2011/08/02

2KV: Collaradako km bertikal bikoitza laino-pean!

2kV VILLANUA - COLLARADA 2KmBertikala-ko podiuma

Angel Arrieta 2KV Collarada probako irabazlea izan zen. Uztailaren 17an Villanua herrian ospaturiko km bertikal bikoitzako ( 2000 mD+, 17km  ) antolatzaileek, eguraldi kaskarra medio ( laino itxia ), ibilbidea aldatu beharra izan zuten. Horrela Collarada ( 2886m ) tontorra zapaltzeko aukerarik ez zen izan, eta Fuente de los Campanales ( 2400m ) aldeko potzurarte joan etorria egin zen.


Antolatzaileek eguraldiaren eragozpeneei aurre egiteko lan handia egin behar izan zuten. Goizeko 5:00etan 40 bat bolondresek 5-10 metroaz behin La Trapako kanaletik ( 1950m ) gora, Fuente de los Campanales ( 2400m ) aldera balizatu zuten.

2KV Collarada - Villanua-ko sailkapenak:

Mutilak:
1-ANGEL ARRIETA: 1:47:42
2-BOALI ELJABID: 1:53:36
3-IVAN REGUERA: 1:54:14

Beteranoak-A ( -50 ):
1-JOSE LUIS BERAZA: 1:56:30
2-JESUS SANCHEZ: 1:59:57
3-JOSEBA SARRIONANDIA: 2:07:47

Beteranoak-B ( +50 ):
1-JOSE MARIA GARMENDIA: 2:06:56
2-VICTORIANO ARAZO : 2:12:55
3-FRACISCO JAVIER SANAGUSTIN : 2:15:04

Neskak:
Beteranoak-A ( -50 ):
1-Ascensión Gutierrez: 2:36:28

Beteranoak-B ( +50 ):
1-Irene sarrionandia: 2:44:21

Ireneri gainera parte hartzaile nagusioaren saria eman zioten; 62 urte baititu.

Zorionak guztiei eta ea datorren edizioan parte hartzeko aukerarik dugun!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina