2012/04/28

Arratzu-Urdaibai-2012: Oihana Kortazar eta Ionut Zinca txapeldun!

Yolanda, Nerea eta Oihana.
3 ama, 3 txapeldun!
Zorionak!

Ionut Zinca txapelduna.
Zorionak Ionut!

Arratzu-Urdaibai-2012 goitik behera buztita bukatu degu. Gaurko helburua minik ez hartzea zen, nahiz eta pare bat alditan lurrera joan izan garen lokatz artean bainu bat hartzera.

Arratzun Oihana Kortazarrek erakustaldi ederra eman du ( 2h21: ) Ionut Zincarekin batera ( 2h36: ). 
Biak beste behin txapeldunak izan dira, eta marka oso onak lortu dituzte zeuden baldintza gogorrak , euria eta lokatza,  kontutan izanik.

Fitxa teknikoa:
Arratzu-Urdaibai mendi lasterketa
-Luzera: 30 km
-Desnibel +: 2000mD+
-Antolatzailea: www.arratzu-urdaibai.com

 
Arratzu-Urdaibai-2012ko sailkapena


Eibartarrak.

Irteera gunea.

Umorerekin ez zen falta!

Denok lerroan.

Hasieratik taldea luzatzen hasi zen.

Hasieran eta bukaeran bat egingo genuen.

Aupa txapelduna!

Ahaleginetan taldean.

Ereñozar ( 565m) tontorrera iristeko sokaz baliatu ginen.
Eskerrak eman behar antolatzaileei, bestela!

Eskalada ere praktikatu genuen!

Oscar Gisasola Iluntzarrera iristear.

Iluntzar ( 765m ) tontorra lainopean igaro genuen.
Laiono guztien azpitik parte hartzaileak fantasmak ziruditen!

Pauso bat emateko komeriak izan genituen!

Lokatz artean irrabartsu.
Eutsi umoreari!
Aupa Araba!

Aupa Arrolape!

 
Potzuetatik pasatzea beste erremediorik ez zegoen.
Gero umeei esaten diegu hankak potzuetan ez sartzeko!
 
Helmuga!
Kronometraje taldea helmugan.
Aupa Igor eta lagunak!
Tuga Arratzu Urdaibai proba egutegian erreferente bat bihurtu da,
bere gogortasunarengatik eta antolatzaileen lan bikainarengatik.
Jarraitu horrela!

Aupa Santurtzi!
Felicisimorekin proba bukatu berri.
Nerea Amilibia.
Aurten "Hiru Haundiak" begiz jota du!
 Leire Fernandez badator piskanaka baina eten barik!

GrafSestao taldea txapeldun!
Gernikarrak aurrera!
Sonia eta laguna

Proba gogorraren ostean indarrak berreskuratu behar dira!
Zorionak antolatzaileei!

Raul eta Iñaki
Arrolape-ko gernikarrak

Iker
Ion Revert eta Gotzon Zulaika
Edu, Gotzon eta Imanol
Mutrikuarrak aurrera!
Igor
Samu Arroyo
Patxi Blanco, Samu Arroyo, Raul Fernandez, Ibon Vega eta Jose Mari Bernedo
Oihana Kortazar
Raul Fernandez eta Oihana Kortazar
Jose Mari, Raul, Oihana eta Zigor

Yolanda eta Xabier Alzola. Jarraipena ziurtatuta dago!





2012/04/24

Ehunmilak-2012: izen ematea ekainak 11rarte luzatu da

Benito Lekuona Ehunmilak-2010ean, abarkekin eta bukatu zuen!

Beasainen eginiko azken bileran Ehunmilak-eko izen emate epea ekainaren 1etik 11ra luzatzea erabaki da.
Kontutan izanik Hiru Haundiak ekainaren 2an ospatuko dela, bertan parte hartzen duten mendizaleek aukera izango dute distantzia luzeago batean beraien indarrak probatzeko.
Gogoratu Ehunmilak barruan 2 distantzia daudela:
Goierriko 2 handiak ( 82 km ) eta Ehunmilak ( 167 km ). 
Informazio +: www.ehunmilak.com



Ehunmilak antolatzeko animoak ez dira falta!

Ehunmilak, experientzia ahaztezina.


2012/04/22

LAKA-ko mendi lasterketan Baigura-n (897m) gora!


 Baigura mendian ( 897 m ) gora Laka-ko mendi lasterketan;  
Ortzaize ( Behe Nafarroa ).
 Laka-ko perfila

  Laka-ko ibilbidearen mapa
LAKA-ko mendi lasterketa

Fitxa teknikoa:
-Luzera: 21 km
-Desnibel +: 1400mD+
-Tokia: Ortzaize ( Behe Nafarroa )
-Data: 2012-04-22
-Parte hartzaileak: 322

Iparraldera mendi lasterketa bat egiteko km batzuk egin behar dira, eta askotan alde batera uzten ditugu. Sara-n 2009an egon ondoren euskal Pirineoko mendi berdexkak dastatzeko gogoa banuen.

Horretarako Behe Nafarroako herrixka txiki batetara joan beharra zegoen: Ortzaize. 2 ordu kotxez gidatu ondoren Baigura (897m) magalean dagoen ingurune idilikora iritsi naiz. Laster ezagun batekin egin det topo; Josu Ansoain beratarra, makina bat probatan elkar ikusitako. “Manttale” taldekoak Bera-ko mendi lasterketa prestatzen ibili ziren aurreko domekan, eta oraingo honetan lasai asko dabil, nahiz eta bizkarreko minak entrenatzeko denbora handirik utzi ez badion.

Hala bada lasterketari hasiera eman eta Baigura mendi lerrora jo dugu zuzen. Ederra da benetan hemendik ikusten den paisaia. Gainera euririk ez du egiten, nahiz eta bidexka guztiak lokaztuta egon, eta gustora goaz mendian barrena. Ibilbidea gozatzekoa da, eta horrela amets baten moduan 21 km-ak burutu ditugu. 
Izan untxa!
 Irteera gunean parte hartzaileak, guztira 322, dorsala jasotzen.
Mediku agiria ere eskatu digute, nahiz eta 21 km-ko proba bat izan.
 Lasterketariak lehenengo izerdi tantak botatzen.
Zerua behintzat oskarbi zegoen!
 Baigura mendiko gailurrerian zehar.
 Baigurako antenak gertu nabaritzen dira.
 Baigura tontorretik igarotzen, 8,7. km-an. 
Guztira 21 km egin behar genituen.
Parte hartzaile bat Ortzaize-ra helmugaratzen.
Adina ez da muga bat borondatea dagoenean.
Eutsi gazteak!
 Helmugara iritsi berri.
 Nesketan 3. sailkatua.
 Gernikarrak ere gerturatu ziren.
Datorren igandean Arratzu-Urdaibai-n elkar ikusiko degu berriro.


 Maiatzaren 13an Herri Urrats-en disfrutatzeko aukera ederra dugu.
Zatoz Senpere-ko aintzirara, zatoz Herri Urrats-era!

 Sylvain Court eta Valerie Garre txapeldunak sariak jasotzen.
Podiuma:
Neskak:
 1-Valerie Garre: 2h11:01
2-Claire Dubes: 2h15:05
3-Celine Ringeval: 2h:22:07
Mutilak:
1-Sylvain Court: 1h43:28
2-Claude Scots: 1h49:29
3-Guillaume Levoy: 1h50:54
 Sari banaketa.
 Txanpaina gustora sartzen da bukaeran!
Josu Ansoin-ekin ( eskuman ) solasean.
Abuztuaren bukaeran UTMB-n elkar ikusiko dugu!
Izan untxa!