailaren 15a, osteguna, 19:16 - Guztira: 105h16

Col Vesona-ra iristean Joel-ek besoak altsatu ditu eta lepoari argazki bat etara diogu.

CLOSÉ-1463m ( herria ) / 271 km / Irailaren 15a, osteguna, 21:00 - Guztira: 107h00

Closé-n ( 1300mD- ) Manelek proba bertan behera utzi beharko du ezkerreko belaunak alto esan baitio. Pena bat da, baina erabaki zuzena hartu du azkenean. Valgrisenche-tik ( 48. km-a ) Close-ra ( 271. km-a ) 223 km-tan belauna zaintzen ibili baldin bada, tartean antibiotikoak hartuz mina jasan ahal izateko, azkenean probari adeu esan behar izan dio. Hurrengo batean etorriko da lana bukatzera!

Tipo jatorra Manel. Oraindik gogoan det Mazzelama-rako zer nolako prestaketak egin behar izan zituen lehen galbaea igarotzeko. Iraupen eskiko proba hau Gressoney-n ospatzen da, Monte Rosa aldera igotzen direlarik. Eskiatzaileen artean oso entzutetsua da. Manel eta Pilarren alaba ere gogotsu dabil kirol honetan, iaz Pierra Menta irabazi baitzuen junior mailan! Zer nolako familia!

BRUSON L´ARP-2091m (anoa) / 275 km / Irailaren 16a, ostirala, 01:45 - Guztira: 111h45

Bruson-eko anoan ( 650mD+ ) beste pare bat ordutan lotan geldituko ginateke, baina badakigu gaurko helburua Ollomont-eko base vita dela. Bertara iristeko asko ez da falta, 8 km besterik ez, baina tartean Col Bruson ( 2508m ) dugu. Beste momentu batean nahiko erraz igaroko genuen, baina gaurko etaponearekin lepo honek Everest-a dirudi ( 1000mD+ ). Guztiz nekaturik gaude, logurez gainezka, gauez ibiltzen eta aldapa madarikatu honek hormatzar handi bat dirudi! Benetan, azken metroak arrastaka egin ditugu! 10 pauso eman, gelditu, arnasa hartu, beste 10 pauso. Hau izan da kalbario honen dinamika amaigabea!
COL BRUSON-2508m / 277 km / Irailaren 16a, ostirala, 02:33 - Guztira: 112h33

Azkenean lepoan gaude ( 400mD+)! Lortu dugu! Badirudi Himalayako 8000ko bat igo dugula! Lepoan bivako bat dago. Parte hartzaile bat bertan lotan gelditu da, base vita 5 km-tara dugunean, eta dena beheruntza denean!

BERIO DAMON-1942m / 280 km / Irailaren 16a, ostirala, 03:05 - Guztira: 113h05

Berio-ko anotik indarberriturik irten naiz ( 600mD- ). Oraingo honetan Chiara eta Marco-rekin noa berriro. Abiada onean goaz. Gero jakingo det Chiarak etaponean bide-zidor bat hartu zuela. Batek daki! Marco-k berriz nahiko du belaunari eustearekin. PTL ( 300km ) eta TOR ( 330km ) hain jarraian egiteak faktura pasatzen du. Oscar ere horrela dabil ( berak ere egin baitu bi probak jarraian ), gorputzari eusten, naina txapeldun baten moduan!
OLLOMONT-REY-1396m (herria) / 283 km / Irailaren 16a, ostirala, 03:35 - Guztira: 113h35

Ollomont-era iristean ( 600mD- ), bapo afaldu ostean lotara abiatu naiz zuzenean. Base vita honetan ere zortea det; tokatu zaidan ohea aire beroa botatzen duen tuberiaren ondoan dago, eta nire hankek gustora eskertu dute! 2 ordu eskas lo egin ostean, guztiz indar-berriturik altsatu nahi, baina hori bai kristoren gosearekin. Seinale ona da hori. Lehenengo kafesne bat, gero cola-cao bat tostada, mantekila eta mermeladarekin, gero beste cola-cao bat, eta horrela sabela hasetu arte. Javier-ekin disfrutatu det bankete honetaz, eta Roberto eta Albertxo alboan izan ditugu tertulia alaia osatuz. Robertok zorionak eman dizkig, jakin badakielako azken 50 km-tan gaudela, eta dauzkagun animoekin beste 100 km ere egingo genituela.
Goian: Edu eta Javier.
Behean: Albertxo eta Roberto.
Mila esker! Talde bat gara!
Beste eukasldunen berri eman digute laguntza taldekoek: Kauldi eta Ikerrek hankekin gora beherak pasatu badituzte aurrera doaz. Kauldiren emazteak istorio honetako pasarte erromantikoena osatu du: Kauldi kili-kolo zegoela nabaritu zunean kotxea hartu eta Andoaindik Courmayeur-era atsedenik gabe, 12 ordutan, ezer esan gabe, Closé-ko anoan aurkeztu zen. Beraien artean emandako muxuak lasterketako komentatuenak izan dira! Gaur ( ostirala ) arratsalerako iritsiko dira Courmayeur-eko helmugara; jarraian Javier eta biok goaz; gero Oscar 2 Ana-kin dator, Bustamante eta valentziarra; ondoren Josu eta Asis datoz, Marc-ek eragindako atzerapenari aurre eginez, Josuk orkatilean bihurritu bat ere izan du eta moteltxo egingo du azken zatia; eta azkenik Marce animoak berreskuraturik dator Krans-en aurretik; gure "milandarra" erratzarekin dator eta agian probako azken partaidea izan daiteke. Aupa Krans! Azkenari omenaldi berezia egiten diotela kontutan izanik, sari ederra izango litzateke berarentzat.

Ollomont-etik irten aurretik Enric-en zain egon gara; guztira ordu bete. Azkenik goizeko 8:30etan abiatu garelarik. Javierri bakarrik aurrera egiteko asmoa dudala aipatu diot, indartsu eta gogotsu bait nago. Lasai joateko erantzun dit, bera betiko erritmoan joango dela.

RIF. LETEY-2433m / 288 km / Irailaren 16a, ostirala, 10:13 - Guztira: 120h13

Letey-ko aterpea ziztu bizian igaro det ( 1100mD+ ), sartu irten azkar batekin.
Goruntz nihoala parte hartzaile nagusi batekin gurutzatu naiz. 62 urte zituela esan dit, eta bere adinarekin horrelako proba batean ikusteak, gainera denbora tarte handi batekin, etorkizunean hona bueltatzeko animoak eman dizkit.
COL CHAMPILLON-2707m / 289 km / Irailaren 16a, ostirala, 10:37 - Guztira: 120h37

Col Champillon-era iristean azken aurreko lepoan nagoela konturatu naiz ( 300mD+ ). Malatra lepoa ( 2936m ) bestrik ez da falta! Abiada bizian etapa hau mendiko maratoi bat bezala hartu det.
Indarrez ondo noa, eta gaur Courmayeur-en lo egingo dudanez, barruko grina ateratzeko gogoa det. Aurrera bada!

PONTEILLE DESOT-1830m / 293km / Irailaren 16a, ostirala, 11:39 - Guztira: 121h39

Ponteteille Desot-en ( 900mD- ) urdai azpikoa, patatatak eta ogia jan ostean, te beroa edan det. Merendola honen ostean Saint Rhemy-runtz abiatu naiz. Korrika noa, aldapan gora ere bai. Probaren 6. egunean sartzear gaude eta hainbeste lepo igaro ondoren ( 25 ), gorpuzatk aklimatazio ona hartu du. Energia barra barra det, eta hankak airean doaz.
SAINT-RHEMY-1518m (herria) / 303 km / Irailaren 16a, ostirala, 13:30 - Guztira: 123h30

Saint Rhemy azken ano garrantzitsua da ( 200mD- ). Bi ogitarteko jateko denbora hartu det eta hidratazioa ere ez det bazter batean utzi, Anoa atzean uztean, aska batean hankak freskatu ditut, beroarengatik bernen dilatazioa jeitsi nahian.
RIF. MERDEUX SUP.-2537m / 313 km / Irailaren 16a, ostirala, 15:51 - Guztira: 125h51

Merdeux-eko aterpera bidea ( 1000mD+ ), Malatra lepoa begiekin bilatzen hasi naiz, baina bailara iskutu batean gorde da.
Ez du inportik, aurrerago berarekin bat egingo det, eta ondoren laudorioak etorriko dira. Baina nahiago det bidean bizitako zoriontasuna, helmuga marra bat besterik ez baita.
COL MALATRA-2925m / 321 km / Irailaren 16a, ostirala, 16:52 - Guztira: 126h52

Col Malatra begi bistan!

Malatra ( 400mD+ )! Momentu deskriba ezina.
Poche, La Palma-koa, Malatra ( 2936m ) lepoan.

Col Malatra ( 2925 m )

Mesa japoniarrarekin Malatra ( 2936m ) lepoan.
Lau parte hartzaile lepo estu honetan: Mesi japoniarra, Poche La Palma-koa, Marco italiarra eta euskaldun bat.
Congratulation! Felicidades! Complimenti! Zorionak!
Argazkiak atera eta Bonati aterperantz abiatu gara guztiok. Ea egunez iristeko aukera dugun, frontala berriro atertazeko gogorik ez baitugu.
Malatra lepotik ( 2936m ) Bonati aterpera ( 2032m ) jeisten. azken txanpan!
Jeitsieran telefonoa hartu eta lagunekin kontaktuan jarri naiz nire zoriona beraiekin konpartitzeko. Emazteari 2 orduren bueltan Courmayeur-eko helmugan egongo naizela aipatu diot, eta kuadrilako Jon Lizarralderi egin duten jarraipena eskertu diot.
RIF. BONATTI-2033m / 320 km / Irailaren 16a, ostirala, 18:04 - Guztira: 128h04

Bonati-n fitxatu besterik ez det egin ( 900mD- ). Sartu irten azkar bat Bertonerantz, azken aterpea! Bonati-tik igarotzean lagunen SMSak ugaritu egin dira. Tor des Geants-eko web orriak parte hartzaile guztien kokapenaren berri momentuan ematen duenez, jendeak jolas baten moduan, gure igaro-guneak kontrolatzen ditu. Asier Arrieta, Aitor Ibabe, Iosu Elejalde, Arakaitz Irureta, Albertxo, Marc eta Joserra Sousa SMSak bidaltzen hasi dira.
Bonati eta Bertone aterpeen artean ( 8 km ) Marco italiarrerekin jarraitu det. Biok zoen pare korrika batean goaz. Mesa eta Poche atzean utzi ditugu. Marcok 130 ordutatik jeistea nahi duela aipatu dit, baina denborarik ez dugula izango erantsi du. Nik baietz erantzun diot, arin baldin bagoaz 20:00ak baino lehen Courmayeur-en egongo gerala. Marco-k ezinezkoa dela. Gelato baten apustua egin diot, eta berak onartu. Ume txikien moduan goaz, barrezka eta brometan, baina aldi beran auntzen moduan brinkoka!

SMS-Joserra Sousa: "Aupa hi! Lo ke keda a disfrutar ke desde ahi ya se huelen las pizzas de Courmayeur y su birra Moretti, animo eta zorionak, gogor azkeneaino!!

RIF. BERTONE-1940m / 328 km / Irailaren 16a, ostirala, 19:18 - Guztira: 129h18

Bertone-ko aterpeko zaindariari Courmayeur-era zenbatean jeisten den galdetu diot, "cuarenta minuti" erantzuna. 42´ dauzkat 20:00etarako, eta 40´tan jeisten bada tartean nago! Jo ta su beheruntza! Jadanik Marco atzean utzi det eta nik behintzat apostua irabaziko det.

Arrapaladan Courmayeur-eruntz noala Unai Bengoaren SMS bat jaso det: "Zorionak txapeldun, haundia ein dek oinguan! Besarkada bat Euskalerritik!". Eskertzekoa Ehunmilak-en 6. postuan gelditu den ultra-trailer batengatik jasotako animoak! Baina ez da bakarra izan, handik gutxira Jon Bikendiren deia "aupa hi, non habil?" arnasari eutsi ezinik pozarren hegan noala adierazi diot, eta bide batez bere bultzada eskertu. Jonek ere aurten balentria ederra egin du Aizkorriko maratoian 4h43´ eginez izan zuten bero sargoriarekin eta Canfranc maratoian berriz 2. postua eskuratuz Salva handiaren atzetik 3´ eskasera!
COURMAYEUR-1224m / 333 km / Irailaren 16a, ostirala, 19:44 -Guztira: 129h44

Josu Artetxe eta Asis Ostolaza-ren helmugaratzea.

Marce temprano-ren helmugaratzea.

19:35ak dira Courmayeur-eko kaleetan sartzen naizenean ( 900mD- ). Azkenengo kale estuetan, alfonbra gorri batera hurbiltzen ari naizela Montse ikusten det, Enric-en senarra. Proba guztian zehar jarraipena egiten ibili zaigu bera ere. Jarraipen taldekoak ere kuadrila ederra osatu dute beraien artean: Albertxo, Roberto, Ibone, Montse eta Pau, Silvia, eta Kauldi eta Ikerren senideak. Beraiek ziur guk baino gehiago sufritu dutela. Mila esker guztiei!

Montseren semeari, Pau-ri, dortsala pasatu diot eta biok elkarrekin helmugaratu gara! Marc ere gure zain zegoen argazkiak ateratzeko. Helmugan, mikrofonoa eskuetan, esatari valdostano bat zegoen "complimenti" esateko, "gracie mile" erantzun diot.

5 egun 9 ordu eta 44 minutu!

Podiuma eta euskaldunen sailkapena :


1-Jules Henri = 79:58:26
2- Christophe Le Saux = 84:09:46
3- Pablo Criado = 89:43:07
4- Anne Marie Gross = 91:28:21 (1.emakumea)
(…)
104- Kauldi Rezola = 126h05:58
107- Iker Agirrebalzatgei = 126h21:50
131- Edu Uribe = 129h44:53
182- Javier Ugalde = 142h06:09
223- Josu Artetxe = 145h00:46
224- Asis Ostolaza =145h00:50
239- Oscar Martin = 146h05:06
291- Marcelo Temprano = 148h13:42
299- Victor Gonzalez (Krans)=149h53:30

SMS-Aitor Ibabe: "Zorionak ! bukatu duzu! 132. postuan? Egunero jarraitu dizut. Orain deskantsau"

SMS-Asier Arieta: " Zorionak txapelduna!"
Javierrekin basurde jana daztatzen!
"Está cojonutti!"

SMS-Arkaitz Irureta-Piru: "gustora jarraitxu dogu bloga javi eta bixok lanetik astian zihar. oin ez dakat konexiorik, dana ondo bukau dozuela espero. eongo gaitxuk abenturak entzuteko"

SMS-Josu Elejalderen: "Zorionak, ametsak egiak bihurtu dituzuelako! Aupa denoi!"

Plazerra izan da, mila esker denoi, hurrengo arte, izan untxa!

Edu Uribe



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina