2011/09/19

TOR DES GEANTS-2011: GOGORRA BEZAIN ZORAGARRIA!


Col Malatrá (2925m) igaro berri Bonati aterpera bidean azken txanpan.
318.km-an eta 127 ordu ondoren!
Courmayeur-etik bueltan bizitakoak amets bat dirudi. Sinistu ezinik gabiltza; Tor des Geants 9 euskaldunok bukatu dugu! Hona hemen podiuma eta euskaldunen sailkapena :
1-Jules Henri = 79:58:26
2- Christophe Le Saux = 84:09:46
3- Pablo Criado = 89:43:07
4- Anne Marie Gross = 91:28:21 (1.emakumea)
(…)
104- Kauldi Rezola = 126h05:58
107- Iker Agirrebalzatgei = 126h21:50
131- Edu Uribe = 129h44:53
182- Javier Ugalde = 142h06:09
223- Josu Artetxe = 145h00:46
224- Asis Ostolaza =145h00:50
239- Oscar Martin = 146h05:06
291- Marcelo Temprano = 148h13:42
299- Victor Gonzalez (Krans)=149h53:30
Goian: Edu, Marce, Krans, Oscar eta Iker.
Behean: Javier, Asis, Kauldi eta Josu.

Tor des Geants-ek bildurra ematen du. Dituen datuak begiratuta bakarrik atzera botatzen du : 336km, 24000mD+, 150 orduko epean. Baina erronka handi guztiak bezala zailena lehenengo pausoa ematea da eta horretarako fin-fin prestatzen ibili gara azken urte honetan.

1. zatia: Courmayeur-Cogne: 102km, 8000mD+, 6 lepo:
Col Arp ( 2571m )
Paso Alto ( 2857m )
Col Crosoine ( 2829m )
Col Fenetre ( 2854m )
Col Entrelor ( 3002m )
Col Loson ( 3299m )

 2. zatia: Cogne-Saint Jaques: 120km, 8500mD+, 6 lepo:
Col fenetre Champorcher ( 2857m )
Rif. Coda ( 2250m )
Col Mormontore ( 2350m )
Col della Vachia ( 2405m )
Col Losoney ( 2364m )
Col Pinter ( 2776m )

3. zatia: Saint Jaques-Courmayeur: 112,3km, 9500, 5 lepo:
Fenetre du Tson ( 2738m )
Col Vessonaz ( 2788m )
Col Brisón ( 2492m )
Col Champillon ( 2709m )
Col Malatrá ( 2936m )

Marco Gazzola lehena iritsi zen Courmayeur-era, baina epaileek "descalificato" zegoela esan zioten. Erabaki gogor honen arrazoia Marco-k bide-zidorrak hartu izana izan zen. Helikopteros jasotako imaginak erakutsi zioten eta ez zuen kexarik adierazi, egindako "akatsa" beregan hartu baizik. Bertone aterpetik ere ez zen igaro, nahiz eta bertan fitxatu beharrik ez egon. Nahiko proba arraroa egin zuen, jakinik bigarrenari, gero irabazlea izango zen Jules Henri-ri pare bat ordu ateratzen ziola. Marcoren denbora helmugan 77 ordukoa izan zen, baina ez zuen inolako saririk jaso, zigorra baizik!
Zorionak Pablo!


Pablo Criado 3. postuan sailkatu zen, 89h4´ denborarekin.
azken momenturarte 5. postuan joan zen, baina Marco Gazzola deskalifikatu egin zutenez, eta 4. zihoanari ondo-eza eman baitzion Bonati eta Bertone aterpeen artean, azken 10 km-tan, Pablo 3. iritsi zen.
Pabloren esanetan, 4. zihoan lasterketaria Bertonera iritsi baino 3 bat km lehenago ikusi zuen bidexkaren bazterrean dardarka. pablok bere txaketa utzi zion eta ea ondo zegoen galdetu zion. Honek antolakuntzakoei abisua pasatuta zuela esan zien eta jarraitzeko erantzun zion. Gero bukaeran jakin zuen lasterketari honek ez zuela proba bukatu, eta bere txaketa hor nonbait gelditu zela!

Iker eta Kauldiren laguntza taldea

Pilar eta Manel
Albertxo eta Josu parta party-n.
Javier irteeran
Iker eta Javier

Japoniarrak ere non-nahi!










Col Entrelor (3002m)
Col Entrelor-en 3000 metrotara atsedena hartzen.

Cogne-ra jeisten.
Bi partaide loak jota!
Egunsentiarekin eguzkiaren lehen printzak Alpeetako ibonetan.
Col du Loson (3299m) aldera igotzen.
Gran paradiso (4067m) aurrean






Samu Arroyo partaideak kanpaiarekin animatzen!
Mila esker samu!
Cogne gertu!
Albertxo, Javier eta Lidia Cogne-ra iristen.

Cogne-ko base vita-n lagunak egiten: Marco. Berarentzat 2. edizioa zen! 60 urterekin!


Roberto furgonetarekin.
Laguntza taldeak oso ondo funtzionatu zuen.
Milas esker Roberto eta Albertxo!




Marco eta Chiara mendizale amorratuak!
Iaz ere Tor des Geants bukatu zuten, eta aurten PTL egin dute, nahiz eta Marcok froga bertan behera laga behar izan zuen azken km-tan.




Donnas (330m) herrira iristen.
Donnas-en erromatar aztarna ugari daude; Javier erromatar kaltzada batetik igarotzen.
Donnas-eko "area di vita"n ( 148.km-an) kronika idazten.

Harrizko zubian ikusgarriak dira!

Hankei ere atsedena eman behar zaie, eta lasaitzeko ez dago gauza hoberik ur hotzetan sartzea baino! Gero ondo lehortu behar dira, bestela babak irteten baitira!

Basurde jana!
Goserik behintzat ez dugu pasatu!
Nekea Manel eta Javierren aurpegietan isladatzen da.
Beste col batetik igarotzen, guztira 2000 metrotik gorako 25 lepo igaro genituen, 5 egunetan!
Prieto indarrak berreskuratzen egunsentiari begira.
Manel nekaturik, loak jota eta belauneko minarekin. Azken arrazoi honengatik 283.km-an proba bertan behera utzi behar izan zuen. Gogorra haiz benetan!

Hankak suaren berotasunean.
Monte Rosaren tontorretariko bat, Canpana Margarita (4470m) bertan egin zuten 1910. urtean.
Javier egunsentiarekin martxan.

Alemanak ere gogorrak dira!
Niel-eko kontrola.
Angela kanadiarra. Iaz ere Tor bukatu zuen. USAko Wester State Race egina du (270km).
Marco

Prieto
Enric. Iaz puntu honetan (Niel, 180.km) bertan behera utzi zuen froga. Aurten berriz bukatu zuen!
Zorionak Enric!
Valentina partaideak naimatzen. Mila esker!

Basauntzak ere non nahi ikusten dira.
Bainua freskoa zegoen, ezta?

Gresonei-ko base vita.
Gresonei-tik igarotzen. Herri honetan Mazzelama iraupen ski-ko proba ospetsua antolatzen da. Elgoibarko Arkaitz Irureta, Joseba Elustondo eta beste batzuk egon izan dira.




Enric, Manel, Javier eta Edu afaltzen.




Cervino egunsentiaren lehen argi gorriei ongi-etorria ematen.

Enric.




Italia eta Valdosta-ko banderak.

Monte Rosa ingurua.

Cervino ezkerrean.



Chiara.

Edu, Javier, Enric eta Manel.

Philip eta bere kaskezurra! Niel-era iristen ( 180km ) txirrist egin eta ederra golpea hartu zuena. Gero jarraitu eta bukatu zuen!

Valdostako ardoa edarra zegoen ba! eta lagun artean hobeto!

Manel luzaketak egiten.




Monte Rosa ingurunea urrutian.

Hankei atsedena ematen!

Joel.





Marco eta Chiara.
Zorionak bioi!



Joel pozik baina Jerunela txakurrik gabe!



Ollomont-eko base vitan Albertxo eta Roberto laguntzaileekin.
Mila esker txapeldunak!
Talde ederra osatu genuen!


70 urterekin eta Courmayeur-era iritsi zen!
Bejondeizula!
Col Champillón ( 2709m)


Tor des Geants-en etapa guztiak ondo zehazturik daude; hona hemen zati baten perfila, errezena agian!
Ristoro-ak ondo hornituak zeuden. Honetan urdai azpikoa jan genuen!
 
San Bernardo-ko tunelerako sarrera.
 Malatra-ko lepoa topatzen.
 Jendea non-nahi animatzen.
 Bidexkak menditzarren artean.
Malatra (2925m) lepoa begi bistan.
Azkena!
 Poche, La Palma-ko laguna, Chicharrero!
Col Malatrá-n Mesa japoniarrarekin.
 Malatrá-tik jeisten.
 Malatrá lepoa (2925m) atzean utzita Courmayeur-erako bidean, azken txanpan!
 Mont Blanc aldeko mendiak aurrez aurre.
 Poche Bonati aterperuntz gerturatzen.
Rif. Bonati ( 2023m )

Mont Blanc ingurua eta Puterrey-ko horratzak.


Helmugan Pau-rekin, Montse eta Enric-en semearekin.

Helmuga jende ugari batzen da.



Honek ere Ehunmilak eta Tor des Geants bukatu zuen.

Aupa Asturias!

Asis Courmayeur-en Josuren zain.
 
Ibone, Josu, Samu eta Albertxo aldarte onean.
Josu eta Asis helmugaratzen Samu eta Silviaren artean.

Josu Artetxe Tor Des Geants-2011 bukatu berri; 145h00:46.
Zorionak Josu!
 
Asis Ostolaza; 145h00:50.
Zorionak Asis!

Azkenetarikoak iristen! Gorputza okertuta baina bihotza indartsu!

Javier "txori-tokian" lo egin ostean, esnatu berri!

Helmugan indarrak berreskuratzen! eta gero lotara!

Iker Agirrebalzategi.

Batzuk umorea izan zuten proba mozorroturik egiteko!

Amatxok ere bukatu zuen!

Himalayista catalana!

Marc txapelduna! Datorren urtean bukatuko duzu!

Prieto, himalayista italiarra. Kiroletako psikologoa da, eta Everest-en pare bat alditan egona dago. Tor des Geants berak eta bere taldeak prestatu zuen.

Jurunela txakurra. Honek 148km egin zituen; Courmayeur-etik Cogne-ra, eta ez ziotelako antolakuntzakoek jarraitzen utzi, bestela Joel-ekin bukatuko zuen!

Joel kirolari amorratua. Txirrindulari ultra-fondista, eta sukaldari bikaina! Jurunela txakurrarekin ibilbidearen erdia bakarrik utzi zioten egiten. Joel-ek amorru horrekin guztia bukatu zuen!

Ana valentziarra; aurten bukatu zuen, iaz azken 50 km-tan gelditu beharra izan zuen belauneko minak zirela eta.
Zorionak Ana!


Oscar Martin; 2010 eta 2011eko Tor des Geants-eko 2 edizioak bukatu dituen euskaldun bakarra! Aurten ere, 2 aste lehenago 300 km-ko beste proba bat egin zuen: PTL ( Petit Trote du Leon, UTMB barruan ). Oscar ultra -fondista amorratua da!
Zorionak!

Italiar honekin igoeretan beti elkartzen nintzen, eta jeitsieretan ziztu bizian pasatzen gintuen!

Jendea beti animatzeko prest! Ederra zintzarria!

Negar malkoak helmugaratzean.

Galtzerditan baina iritsi zen!

Japoniarrak ere iritsi ziren!


Mont Blanc ( 4807 m ).

Courmayeur-era iritsitakoen sinadurak.

Ana Bustamante Col du Lusson igotzen Oscar Martin atzean duelarik.

Gigi azken 2 edizioak bukatu dituen valdostarra!

Marce helmugaratzen, Javierren zorionak jasotzen, Albertxo eta Robertoren erdian.
Aupa ekipo!

Jarraituko du ......

2 comentarios:

  1. Aupa Eduardo,
    Excepcional colección de fotos.
    Nunca olvidaremos lo vivido en Aosta.
    Suerte.
    Asis.

    ResponderEliminar
  2. Zorionak Edu
    Hola compañero, soy Enric. Vaya final de carrera te pegaste, enhorabuena por el tiempazo. Finalmente no nos pudimos despedir. Fue un placer conoceros y compartir los km que compartimos, básicamente contigo y Javi, y sin duda la inestimable ayuda psicológica y logística de Albertxo y Robert durante todo el recorrido. Magníficas fotos ( si no te importa te pillo alguna)
    Agur!!

    ResponderEliminar