2011/09/16

TOR DE GEANTS: MAITASUNAK EZ DU BEGIRIK

Korrikalariak sekulako zorte ona izaten ari dira eguraldiaz. Lehenengo egunean izan ezik, non euria, trumoia, tximistak eta haizea izan zuten, gainontzeko egunetan eguraldi zoragarria egiten ari da. Gipuzkoan ez dugu izan halako egun ederrak abuztu osoan hainbeste egunetan jarraian.

Denek esaten dute gauza bera, lasterketa hau ikaragarria dela, mendi erraldoiak, mantso igo behar direnak eta jeitsi ere, belaunak gehiegi ez zigortzeko.

Egunak eta kilometroak pasa ahala, korrikalarien arteko distantzia handitzen ari da, bagenekien hori gertatuko zela.

Gaur Ollomont-en psastu dugu gaua, 283.kilometroa.

Atzo arratsaldeko 6,30ak inguruan iritsi zen Iker txantxikua, handik ordu batera eskas Kauldi idiskoa. Edu eta Javi gaueko 4ak inguruan. Oscar laster iritsiko da atzerago datoz Asís eta Josu. Zertxobait geroago Gasteizko Marce.

Gezurra dirudi baina hau amaitzear dago. Igandean hasi zena bere amaierara iristen ari da. Egia da "estralurtarrak" sofa batean etzanda, spa batean edo piszinan egongo direla, nekea gainetik kendu nahian. Baina "lurtarrak" bidean doaz oraindik.

Kauldiren emaztea, isil-isilik, berari ezer esan gabe, kotxea hartu eta zuzen-zuzenean etorri zen Ollomont-eraino, bakarrik eta etenik gabe, bere "gizontxoa" agurtzeko. Imagina dezakezue Kauldiren aurpegia emaztea han ikustean. "Maitasunak ez du begirik".

Iker eta Kauldi, emazteak zain dituzte Courmayeur-en

Paisai ederrak bide osoan zehar

Goian, Edu eta Javi (korrikalariak)
Behean, Albertxo eta Beasko (laguntzaileak)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina