2011/06/28

EHUNMILAK-2011 entrenatzen: Elgoibar-Hernio-Elgoibar

Ehunmilak-2011era begira entrenamenduekin jarraitzen dugu. Honako honetan Elgoibartik Heriorako joan etorria burutu genuen aurreko larunbatean ( 2011-06-25 ).



Elgoibarko Foruen plazatik goizeko 3:13an irten ginen Ehunmilak-2011eko proban parte hartu behar dugun Joserra Sousa debarra, eta Asier Arrieta eta Edu Uribe elgoibartarrak.


Karakatetik igarotzen; 4.km - 1h02´.
Irukurutzetatik igarotzen; 8.km - 1h52´.
Azkaratetik igarotzen; 11.km - 2h25´.
Madarixa; 14.km - 3h00´.
Madarixan lehen anoa prestatu genuen.
Senide batekin berriketan
Izarraitz aldean.
Xoxote aterpetik igarotzen.
Erlo-ko tontorra ( 1026m ) atzean.

Azpeitiruntz abiatzen.
Izarraitzeko elurtegia.


Xoxotetik Azpeitira jeisten.
Azpeitia; goizeko 8:19, 5h03´tan iritsi ginen, 23.km.

Azpeitiko taberna batean edaria hartuta sañu-ra biedan.

Aurretik Trenaren museotik igaro ginen.

Aupa Athletic! Aupa Joserra!
Izarraitz jadanik atzean utzi genuen.
Azpeiti ere urrutitik ikusten genuen; gero bueltan berriro igaroko ginen bertatik.
Sañu-ra igotzen bertako baserritar batekin topo egin genuen.
Sañu tontorretik ( 612m ) Izarraitzeko ikuspegi ederra agerian gelditzen zen.
Sañu ( 612m ) tontorra; 26.km - 5h50´.
Izarraitzen eskumaldean Andutz ( 610m ) tontorra eta itsasoa nabaritzen ziren.
Hurrengo helburua: Hernio.
Berriketan lasai asko. Gero hasiko gienen antxitxika!
Beroa dela eta hidratazea komenigarria zen.
Saltaka Zelataun ( 900m ) lepora jeisten.
Zelataun-eko bordan indarrak berreskuratzen eta egunkaria irakurtzen.
Hernio ( 1081m ); 39.km - 7h55´.
Hernioko tontorretik Izarraitz atzean nabari da.
Hernioko gurutze piloa.




Zelataunera iritsi aurretik igaro beharreko hezia.
Herniotik berriro beruntza, Zelataunera.
Zelataun-en Iban eta Jose Ignazio-rekin. Iban Aneto-ko ultra trailera doa ( 68 km ) abuztuan. Honako honetan Zarauztik Herinora joan etorria egiten ari zen ( 52 km ). Eutsi Iban!
Hernio atzean utzita Sañurako bidean.
Zelataun aldeko hormak eta bidexkak.
Azpeiti alderuntz Izarraitz urrutian nabari zen.
Asier eta Joserra gogor ibili ziren, ni aldiz beraien atzetik estu eta larri!
Batzuek lanperna ederrak aurkitu zituzten mendian. Bejondeizuela!
Sañutik Azpeitira jeisten.
Azpeitia; 56.km, 10h10´tan.
Eguzkitza tabernan indarrak berreskuratzeko aprobetxatu genuen.
Azpeititik Xoxoterako bidean gora.

Ederra baserria!
Xoxoterako bidean bero sargori izan genuen.

Eskerrak itzala ere bazegoela!
Askako urak gure egarria hasetu zuen!
Joserra Sousa.
Asier Arrieta.
Xoxote gertu.
Izarraitzen.
Xoxoteko aterpera iristen.
Xoxoteko aterpeko zaindariarekin.
Xoxoteko etrpean indarrak berreskuratzen!
Azken kilometroetan.
Azkaraten erre berri den baserriaren aurrean. A ze pena!
Joserra Sousa Elgoibarren. Guztira 14h41´behar izan genituen 76km eta 5000mD+ inguru burutzeko.