2012/05/27

XIV orduak 2012: bero sargori!

 Aralar barrenean San Miguelera ( 41.km ) iristen, Meatzari, Buruz eta Jose Vicente Benito.
Tolosako XIV orduak 2014
Fitxa teknikoa:
-Luzera: 68 km
-Desnibel +: 3500mD+
-Data: urte olinpikoatean ( 2012 ), maiatzaren azken aste-bukaeran
-Parte hartzaileak: 2400

 XIV orduko ibilbidea: Tolosa - Aralar - Tolosa ( 68 km ).

XIV orduko perfila ( 3500mD+ )

 Tolosa, goizeko 5:00ak, irteera gunean.

 ETB-1eko Alkain eta kuadrila Finlandia saiorako umore saioa grabatzen.
 Espektakulo jatorra izan da goizeko ordu txikietan, kamara eta guzti!

 Aupa mendizaleak!

 Parte hartzaile andana, guztira 2400 lagun izan ginen!

 Egunsentiko lehen printzekin taldea aurrera.

 Aralarreko perfila gure begien gustagarri! 
Eskuma aldean Txindoki nabaritzen da.

 Aurrera emakumea!

 Pinadietatik zehar.

 Uli-tik jeisten.

 Aralar urrutian, gure helburua!

 Aupa gazteak!

 Leitzarango trenbide zaharretik zehar tunelak gurutzatzen.

 Manu, Meatzari eta lagun bat freskura ederrean!

 Lekunberriko anoan txartela sinatzen dutenak prest!

 Aupa txapeldun!

 Iribas herrixka, dorre eta guzti!

 Baserri sendoa.

 Aralarren barrenean Fermin-ekin, GPSarekin bideko datuak jasotzen puntuz puntu.
Ehunmilak-eko antolakuntzan ere Aizkorri aldeko markajea burutzen du beasaindarrak.
Mila esker egiten duzun lanagatik, segi horrela!

 San Miguel inguruan, antenak nabaritzen dira.

 San Donato parez pare!

 Iruñea aldea gure atzean.

 Ultra-trailerrak jarraitzen, Jose V. Benito ( kamiseta urdinez ), Meatzari eta beste lagun berri bat.

 Manu irrifartsu, gogorra haiz benetan!

 San Miguelen ( 41.km ) "Berria" egunkariko arkutik pasatzen.
Berriak babes handia ematen dio XIV orduko mendi martxari, mila esker!

 Meatzari.

 Jose Vicente eta Manu.

 On egin!

 San Donato ( 1495m ).

 Zelai berdeak gure oinen lagun!

 Sakana aldea.

 Aratz ( 1442m ) eta Aizkorri ( 1528m ).

 Guarda-etxetik ( 46.km ) aurrera.

 Igaratza ( 1285m, 50.km ).

 Aralar bere handitasunean.

 Igaratzako bordak.

 Igaratzako kontroleko lagunak.

 Zuen umore eta animoak eskertzen dira!

 Eskeinitako ardo tragoxkada ere bai!

 Aupa familia!

 Ikurriña guztion zaindari.

 Gurutze Gorriko-ak gure zaindari bikainak!

 Agur Igaratza!

 Enirio aldea.

 Aralarreko tontorrak.

 Aralarreko zaindaria.

Aralar

Igaratzatik Amezketara doan bidea
Aintzinako gizakiaren uztiaketaren arrastoak.
Minerala garraiatzeko sistema.
Lantegi zaharra.
Industria gunea Aralarren.
Errekastoa jarraitzen.
Amezketa.
Gurutze Gorriko taldea Amezketan.
Alegia eta Tolosa arteko bide-gorria.
 Animatzaileak Berazubi-ko kirol gunean.

 Diploma jasotzen Tolosako Uzturre ( 812m ) mendia atzean dugula.
 Helmugako lagunak: ?, Manu eta Jose Vicente.

2 mendizale egindako esfortsua aurpegian dutelarik!

"Aralarko XIV orduak bero-patsetan"

Tolosako XIV orduak mendi martxa urte olinpikoetan ospatzen denez, aurten Aralarko Adiskideekin topagunea genuen. 1992an eta 2004an ibilbidea burutu ostean, oraingo honetan udako probeei begira ( Ehunmilak, GRP eta UTMB ) prestaketa lanekin jarraitzeko parada ezin hobea zen.

Tolosara goizeko 4:45etarako gerturatu gara, 5:00etan martxari hasiera ematen baitzaio. Irteera 80ko taldeetan banatu da, guztira 2400 bat parte hartzaile baikara. Horrela 5:30etan lehen pausoak emateari ekin diogu. Aurretik ETB-1eko Finlandia saioko Alkain eta konpania ikusi ditugu beraien umore sket-ak egiten.

Tolosatik Uli alderako lehen aldapetan mendizaleok, umorea eta urduritasuna lagun, lehen izerdi tantak botatzen hasi gara. “Gailurrak” taldeko Jose V. Benito eta Meatzari-rekin ( Iñaki ) bat egin det. Beraiekin beste lagun bat zihoan, iaz UTMB gogorrean parte hartu zuena. Probaren zehar behin baino gehiagotan gurutzatuko naiz. Beraz gaur hankak estutu ditugu!

Hasiera berezia izan da, mendi lasterketetan ibiltzen garenok ziztu bizian irtetzen bagara, martxalari ere sentitzen gara, gure jatorria txikitatik hau izan baita. Horrela errespetu osoz lehen km biak oinez egin ditugu, piskanaka mendizaleon suge erraldoiaren burura joaz. Luze joan zaigu ordea, Gorriti-ra iristean ( 17.km, goizeko 8:27, guztira: 2h57´ ) jadanik bakarrik geunden. Gure giroan saltaka Lekunberri-ra abiatu gara.

Lekunberri-ko ( 26.km, 9:27 / 3h53´) anoan ura eta laranja atalak besterik ez genituen indarrak berreskuratzeko. Esan beharra dago janari solidoa San Miguel-eko anoan besterik ez degula izan, eta honek probaren gogortasuna areagotu duela. Hala ere ogi-tartekoekin prestaturik etorri naiz, eta lehen urrats hauetan sabela babesteari ekin diodala. Jan eta jan, indarren faltarik ez izateko.

San Migueleko ( 41,km, 11:25 / 5h55´) aldapetan Meatzari eta Jose Vicentekin berriro bat egin det, eta anoan antolakuntzako ogi-tartekoak, tomatea, laranjak eta ura edateari ekin diogu. Martxa onean goaz, orain Aralarko mendi zerra honen gorenetik dauden paisaiekin disfrutatzen hasi gara. Bero egiten du eta aurreko asteetan botatako euri-jasekin den dena berdea ikusten da; San Donato eta Aratz-Aizkorri horren lekuko direlarik.

Guarda-etxerako jeitsieran lasai abiatu naiz, sabelari bere lanak egiteko astia eman nahirik. Bakarrik nindoalarik, bapatean galdu egin naiz. Pagadi amaigabean barrena orbel zaharren artean beheruntz ez naiz asko larritu, jakin bait nekien bideak errepidera irteten zuela bukaeran. Horrela izan da, aurreko bi edizioetako parte hartzeak experientzi puntu bat eman dit eta Guarda-etxera iritxi baino km bat lehenago txirrindulari proba bateko bizikleteroekin bat egin dut. Bada ezpada oinez zetozen mendizaleei martxalaririk ikusi duten galdetu diet, eta baietza entzutean erritmoa azkartu det, nire bide-lagunekin bat egiteko. Guarda-etxen ( 46.km, 12:15 / 6h45´) Meatzari eta Jose Vicenterkin elkartu naiz.

Igaratza izan da hurrengo helburua eta eguzkiak majo jotzen du jadanik!
Igaratzako bordetan ( 50.km, 13:27 / 7h57´), zatotik ardo tragoxkada bat eskini didate, eta salda beroarekin idar berruturik irten naiz.
Jarraian belarrarekin gozatzeko aukera izango degu, baina oinez noa, jakin baitakit jeitsiera luze eta zuzena dugula Azkarate herriraino ( 5 km-tan 1000mD- inguru ). Beste mendizale gazte batzuk pasatu naute; hori da sasoia hori! Aspaldiko partez gaurko eguraldiarekin kexarik ez dugu . Agian bero larregi egiten duela esan beharra; beti kejia!
Igaratzako harrobitik igaro gara eta bertan aintzinan erabiltzen zen makinaria aurkitu dugu. Demasekoa izan zen minerala garraiatzeko hemen eraiki zuten kable eta bagoneta sistema! Jadanik utzita dago, baina gure arbasoek burutzen zuten lan nekeza gogorarazteko tartea izan degu.

Amezketan ( 57.km, 14:27 / 8h57´) likidoak berrezkuratzeari ekin diogu.
Errepide beroa eta luzea ( 11,5 km ) gure zain dugu.
Baina bero hau gainetik kentzeko lehen bait lehen iristea nahi degu Tolosara.
Horrela tarte guzti hau saltaka egin degu, erritmo onean.
Alegi-n garagardoa zain izango genuelakoan, aurreko edizioetan bezala, arintxo iritsi gara, irrikitan.
Baina usteak ustel! Azkarregi iritsi gara oraingo honetan eta mahaia prestaturik gabe zegoen! Hurrengoan lasaigo ibili!

Tolosara bidegorritik iritsi gara. Bidean Meatzarirekin elkartu naiz berriro. Oinez doa. Km pare bat besterik ez dira falta eta elkarrekin saltaka joateko gonbita luzatu diot. Lasai bukatzea nahi duela erantzun dit, eta trankil bere pentsamenduetan utzi det.
Berazubi-ko kirol gunera iristean azken kontroleko fitxaketa izan degu: 15:30ak dira ( guztira 10 ordu ), nahiz eta beraiek 17:30ak markatu ( hori bait da legezko ordu minimoa; 12 ordu).
Diploma jaso ostean Jose Vicenete eta Manu-rekin egon naiz eta Ehunmilak-en elkar ikusiko garelakoan agurtu gara. Orain errekuperatze fasea hasten da, likidoak eta pasta irentsi, eta ur hotzetako bainuak hartu hanketarako. 
Plazer bat izan da! 2016rate!