2011/07/13

EHUNMILAK-2011 ATE JOKA!

Iritsi da ordua. Egin beharreko lanek bere fruitua emateko zain gaude orain. Ehunmilak-2011 datorren uztailaren 15-17ean ospatuko da. Gogoratu guztira 167km eta 11000m D+ direla. Ea aurten eguraldiak traba handirik ez digun jartzen, eta bestela aurrera egingo degu, antolakuntzakoek ibilbide alternatiboak prestatu baitituzte.
 Collarada ( 2886m ).
Collarada Ehunmilarako prestatzen eginiko tontorra da.
Datorren igandean (2011-07-17), hain zuzen ere, "Villanua-Collarada 2KV" edo Villanuatik (956m) Collaradara (2886m) 2 km bertikala ospatuko da.
Jadanik 40 bat lagunek izena eman dute. Irteera ordua goizeko 8:00etan izango da, eta ibilbidean zehar 5 ano izango dira indarrak berreskuratzeko. Gogoratu guztira 17km izango direla (8,5 gora eta beste horrenbeste behera ), eta 2016m D+. La Trapako kanalean kateak ipini dituzte arriskuak saihesteko. Ea dena ondo irtetzen den!
Collarada 2KV proban igaro beharreko kateak, La Trapa-ko kanalean.
Ehunmilarako Elgoibarko taldea: " Morkaiko Ultra Trail taldea ". Ezkerretik eskumara: Edu Uribe, Asier Arrieta eta Jose Luis Diez.
Mila esker guztioi zuen laguntzagatik!

Javier Ugalde, Edu Uribe, Joserra Sousa eta Adur Juaristi UTMB-2010ko probaren hastapenetan.
Aurten Ehunmilak eta UTMB probetan parte hartuko duen bakarra Joserra izango da.
Zorte on txapeldun!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina