Josu, Javier, Enric eta Edu.
Behean Pau txapelduna!
Catalanak: Jaume, Josep Maria eta Jaume
Irteera gunea, Ville d´Aure
Lehen aldapak
Enric
2512m-ko lepoa
Javier
2400 m-ko lepoan 25ºko tenperaturarekin!
Hi, nondik dek bidea?
Baldintza zailak izan ditugu Pirineoetan ospatu den GRP-240-km-ko proban:
-Ibilbidea: 240 km-ak GPS-aren laguntzarekin egin behar zen une oro, balizarik ez baitzegoen mendian. Modu honetan ez gaude ohituta ibiltzen, eta erdi galdurik ibili gara une oro, beste taldeek egiten zutena jarraitzen. Ibilbidea bestalde malkartsua zen, hasierako bideskak alde batera utziz, gero harkaitzez josiriko eremuan ibili gara, martxa on bat eramatea zaila gertatzen zelarik.
-Eguraldia: 30ºren bueltan izan dugu, egarria asetu ezinik ibili garelarik. Honek motxiletan likido ugari eramatera behartu gintuen, pisua handituz. Ur ugari edateak ere sabelean kalte egin digu batzuri.
-Anoak: bata bestearengandik denbora aldetik urruti iruditu zaizkigu, 9-12 orduren bueltan baitzeuden, taldeen auto-sufizientzia maila handia izatera behartzen zuelarik.
-Denbora: proba burutzeko denbora nahiko justua iruditu zaigu; GRP-240km-ak egiteko 90 ordu ematen zituzten. Kontutan izanik ibilbide malkartsua, balizatu gabea eta beroa izan dugula, bataz bestekoa 3,2 km/h irtetzen zitzaigun, eta denbora mugak oso gertu ikusten genituen une oro, gure ardura eta presioa handituz.
-Antolakuntza: GRP-ak 3 proba ditu:
GRP-80km: balizatua.
GRP-160km: balizatua
GRP-240km: balizatu gabea ( GPS )
Gure 240-km-koa zen, balizatu gabea, eta bolondres gehiago espero bagenituen ere lehen 35 bat km-tan dozena bat besterik ez ez ditugu ikusi. Gu nahiko utzita sentitu gara, eremua ezagutzen dutenentzat egina bezala ( bertako frantzesak ), eta besteok hor konpon! Bidea jarraitzea zaila egin zaigu, eta gauean galtzea ez zen bat ere zaila.
Beraz, guzti hau kontutan izanik, lehenengo ni, 35. km-an sabeleko arazoekin, eta gero Javier, Josu eta Enric-ek 55. km-an ibilbidea jarraitzeko zailtasunekin kokoteraino proba bertan behera uztea erabaki genuen. Pena bat izan da, baina 25 taldetatik 13-k proba utzia zuen 55. km-an, 240 km-ko proba batean.
Helmugan 100 bat parte hartzaileetatik 21-ek bukatzea lortu zuten.
-
Jolin!! Zelako propagandia Kiliani!!!
ErantzunEzabatu