2012/07/24

Collarada 2KV: Olga Mankó eta Bouali El Habib txapeldun!


2012ko Collarada 2KV-Villanua ( Huesca ) proba gogorrean 
errekor berria izan zen: 2h17´! ( igo eta jeitsi ).


Fitxa teknikoa:
Collarada 2KV Villanua
-Luzera: 17 km ( 8,5 km igoera / 8,5 km jeitsiera )
-Desnibela+: 2016mD+ / 2016mD-
Tokia: Villanua ( 956 m ) - Collarada ( 2886 m ) (Huesca )
Data: uztailaren 2. igandean 2012-07-15 / 8:00
Antolakuntza: www.2kvvillanua.com 

COLLARADA-2Kv-Sailkapena/clasificación-2012:
1-BOUALI, EL HABIB  2:17:33
2-ARRIETA LUJAMBIO, ANGEL  2:22:41 
3-TOBAR GOENAGA, JOSEBA  2:25:14
4- ANAUT, RAMON 2:27:08
5-SANCHEZ PUENTE, JESUS  2:29:16
6-MARTIARENA LEGARRA, IÑAKI 2:31:49 
7- MOYA, RICARDO 2:35:24 
8- ARRIETA LUJAMBIO, JON 2:35:31
9-PUIMEDON, DAVID  2:36:05
10-GARZON MENDIZABAL, TEDY  2:38:48 3
11-FRANCO ROLDAN, DAVID 2:39:06
12- ERKIZIA ARANBURU, JOSU 2:39:29
13-SARRIONANDIA UNZUETA, JOSEBA  2:40:10
14-LATORRE MARTÍNEZ, DAVID  2:41:39 10
15-SANZ SUBIAS, ANTONIO 2:51:05
16-INDAKOETXEA, JON 2:51:16
17-ONDIVIELA MAISANAVA, JUAN  2:51:50
 18-AGESTA, IGOR  2:52:08
 19- ORTIZ MONTIEL, JORGE  2:54:46 
20- LóPEZ HUARTE, IñAKI  2:55:21 
21- ACIN ESCUER, JAVIER  2:55:28
22-UGARTE AZKARRAGA, LUIS MARIA 2:55:33
23-SANAGUSTIN AGUSTIN, FRANCISCO JAVIER  2:55:49 
24- OTEGI, RIKARDO  2:56:23
 25-ARA VIU, ALEJANDRO 2:58:14
26-ARAZO GASCON, VICTORIANO  2:58:46 
27- ESTEBAN ESCRIBANO, MARIO  2:58:46
28-117 BALLARIN, NACHO  2:59:20
29- JUSTES ABADíA, ANTON  3:02:48
30-AROSA, IñAKI 3:03:26
31- MARQUINEZ BLANCO, EDUARDO 3:03:34
32-MARIñO TELLEECHEA, IñAKI  3:03:38 
33- LUQUE ROSALES, ALFONSO  3:04:21 
34- DEL MORAL, CARLOS Federados 3:04:49 
35- ZARATIEGUI LABIANO, FERNANDO  3:06:33 
36- TERRéN MARTíN, ANCHEL F 3:08:14
37-MANKó, OLGA F 3:08:18
38- SALGADO MANGAS, JOSE ANTONIO  3:08:19
39- GALVE SAINZ DE VARANDA, JAVIER  3:08:32 
40- GUIRAL SANVICENTE, LORENZO 3:08:59
41-SARASOLA AGIRREGOMEZCORTA, JOSEBA  3:09:20 
42- BRAVO RODAO, CLEMENTE JESUS  3:09:32 
43- BENEDICTO CASTRILLO, JAVIER  3:10:18 
44- GARCíA PARDOS, JOSé RAMóN 3:10:37 
45- MITCHELL, SCOTT  3:11:47
 46-AGUILó FIGUERAS, XAVIER 3:13:40
47- BATALLER CERVERO, VANESSA 3:17:06
48- POMA IRURZUN, SEBASTIAN  3:22:03
49-MENDEZ PERDIGONES, JAVIER  3:22:13
52-ELDUAYEN PEREDA, AITOR  3:23:30
53-PANTOJA VILLAR, ALFONSO  3:27:14 30
54-CRESPO DIARTE, CARLOS 3:28:13
55-SARRIONAINDIA UNZUETA, IRENE  3:28:41 
56-LAFUENTE PEREZ, FRANCISCO JOSE  3:28:42
57-TORRUBIA LALAGUNA, EDUARDO  3:29:05
58-JUANíN PéTRIZ, OROSIA F 3:29:39 3
 59-MARTINEZ ALBORNOZ, JUAN 3:29:45
60-ZAMORA LARREA, GABRIEL  3:30:49
61-BLáZQUEZ SEVILLANO, MANUEL 3:31:55
62-ITURRIA AGUIRREZABALA, JESUS  3:32:30
63-CASTIELLA ROMERO, VICENTE  3:33:20
64-GARCÍA GRAELLS, ASTRID 3:34:20
65-ALLOZA FRANCH, MIGUEL ANGEL  3:36:22 
66-ARMENGOD VELA, MIGUEL ANGEL  3:36:23
67-IRUJO BERUETE, CARLOS  3:36:31
68-OCAñA TADEO, MIGUEL 3:37:42
69-VELEZ, JAVIER  3:48:53
70-FRAILE FERNáNDEZ, ANDRéS  3:52:27 
71- RODRIGUEZ , LUIS MANUEL F 3:54:43
72-ABADIA ALVAREZ, MAXIMO  4:41:06 
72- PEREZ SUSO, ENRQUE  4:52:51
73-DE LA RICA SADA, JOSE RAMON 4:55:49 35
74-DE LOS SANTOS BEAMUD, FRANCISCO JOSé  5:08:53 3
75-LOPEZ GARCIA, JOSE FERNANDO 5:09:49 
 76-CABRERA MOGOLLóN, PEDRO  5:36:40


Bouali El Habib: 1h30´ igotzeko eta 2h17´33´´ guztira ( igoera/jeitsiera) ( errekorra )
Zorionak Bouali!


                                    
Olga Mankó: 3h08´18´´!!! txapelduna!
Zorionak Olga!

Collarada ( 2886 m )
Collarada 2KV Villanua-ko II. edizioan 87 parte hartzaile izan ziren.

Los Campanales ( 2500 m ) eremuan toldo bat ere jarri zen.

 El Habib esfortsu betean

 El Hubib Collarada ( 2886 m ) gailurrean.
Jeitsiera falta zitzaion oraindik.
























2012/07/16

Ehunmilak-2012: Xari Adrian eta Aitor Leal txapeldun! G2H-2012: Silvia Trigueros eta Javi Dominguez txapeldun!



Enric Terricabras Urbia aldean

Ehunmilak-2012 eguraldiak asko gogortu du.
Horrela parte hartzaileen erdiak pasatxo bukatu du "luzea" ( 168km ) eta bi herenak "motza" (G2H, 88km ).
Aurtengo edizioan gainera 6 taldetatik 2-k bakarri lortu dute bukatzea, horien artean eibartarrak!

Ehunmilak / 168 km / 11100 mD+

EHUNMILAK eta G2H - Sailkapenak-podium 2012:

Ehunmilak-2012-neskak:
1-Xari Adrian: 30h55´
2-Jone Urkizu: 31h02´
3-Jaione Sasieta: 33h14´

Aitor Leal Ehunmilak-2012ko txapelduna
Zorionak Aitor!

Ehunmilak-2012-mutilak:
1-Aitor Leal: 23h26´
2-Imanol Aleson: 24h05´
3-Manuel Merillas: 25h21´

Ehunmiak-2012-taldeak:
1-Ion Fontanela, Unai Estala eta Mikel Estala: 39h00´
2-Iosu Elejalde, Javi Aldai eta Igor Azurmendi: 41h13´

G2H-2012-neskak:
1-Silvia Trigueros: 13h50´
2-Monica Grajera: 13h57´
3-Rakel Aperribai: 15h31´

G2H-2012-mutilak:
1-Javi Dominguez: 10h52´
2-Luis Lasa: 11h30´
3-Iker Zurutuza: 11h30´

Ehunmilak-2012ko parte hartze hau Joserra Sousari eskini nahi diot bihotzeko batetikk errekuperatzen ari baita. Animo Joserra!

Ostiral eguerdian Lizartza jauregira hurbiltzean, antolakuntzak prestatu zigun bazkaria daztatzera, jadanik parte hartzaile batzuk siesta botatzera zihoazen. Hurrengo bi egunetan lo egiteko aukera gutxi izango baikenu.

Bazkaltzen ezagun eta lagun askorekin topo egin genuen, proba ezberdinen berri elkar trukatuz. Ultretako zoroak han geunden km-ak gora eta lurralde menditsuei buruzko azalpenak egiten. Gure saltsan!

Gure ardura bakarra zein eguraldi izango genuen zen, eta iragarpen oso  txarra eman zuten: ekaitza lehen gauerako. Sufritzea suertatzen zen aurten ere. Ez da berdina mendian pista lehorretatik ibiltzea edo lokaztuta eta labainkorra dagoen eremuak zeharkatzea. 

Irteerara hurbiltzerakoan Beasaingo udaletxeko enparantza jendez gainezka zegoen. Giro ederra benetan, eguzkia eta guzti, baina hodei beltzak bazetozen gure gainera. Jose Vicente Benito-rekin Peñalara-rako ultrari buruz hitzegin det, bertan 2. sailkatu baitzen. Ondoren Imanol Aleson eta Unai Bengoarekin hitz bi egin ostean goiko gunera igo nintzen, bertako kontrola igaroaz. Han Ricardorekin bat egin nuen. Iaz elkarrekin bukatu genuen Asier Arrieta eta Xavi catalanarekin batera. Oroitzapen  gogoangarriak 2011koak. Aurten berriz bakoitza bere kabuz hasiko da, nahiz eta gero ibilbidean zehar elkar gurutzatzen ibili.

Uztailak 13, ostirala, arratsaldeko 18:00ak, Beasain. Momentu honen zain urte guztia igaro ondoren emozioak gorputz guztia zeharkatu dit. Argazki kamararekin irudi batzuk hartzen hasi naiz irteera eman denean, eta gero arrapaladan irten gara ikusleen txaloen artean, musika topera genuelarik!

168 km asko dira eta 11100 mD+ are gehiago. Horregatik burua erabili behar da eta etapaka banatu ibilbidea. Hasteko Beasain eta Azpeitiko zatia ( 50 km ) oso arina izaten da, alde batetik ibilbidea pistaz josita dagoelako pasarte teknikorik gabe, eta bestalde indarrak osorik dauzkagulako oraindik. Beraz, nahiz eta saltaka egiteko gogoa izan lasai hartu behar da eta sabela lantzen hasi. Zumarragara iritsi aurretik bi ogitarteko irentsi nituen. Aurretik Usurbe ( 707 m), Mandubiako lepoa eta Izazpi ( 969 m ) igaro genituelarik. Azken mendi honen maldetan Txomin "Gailurrak"ekoa animoak ematen zegoen bere familiarekin. Txomin aurten Transgrancanarian oso fin ibili zen. Mila esker Rakel eta semeak!

Eguraldiak okerrera egin zuen hasi eta 3 bat ordutara. Ekaitza parez pare, beltz beltza ikusten genuen batez ere Aralar aldean. Orduan gogoratu nintzen G2H-koetaz; arazorik ez dezaten eduki. Gero jakingo nuen G2Hko parte hartzaile askok proba bertan behera utziko zutela Aralarreko hotza eta euria zela eta, hipotermia zantzuekin.

Zumarragara 22:00 aldera iritsi naiz ( 4 ordu ). Ondo noa, baina estutu gabe. Gainera bakarka joaterakoan taldeak eskatzen duen elkarren zain egote horrek ez nau arduratzen. Iaz Elgoibarko 3 lagun elkarrekin irten ginen ( Asier Arrieta, Txelu Diez eta hirurok ). Txeluk Txindokin utzi behar izan zuen proba lesio batengatik eta Asier eta biok San Adrian inguruan galduta ibili ostean Beasaina iristea lortu genuen. Talde gutxik lortzen dute Ehunmilak bukatzea. Atera kontuak: probaren 3 edizioetan 20 bat talde aurkeztu dira, eta 3-k bakarrik lortu dute amaitzea! Beraz aurten bukatu dutenei txalo bero bat, eibartarrak tartean ( Iosu Elejalde, Javi Aldai eta Igor Azurmendi ).

Zumarragatik Irimora ( 901 m ) bidean gaua ate joka hasi da. Motxilatik buruko argia atera eta iluntasunean murgildu gara. Euria lurrezko pistak lokazten hasi da, eta mendiko zapatilak ez bustitzeko potzuen gainetik saltoka joan beharra dago. Laster Bergarako lagunekin bat egingo det Elosua-Gorla-ko anoan eta nimoso nihoa. Xabier eta Eiderrekin elkartuko naizela pentsatzen denbora ziztu bizian joan zait. Beraiekin barre batzuk bota eta argazki batzuk jaso ditut. Bolondresak dira eta lan bikaina egiten dute. Guztira aurtengo edizioan 1200 bolondres izango dira!

Bihotza saltaka hasi zait Irukurutzetako ( 895 m ) maldetan, eta ez bakarrik aldapa gogorrak direlako Elgoibar eta Mendaroko lagunekin bat egingo dudalako Sargoate eta Azkarateko anoetan! Nire herriko eremuan sartzen ari naiz, eta ilusioa handia da. Horrela Irukurutzeta igaro ondoren Urbi eta Gabilondo agurtu ditut, markak jasotzera zihoazenean. Gero Andoitz etorri da, honek ere animoak luzatu dizkit. Sargoaten flana eskeini digute bertakoek, eta parte hartzaileek sinistu ezinik elkarri begiratzen zioten, road-book-en ez baidator ano hau, baina elgoibartarrak jendea laguntzeko beti prest! Ondoren, errepidera iristean Manex eta Aitorrekin ere animoak, eta Azkarateko anoan eztanda! Iluntasunetik netorrenez hasieran ez ninduten ezagutzen, baina beraiengana gerturatzean "Aupa Elgoibar" esan eta denak ohiuka hasi dira. Maite, Josu, Arkaitz ( speaker ) eta beste laguntzaileak han zeuden fin fin, gaueko hotzari aurre egiten musika ekipoa topera zutela. Piru-ri esan diot Irukurutzetatik entzuten zitzaiola! Hau da giroa hau! Bertatik urruntzeak pena ematen zidan baina aurrera egin beharra zegoen.

Horrela, oraindik ere Elgoibarko lurretan, Urnobitza ( 644 m ) aldera jo dugu, nahiz eta tontorretik ez igaro. Gero Madarixako anoa etorri da eta hemen Jonekin elkartu naiz. Jone Pelaez Ehunmilak-eko I. edizioko 3. emakumea izan zen, eta adinean gora badoa ere emakume gogorra da. Sabeletik ez doa ondo, eta behin baino gehaigotan atzean gelditzen da. Ibilbideko hurrengo puntuak aipatzen dizkiot erreferentzia bat izan dezan, eta animoak eman; " aupa Jone! laster iturri batetara iritsiko gara ( Xoxotekoa ), eta gero aterpea bertan dugu ". Baina Jonek ahoa zabaltzeko ere zailtasunak ditu. Xoxoten Haritz Moreno laguntzen ziharduen aurten. Gidari lanak ere egin dizkigu, Azpeitirako jeitsiera nondik den argi batekin adieraziz, eta kontuz ibiltzeko, oso labainkorra baitago!

Azpeitira iritsi aurretik beste ogi-tarteko bat irentsi det laranja zuku batekin batera. Sabela primeran daukat, eta Azpeitiko anoan likidoak hartzera besterik ez naiz gelditu, aurretik errepostajea egin baitut. Orain Sañu-ko ( 707 m ) aldapak zain ditugu. Oso motel hasi gara, baina tontor aldean Jonek aurrera hartu eta ez det gehiago ikusiko probaren zehar. Azkenean 43 ordutan iritsiko zen Beasaina, Aizkorrin 3 bat ordu lo egin ostean. Zorionak Jone!

Sañu eta Hernio artean beste tontor bat igaro behar da: Gazume ( 1013 m ). Bertatik jeistea da gehin arduratzen nauena, iaz aurten bezala labaina zegoenez harri laja batzuetatik igaro behar ginelako, eta halako batean txirrist egin eta eskuan zauritxo arin bat egin bait nuen. Aurten beraz kontu handiagorekin jeitsi naiz Zelataungo anora. Bertan goizeko 10:00ak ( 16 ordu ) ziren iritsi naizenerako, eta laranja batzuen zukua zurrupatu ostean Hernioko zeharkaldiari ekin diot. Joserra Sousari deitu diot nola dagoen jakitzeko. Joserrak orain dela aste bi bihotzekoa izan zuen, eta errekuperatzen ari bada ere, berarentzat kristoren paloa izan da. Medikuek kongenitoa dela aipatu diote, eta duen prestakuntza fisiko bikainak bizitza salbatu diola. Gogoratu Joserrak orain dela urte bi Hiru-haundiak proban 14 orduko marka egin zuela, iaz Ehunmilak-en 37 ordu eta UTMB-en beste horrenbeste. Aurten berriz Aizkorriko maratoian ere partu izan du. Animo Joserra!

Hernioko zeharkaldia kalbarioa da, gora-behera askorekin. Zer kostatzen da Herniotik zuzenean jeistea Tolosa aldera? Baina Ehunmilak proba horrelakoa da, eta gutxien espero duzunean aldapa baten aurrean zaude. Piskana eta euriak atsedena eman digun tarte batean Tolosara iritsi gara; 10:52 ( 16h52´).

Tolosako anoan dutxatu, bazkaldu, argazkiak atera eta 20´tan berriro abiatu naiz. Denbora galtzerik ez dago, nahiz eta gogo handiak izan bertan tertulian egoteko. Jazkue gaina ( 720 m ) gure zain dago, eta erritmoari eutsi beharra diot. Amezketarako bidean goaz eta horrek animoak igo arazten dizkit. Laster Aralarren sartuko gara eta mendiaz gozatzeko aukera izango degu.

Horrela Amezketako anoan bertako ezagunekin barre  batzuk bota ditugu, beraien argazkilari ofiziala bait naiz! Antolakuntzakoek gutxienez binaka irtetzera behartu gaituzte Aralar zeharkatzeko baldintzak oso kaxkarrak bait dira: hotza, haizea, euria eta lanbroa. Beraz Lontxo izeneko mendizale beterano batekin elkartu eta gorantz. Ikaztegiatakoa da Lontxo eta jadanik aurreko bi edizioetan G2Hak burutu zituen, aurten "luzea" probatzera etorri da eta erritmo onean doa.

Larraitzen familia eta ezagunekin elkartu naiz; Araolazatarrak. Emandako batidoak, txokolatea eta mimoak eskertzekoak dira. Berotasun honekin Beasaina seguru iritsiko naizela. Txindokirako bidean tontorra igotzerik ez dugula izango adierazi digute antolakuntzakoek; ez G2Hko, ez eta Ehunmilako partaideek ezin izan dugu burutu 1,5 km-ko ibilbidea. Arrazoia argi zegoen: eguraldi kaxkarrak ibilbidea arriskutsu bihurtu zuen, eta jeitsieran zauriturik egon zedin Txindokiko lepotik Aralar zeharkatzeari ekin diogu Lontxo eta biok, baina aurretik Mali eta bere lagunekin argazki batzuk atera ditugu. Mila esker zuen berotasunagatik!

Aralarreko zeharkaldia ondo eraman det, ez det hotzik izan, Tolosako anoan txamarra potoloa hartu bait nuen, eta baita gorroa, esku larruak, praka luzeak eta bufak. Beraz ondo prestaturik eta jakinik gune hau eguraldi txarrarekin kritikoa izaten dela, Lizarrustira iritsi gara. Bertan Lontxok proba utzi du. Hasieran harrituta begiratiu diot, Aralarreko zeharkaldian nire aurretik joan bait da une oro, baina gero larregi estutu duelako inpresioa izan det. Hurrengoan izango da txapeldun! 60 urterekin meritu makala ez dezu!

Lizarrustin ondo hornitu ostean Ehunmilak-eko zati zailenari ekin diot: Lizarrusti-Etxegarate. Printzipioz ez dirudi horren besterako, bi lepoen artean 16 km besterik bait daude, eta gainera basotik zehar da, igarobide teknikorik gabe. Baina errealitatea beste bat da; 40 orduren bueltan ibiltzen garenok, azkenak, Lizarrustira iritsi orduko 2. gaua gainean izaten dugu. Beraz, logureari aurre egin behar diogu gune ilun, bakarti eta galdu batean. Gainera aurten ere, aurreko bi edizioetan bezala, ibilbidea lokaztuta zegoen. Gure aurretik 400 parte hartzaile igaroak ziren, eta tropelaren bukaeran goazenok beti pastel guztia jan behar degu. Ba horixe, gauez, logurez eta bakardadez inguraturik 4 ordu behar izan genituen 16 km egiteko! Entrenamenduetan 2 orduerkin nahikoa izaten degu zeharkaldi hau burutzeko, baina probako baldintzek asko aldatzen dituzte parametroak. Hau dela eta zati honetan Javier Ugaldek sms-ak behin eta berriz bidali dizkit, bera ere jakinean baitago gune honen zailtasunataz. Mila esker Javier!

Etxegarate. Gaueko 2:45ak ( 32h45´ ). Iera, Eider eta konpañia gure zain! Zer nolako ilusioa! Txalo artean karpa barrenera iritsi, muxuak eman eta jaso, dutxatu eta lotara zuzenean. Mantekin estaltzen nintzen bitartean yogur likidoa edan det, eta gero mugikorrean alarma 4:00etarako ipini det. Jo orduko gora, lagunak agurtu eta aurrera, bukatzera! Etxegaratetik irtetzen Mario peruarrarekin bat egin det, eta Beasaina iritsi arte elkarrekin joango gara. Mariok iaz Tolosan utzi zuen proba, eta aurten arantza etaratzera etorri da. Ez da berria halako ultretan, aurten adibidez 7 bat egin ditu, gehienak Catalunya eta Madrid aldean, bertan lagunak baititu, horien artean Nerea Martinez "Bandoleros" taldekoa, eta iazko Ehunmilak-eko irabazlea. Aurten ere Nerea primeran dabilela esan dit, ospatu berri den "Ronda dels cims" ( Andorra UT ) marka berria ezarri du; 35h inguru, aurrekoa 9 ordutan jeitsiaz!!!

Otzaurte eta San Adrian hurrengo igaro-bideak izan dira, eta hemen parte hartzaile gehiagorekin topo egin dugu. Piskana atzean goazenok bat egiten dugu, eta elkarri animoak ematen aurrera goaz. San adrianeko tunel naturaletik igaro ostean Aizkorriko gailurreruntz jo dugu. Igoeran Aizkorriko aterpetik behera zetozen bolondres kuadrila batekin bat egin dugu. Gaua bertan igaro dute, eta orain beste txanda batekoek erreleboa hartuta lotara dihoaz. Laster gu ere bai! Igoeran Jon Bikendik hotsegin dit. Lasterketaren emaitzen berri eman eta lasai hartzeko esan dit; "animo, laster Aizkorrin eta gero dena beherantz!".

Aizkorriko aterpean bolondres ezagun askorekin bat egin dugu, horien artean Antxon Burtzio eta "Patas"; "Aretxabaletako txoriarekin". Patas bere garaian parapentearekin ibili zen, eta guri erakusten saiatu ere, baina batzuk zeruan ibiltzeko jaoiak dira eta beste batzuk lurrean. A ze oroitzapenak!

Azken txanpan sarturik, Oazurtzara Enric eta Mariorekin egin det bidea. Hemen ere Gurutze Gorrikoak fin fin zeuden gure zain. Tentsio guztia hemen bota degu, jadanik badakigulako Beasaina iritsiko garela, hemengo denbora muga 12:00etan betetzen da, eta gu 10:49an iritsi garenez, helmugara iristeko 20 km-ren faltan, 7 bat orduko tartea dugu. Beraz disfrutatzera. Baina, bai zera! Hirurok pikatu egin gara eta lasterka hasi gara. Lehena Enric izan da Montse Mutiloara bere bila baitzetorren eta aurreratu egin zaigu. Ni telefonoz Txelurekin hitzegiten arin nintzen bitartean tartea atera digu. Praka luzeak erantzi, motxila estutu, ur tragoskada bat eman eta azken 15 km-ak topera! Mutiloatik Beasaina arrapaketan ibili gara; Enric eta Montse aurretik, gero Mario eta azkena idazten ari dena. Baina ondo etorri zaigu, azken km-ak luze izan beharrean estimuluz baterik egon dira, ea zein iristen den lehena! Umeak bezala. Gozatu ederra hartu dugu!
Tartean Unai bermeoarra, Josu Artetxeren botileroa, eta Asis eta Silvia, Tor des Geants-eko lagunak agurtu ditugu.

Beasaingo kaleetan 4 bat parte hartzaile pasatu ditugu, eta jendearen txaloen artean helmugara iritsi gara; 45h21´tan.

Beasaingo udaletxeko enparantzan antolatzaileei Valdik emandako mugikorra-GPS bueltatu diet, ibilbidearen puntu guztiak bertan jasota gelditu bait dira, eta antolakuntzakoek datu gehiago izango dute hemendik aurrera.

Etxeko lanak eginda besarkaden momentua iritsi da. Finisher txalekoa jaso eta furgonetan polikiroldegira eraman gaituzte. Dutxatu, masajeak hartu eta lagunekin tertulia. Ricardo, Josu eta May helmugaratu dira. May azkena izan da 47h30´rekin. Antolakuntzako Valdik azken km-ak txirinduarekin bere ondoan joan da animoak ematen. May-k 3 aldiz parte hartu Ehunmilakoetan eta 3.ean amaitzea lortu du. Saiakerak merezi izan du!

Hurrengoa abuztu bukaeran: GRP-240km "TORP2 TALDEA"n: Javier Ugalde, Josu Artetxe eta Enric Terricabras-ekin batera. Baina orain atsedena dator, gero estutuko degu gorputza berriro. Mila esker antolatzaileei, bolondresei eta lagunei! Izan untxa!

Euskal Mendi Federazioko Antxon Burtzio Ehunmilak-eko parte hartzaileei animoak ematen.

Eibartarrak irteera gunean, Besainen. Taldean Igor Azurmendi, Iosu Elejalde eta Javi Aldai joan ziren, argazkian berriz ( dortsal gorriarekin ) Asier Garde ageri da.

Iker eta Xabier




May

Julio

Mario peruarra eta atzean May eta Josu

Andres, Anizeto eta Pedro
Aitor etaXabier


Gorka eta Jaione Sasieta

Luis



Jone eta Aritz


Jordi


Imanol Aleson (2.), Beñat eta Unai Bengoa (9.)

Kauldi

Beasain irten eta lehen aldapak Usurbera bidean

Aralar eta Txindoki urrutian

Mendizaleak ilaran

Animatzaileak non nahi
Mila esker!

Gerardo

Beasain eta atzean Aralar

Usurbeko antena eta gurutzea

Usurben ( 707 m ) jendearen animoak jasotzen

Goierri Telebista ere Ehunmilak-en jarraipena egiten

Taldea baturik

Mandubiarako bidean alai

Mandubiako animatzaile gazteak
Mila esker!

Izazpi aldean ekaitza gure zain!

Aralar aldean ekaitza sartu berri!
G2H-koek gau gogorra izango dute, beraiek laister hasiko bait dira bertatik igarotzen!


Izazpi ( 969 m )

Zumarragara iristen

Zumarragatik irtetzen
Mila esker Gorka animoengatik!

Irimo ( 901 m )

Eider eta Bergarako lagunak

Gurutze Gorrikoek ibilbide osoan zehar lan bikaina egin zuten!
Mila esker!

Xabier eta lagunak Gorlako anoan

Urbi eta Gabilondo Irukurutzeta aldean ( 895 m )

Jose Carlos naparra

Andoitz

Zargoate inguruko anoko animoak jasotzen!
Gozua zegoen etxean egindako flana!
Mila esker!

Azkarateko kuadrila.
Aupa Elgoibar eta Mendaro!

Haritz Moreno Xoxoteko aterpean laguntzen.
Mila esker gidari lanak egiteagatik!

Jone Azpetiko anotik irten berri.
Sabeleko arazoak eragindako makalaldiari aurre eginez Beasaina iritsi zen! 43 ordutan!
Zorionak Jone!

Azpeitiko kaleak utzik goizeko 5:00etan

Sañuko zaindaria

Sañuko kanpin denda bada

Sañu ( 610 m )

Herniorako bidean euripean, nola ez!
15 ordutan zehar euria gure gainean izan genuen!

Gazume ( 1021 m )

Gazumeko zaindariak

Zelataun

Herniora igo aurretik Zelataunen indarrak hartu behar ziren!

Zelataungo animatzaile gazteak!

Mila esker Zelataun!

Hernioko goiko borda

Hernioko burdinezko uztaiak

Hernioko artzaiak

Belainoa

Mendiak blaino artean eskutaturik

Tolosara iristen

Tolosako Triangelu enparantza

Tolosan zehar polikiroldegirako bidean

Tolosako polikiroldegia

Tolosan bazkaltzen

Tolosako bolondresak

Bolondres gazteak

Aupa Erreala!

Jazkue gaina igaro berri Txindoki zain dugu lainopean!
Lanbroak Aralarren jarraitzen du

Txindokiri ez zaio lainorik kendu!

Amezketa


Amezketako anoko zaindariak
Mila esker aurten ere!

Larraitzen Lontxo eta familiarekin!

Larraitzetik Txindokirako bidean

Txindoki lainotuta

Txindokiko artzainen bordak.
Gazta onak salgai dauzkate bertan!
Txindoki lepoko kontrola.
Tontorrera igotzerik ez zuten utzi baldintza arriskutsuak medio; lokatza, haitz labaina, hotza, behelainoa.
Mali.
Arrastaka mendi elkarteko lehendakaria.
Ehunmilak-eko proba antolatzen duen taldea.
Zorionak Mali eta mila esker eskeini diguzuen laguntzagatik!

Lontxo eta Malirekin Txindokiko lepoan.

Aralarreko zeharkaldian kanping denda batzuk zituen antolakuntzak bolondresak babesteko eta parte hartzaileei laguntza eskeintzeko.

Aralarren lainopean ibiltzeak orientazio handia eskatzen du,
eskerrak bidea ondo zegoela markatua!

Aupa bikote!

Lontxo tontor batera iristen.

Bolondresak gure zain.

Bide ezin hobeto markatua.

Ganbo ( 1412 m )

Ganboko buzoia

Aralarren zehar haizea eta hotzarengandik babesturik

Uarrain ( 1324 m )
Uarraingo buzoia

Aralar

Aralar laino artean

Malkorriko anoa

Bolondresak Malkorrin

Malkorri ( 1285 m )

Malkorritik Lizarrustira jeisten

Txindoki urrutian, oraindik ere lainoz eztalia!
Aralar

Aralar

Gurutze Gorrikoak Aralarren

Lareoko urtegia

Lareotik Lizarrustira doan bidearen azken zatia

Lizarrustiko anoa

Lizarrustitik irtetzen

Lizarrusti eta Etxegarate arteko zati lokaztua.
Mendi lerro honetan logureak gainezka egiten digu,
eta Etxegarateko anora iristeko irriketan egoten gara guztiok, Etxegaraten lo egiteko aukera bait dugu.
Ehunmilak-eko zatirik psikologikoena da, gauez, iluntasunean, logurez, zaratarik gabe, biztanlerik gabeko gunea eta lokaztuta badago are gogorragoa!
16 km besterik ez dira, baina aipaturiko baldintzetan 3, 4 edo 5 ordu ere behar dira zeharkatu izateko!

Etxegarateko anoa.

Aizkorrirako bidean.

Aizkorriko tontorra urrutian San Adrianera iristear.

San Adrianeko aterpetxea eta anoa.

San Adrianen indarrak berreskuratzen.

San Adraineko zaindariak

San Adrianeko bolondres gatzeak.

Eutsi! gutxi falta da eta!

Aupa Aitor!

San Adrianeko kuadrila.

San Adrianeko arkutik igarotzen.

San Adrianeko kobaren barruan.

San Adrianeko baseliza.

San Adrian inguruko kaltzada.

Aizkorriko aterpean gaua bolondres moduan igarotako bikotea beheruntz jeisten.
Mila esker eginiko esfortsuagatik gu guztiok zaintzen!

Beste bikote bat beherako bidean.
Mila esker zuei ere!

Aizkorriko aterpeko zaindariak.

Antxon Burtzio
Burtzio eta "Patas"ekin batera Aizkorrin ( 1528 m )
Mario Aizkorritik jeisten.

Enric Terricabras Urbia aldean.

Enric Andraitzeko lepotik igarotzen, euria gainean duelarik berriz ere!

Oazurtzako anoa.

Gurutze Gorrikoak Oazurtzan.

Azken jeitsierekin gozatzen.

Enric

Mario

Mario eta Enric Zerain-era iristen.

Unai bermeoarra, ibilbide guztian berarekin 11 bat alditan topo egina.
Josu Artetxeren zaindari fidela!
Mila esker!

Zerain

Mutiloa

Españolamenditik igarotzen

Jatetxeko bezeroak proba daztatzen

Mario helmugan

Beasaingo bolondresak

Enric helmugan

Montse, Enric-en neska laguna.
Montsek G2H-tan parte hartu zuen, baina eguraldi kaskarra medio Aralarren utzi behar izan zuen.
Hala ere Montse oso oroitzapen onekin bueltatuko da Catalunya aldera,
euskaldunak ondo zaindu baitzuten; Aralarren kanpin dendan erropa lehorra ipini zizkioten
hotzari aurre egiteko, mela mela eginda iritsi baitzen.
Bukarean gainera gazta bi oparitu zizkioten.
On egin !

Enric nekaturik baina pozik!

Enric eta Mariorekin helmugan

Enric eta Montse

Beasainen bueltan 45 ordu mendian zehar ibili ostean


Jon Unanue, ? eta Landerrekin ( Kirolprobak )
Aitor eta ?
Xabier

Gurutze Gorrikoekin

Masai zerbitzua.
Mila esker!

Ricardo eta May

Josu Artetxe

Ricardo txapeldun!



Hurrengo egunean argazki gehiago eta kronika ...