2023/03/26

Sara Korrika Trail 2023: Oihana Azkorbebeitia eta Loic Frrobert txapeldun!

Sara Korrika Trail (2017ko bideoa)

Sara korrika Trail 2023

Sailkapenak 2023 Résultats


-Emakumeak:
1.ESAZKORBEBEITIA URIZAR, Oihana / Alluitz Mendi Taldea 2:25:51 
2.FRDINCLAUX, Sarah / TRACE Team Run and Beer 2:33:03 
3.ESETXEBESTE LIZASO, Larraitz / Soronea-Ammma K.E. 2:38:32 
4.FRLABASTIE, Elise / Les foulées du Bassin de Lacq 2:44:46 
5.FRERROTABEHERE, Cecile /AB Trail 2:45:02

-Gizonezkoak:
1.FRROBERT, Loic / Team Wise 1:52:38
2.FRSAN MARTIN, Damien Euskal Sport Lab 2:03:11
3.FRMATHOU, Paul / On Running 2:03:38
4.ESARRETXEA LASTIRI, Jokin / Indpte. 2:03:55
5.FRJORRO, Julien / TEAM GARMIN COLUMBIA 2:06:39


SKT perfila


Ahuntzen mendi lasterketa 2023: Oihana Kortazar eta David Rua txapeldun!

I. edizioko bideoa (2022)

Mendi lasterketari bat Intxortatik (737 m) 
igarotzen I. edizioan.

Luzera: 15 km / 4 km
Desnibela: 713 mD+ / 
Tokia: Elgeta (Gipuzkoa)
Ibilbidea:

LEHEN GIZONEZKOAK*

1 David Rua Sanchez 1:14:47 Elorrio

2 Ion Rivero Gutierrez 1:18:02 Bergara

3 Iñigo Pradera Belar 1:18:27 Mallabia

4 Iñaki  Goenaga Aristi 1:19:13 Soraluze

5 Unai Unzueta Garcia 1:19:28 Berriz

6 Iker  Aguirregabiria  Beltran de Guevara 1:19:55 Aretxabaleta

7 Xabier Urrutia Arruti 1:20:18 Bergara

8 Mikel Arriola Muniozguren 1:20:35 Eibar

9 Donato Luis Anta 1:21:49 Zaldibar

10 Oihana Kortazar Aranzeta 1:22:07 Mutriku * lehen emakumea

11 Igor Olalde Berasaluze 1:22:36 Aretxabaleta


LEHEN EMAKUMEAK

1 Oihana Kortazar Aranzeta 1:22:07 Mutriku

2 Oihane Unzalu Aldekoa 1:34:09 Abadiño

3 Lorea Totorica Val 1:35:33 Mallabia

4 Ane Zabala Bruña 1:36:29 Arrasate

5 Andikona Albizuri Falcon 1:37:10 Berriz

6 Nerea Goikoetxea Arizmendi 1:39:52 Arama

7 Maialen Artiach Arriolabengoa 1:41:06 Elorrio

8 Olatz Aizpitarte Uriarte 1:42:11 Elorrio

9 Amagoia Salazar Bilbao 1:43:10 Elorrio

10 Maitane Urbieta Aizpurua 1:43:47 Zumaia

11 Ariane Zendibe Blanco 1:46:05 Durango

12 Josune Zabala Ostolaza 1:46:38 Zarautz

13 Angela Peña Luengo 1:47:56 Zumaia

14 Saioa Ugidos Danbortena 1:49:13 Elgeta

15 Nekane Pradera Belar 1:49:27 Gasteiz

16 Maialen Zubizarreta Guisasola 1:51:10 Eibar

Ahuntzen mendi lasterketa






2023/03/22

Barkley marathon 2023: 3 finisher!

John Kelly, Aurélien Sanchez eta Karel Sabbe.


Barkley marathon 2023

Jamil Coury in Barkley marathon (2018)

2023ko Barkley marathonek hiru finisher izan ditu: 

  • Aurélien Sanchez (FRA) 58:23:12
  • John Kelly 2. aldiz (USA) 58:42:23 
  • Karel Sabbe (BEL) 59:53:33

Karel Sabbe (BEL / 59:53:33) helmugara iritsen (2023)

Estatu Batuetako EE.UU) Tennessee estatuko Frozen Head parke naturalean ospatzen den proba entzutetsu honek 180 km-ko luzera eta 25.000 mD+ desnibela du. Ibilbidea arantzez eta aldapa tentez beteta dago, eta bukatzeko 60 orduko epea ematen dute.


Aurtengo (2023) 3 korrikalariekin, jadanik 17 finisher ditu Barkley Marathonek. 1986. urtetik gaur egun arte 1.000 parte hartzaileetatik 17k soilik bukatzeak, probaren gogortasuna erakusten digu.

Jasmin Paris "Lazarus Lake" antolatzailearekin.

Jasmin Paris 4. itzuliaren bukaeran.

Jasmin Paris britaniarrak 3. itzuli osatu zituen beste behin, "Fun Run", eta 4. itzuliaren bukaerara denbora muga igarota iritsi zen, 2 ordu beranduago hain zuzen ere. Bere hitzetan "aurten inoiz baino gertuago ikusi dut emakume batek Barkley bukatu dezakeela". Aurreko edizioetan orain arte ez da emakumerik izan 5. itzulian, baina etorkizunean langa hau ere beteko da.

Amelia Boone (USA)

Nicki Rehn (USA)

Edizio bakoitzean 40 mendi lasterketarik soilik dute parte hartzeko aukera. Horrela, 40 hauetatik 10-12 korrikalarik maila handiko curriculama dute eta beste 28-30ak antolatzaileak aukeratzen ditu, Gary Cantrell edo bere ezizenaz ezagunagoa den "Lazarus Lake" mitikoak.

Albert Herrero eta John Kelly

Aurten (2023) gurean ezaguna den Albert Herrero catalanak  parte hartu du, jadanik bere bigarren aldia izan delarik iazkoarekin (2022) batera. 2022. urtean, hain zuzen ere, ipar horratza galdu zuen, eta 2. itzulian (5 itzuli dira guztira) kanpoan gelditu zen. Aurten berriz (2023) ur hotza edateak eragin zion eztarriko minak erretiratzeko bidera eraman du. Herrerok 4. itzulian hasteko aukera izan badu ere, datorren urtean berriro probatu beharko du. Argi dago 2023ko edizioan lehenengo hiru itzuliak bukatu izanak, "Fun Run" delakoak, finisher izateko esperantza emango ziola. 

Albert Herrero ate horian,
 Lazaruz Lake antolatzailearekin.

Territorio Trail irratian eginiko elkarrizketa 

Albert Herrero korrikalariari.

Albert Herrero Andorrako Ronda dels cims-en 
(31h 45´ / 170 km / 13.000 mD+)

Bukatu ez duen beste parte hartzile bat Damian Hall (eskuman)
izan da, argazkian John Kellyrekin agertzen den britaniarra,
bere lehenengo Barkleyan 4 itzuli bukatu zituelarik.

  

Barkley marathon probako finisherren zerrenda historikoa:

  • 1995 Mark Williams (UK) 59:28:48 (new record) (1. finisher)
  • 2001 David Horton (USA) 58:21:00 (new record) (2. finisher)
  • 2001 Blake Wood (USA) 58:21:01 (3. finisher)
  • 2003 Ted "Cave Dog" Keizer (USA) 56:57:52 (new record) (4. finisher)
  • 2004 Mike Tilden (USA) 57:25:18 (5. finisher)
  • 2004 Jim Nelson (USA) 57:28:25 (6. finisher)
  • 2008 Brian Robinson (USA) 55:42:27 (new record) (7. finisher)
  • 2009 Andrew Thompson (USA) 57:37:19 (8. finisher)
  • 2010 Jonathan Basham (USA) 59:18:44 (9. finisher)
  • 2011 Brett Maune (1) (USA) 57:13:33 (10. finisher)
  • 2012 Brett Maune (2) (USA) 52:03:08 (current record)
  • 2012 Jared Campbell (1) (USA) 56:00:16 (11. finisher)
  • 2012 John Fegyveresi (USA) 59:41:21 (12. finisher)
  • 2013 Nick Hollon (USA) 57:39:24 (13. finisher)
  • 2013 Travis Wildeboer (USA) 58:41:45 (14. finisher)
  • 2014 Jared Campbell (2) (USA) 57:53:20
  • 2016 Jared Campbell (3) (USA) 59:32:30
  • 2017 John Kelly (USA) 59:30:53 (15)
  • 2023 Aurélien Sanchez (FRA) 58:23:12 (16. finisher)
  • 2023 John Kelly (2) (USA) 58:42:23
  • 2023 Karel Sabbe (BEL) 59:53:33 (17. finisher)





2023/03/12

Elgetako mendi martxa 2023

Elgetako mendi martxako irudiak (2023)

Urtero legez, mendi martxen ZIRKUITUA Elgetako mendietan hasi da.

Guztira 24 km eta 900 mD+ igaro behar dira.

Elgetako mendi martxako krokisa

Elgetako mendi martxako ibilbidea:

-Intxorta (737 m)

-Erdella (665 m)

-Santa Marina Zahar (456 m)

-Aixolako urtegia (307 m)

-Egoarbitza (751 m)

-Azkonabitza (729 m)

Mendizaleek mendi martxen egutegiari hasiera emateko 
Elgetan biltzen gara urtean zehar 5 herrialdeetako martxei atea irekiz. 
Horrela Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko martxa 
ezberdinetan parte hartzeko aukera dugu.

Aurten Elgetako martxan lokatza izan dugu protagonista. 
Goizeko 8:00etan " Bola Toki " jatetxeko tabernan elkartu eta hasiera eman zaio.

Elgetatik irten berri, urrutian Aralar aldea.

Aixolako urtegiko anoa (15. km-a)

Elgetatik irten berri, urritian Aralar aldea.

Egoarbitza (751 m)





2023/03/11

Kepa Larruzea 2022ko “Shebe Peña Saria”

Amaia eta Kepa Larruzea Sakanako ibilaldian

 
Kepa Larruzea Goienetxe
Euskal Mendi Federazioaren “Shebe Peña Saria”

Iraupen Luzeko ibilaldien eta mendi martxen batzordeak Shebe Peña saria Zornotzara ekarri du, nola eta Kepa Larruzea Goienetxe mendizalea sarituz. Zornotza Mendi Taldera dator saria berriz, ikaragarria badirudi ere, bi urtez jarraian, bi zornotzarrek lortu baitute Euskal Herri mailan eman ohi den sari hau. Iaz, Alfonso Intxaustiri egin nion elkarrizketa, eta gaurkoan, Kepa Larruzeari egin diot, nire aitari, ezin azaldu horrek ematen didan ohore eta bizipoza.

Mendizalea da Zornotza, mendiz inguratuta bizi gara, eta dugun kokalekuagatik, denaren erdian egonik, parke natural esanguratsuenak oso gertu ditugu, parez pare. Horietan hazitakoa eta hezitakoa da Kepa Larruzea Goienetxe zornotzarra. Boroa auzoan jaiotakoa, bertan du bere jaioterri, sorleku, eta ortuan eta txakurrarekin Boroako zelaietatik hara eta hona aritzeko gozatzeko leku maite eta kuttun.

Baserri horretan bertan izan zen duela gutxi Karlos Argiñano ere, “Historias a bocados” telebista saioarekin, eta porrusalda ederra jateaz gain, mendi martxetan eta mendi lasterketetan nola aritu ohi diren azaltzeko tartea ere hartu zuten. 40 kilometrotik gorako ibilbideetan motxilan zer eraman behar den, norberak zer eraman ohi duen eta horretarako burua ere nola prestatzen den. Ez baita erronka makala, 40 kilometrokin hasi eta 168 km jarraian egitera iristea. Askorentzat zorokeria dirudien arren, osasunaren seinale dugu gaurkoan.


Nola egin aurre gerriko min bati, erronka itzelak eginez? Ikus, dezagun, bada!

“Gaztetan, lagunekin mendira joaten hasi nintzenean, autobusa hartu eta Zeanurire joaten ginen, eta handik oinez, Gorbeiera. Inguruko mendietara ere jaietan joaten ginen. Gero, bizikletan ibiltzen hasi nintzen eta sekulako gozatua hartzen nuen, asko gustatzen zitzaidan, baina arazo fisiko bat izan nuen, hernia diskal bat nuela esan zidaten, eta ezin nuen bizikletan ibili, min asko nuen eta sasoi batean ezin izan nuen gauza askorik egin”, azaldu digu Kepak. Adi, ordea, honi ere buelta eman ahal zaio eta, ebakuntzatik pasa barik.

Probak eta probak egin ondoren, “mendian ibilita, hobeto sentitzen nintzela” konturatu zen Kepa, eta ordutik aurrera, “mendian ahal nuen guztietan ibili eta gerriko mina gutxitzen hasi zen”. Une hartan, “mendi martxak antolatzen hasi ziren herrietan, eta parte hartzen hasi nintzen, ohartuz aukera paregabea zela inguruak ezagutzeko, eta horrela, Euskal Herriko probintzia guztietako eta baita mila eta bat toki ezagutu izan ditut urte hauetan zehar. Lagunak egiteko eta osasuna mantentzeko aukera ederra, gainera. Lagun asko eman dizkit mendiak eta lagun bereziak dira, afizio berarekin eta mugimenduan ezagutzen dituzulako”.


Mendi martxak eta mendi lasterketak, biak uztartuz, bizipoza sentituz 

Mendi martxetan arituz, mendi lasterketak ere ugaritzen hasi zirela dio Kepak eta jakinminari jarraituz, horietan parte hartzen hasi zen.

Bere ibilbide guztian zehar, hainbat ultra-trailetan hartu du parte, eta gogokoenak behin eta berriz egin ditu, horien artean, Ehunmilak Goierrin, Hiru Haundiak, Gasteizko 10 mendiak, Transgrancanaria, Ultra Pirineu, etab. Horrez gain, ahal duen aldiro, Belatxikietara igotzea, Aramotzetik Mugarrekolandara abiatzea, Urkiolako inguruetatik aritzea, Pirinioetara irteeraren bat egitea edota Gorbeiera toki ezberdinetatik igotzea du maite.

“Ohore ederra da niretzat Shebe Peña saria jasotzea, batez ere, kontuan harturik Shebe Peñak berak izan zuen ibilbidea. Mendiaz gozatzen jarraitu nahi dut, natura sendagaia da, osasunaren gotorleku eta geure nortasunaren bizitoki”. Horixe, Kepa, begietan ere distira berezia somatzen zaizu naturaz eta mendiaz hitz egitean. Zeure aldamenean izango gara Kepa, zeure poztasun eta energia eztanda horrekin aurrera eginez. Aupa zu, egurra!


Amaia Larruzea Motxobe

www.amorebieta.com