2011/02/25

COLLARADA 2X2000 KM bertikala 2011ko udan ospatuko da!

 La Trapa-ko ( 1770 m ) aterpea, Collarada ibilbideko erdibidean kokatua.

Villanuatik albiste onak datoz; azkenean alkateak eta udaleko lagun taldeak Collarada-ko igoera bultzatzeko erabakia hartu dute. El Juncaraleko kirol taldeak ere lagunduko diete, eta guk ere, hemendik esku bat luzatzeko intentzio irmoa dugu. Ea denon artean ondo irtetzen den. Oraindik punto asko zehazteke daude ( data, ibilbidea e.a. ), baina garrantzitsuena egina dago: Collaradako igoera aurrera ateratzeko borondatea.

Buenas noticias desde Villanúa; la alcaldía de Villanúa va a impulsar la Subida a la Collarada. Todavía quedan muchos flecos por dirimir ( fecha, itinerario etc. ), pero lo que importa ahora es ver que hay voluntad de llevar el proyecto adelante. Entre todos, alcaldía, club El Juncaral y demás apoyos, como el nuestro, impulsaremos esta prueba tan atractiva.

 Collarada Villanuatik, ibilbidea eta desnibela.

 Collarada tontorrera iritsi aurreko kanala.

Lazkaotarrak ( Ander eta Gabi ) Collarada tontorrean, bejondeizuela!

2011/02/07

ALTITOY 2011 - LARIZ eta IRURETA 3.ak!!!

Iñigo Lariz eta Arkaitz Irureta elgoibartarrak 3. postuan sailkatu ziren Altitoy proba entzutetsuan! Zorionak txapeldunak!
Informazio gehiago: http://pirukeriak.blogspot.com/ Ikusi aristan batean grabatutako irudiak, ikusgarria eta beldurgarria!!!

Jendea badabil bai, jo ta ke, alde batean edo bestean urte hasiera honetan prestakuntzan buru belarri. Batzuk mendi zeharkaldiak egiten, eta beste batzuk elurretan, zeharkaldietarako sky-ekin  fondoa hartuz!

Lerro hauetan agertzen diren argazki guztiak goian aipaturiko blogetik hartuak dira. Mila esker Piru!

 Kanal batetik gora!

 Morkaiko ( Elgoibarko mendizale elkartea ) taldeko 12 partaideak. 

Kilian Jornet txapeldunarekin!