2011/07/03

Ehunmilak-2011erako entrenatzen: Elgoibar-Aizkorri-Araia

Javier eta Arakaitz Elgoibartik irtetzen. Arratsaldeko 15:22´.

Elgoibar - Araia ibilbideko datuak GPSarekin hartu genituen. Hona hemen datuak:
Elgoibar-Araia de pirukeriak en Garmin Connect: Detalles


ELGOIBAR - ARAIA

Ehunmilak proba ate jota dator eta bi asteren faltan azken mendi martxara ekin diogu. Honako hontean Elgoibartik Araiara joango gara Aizkorri eta Aratz igarotzeko asmoarekin. Guztira 58 km izango dira eta egun erdia beharko degu.

Arkaitz Irureta, Javier eta hirurok Elgoibarko Maala enparantzan elkartu gara arratsaldeko 15:00etan. Bero egiten du, eta bada ezpada eguzkiarengandik babesteko krema aurpegian majo jarri det. 15:20etan abiatu gara Karakateruntz. Lehen maldal gogorrak dira, eta iturrian ur botilak bete ditugu. Karakateko antenatik ordu bete eskasean igaro gara. Martxa onean goaz, eta goiko mendi lerrotik aguro ibili gara; tartean Atxolin ( 864m ), Kurutze-bakar ( 898m ) eta Irukurutzeta ( 895m ) gailurretatik igaroaz.

Irukurutzetan Ehunmilako ibilbidearekin bat egin degu eta kontrako bidean Gorlara abiatu gara. Javier gasteiztarrak zati hau ez du ezagutzen eta Ehunmilaken izena eman duenez bertako gora beherak gertutik ikusteko interesatua dago. Gorlaruntz saltaka hasi gara. Nabari da hirukotean Javier bezalako puntako mendi lasterketari bat daramagula. Iaz "Hiru Handiak" mendi martxan 12h50´ besterik ez zuen behar izan! eta aurten "Gasteizko hamar mendietan" 3. postua lortu du, eta "Camile extreme" proban berriz 10. postua! Arkaitz ere ez dabil makal, aurten zeharkaldiko eskian Euskadiko txapelketan 3. bikotea izatea lortu zuen Iñigo Lariz elgoibartarrarekin batera. Javier eta Arkaitz eskiatzen asko disfrutatzen dute, eta apirilean elkarrekin "Mazzelama" izeneko Alpeetako proba entzutesuan parte hartu zuten; ikusi imaginak www.pirukeriak.blogspot.com -en.

Hurrengo kilometroak lepo ezagunetik zehar egin ditugu; Gorla, Desakarga eta Udana. Udanara urik gabe iritsi gara eta egarriak eztarria lehortuta utzi digu. Arkaitz jadanik kexaka hasia zegoen. Eskerrak Udanan aska bat iturritxo batekin dagoela. Txokolatzeko pare bat barrita eta ogi koxkor bat jan ondoren eguneko aldapa handienari ekin diogu: Nardegi ( 1250 m ), guztira 700 m D+ igotzeko. Eguna bukatu aurretik lepotik igaro gara ( 22:08 ) eta azkenengo argitxoekin Urbiara jo degu. Gogotsu goaz, Urbian afari on baten esperoan. Ilunpetan Urbiako aterpera sartu gara, eta 10´tan mahai ganean entsalada eta haragi xerra arraultza eta patatekin prest genuen.

Urbian indarberritu ostean gauaren ilunera irten gara. Pozik goaz, Aizkorri parez pare dugula, nahiz eta ikusi ezin. Iputargi bat! Beste bat! Argitxoz osaturiko alfonvra batetik goaz harkaitzetaik gora. Gauean fresko puntu bat badago ere, goikaldean hego haizea lagun dugu; uztailean gaude eta!

Aizkorritik ( 1531 m ) gauerdian igaro gara. Tontorreko aterpearen inguruan gazte batzuk zeuden gau giroan. Guk pare bat minututan frontalak itzali ditugu eta urrutiko lautadetako herrien argiei begira egon gara, esne bidea ere zeruan nabari zitekeen. 50 km daramatzagu eta indartsu goaz. Urbiako afari goxoak gasolinaz bete du gure gorputza. Sabeletik ere ondo goaz!

San Adrianera dihoan jeitsiera lasai egin dugu. Erritmoa asko jeitsi dugu eta gauaren iluntasunean trankil goaz. Arkaitzek berriketari eusten dio, eta konturatu orduko Aratzen gaude. Gaueko ordu biak dira;, guztira 11 h eskaz Elgoibartik. Araiarako azken jeitsiera poliki egin dugu, harri koskor ugari baitaude hasierako maldetan. Arkaitzek Jakoba Errekondo Elgoibarrera ekarri zutenean kontaturikoaz hitzegin digu; Jakobaren ustetan euskaldunak garai batean merkatari apartak ginen, Ameriketako biztanleekin hartu emanak izateraino. Itsasontzietan horrelako bidai luzeak egiteko sekretua sagardoa zen. Euskaldunek upeletan gordeta eramaten zuten, eta beste marinel batzuk ez bezala, euskaldunek esborbutorik ez zuten arrapatzen.

Gu Ameriketara ez, baina Araiara lagun artean iritsi gara. Bide zabal batek Araiako herriaren sarrerara eraman gaitu. Hotz egiten du ( 8 gradu ), goiko mendietan ez bezela, inbertsio termiko deitzen zaio honi. Baina jadanik helmugara iritsi gara eta nekeak atzean utzi ditugu.

Guztira 58 km, 3600 m D+ / 3030 m D- eta 12h15´ izan dira. Ehunmilakerako prest gaude! Orain forma mantentzea besterik ez zaigu falta. Izan untxa!



Javier eta Arkaitz Karakateko iturrian. Arratsaldeko 4ak ziren eta bero egiten zuen!
Karakate - 742 m - ( 16:13 ) - 0h53´ - 4 km / 700 m D+
Atxolin 864 m - ( 16:42 ) - 1h22´ - 6,5 km / 822 m D+
Kurutzebakar - 898 m - ( 16:57 ) - 1h37´ - 7,5 km / 930 m D+

Irukurutzeta - 895 - ( 17:02 ) - 1h42´ - 8 km / 950 m D+
Gorla - 525 m - ( 17:56 ) - 2h36´ - 16 km / 1150 m D+
Irimo aldea - 800 m - ( 18:25 ) - 3h05´ - 19 km / 1350 m D+
Deskarga - 450 m - ( 18:42 ) - 3h22´ - 21 km / 1350 m D+
Arranoaitz - 910 m - ( 19:27 ) - 4h07´ - 24 km / 1810 m D+
Gorostiaga - 951 m - ( 19:59 ) - 4h39´ - 29 km / 2000 m D+

Javier
Udana - 515 m - ( 20:46 ) - 5h26´ - 34 km / 2000 m D+
Arkaitz Irureta " Piru "


Nardegi lepoa - 1280 m - ( 22:08 ) - 6h48´ - 39 km / 2750 m D+


Urbia - 1000 m - ( 22:38 ) - 7h18´ (40´ afaltzen) - 42,7 km / 2775 m D+
Afaria gure zain! Zein ederra! Entsalada eta werra patatekin arraultza pare batekin!
 Aizkorri - 1531 m - ( 00:23 ) - 9h03´ - 46 km / 3220 m D+


San Adrian - 1100 m - ( 01:11 ) - 9h51´ - 49 km / 3220 m D+

Gauean frontalarekin.
Aratz - 1442 m - ( 02:05 ) - 10h45´ - 52 km / 3600 m D+
Araia - 672 m - ( 03:35 ) - 12h15´ -58 km / 3660 m D+ / 3030 m D-
Hurrengo arte! Izan untxa!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina