2015/03/15

Elgetako mendi martxa


Elgetako mendi martxak ZIRKUITUAri hasiera ematen dio;
Euskal Herriko mendi martxen egutegiari.

Elgetako mendi martxa 2015

Elgetako mendi martxa 2016

Elgetako mendi martxa 2017

Elgetako mendi martxa 2020


Elgetako mendi martxa 
-Fitxa teknikoa:
-Luzera: 25 km
-Desnibel +: 900mD+
-Antolatzailea:

 Eguraldi kaskarrari aurre egiteko ondo babestu joan beharra zegoen.


Patxiren hitzalditxoaren ostean, Elgetako mendi martxari
frontoiaren aurrean hasiera eman zitzaion.
 Hasieran animorik ez zen falta izan

 Hasteko Elgetako plazara sartzeko arkutik igaro ginen


Asentzio


" Intxortako atea "

Gerra zibileko frontea 7 hilabetetan Intxortan izan zen.



Gaztelumendira hurbiltzen


Gaztelumendi ( 713 m )

Intxortara hurbiltzen


Intxorta ( 737 m )

San Roman aldea


Suso eta bere semeetariko bat Elgetan ere izan ziren.

Bilboko Aldatz-gora mendizale elkarteko Suso-k
2015eko Shebe Peña saria jaso zuen.

Zorionak Suso!
Jazinto, eskuman, lagunekin Erdellara igotzen


Erdellara iristen

 Erdella  ( 682m )

 Santa Marina ( 676m )

 Santamañako gurutzea

 Santamañako buzoia atzean utzita Aixolara zihoan bideari ekin genion

 Sorua guztiz lokaztuta zegoen

 Bidean Albertxo, Josu, David Joan eta Susorekin bat egin genuen.
Aurreko hirurek Gaztelugatxeko San Juan-etik Jaca inguruko San Juan de la Peña-ra 
dihoan ibilbidea prestatzen ari dira; guztira 360 km!

 

GR-121 ( Bizkaiko itzulia ) eta
GR-123 ( Gipuzkoako itzulia )
banatzen dituen ikur-adierazlea
Aixolako urtegiaren ondoan
Aixolako urtegia

Azken asteetan eginiko euriarekin Aixolako urtegiko uraren maila gorenean zegoen

Aixolako urtegia behean gelditzen zen jadanik

Egoarbitza ( 751 m )

Jokini Egoarbitzatik jeisten laguntzen

Karabietako portua ( 545 m )


Azkonabitza ( 726 m )






Azken pausoak ematen aldarte onean

Elgetan sartzen

Lokatzaren aztarnak praketan

Elgetako enparantzara iristen

Elgetako emparantzako arkupeetan diplomak, eskularruak opari eta salda beroa gure zain zeunden.
Mila esker antolatzaileei!



ZIRKUITUko diploma

Eskularru bi opari Elgetako mendi martxaren bukaeran
Mila esker!

Salda beroa gorptza berotzeko.
Mila esker!
Iazko ( 2014 ) ZIRKUITUA osatu zuten parte hartzaileek jasotako diploma eta opariak

Zorionak!

2015eko Iraupen Luzeko Ibilaldien ZIRKUITUAri hasiera eman zaio Elgetako mendi martxarekin.
Elgetakoa berez ez da ZIRKUITUan puntuagarria den iraupen luzeko martxa bat, baina mendizale martxalarientzat urteko lehen topagunea izaten da. Horretarako martxa ertain bat burutzen da ( 25 km-koa ), eta ondoren elkarren berri emateko bazkari bat antolatzen da.

Giroan onean, goiz euritsu batean Elgetako kiroldegira hurbildu ginen, Euskal Herritiko txoko ezberdinetatik etorritako mendizale martxalariekin bat egiteko asmoarekin. Horrela bada, goizeko 8:00etan, eta aurreko alkatea zen Patxiren aurkezpenarekin, hasiera eman zitzaion martxari.
Lur sorua lokaztuta aurkitu genuen, azkenego egunetan eginiko euria zela medio. Baina animoak gorenean zeuden eta piskanaka piskanaka Elgetako mendi martxako tontor ezberdinak igarotzen joan ginen.
Hona hemen mendien zerrenda eta ibilbideko puntu aipagarriak:


-Elgeta
-Asentzio gaina
-Gaztelu ( 713m )
-Intxorta ( 737m )
-San Roman
-Erdella ( 682m )
-Santa Marina Zahar ( 676m )
-Aixolako urtegia
-Egoarbitza ( 751m )
-Karabietako portua
-Azkonabitza ( 726m )
-Elgeta
 
Iraupen Luzeko Ibilaldien ZIRKUITUA Billabonako mendi martxarekin hasten da.
Elgetako mendi martxarekin 2015erako mendizaleak abian dira.

Disfrutatu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina