2011/08/09

Ehunmilak-2011: Asier Arrieta

Gotzon, Inaki eta Asier Arrieta Azkarateko anoan, familia eta lagunekin.

Uztailak 20, banoa lanerantz eta mendizale ezagun batekin topo egin nuen, " tu, Asier, asi mirandote pareces un tio normal, pero menuda pedrada llevas, te has metido 167km seguidos por el monte? ", " ba bai. Horrela izan da. Mendi trabesietan, lasterketetan ibili naiz, baina hau desberdina izan da. Nire lehen ultratraila bukatu dut!! Niretzat froga hau lasterketa bat baino gehiago da. Esperientzia berri bat izan da. Aitortu behar dut aurreko egunetan oso urduri egon naizela, baina irteera puntuan urduritasuna kanpora eta egurra. Noski momentu onak eta txarrak igarotzen direla, (bi egun bere gauekin...) baina bizitza ere horrelakoa da eta ni, momentu onenekin geratzen naiz. Fisikoki ondo bukatu dut eta burua lehen bezain gogorra daukat jeje. Horrelako martxa batek zure limiteak non dauden ezagutzeko aukera ematen du eta zure gorputza toperaino eramaten duzu. Nik bi gaupasa segidan egitea mirari bat da, ezta san ferminetan ere!! Bigarren gaua oso gogorra egin zitzaidan. Eskerrak familia eta lagunak ibilbidean ibili diren. Asko laguntzen du horrek!! Lagun apartak izan ditut Txelu eta Edu!! Bestalde jende berria ezagutzeko parada ematen du ultratrail batek: Xabi, Dolors eta Marc katalanak, eta batez ere Ricardorekin oso ondo konektatu dut. Hori zen bokata jan genuena bigarren gauean Etxegaraten!! Orain, galdetzen didate ea errepikatuko dudan datorren edizioan, eta ez dakit erantzuten. Ixilik geratzen naiz. Lagun min batek erakutsi zidan, bizitza bizitako abenturetan neurtzen dela eta ez bizitako urteetan, momentua bizi behar dela, bihar ez bait dakigu non egongo garen (ez da topiko bat). Beraz , Ehunmilakeko abentura hau zapore onarekin bukatu dudanez, mendia gustatzen zaidanez, eta mendia maite dudanez...ziur laister beste abentura baten murgiltzen garela!!!! Gustuko lekuan aldaparik ez!!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina