2015/03/02

Arkaitz Ibarra: Aconcagua jo mugan!

 Arkaitz Ibarra

Akaitz Ibarra, jaiotzez euskalduna, Granadan hazitakoa, eta azken 8 urteetan
mendi gidari lanak egiten Argentinan bizi dena, Aconcaguan dago.

Mendizale andaluzak, " el vasco " ezizenarekin ezaguna,  Mercedario ( 6701 m )
mendia 9 ordu eta 06 minututan igo/jeitsi berri du ( igoera: 6or58´ )
Aurreko denbora ( igoera: 13 or29´, Sebastián Aguiar, 2014 )
2014 Sebastián Aguiar hizo 13h 29
2014 Sebastián Aguiar hizo 13h 29
guztiz gaindituaz.

Orain berriz Aconcagua mendia ( 6962 m ) jo mugan du. 
Horretarako ondo egokitua iritsi da Horcones ( 2950 m ) aldera,
eta hurrengo egunetan bere berrien zain geldituko gara.

Gogoratu, azken bolada honetan, Aconcagua mendiak speed-climbing munduan 
dabiltzan hainbat mendizaleren presentzia izan duela.

Horrela, 2014ko abenduaren 23an Kilian Jornet katalanak 12ordu 49´tan egin zuen
Aconcaguako joan-etorria.

Ondoren, 2015ekootsailaren 19an Karl Egloff acuatoriarrak 11 ordu 52´tan burutu zuen.

Oraingo honetan berriz, Arkaitz Ibarrak zein denbora egiten duen jarraituko dugu.

 Arkaitz Ibarra


Mendizale andaluza Ameriketako 10 mendi garaienak neguan ( gure udaran )
igotzeko erronkan sartua egon da: " Expedición Makula ".

 Arkaitz Ibarra

Orain arte neguan 3 gailur lortu ditu: Huascaran 6.752 m Tres Cruces 6.749 m eta Bonete 6.759 m.
Mercedario mendian ( 6701 m ) berriz, lehen aipatu bezala,
igoera/jeitsiera azkarrena burutu berri izan du aurreko hilabetean.

Arkaitz Ibarra

Zorte on Arkaitz!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina