Autosufizientzia - Janaria eta edaria hasieratik eraman - Anorik ez:
Mendira goazenean motxilan gero beharko dugun guztia eraman beharra dago, eta ultretan hori ez da gertatzen.
Gaur egun hain modan dauden ultrak, Ehunmilak kasu, aldiro aldiro, 20 km-z behin gutxi-gora-behera, mendizaleak janaria eta edaria jasotzeko aukera du, hasieran kargatu beharreko motxila arina bihurtuz.
Baina GMen hasieratik 3-5 kg-ko motxila bizkarrean eraman beharra dago.
Hala ere, GMn auto-sufizientzia ez da derrigorrezkoa; bertan izan diren batzuk janariz eta edariz hornituriko bidoiak utzi izan dituzte ibilbideko puntu extrategikoetan aurreko egunetan.
Denbora:
40 orduko epea dago ibilbidea osatzeko. Burutu diren GM artean denbora laburrena Asier Irazabalek du 12h10´tan, eta denborarik luzeena Josetxu ?-ak 35 ordutan.
Normalean parte hartzaileek 24 orduren bueltan burutu izan dute GMen ibilbidea. Eguraldi baldintzen arabera denborak asko aldatu daitezke.
24 orduko mendi jarduna denez, gaua igaro behar da eta honek bekokiko argia edo frontala eraman beharra eskatzen du.
Materialea:
GM mendi martxaren arautegiak ez du materiale minimorik eskatzen. Norberaren sentzu kritikoaren eta mendiko experientziaren baitan uzten da hori.
Antolakuntzak eskatzen duena buruarekin jokatzea da eta eraman beharreko materiala eramateko, eta eguraldi baldintzen arabera materile hori egokia izatea.ç
Horrela eramatea gomendatzen den materialearen zerrenda hau litzateke:
-Erropak: txamarra/win-stoper, praka luzeak/motza, txapela/gorroa, mendiko zapatilak/botak, galtzerdiak ( pare 2 ) ...
-Janaria-edaria: 24 orduatarako janaria: barritak/bokatak, glukosa/gelak, fruitu lehorrak, fruta ...
-Materiale teknikoa: argazki kamara, frontala, pilak, telefono-mobila, maikilak, kantinplora, GPS (galdu ezkero),
Osasun materialea: botikina
Kanpoko laguntza:
Aipaturiko orientazioa eta autosufizientzia ez da baina guztiz beharrezkoa GM arautegian.
Ibilbidean zehar laguntzaileak egon daitezke bai gidari lanak egiten, batez ere Itxinako laberinto karstikoan, bai botillero lanak egiten janaria eta edaria banatuz.
Horrela mendizaletasunaren betiko baloreak, laguntasuna eta talde lana, bultzatu nahi dira.
Parte hartzea - Izen ematea - Data aukeran - Parte hartzaileen kopurua:
GM mendi martxan parte hartzeko
Aldatz Gora mendizale elkartearen bitartez egin behar da.
GM burutzeko ez dago egun finkorik. Norberak aukeratu dezake zein egunetan burutu, eta ondoren antolatzaileei komunikatu behar zaie, hauek jakinean egoteko eta irteera/iritsieran parte hartzaileekin egoteko.
GM mendi martxa bakarrik, bikotean zein taldean burutu daiteke.
Baieztatzea:
GM mendi martxa burutu den baieztatzeko data eta orduak isladatzen dituen argazkiak atera behar zaizkie 50 buzoiei. 7 gailurretan ez dago buzoirik eta horren ordez muin geodesikoa edo eta harri minoari atera behar zaio.
Argazki kamara beraz data/ordua azaltzeko konfiguratu behar da.
Bukarean antolatzaileei luzatu behar zaie irudien froga eta hauek baieztatu egin behar dute.
Ranking-ak:
GM mendi martxa 2008ko irailean burutu zuen lehen aldiz Josetxu ?-ek. Josetxu orduan 35 ordu behar izan zituen.
Orain arte ( 2013-09-21 ) 18 pertsonek soilik burutu dute ibilbidea GM 2008an ospatzen hasi zenetik.
BUkatu duten horietatik batzuk gainera bitan, hirutan, lautan edo eta bostetan burutu izan dute GM.
Denborak ranking-en taula batean ageri dira; Asier Irazabal bilbotarrak 12 ordu pasatxoan egin zuelarik 2012an.
Antolatzaileak:
Aldatz gora mendizale elkartea ( Bilbo ).
Arduradunak: Josetxu, Patxi, ...
Laguntzaileak: Victor Luis Gonzalez, Asier Irazabal, Iñaki ...
Web orria:
www.aldatzgora.com
Aipaturiko web orrian GM mendi martxaren informazio osoa aurkitu daiteke ( ibilbidea, mapak, arautegia, kontaktoa, rankingak, parte hartzaileen kronikak eta argazkiak )
Javier Ugalde eta Edu Uriberen
kronika:
Javier Ugaldek 2013ko udaren hasieran Gorbeiako mila metrotik gorako 50 mendi lotzen dituen zeharkaldiaren berri eman zidan.
Berak orduan saiakera bat egin zuen, 50etik 28 burutu zituelarik 20h50´tan.
Nahiko harrituta gelditu nintzen, Javierrek ultra guztiak bukatzen baititu, azkena "Ronda dels cims" Andorrako ultra entzutetsua ( 170km / 13000mD+ ) 55 ordutan.
Arrazoia "Gorbeiako Milakoak" ( GM ) mendi martxa ezberdina dela.
GMen ez dago balizarik, ez eta anorik. Norberak autosufizientzia egin beharra du ibilbidea ( 77km / 4000mD+ ).
Beraz, GM aintzinan egiten ziren mendi martxen parekoa da; mendizaletasunaren sustraietan oinarriturik.
Datuak beste mendi martxa edo ultrekin gonbaratuz ez dira oso gogorrak; GM: 77km / 4000mD+.
GMen zailtasuna orientazioan, autosufizientzian eta ibilbide teknikoan datza. Teknikoa diodanean Itxina datorkit burura; simas betea, haitz karstikoa eta behelainoaz estalirik. Beraz, orientatzeko bertan aurretik egon beharra dago.
Aipatu bezala orientazio ariketa handia burutzen da GMn, trak-ik ez baita erabiltzen, eta balizarik ez dagoenez Itxina ondo ezagutu beharra dago.
Alperrik da ibilbidean zehar erritmo ona eramatea gero Itxinan galduta ibili behar bagera; guri gertatu zitzaiguna pare bat alditan.
Autosufizientziak ere motxila ondo kargatua eramatera behartzen du, eta ultretan anoetan indarrak berreskuratu ahal badugu, GMn norbera barraskiloen moduan arduratu behar da beharrezko guztia garraiatzen.
Honek 4-5 kg-ko motxila suposatzen du, martxaren erritmoa asko jeisten delarik.
ITXINA. Gorbeiako milakoak zeharkaldiko puntu kritikoa, psikologikoa,
klaustrofobikoa. Kondairetan sinisten ez baduzu, pasatu ezazu egun bat
Itxinan eta sorginekin amestuko duzu.
Itxinaren orografiak martxa
asko zailtzen du. Gune karstiko hau simas eta haitz zorrotzez beterik
dago; espeleologoen paradisua. Bertan Euskal Herriko hainbat kobazulo
entzutetsu aurki daitezke: Supelegorrekoaren adibidez.
Itxinako paradisua; landaretza biziaz inguraturik.
Itxina
Oreka ariketa Itxinako kras-ean
Haitzetik haitzera simen gainetik pasatzen
Haitz zorroten gainetik igarotzen
Itxinan eskalatzen
Supelegor, Itxinako kobazulorik handiena.
Supelegorren sarreraren babesean etenaldi bat egin genuen indarrak berreskuratzeko, ogi-tarteko, gaileta eta mermelada irentsiz piña zukua eta coca colaz ureztatuz.
Baina Itxinan galtzea normala da, eta horrekin kontatu behar da, eta pazientzia handia izan. Itxinan denborak eta km-ak ahaztu behar dira, eta neurri batean bertako goroldioarekin bat egin.
Haitz zorrotzetatik igarotzean soka estu batetik oreka ariketa egitea bezalakotxea da, amildegia ezker eskuinetan dugularik. Erori ezkero akabo, mozketa bat, ahuztura bat edo mundu honetatik betirako aio esateko momentua iritsi daiteke.
Beraz, Itxinan sentzu guztiak adi adi izan behar dira, eta metro bakoitza irabaztean salbazioa gertuago dugu.
Itxinak gizakia probatzen du. Pazientzia, jakinduria, umiltasuna, elkarlaguntza. Haserreak eta biraoak soberan daude, Itxinak ez du kulparik gizakiaren atrebentzia baizik.
Itxina handiada bere txikitasunean, guztira km 2 luzeran eta 5 km zabaleran izango baititu asko jota. Baina bertan 21 tontorretatik igaro behar da, eta orden bat errespetauz Ixtinako desordenean.
Honek atzera-aurrera ugari egitea eskatzen du. Guk Itxinan GM eskatzen dituen 12 km-etatik pare bat km gehiago egingo genituen.
Horrela Itxinara iritsi aurretik 44 km 12 ordutan burutu bagenituen, Itxinako zuloako 12 km-ak ia 11 ordu behar izan genituen.
... jarraituko du ...
Gorbeiako Milakoen anai artea:
Goian: Txutxi Berges, Patxi, Diego, Josetxu, Victor Luis, Txetxu?.
Behean: Bingen, Javier, Iñaki, Edu, Asier Irazabal, Asier Artiñano