2011/08/28

UTMB-2011: Iker Karrera eta Nerea Martinez Euskadi Irratian


IKer Karrera ( UTMB-2011 bigarren )

Iker Karrerari ( Amezketarra ) Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa ( 2011-08-28 ):


Euskadi Irratia: Zorionak Iker, nola zaude eta nola joan da karrera?

Iker Karrera: Inoiz atera zitzaidan lasterketarik onenetarikoa atera zitzaidan atzo, oso borobila atera zitzaidan. Hasieran nahiko zaila jarri zen, oso eguraldi txarrakin hasi ginen, eta aurreikuspena ere oso txarra zen, baina aurrera egin genuen. Ondo jan, jantzi, behar zena aldatu, piskat ondo eusten, eta baita oso ondo atera zitzaigun bai Kilian bai Miguel Heras-ekin taldean joatea. Horrela lasterketa egiteko modu oso ona izan zen, Miguel eta Kilian bezalako bi korrikalarirekin. Baita Seigneur ere gurekin juntatuta, eta lauren artean elkarri lagunduz karrera egitea izugarria izan zen.

EA: Aurretik pentsatuta zeneukaten horrela joatea edo lasterketak berak horrela suertatu zen?

I. Karrera: Lasterketa berak. Lasterketa hala jarri zenean, eta ze hobe, eguraldia zegoen moduan onena hori zen batera joatea eta gainera batera joanda azkarrago joaten zara, eta karrera gogorra izan zen.

EI: Talde egitura hori denbora guztian zehar eraman zenuten, eta azkenengo momentuetan zuek biak, Kilian eta zeu, elkarrekin zindoazen, eta batek baino gehiagok pentsatu zuen elkarrekin besotik helduta iritsiko zinatela, ezta?

I.Karrera: Bai, argentirren harrapatu nuen Kilian, eta pentsatzen nuen azken 10 km-ak beherantz zirela, baina ez, baso baten sartu eta gora-beheraz betetako errekorridoa gelditzen zitzaigun azken km-tan. saiatu nintzen Kiliani harratu ondoren eusten, baina ezinezkoa izan zen. Honek 2 edo 3 martxa gehiago zeuzkan atzo besteokin konparatuta, eta bera askoz ere freskoago bukatu zuen, eta nik kasu hortan erabaki nuen eustea, ahaztu Kilianetaz eta eutsi bigarrengo postuari, erritmo komodo bat hartu eta bigarrengo postuari eustea.

EI: Noiz pentsatu zenuen, Miguel atzean gelditu zenean, Seignoure ere atzean gelditu zenean bigarren postua zurea zela?

I. Karrera: Bueno nirea zela ez nuen ikusi km gutxi falta ziren arte, coll d´Foulecras-en, esan dezaket nik erabaki nuela lasterketa lehertzea. Ordurarte elkarrekin joan ginen, baina orduan nik jokatzea erabaki nuen. Jakinda Seigneur igoeretan oso justu zabilela, piskat atzean gelditzen zela, eta Miguel piskat ikututa zegoela jakinda, coll d´Folkrasen azeledarodea zapaltzea erabaki nuen, ikusteko zer gertatzen zen, ni lehertzen nintzen hala besteren bat lehertzen zen. Eta egoerak eman zuen Miguel autsi zela, erretiratu behar izan zuela, eta Seigneur-i bentaja txiki bat atera nion bukaerararte.

EI: Kilianekin gelditu zinen bakarrik gero, Kilianek zer esaten zizun, lasterketan hitzegiteko aukera izango zenuten ezta?

I. Karrera: Bai, ematen zuen hitzegiteko beta. Kilianek nahi zuen, ahal baldin bazen behintzat, batera iristea eta batera bukatzea nahi zuen. Egia esan behar da oso ekipo jokatu zuela karrera guztian. Askoz lehenago aldegin zezakeen, baina bukaerararte taldean eta taldeko kideekin batera bukatzea nahi zuen berak, eta horrela hitzegiten genuen, eta bukaeran ez zen posible izan.

EI: Hala ere bukarean bertan zain izatea bera, zu 9 minutura iritsi zinen ( Kilianek 20h36:43 egin zuen eta Ikerrek 20h45: ), zein oroitza daukazu?

I. Karrera: Polita, izugarria, ez dakit beste kiroletako jendeak zer sentituko duen, baina izugarria izan zen helmugara iristea. Jende guztia zuri animatzen, eta iritsiera hori izugarria izan zen. Abiatu ginen garaian atzean gelditzen zen Chamonix-eko elizako kanpandorrea, eta iritsi ginenean frente frentean hura ikusi eta izugarria izan zen.

EI: 2011 oso denboraldi bikaina izaten ari da zuretzat, eta tematia zara eta UTMB zenuen helburu nagusi bezala, esan dezakezu zure halburua bete duzula?

I. Karrera: Bai, nik uste det baietz, emaitzek behintzat hala adierazten dute. Emaitzak zerbaiten ondorio izaten dira; lan asko eginda, ordu asko sartu ditugu eta emaitzak horren ondorio dira.

EI: Eta orain zer?

I. Karrera: Orain, momentuz behintzat disfrutatu, astebukaera honetaz gelditzen dana, taldekideekin, lagunekin disfrutatu, gero etxekoekin. Ondoren, denborada bukatzeko Cavals del Vent daukat, izena emanda eta ateratzeko konpromisoa hartuta, eta aurrera begira ikusiko da. Datorren urtera begira hitzegiteko urruti dago, ikusiko da.

EI: Zure ibilbidea ikusita, markak eta, helburu bat jarri eta bete ahala beste bat jartzen dezula gero. Mendi lasterketetan distantzia ertain eta txikienetan abiatuta, Txindokiko marka hura ( 24 orduren bueltan 12 aldiz igotzea lortu zuen ), eta orain ultra distantziatan aritzen zara, eta lortu dituzun emaitza on hauekin, pentsatu al duzu orain onenean zaudela ultrak utzi eta beste zerbaitetan sartzea?

I. Karrera: Ez det pentsatu ezer ez, momentuz asko disfrutatzen ari naiz, eta Salomon taldeak ematen didan babesa izugarria da. Esan dezakedana da, momentuz aldaketarik ez dudala aurreikusten, Salomonen babesa aprobetxatu egin nahi det. Ultra-trail-etan gauza politak asko daude egin ez ditudanak, eta beste urte bete behintzat, Salomonek hala nahi baldin badu, lasterketa handi bat egitea nahiko nuke.

EI: Badakit oraindik prentsa aretoan zaudetela oraindik, galdera bitxirik izan al da?

I. Karrera: Ez, ez dago sekretu handirik. atzo karrera bukatzean, normala den bezala Kilian da izar nagusia, eta bera da erdigunea, eta besteok bere ingurutik mugitzen gara.

EI:Harro gaude bai Nereak bai zuk lortutako bigarren postuaz, eta beste behin zorionak!

I. Karrera: Eskerrikasko zuei!




Nerea Martinez ( UTMB-2010-2011 bigarren )
Nerea Martinezi Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa ( 2011-08-28 ):

Euskadi Irratia: Zorionak Nerea, nola zaude? Nola joan da karrera? Lizzy ezinezkoa izan duzu arrapatzea:

Nerea Martinez: Oso pozik nago. Lizzy beste maila batean dago, eta ni nire karrrera egitearekin nahikoa det.

EI: Karreraren sentzazioak nolakoak izan dira?

N. Martinez: Benetan oso oso gogorra, eta Ehunmilak-ekin konparatuta, ze azkenean distantzia berdina da, desnibelak ia ia berdinak, baina asko sufritu det hemen. Jeitsierak oso aldapatsuak dira, eta hori da azkenean hankak puskatzen dizutena. Kristoren hankako mina det, ezin naiz ibili ere ez egin, eta horregatikan oso gogorra da, karreraren erditik aurrera hankako minekin. Sufritu det helmugara iristeko, baina badakit karrera hauek horrela direla, eta azkenean burua da egiten dizuna aurrera jarraitu hala ez.

EI: Ia bigarren izan zinen UTMBn, baina karrera erdia egin zenuten eguraldi kaskarra medio neutralizatu egin zuten eta. Aurten berriz osoa egin duzu:

N. Martinez: Bai, iaz piskatxo bat deskafeinatua izan zen. Uste det jendeak bigarren postua ez zuela oso kontutan hartu, zeren eta azkenean ( iazkoa ) ez zen benetako UTMB izan. Aurten berriz aukera izan det demostratzeko hor aurrean nagoela, eta benetan oso pozik nagoela.

EI: Alderaketa oso morbosoa jarri didazu aurrean Ehunmilak-ekin alderatu dezu UTMB. Zer esan dezakezu horri buruz? Hau ( UTMB ) bestea ( Ehunmilak ) baino gogorragoa da?

N. Martinez: Diferentziak asko dira; hemen ibilbidea aldapatsuagoak dira, azken finean desnibela berdintsua da ( UTMB: 9000mD+, Ehunmilak: 11000mD+ ), baina jeitsierak ( UTMBn ) dira brutales. Ehunmilaken berriz antolatzaileen aldetik eta jendearen aldetik etxean bezala sentitzen naiz, eta hemen ( UTMB ) ez, hemen arraroa, ez dakit, pike arraro bat dago The North Face eta Salomon taldeen artean. Kilian ( Jornet ) eta Miguel-ekin ( Heras ) hitzeginda sentitzen gera " personas non gratas ". Irudipen hori dugu, joaten garenean beste toki batzuetara korritzera jendea oso pozik dago gurekin, eta hemen ezberdina da, esan behar dizut ez dudala nahi gehiago hemen korritu, baina gertatzen dena da hau munduko probarik garrantzitsuena dela eta Salomn-ek gu hemen egotea nahi du. niregatik aurten bigarrena egin det, kriston erresultatua izan da niretzat, eta niregatik ez nintzen gehiago etorriko ( UTMBra ).

EI: Hori zer da? aurrerapen bat? UTMBrekin itxi duzula atala?

N. Martinez: Niri gustatuko zitzaidan, horrelako karrerak oso gogorrak eta oso luzeak dira, eta berriro errepikatzea hainbeste ordu, lekuak esagutzen dituzula, nik beste gauza ezberdinak nahi ditut egin, leku berriak ezagutu. Baina bueno azken hitza Salomon-ek dauka eta ez dakit, hori negoziatu beharko degu datorren urtean, baina ni beste lekuren batera joango nintzateke honera baino.

EI: Esan daiteke zure bigarren postuarekin horko ( UTMB ) errenko beteta duzula beraz?

N. Martinez: Bai, Lizzik jarraitzen badu, nik uste det beste plano batean dagoela, irabaztea ia ia imposiblea da, eta bigarren postua hobetzea zaila da benetan. Beste motibazio batzuk bilatu behar ditut. Horregatik nahiago dut beste gauza batzuk korritzea.

EI: Ultra-trail-en inguruan beste irakurketa bat ere atera dezakegu aurten, emakumezkoen paper ikaragarria; Lizzy sailkapen orokorren 13., zeu 25.

N. Martinez: Ez nekien 25. izan naizela azkenean, uste det neskok karrera luzeetan gauza asko ditugula esateko, fisikoa bigarren plano batera joaten da eta hor egotea burua da egiten dizuna ez gorputza. Alde horretatik neskok asko daukagu esateko.

EI: Sekulako balentria egin dezu, eta ia 28 ordutan irten zaizu UTMB, eta lasterketa bukatu eta zabiltzala protokoloak, prentsaurrekoa, sari banaketa ...

N. Martinez: Atzo gaueko 3:00etan iritsi nintzen, gero anti-doping, hankako minekin ezin nuen lorik egin eta gero gaur rueda de prensarekin, azkenean ez det bat ere lorik egin.

EI: 48 orduan ia lorik egin gabe orduan.

N. Martinez: Ohea arrapatuko det gustora.

EI: Hau ( UTMB ) egin eta gero, aurten beste erronkarik bai?

N. Martinez: Hasieran planning-ean zegoen Isla Reunion, urriaren 15ean, baina gertatzen dena da Salomon presupuesto aldetikan justu dabilela azken hilabete hauetan, eta zeguraski Cavals del Vent korrituko dudala, eta Isla Reunion ez dakit.

EI: Cavals-en orduan " Salomon show ", ezta?

N. Martinez: Ikusiko degu.

EI: Benetan Nerea mila esker, aurten egin duzunagatik, eta zorionak!

N. Martinez: Mila esker zuri!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina