Elgoibartarrak Urdaburuko martxan: Jesus Astorkia eta Asier Arrieta, 7h15´tan bukatu zuten. Asierrek aurtengo helburu nagusi bezala Ehunmilak ( uztailak 15,16 eta 17 ) proba du. Hau dela eta, azken bolada honetan, martxa ezberdinetan parte hartzen ari da lagunekin . Hurrengo mendi martxa Galdakaoko " Hiru gurutzeak " izango da; 85 km eta 4000m D+ inguru. Eutsi eta egurra!
XIX. Urdaburuko mendi martxa - Errenteria:
Fitxa teknikoa:
-Izena / data: Oiartzungo ibaiaren arroari bira / 2011-05-08
-Luzera: 45 km
-Desnibela: 2350m D+
-Ibilbidea: Errenteria ( San Marcos ) - Listorreta - Aldura ( 740 m ) - Zaria ( 840 m ) - Bunaniarri ( 890 m ) - Bianditz lepoa - Errenga ( 820 m ) - Aritxulegi lepoa - Aiako harriak ( azpitik ) - Elurretxe azpitik - Gurutze - Gaintzurizketa - Jaizkibel ( antena ) - Errenteria
-Antolatzaileak: Urdaburu mendizale elkartea ( Errenteria )
Elurretxe igaro ondoren Gurutzerako bidean ( 28. km-an ).
Eguraldi eguzkitsua izan zen, eta parte hartzaileek egarri handi izan zuten! Hidratazea funtzezkoa da.
Aupa Lekuona!
Aupa Elgoibar!
Aupa Kontxi!
Aupa Gurutzeko anoko andrak!
Aiako harriak Jazkibel gainetik.
Jaizkibel mendia zehar.
Jaizkibel mendi serra eta kantauri itsasoa.
Jaizkibel-eko anoa. Atzean Landak ikusten dira.
Kontxi, eguzkiagandik babesturik, azala fina dutenek krema asko eta estaltzeko erropak eraman behar dituzte, nahiz eta bero handia izan!
Jaizkibel ( 595 m ).
Gaintxurizketatik Jaizkibelerako azken aldapak igotzen; guztira 400m D+.
Urdaburu mendizale elkarteko egoitza ( Errenteria ). Parte hartzaileek diploma hartu eta mokadu bat jateko aukera izan zuten.
Josetxo elgoibartarrak eskubiko eskuko hatzamar bat okertu zuen, Aiako harrien azpitik igarotzen ari zela. eskerrak gero Errenterin zuzendu ziotela!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina