Azken urte gogorrari aurre egin nahiez, aurtengo oporretan mendietan barna murgildu gara. Horrela Kantauri itsasotik Mediterraneo itsasora dihoan GR11 (Gran Recorido 11) ibilbidea jarraituz Pirinioak zeharkatu ditugu.
Mendian gora ibiltzeak musukoa aurpegitik kendu eta arnasa lasai hartzeko parada ematen digu. Horrela, uztaileko lehen astea aprobetxatuz eta oraindik kutxatuen kopurua txikia zenez, beste olatu batek arrapatu aurretik gertu ditugun Pirinioetara hurbildu ginen. Hala bada, Hondarribiko Higer lurmuturrean lehenengo pausoak eman genituen, beti ere ekialderantz, eguzkia sortzen den lekurantz. Lehen urratsak, horiek dira zailenak; urduritasunez jantziak, zalantzez eztaliak, baina abentura handi batí hasiera emateko gogoak mamu guztiak uxatzen zituen.
Ibilbidea: GR11 bideaz gain, Pirinioak zeharkatzeko beste bi bide daude; GR10 (Frantziatik) eta HRP (Hight Route Pyrennees / Alta Ruta Pirenaica) delakoak. Horrela, etapa batzuetan HRP bidearen zati batzuk burutu ditugu; Ordesa aldean adibidez Bujaruelotik Pinetara igarotzeko, Brecha de Roland (2780 m) lepora igo nintzen.
Etapen bataz bestekoa 50 km eta 13 bat ordukoa izan da, zeharkaldiko 835 km-ak 17 egunetan banatuz. Egunaren argitasunak irauten zuen bitartean oinez ibili gara, elikadurari, hidratazioari eta atsedenari beraien uneak utziz.
Eguraldia: meteorologiak etapen itaupena baldintzatu bait dezake. Horrela, distantzia luzeko etapask egin nahi baditugu, zeharkaldia burutzeko garairik egokiena uda da. Hala ere, uda garaian beroak eta arratsaldeko ekaitzek daramagun martxa geldotu dezakete. Cap de Creus aldean adibidez, Mediterraneo itsaso inguruan, udan klima beroa eta sargoria izaten da. Kontuz beroarekin eta eskura izan hidratazio guneak; herriak eta iturriak.
Experientzia: jadanik 4. aldia da GR11 ibilbidea osatzeko aukera dudala; 1994an (30 egunetan), 2002an (22 egunetan eta bikotearekin), 2018an (17 egunetan, ikusi erreportaia) eta 2021ean (17 egunetan, ikusi erreportaia). Bestalde GR10 ibilbidea ere 2003an, Mirenekin osatu nuen (22 egunetan). Guzti honek Pirinioetako bide eta aldaki ezberdinak hobeto ezagutzeko aukera ematen digu, etapa ezberdinetako anoak (avituallamiento, dendak), aterpeak eta aldakiak (variantes) ondo aprobetxatu ahal izateko.
Bakarrik: ibilbidea bikotearekin eginda badut ere, aurten uztaileko lehenengo asteetan egiteko aukera suertatu zitzaidan eta horrela nire kabuz burutu nuen, nahiz eta bidean zehar mendizale ugarirekin topo egin. Bakarrik joateak autonomia handia ematen du, eta erabakiak hartzeko momentuan norberaren ardurapean gelditzen dira, aldagai honek ere etapa batzuk luzatzeko aukera ematen du, nahiz eta gaueko ordu txikietan ibili, bekokian frontala daramagula.
Motxila eta pisua: pertsonaren pisuaren % 10a ez gainditzea, hori da zeharkaldi luze batean bete beharreko araua, bestela motxila zama handi batean bihurtzen da, eta experientzia gogaikarri batean bihurtu daiteke. Bestalde, zeharkaldi luze honetan eraman beharreko materiala kontutan hartu beharrekoa da, ez bait da berdin neguan edo udan egitea. Neguan elurra eta izotza dagoenez pioleta eta granpoiak behar dira, baina udan lepo batzuetan salbu, Tebarray edo Brecha de Roland aldean adibidez, biak 2.870 metrotara kokatuak, ez da goi mendiko materialik behar. Beraz, motxilaren pisua 6,5 kg inguruan ibili izan da zeharkaldi guztian zehar. Motxilan ez dut janari eta ur kantitate handirik eraman, bidean zehar "errepostatzeko" aukera bait dago, bai aterpeetan, bai errekastoetan.
- Lo-sakua (600 gr)
- Esterilla
- Erropa: mendiko txaketa ("Goretex", 1,100 kg), 4 galtzerdi pare, praka motz bat eta bainu jantzi bat, txapela bat, 3 kamiseta termiko, (1,200 kg)
- 2 zapatila pare, bat medikoa, bestea running-ekoa (1,200 kg)
- Frontala edo bekokiko argia
- Betaurrekoak: eguzkiarengandik babesteko
- Botikina: esparadrapoa, eguzkiari aurre egiteko krema, erredurei aurre egiteko krema ("Mitosil"), anti-inflamatorioak ("Ibuprofeno")
- Erramintak: atzazkalak moztekoa, laban txiki bat
- Makilak: mendiko 2 pare
- Janaria: barrita energetikoak, fruitu lehorrak, fruta (1 kg)
- Ura: kantinplora erdi beteta (500 ml), bero handiko etapetan beste ur botila bat ere eramaten nuen (1 l)
- Ekipo digital-elektronikoa: mobila, kableak, entxufeak, bateria eramangarria (externa)
- Mapak: paperezkoak (42 orri karpeta batean), nahiz eta trak-a eskuragai izan, koberturarik gabeko guneetan egokiak dira
Higer lurmuturrean (Hondarribia)
Bujaruelo - Parzán
Albanyá - Llançá