Gorbeatik Barazarrera jeisteko mendi igarobidean.
3 Gurutzetako ibilaldia
-Fitxa teknikoa-
-Tokia: Galdakaoko mendiak
-Data: maiatzeko ilargi betearekin batera 2 urtean behin
-Luzera: 85 km
-Desnibel +: 3800mD+
-Ibilbidea: Galdakao, Ermitabarri, Pagomakurre, Gorbea (1481m), Barazar, Saibigaina (962m), Aramotz, Kabrero, Lemoa, Ganzabal ( 559m), Usansolo, Galdakao.

-Antolatzailea: Ganguren MT
Ganguren MTko egoitzan txartela eta boltsak jasotzen.
Larunabt gaueko 00:00, irteera ordua.
Gorbea aldea, eguraldi kaskarra medio tontorrera ez igotzea erabaki zuen antolakuntzak,
arriskuak saihesteko.
Eguraldi euritsua zela eta tentuz ibili behar zen haitz artean
erorketarik ez izateko.
Euria parra parra
Basurde, Lindari eta Sorgiñe.
3 lagunek 3 Gurutzeak martxa osoa elkarrekin egin zuten.
Barazarko anoan
Ines eta Albertxo 2 lagunekin
Gurutze Gorria beti gure zain.
Mila esker!
Urkiolarako bidea
Saibigainako anoa eta kontrola
Saibigaina ( 962m ), 2. gurutzea
Saibigainetik jeisten behe lainoansarturik
Untzillaitz, Aitxiki eta Alluitz
Anbotoko gailurreria eta Saibigaina

Lokatza
Zapatilek pare kilo lokatz jaso zuten!
Aramotzera hurbiltzen
Jentilen kobazuloa
"Makiluze"
Aramotz alderdia, izadia puri purian!
Udaberriko lorak
Aramotzeko gunea harriz josita zegoen,
eta hankentzat ez zen batere gustokoa izan!
Lemoako zemento fabrika
Arratia eta Ibaizabal ibaiak elkartzen diren zubi ingurua
Gainzabal 3. gurutzea gure zain, azken aldapa!
Ganzabalera iristen
Ganzabal ( 550m )
Ganzabaleko anoa eta kontrola
Usansolotik Galdakaoko bidean
Galdakaoko udaletxea
Galdakaoko frontoia; helmuga!
Galdakaoko helmugan
Ganguren MTkoekin
Galdakaoko 3 Gurutzeak
Aspalditik 3 Gurutzeak froga egiteko asmoa nuen.
Beti, halabaina, beste frogaren bat tartean izan delako eta Galdakaoko froga 2 urtean behin egiten delako, ezin izan naiz etorri.
Oraingoan bai ostera. Oraingoan Euskal Herriko ibilbide luzeko martxen artean zaharrenetarikoan parte hartzera noa. Gainera martxa luze honekin, 85 km baititu, aurreko astean Soplaoko ( 125km/4500mD+ ) ultran parte hartu ezin izanaren arantza kentzera nator. Eskubiko eskumuturrean zain-tiratu bat nuen eta ferularekin aste beteko atsedena hartu beharra neukan. Galdakaon makilik ez det erabiliko eskua zaindu nahian.
Horrela Eibarko Aitorrekin ostiral gauean Galdakaora hurbildu gara. Ganguren MTko egoitzak ibilbiderako txartela eta erropak uzteko boltsak jaso ostean, mendizale taldeko egoitzak behean duen tabernan kafetxo bat hartzera jeitsi gara. Bertan martxalari ezagun askorekin ( Albertxo, Ines, Basurde, Sorgiñe, Vicente, Gonzalov, Jesús, Meatzari ... ) berriketan egon gara, gaia ez dago esaterik zein izan den!
Javierrekin elkartu naizenean begietan disdira berezi bat dugu biok; hilabete barru Andorrako " Ronda dels Cims " ( 170km/ 13500mD+/ 2000m-ko garaieran batez beste )egitera bait goaz. Andorrakoa aurtengo helburua da, eta horretarako prestaketa lanetan urte hasieratik gabiltza. Jadanik " Bandoleros " ( 130km/4000mD+ ), UTMCostaDaurada ( 90km/4500mD+ ) eta Apuko Extrem ( 84km/6800mD+ ) bezelako ultrak burutu ditugu. 3 Gurutzeak beraz prestaketa-planning horren barruan sartzen da.
Irteeran ( ostiral-larunbat gaueko 00:00etan ) euri tanta batzuk somatu ditugu, hurrengo orduetan jasango dugun aurrerapen txiki bat bezala. Hasieran Inesekin aurtengo euren asmoen berri mintzatzen hasi gara; Ehunmilak taldean egiteko asmoa dute ( Josu, Albertxo eta Ines ). Lehenengo km hauetan Josurekin ere bat egin det eta Gorbea alderaino berarekin joango naiz berari entzuten, hizlari fina baita. Josurekin batera Aramotz handia elkartu zaigu, aurten bere 6. Transgrancanaria osatu duelarik 61 urterekin!
3 Gurutzeak martxan ere edizio guztietan ( 9 ) parte hartu izan du, galtzen bagara gidari ezin hobea izango dugularik.
Gorbeara Pagomakurre-Arraba aldetik egingo dugu igoera, baina aurretik Ermitabarritik igaro behar gara, aldatza bat atzean utzirik. Frontaleko pilak nahiko agortuta dauzkat, eta Ermitaberrira iritsi aurretik berriak ipini ditut. Aramotz jadanik ez dator gurekin, Josuren ustetan beste bide laburrago bat hartu du Pagomakurrerako bidean. Ibilbidearen ezagupenaz eta experientziaz baliatu dela pentsatzen dugu.
Pagomakurrera iritsi aurretik bidez nahastu naiz; pista batean aurrera egin det, ezkerrera joan beharrean. 300 bat m izango ziren guztira joan etorrian. Berriro bidean jendea aurreratzen ibili naiz Josurekin elkartu nahian. Pagomakurreko kontrolean ( 25km, 5h30´ ) egin dugu bat. Gorbeako igoera hotza eta buztia antzematen da. Gau desatsegina dugu benetan! Gainera bidea lokaztuta dago eta hankekin txirrist ez egiteko nahiko komeria daramagu.
Aldamin eta Gorbea arteko lepora iritsi garenean, 1250 m-atara, antolatzaile batek Gorbearako azken igoera tartea ibilbidetik kendu dutela adierazi digu, eguraldi kaskarrak ez baitzuen gomendatzen joan etorria. Horrela hipotermia arazoak saihestea nahi dute. Erabaki egokia.
Gorbeako jeitsiera behe laino artean egin dugu, eta halako batean bidea adierazten dituzten zintzak desagertu egi dira. Eskerrak taldeko batek GPSa duela, eta laguntza teknologiko honekin norabidearekin asmatu dugu.
Horrela Josu, atzetik zihoala, orain aurretik ikusi det, eta laster batean berarekin, beste behin, bat egin det.
Barazar aldera goaz, eta jeitsiera nahiko entretenigarria izan da. Bidea lokaztuta, euria eta haizea inguruan, baina gustora goaz gure txamarra, eskularru eta gorroarekin. Mendian zehar pasabide ezagun batetik igaro gara. Gune hau berezia da, haitzean bidexka bat ageri da pare bat metroko zabalerarekin. Argazki kamara atera eta horren konstantzia gorde det. Orain arte, eguraldi kaxkarra eta gauaren iluntasuna medio, argazkirik ez det etara, eta egunsentiarekin batera erreportajea egiteko ordua dela esan diot nire buruari.
Barazrrera goizeko 8:15etan iritsi naiz, guztira 42 km burutu ditugularik, ibilbidearen erdia. Kontrolean kafea, fruitu lehorrak, actimel eta txokolatea jan det, gorputzari gasolina emanez. Sabela hasieratik ondo zaintzen ari nahiz, gaurko beste erronka bihurtu delarik. Barazarren galtzerdi eta zapatila lokaztuak aldatu ditut. Orain hanakak lehorrak izango ditut, nahiz eta laster marroiz margotuko diren, baina hankak aireatu, lehortu eta jantzi sikuak jartzea garrantzitsua da babak saihestu nahian. Ultra batean une oro mantenu lanak egin behar dira, gorputza alde batera utzi gabe.
Barazarren Albertxo eta Inesekin bat egin det, Josuren zain zeudelarik. Baina Josu atzean dator 10 bat minutura. Azkenean ordu erdi egongo ziren zain! Josu eta bere berriketak!
Kontroletik animoso eta indartsu irten naiz. Gaurkoan gozatzen ari naiz. Beraz hau ez da izango kronika epiko-kaskar horietakoa!
Hurrengo tartea ezaguna dut; Lapurriketa-Saibigain. Bertatik 3 Haundiak proba pasatu ohi izan da, 89 eta 90 urteko edizioak gogora etorri zaizkit.
Parte hartzaile batzuk pasatu ditut, ondo noan seinale. Saibigainera ( 962 m ) 9:55etan iritsi naiz ( 50 km ); 10 ordu eskas 50 km egiteko: 5 km/h abiadura.
Aramotz aldera hurbiltzen hasiak gara, eta aldapa gora beheratsuen zonaldean sartu ere. Iñungain-eko anoan ( 55 km, 11h53´ ) sartu irten bat besterik ez det egin. Aramotz zain dugu. Gune karstikoa honetan gure hankek ondo sufrituko dute. Honen jakitun lasai hartu det ibilbidea. Aramotzeko mendi lasterketa hemendik igarotzen zen ( jadanik ez da ospatzen bolondres faltagatik ), eta orduko pasadizoekin oroimenean atzera egin det. Zein gazteak eta experientzia gabeak ginen orduan! Baina indartsuagoak ere bai!
Aramotz igarotzea 3 Gurutzeak frogako zatirik korapilatsuena izan da, 3 ordu eskas behar izan ditut; 3 orduko sufrikarioa.
Kabreroko kontrolera ( 65 km ) iristean ( 13h50´)aurretik Ganzabal mendia besterik ez zaigula gelditzen argi dugu. Gainera eremua saltaka egiteko aproposa da, dena mendiko pistak baitira. Aramotzen 3,5 km/h abiadura eraman badugu, azken tarte honetan 7 km/h eraman dezakegu. Beraz helmugarako azken zati honetan korrikaldi batzuk egingo ditut.
Lemoatik igarotzea Ibaizabl eta Arratia ibaiak elkartzen diren unea ikusi det, izadia bere handitasunean ageri zait, bota duen euri guztiarekin ibaien ur maila gorenean doa.
Errepidea igaro eta Ganzabali ekin diot, azken aldatza, eta 3. gurutzea.
Tontorrean ( 77 km, 14h15´ ) ikurrin handi batek ongi etorria eman digu, eta atzean zetorren parte hartzaile batek ohiu handi bat bota du; ez dakit ikurrinagatik izan den edo igaro beharreko azken mendia zelako, edo bi arrazoingatik!
Jeistiera lasai egin det, helmugara iristeko irriketan. Mobilean Joserra Sousaren mezu bat jaso det; Balaitusen esklatzen ibili izan da sokako lehen kide bezala. Asko postu naiz, bere bihotzeko arazoak ondo bidean doazela adierazten baitu horrek. Galdakaora iritsi naizela pentsatuz halako batean zintzak desagertu egin dira. Kale artean noa eta ez naiz asko larritu amaiera kirol gunea ez baita urruti ibiliko. Bakarrik noa eta jendeari galdetu diot non dagoen pilokiroldegia.Kiroldegira hurbiltzean gazte batzuk saski-baloian jolasten ari ziren, baina mendizalerik ez zen inondik ageri. Datu horrek arritu egin nau eta helmugatz galdetzen gazteek ideiarik ez zutela erantzun didate.
Antolakuntzakoekin telefonoz kontaktuan jarri naiz, eta bidetik noala baina zintzak bateron batek kendu dituela adierazi didate. Handik ordu laurden batera bi parte hartzailerik bat egin det. Oraingoan lasaitu naiz, hauek bidea nondik doan baidakite eta, aurreko edizio batzuetatik.
Guztira 30´minutu galduko nituen, baina ez nau arduratzen. Usansolon gaude, eta ez Galdakaon. Azken 3 km-ak bi herri hauen artean egiten dira, eta ordu erdian helmugara iritsi gara ( 85 km 16h43´tan ).
Helmugan antolakuntzakoei zinten falten berri eman diet, atzetik datozenentzat buru-haustea izan baidaiteke.
Frontoian espageti batzuk txorizoarekin jan, ura edan eta aldageletan dutxa bero bat hartu ostean martxalariok barriketan jardun dugu. Vicente gizon adinetuak zioen berriro bueltan atzera egoin beharko lukeela 3 Gurutzeak ultretarako prestaketa lanetarako. Barrutik gai izango zela pentsatu det, Ehunmilak 65 urterekin burutua baitu!
Jendea iristen ari da; Sorgiñe, Basurde eta Lindari elkarrekin, Albertxo eta Ines Josuren faltan. Bere zain egongo dira talde on batek egiten duen bezala.
Denetaz agurtu eta autobusez Eibarrera bueltatu naiz.
Ondo izan!
Hurrengoa-> Galdaramiño mendi lasterketa ( 14,5 km / 1000mD+, Eibar )
Animatu zaitezte, doan da!