Kilian Jornet-ek UTMB-2011 irabazi du; 20h36:34 denborarekin, eta Iker Karrera euskalduna 2. sailkatua izan da, 20h45:30 denborarekin!!!
Zorionak Kilian eta Iker!
Zorionak Iker!
Kilian Jornet, Iker Karrera eta Miguel Heras UTMB-2011-an aurrean joan dira denbora luzez. 17h30 denbora zoazenean Kilianek aurrera hartu eta bakarrik jarraitu du. Horrela katalanak munduko probarik esanguratsuenean irabaztea lortu du beste behin. Miguel erretiratu beharra izan zuen eta Ikerrek bigarren postua lortu zuen.
Nesketan berriz irabazlea Lizzy Hawker ingelesa izan zen, eta bigarren postuan Nerea Martinez iritsi zen!!! Horrela iazko lehenengo postuak errepikatu dira. Gogoratu iaz ( 2010 ) UTMB neutralizatua izan zela zati batean, eta 50km ezabatu ziren, proba nahiko deskafeinatua gelditu zelarik. Orduan Nereak eginiko balentriari ez zitzaion behar zuen garrantzia eman.
Zigor Iturrietak berriz, iaz 3. postua lortu bazuen ere, aurten 40.km-an erretiratu beharra izan zuen. Zigorren aurtengo denborada bikaina izaten ari da hala ere; gogoratu Transgrancanaria eta G2H-ak irakazi zituela. Hurrengoan izango da txapeldun!
Zorionak Nerea!
Nerea Martinez eta Lizzy Hawker UTMB-2010eko podium-ean.
Aurten ere errepikatu egin da.
Lizzy Hawker Chamonix-eko helmugan sartzen, UTMB-2011-ko irabazlea. Iaz ere, 2010, berak irabazi zuen.
Zorionak Lizzy!
2011-08-28
Kilian Jornet-ek irabazi du UTMB-2011 eta Iker Karrera 2. sailkatua izan da! eta Ismael Heras-ek bertan behera utzi zuen lasterketa hirugarren zihoala.
Lizzy Hawker-ek berriz nesketan irabazi du aurtengo UTMB-2011! eta Nerea Martinez 2. sailkatu da!!!
Zorionak danoi!
Iker Karrera ( 2. sailkatua UTMB-2011 ): " Niretzat lasterketa perfektoa izan da. Onenarekin korritzea ( Kilian Jornet ) denbora luzez ikaragarria izan da ".
Joserra Sousa ( 2011-08-28, 10:15a.m. ): " 10 km gelditzen zaizkit, Vallorcine igaro det. Estoy rebentau, estoy muerto! Bi aldiz gelditu naiz lo egitera 20´ inguru, baina oso nekatua nago. Oso gogorra egiten ari zait. The North Face-eko korrikalari guztiak ( Lizzy Hawker ezik ) bertan behera utzi dute froga ".
Animo Joserra!!!!
2011-08-27
UTMB-2011ko edizioak goara beherak izaten ari da. Eguraldi kaskarra medio, Flegere lepoan elurra eta ekaitza, ibilbideko zati batzuk aldatzea erabaki dute antolakuntzakoek. Flegere lepoa hain zuzen ere ez dute igaroko eta horren ordez ibilbide alternatiboa ezarri dute. horrela hasierako 167km-ak 170km-tan geldituko dira.
Joserra Sosusa Ehunmilak-2011-eko irteeran aurten ere UTMBn parte hartzen ari da.
Iaz ibilbidea 50km-tan moztu bazuten, aurten bide alternatiboak aplikatu dituzte.
Joserra momentu (2011-08-27, 16:00) honetan Courmayuer-etik Bonati aterpera igotzen ari da. jadanik 80km egin ditu, eta oraindik 90km falta zaizkio. Bere esanetan " gaua oso gogorra izan da, ekaitza izan dugu eta lepo batzuetatik pasatzean elurra zapaldu dugu ". Lasterketaren egoerari buruz ere informazioa igorri digu: " Kilian Jornet, Ismael Heras eta Iker Karrera euskalduna elkarrekin doaz buruan ". Gogoratu hiru partaide hauek elkar ondo ezagutzen dutela, Ismael eta Iker adibidez aurtengo La Palma uharteko "transvulcania" lasterketa elkarrekin bukatu zuten 7h23´tan. Kilian eta Ismael berriz elkarrekin ibili izan dira entrenamendu ezberdinetan, eta iazko UTMBren aurretik Mont Blanc mendia elkarrekin igo eta jeitsi zuten 4-5 orduren bueltan. Beraz hirurak lagun artean joango dira, beti ere beste partaideak kontrolatuz, Jef Brag, Marc Lagert eta abar. Zorte on denoei eta ea nolako gaua duzuen; iragarpenen arabera euria dator. Eutsi Joserra eta animo!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina