2011/09/10

TOR DES GEANTS-2011: AOSTAn gaude!

Javier eta Josu Coll Petit di San Bernardin, 2188m-tara.

Courmayeur-en Tor-eko irteera gunean, egun bi lehenago.


Mont Blanc eta Peuterey horratza.

Francis Destefani, 65 urteko frantseza. UTMBko edizio guztiak burutu dituenak!

Oscar, Roberto, Javier, Edu eta Josu Courmayeur-eko herrian afaltzen.

Tor hastera doa. Jadanik Courmayeur-en gaude ( Aosta ). Eguraldi ona espero degu, eta bero handirik ez. Atzo Salva Calvo-rekin egon ginen, eta aurten iazko arantza ateratzeko prestatu da.
Enric eta Montse
catalanak ere hemen daude beraien 5 urteko semearekin.
Gaur pectoralea jaso behar degu eta motxilatxoan eraman behar degun derrigorrezko materiala erakutsi. Beraz nahiko egun lasaia da eta atsedena hartzea behar beharrezkoa da, proban asko jota 9 bat ordu lo egiteko besterik ez baitugu izango.
Izan untxa!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina