2014/08/24

GRP 2014: Imanol Aleson 2.!

Imanol Aleson, Unai Bengoa eta Jose Luis Albizuri " Hiru Haundiak 2014 " proban ateratako argazkian.

Imanol Aleson azkoitiarrak bigarren postua lortu zuen Pirineoetan ospatu berri den GRP ultra trailean. Middi d´Bigorre ( 2888m ) mendiari itzulia ematen zaion ultra honetan 838 parte hartzailetatik 405ek besterik ez zuen bukatzea lortu. GRPren datuak ikusgarriak dira: 160km / 9800mD+.

Grand Raid des Pyrénées 2014

GRAND RAID DU PYRENEES / GRP
-Fitxa teknikoa:
-Luzera: 160 km 
-Desnibel+: 9800mD+
-Data: 2014-08-22
-Tokia: Vielle-Aure, Midi Pyrenees 
-Parte hartzaileak: 838 irten / 405 bukatu
-Beste edizio batzuk: 
-Sailkapenak
Mutilak:
1 Patrick BOHARD: 25:03:25 
2 Imanol Aleson Orbegozo: 26:06:17 
3 Bruno Silva: 26:48:18



Euskaldunak GRP ultra trailean beti ibili izan dira ondo:


-Unai Bengoa:
 GRP-2009: 31. postuan, bere orduko kronika ikusgarria da
GRP-2010: 10. postuan


-Jose Vicente Benito:
 
 Jose Vicente Benito (2.) eta Oscar Perez (1.) 2011ko edizioan
GRP-2011: 2.postuan
GRP-2012: 3. postuan
GRP-2013: 35. postuan
GRP-2014: 
-Iker Karrera:
 Iker Karrera
GRP-2013: 1. postuan ( 24ordutan )

-Imanol Aleson:
 
GRP-2014: 2. postuan

Imanol Alesonen aurtengo denboraldia bikaina izaten ari da. Hiru Haundiak proban 6. egin zuen ( 11or35´), Ehunmilak proban 2. ( 25or29´ ) eta GRPn 2. ( 26or06´ ). Imanolen ibilbidea ikusgarria izaten ari da azken urteetan, Trans Gran Canariako 2009. urteko 6. postutik hasita Ehunmilaken lortutako 2 garaipen ( 2010 eta 2013 ) eta eta 2. postuetatik ( 2012 eta 2014 ) igaroz, horregatik ez da arritzekoa aurten Haglöfs markarekin egin duen fitxaketa.
Zorionak Imanol!