Hiru Haundiak 2021ekin mendi zeharkaldiekin bueltan gatoz. Pandemiaren eraginez, gure bizitzako esparru ezberdinetan urte bat eta erdiko geldialdia izan dugu, eta piskanaka piskanaka egoera normaltasunera dator. Mendizaleok mendi irteerak egiteko aukera dugu, eta taldeko probetan parte hartu ere. Proben artean entzutetsuenetariko bat "Hiru Haundiak" da; aurten 102 km eta 5100 metroko desnibel positiboa izan duelarik.
Sailkapenari begira, Maite Maiorak 5. postu orokorra lortu zuen, marka berria ezarriz gainera (12or. 09), Silvia Triguerosen denbora 40´tan jaitsiaz. Mutiletan berriz, Julen Martinez de Estibaritz arabarrak txapela lortu du (11 or. 13´), Iker Karreraren denboratik urrun (10or. 30´), nehiz eta oraingo ekitaldiak 1,6 km gehiago izan.
Aurtengo edizioko balditzak ezin hobeak izan dira, eguraldi atsegina, ez hotzik ez berorik, eta lur zorua lehorra egon delarik, lokatzik gabe, baldintza hauekin mendizaleok egun eder batez gozatzeko aukera izan dugularik.