Zorionak Asier!
Fitxa teknikoa:
-Izena / Data: Hiru gurutzeak / 2011-05-15
-Luzera: 85 km
-Desnibel +: 4000m D+
-Ibilbidea: Galdakao - Gorbea ( 1481m ) - Saibigaina ( 962 m )- Aramotz ( 1009 m ) - Galdakao.
-Antolatzailea: Ganguren Mendizale Elkartea ( Galdakao )
Atharratze eta laguna Urdaburuko mendi martxan ( 2011-05-8, 45 km ). Oraingo honetan Galdakaoko Hiru Gurutzetan egon dira: " nire neskalaguna eta ni ere egon ginen 3 gurutzeetako martxan, oso gogorra izan zen eguraldiagatik, gorbean behera lainoa zegoen eta jende pila bat galduta ibili ginen, baina gustora, nire neskalagunaren martxa luzeena izan da orain arte baina sufritu zuen arren azkenean pozik bukatu genuen 14 ordu 50 minututan ". Ea kronika luzeago bat bidaltzen diguten denon gozamenerako!
Asierren Arrietaren esanetan: " aurtengo Hiru gurutzeak mendi martxa eguraldi txarrak baldintzatua izan da. Gauean, Gorbea inguruan, erdi galduta ibili ginen belainoa zela eta. Gainera zintak bata bestearengandik nahiko urruti zeuden jarrita, eta taldean joan beharra zegoen. Gero euria gau guztian zehar bota eta bota ibili zen, eta ez da bat ere atsegina izan.
Bideko azkenengo zatia, Hernaniko mendizale batekin burutu nuen, Ehunmilak 44 ordutan bukatu zuen gainera. Guk, Hiru gurutzeetako ibilbidea 16 bat ordutan burutu genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina