2011/09/14

TOR DE GEANTS: ERDIA BAINO GUTXIAGO FALTA ZAIE

Eduren izenean idazten ari naiz. Gressoney-ko aterpean nagotik, Oscarren anaiarekin. Lasterketa hau ikaragarria da. Mont Blanc-eko ultratraila, Ehunmilak... motz gelditzen dira honekin konparatuz. Adin ezberdinetako gizonezko zein emakumezkoak ikus daitezke, baina gazte gutxi, halako proba bat egiteko esperientzia handia izatea ondo dator. Itxura fisikoari dagokionez, batzuk atleta itxura paregabea dute, beste batzuk, ordea, "normalak" dirudite, baina den-denak asmo bakarrarekin, Courmayeur-era iristea larunbateko arratsaldeko 4ak baino lehen. Ez da lan makala.

Azken berriak:
- Andoaingo Kauldi, itxaflerua bezain arin doa, mutil txikia baina motor handikoa.
- Oñatiko Ikerrek, arazo batzuk izan zituen atzo hanka batean, baina gaur askoz hobeto sentitu da eta aurrera doa.
- Elgoibarko Edu eta Bilboko Javi elkarrekin doaz, umore ederraz, beraien pilak ez dira agortu oraindik, nire ustez gasolina "super" daramate.
- Oscar, Beaskoren anaia, Pablo Criadoren emaztearekin doa. Oscar txakur zaharra da eta badaki hau zer den, iaz egin baitzuen.
- Donostiako Asis eta Bermeoko Josu, lasai-lasai baina ez dute etsi egiten.
- Gasteizko Marce ere jarraitzen du baina oso denbora gutxi izango du lo egiteko, ia-ia denbora muga agortzen ari delako. Gaueko 12etan irtengo da eta itxiera-ordua gaueko ordubatetan da.

Zorte handia gure mutilentzako !!!


 Ondo eta azkar ibiltzeko, atsedena ere garrantzitsua da !
Hau ez da amaitu, baina lasterketaren erdia pasatu dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina